TABLONES DE NOTAS /OHARREN HORMA DIGITALAK

Los tablones virtuales de notas son herramientas sencillas pero que dan juego para muchas actividades didácticas.

 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
La aplicación WallWhiser  nos permite crear un tablón de notas virtual y compartido en el que pueden participar creando sus notas muchos usuarios diferentes.

Estas notas se pueden crear, de manera individual o compartida, y  utilizarse tanto durante el proceso de escritura como para reflejar el producto final.

1. Siempre antes de llegar a la linealización del texto escrito es necesario hacer una recogida de datos, una lluvia de ideas. En este paso podemos utilizar los tablones. En principio, cada alumno escribe sus notas, aporta sus ideas. Una vez completado el tablón se procede al análisis de las ideas que han aparecido, se eliminan las que se repiten, se agrupan las semejantes reescribiendo de nuevo las notas, se añaden otras que no habían aparecido en un primer momento y, a través de un trabajo colaborativo, se llega a una reformulación de lo que había surgido en un principio. A partir de ahí y en el mismo tablón se puede trabajar la organización y jerarquización de ideas creando otras notas nuevas que serán los distintos apartados del texto que se va a confeccionar.

2. Igualmente se puede utilizar en cualquier área, al comienzo de un tema o de un nuevo proyecto, para hacer aflorar los conocimientos previos del alumnado sobre el mismo o negociar con ellos los temas y tareas que se desarrollarán en el proyecto.

3. Al principio de curso, sobre todo si es comienzo de ciclo o de etapa, hay alumnos y alumnas nuevas, se forma un grupo distinto. Una manera habitual de ocupar las primeras horas o días de clase es haciendo presentaciones para crear vínculos entre los alumnos. El tablón puede ser un buen espacio para medio de darse a conocer ante los demás. Se puede pedir que cada alumno utilice una nota del tablón para hacer su presentación en la que  puede incluir su fotografía, una imagen de su casa, su mascota, algún objeto, color, paisaje... que le defina, etc. Se trataría de confeccionar algo similar a las orlas que se realizan en la Universidad cuando una promoción acaba la carrera.

4. Los tablones sirven como herramienta muy útil para trabajar con cualquier tipo de texto descriptivo. Escogiendo el tema base se puede confeccionar un tablón a modo de glosario para cualquier área del saber académico o de la vida cotidiana. Este trabajo da pie a realizar una secuencia didáctica completa basada en la definición o en los textos expositivos de estructura descriptiva.

5. Si queremos acercarnos a los textos literarios podríamos proponer breves biografías o comentarios de texto, a modo de "twitteos", acompañados de imágenes significativas en el caso de trabajar con textos o de imágenes de los autores en el caso de las biografías.

6. El mundo actual, cada vez más rápido, nos acostumbra a lo breve, al texto tipo "flash", de ahí el triunfo de los microrrelatos que tanto gustan a los alumnos y alumnas. ¿Por qué no una antología o un concurso de relatos en un tablón virtual? ¿O un poema-collage creado colectivamente?

7. Por último, acercándonos a un ámbito como el del trabajo tutorial, los tablones pueden servir para utilizar  en otro formato la técnica del "post-it" que tantas veces se utiliza en las dinámicas de grupo, en la resolución de conflictos, en la toma de acuerdos, etc. Se puede ampliar también el uso de este tablón para trabajar aspectos de educación emocional o clima del aula invitando a que los chicos y chicas añadan también a sus fotos palabras o imágenes que expresen sus  emociones y sentimientos en diferentes momentos  relacionados con situaciones que se pueden ir produciendo en el grupo.

Para desarrollar estas propuestas os recomendamos la herramienta citada WALLWHISER.

WallWhiser: Como ocurre con estas herramientas hay que registrarse para crear un tablón, aunque se puede participar sin necesidad de registro en tablones de otros. Al crear un tablón nuevo nos permite personalizar el fondo, darle un título y escribir una pequeña descripción. Empezar a crear notas es tan sencillo como hacer doble click. A partir de ahí se puede insertar texto, audio, vídeo  e imágenes siempre utilizando una dirección URL. Esto hace que las notas puedan contener una información significativa. Según se van creando se pueden disponer en el interior del tablón. Se pueden escribir 160 caracteres en cada nota. La aplicación proporciona un código para embeberlo en un glog, en un wiki... El usuario decide dejarlo como privado o en abierto. Si es público cualquiera que acceda puede introducir una nota nueva en el tablón.



Oharren Horma birtualak oso tresna sinpleak dira, baina jarduera didaktiko ugari egiteko aukera ematen dute.

  
 
 
 
WallWhiser  aplikazioak era birtualean eta kooperatiboan oharrak idazteko aukera ematen du. Bertan erabiltzaile askok beren oharrak idatz ditzakete.
Oharrok idazketa prozesuan zehar nahiz azken ekoizpena adierazteko idatz daitezke:
 
 1.      Testua idatzi aurretik, beti, datuak biltzen eta ideien zurrunbiloak jasotzen dira. Urrats hori gauzatzeko erabil daiteke oharren tabloia. Printzipioz, ikasle bakoitzak bere oharrak eta ideiak eman ditzake eta bertan adierazi. Tabloian idatzitakoan ideiak aztertuko dira, errepikatzen direnak baztertu, antzekoak bildu, falta direnak orduantxe gehitu … hori guztia  lan kooperatiboaren bidez egingo da, azkenean hasierako lana birformulatzeko. Hori izan liteke abiapuntua ideien hierarkizazioa egin eta den-dena antolatzeko eta beste ohar berri batzuk sortzeko.

2.     Beste edozein arlotan ere erabil daiteke, ikasgai berri baten hasieran atariko gisa, proiektu bati ekiteko, ikasleen aurre ezagupenak azaleratzeko edota beraiekin negoziatzeko … proiektuan gero garatuko diren gaien inguruan.

3.     Ikasturte hasieran, batez ere ziklo edo etapa hasieran, ikasle berriak izaten dira taldean, edo ikastalde desberdina sortzen da. Elkar ezagutzen hasteko edo hasierako saioetan oso ohikoa izaten den aurkezpenak egiteko erabil daiteke eta horrela ikasleen arteko loturak ezarri. Tabloia oso baliabide egokia eta eraginkorra izan daiteke besteen aurrean nork bere burua ezagutarazteko. Hartara ikasleek beren argazkiak (irudiak, gogoko pertsonak, animaliak, objektuak…) txerta litzakete beren burua nolabait aurkezteko. Unibertsitatean ikasketak amaitutakoan egiten diren ikaskideen orla gisako zerbait egin daiteke.

4. Bestalde, deskripzio testuak lantzeko aukera ona ematen dute. Gaia aukeratu eta glosario gisako azalpenak eman litezke. Lan honek, gainera, aukera ematen du definizioak gaitzat duen sekuentzia didaktiko osoa gauzatzeko  edo deskripzio egiturako azalpen testuen inguruko sekuentzia didaktikoa egiteko.

5. Testu literariora hurbildu nahi izanez gero, biografia laburrak edo testu iruzkinak proposatu litezke “twitteo” gisa aurkeztuak, irudi esanguratsuek lagunduta, biografiekin lan eginez gero, esaterako.

6. Egungo gizartea, bizi garen mundua gero eta azkarrago doa eta testu laburrak, ‘flash’ gisa eskaintzen dira gero eta maizago hortik dator mikro-istorioen arrakasta. Gainera,  ikasleei asko gustatzen zaizkie. Zergatik ez proposatu tabloi birtualean idatzitako mikro-istorioen antologia egitea? Edo olerki-collagea lankidetzan sortua?

7. Azkenik, tutoretza lanari hurbildurik, tabloiek aukera ematen dute talde dinamiketan, gatazken konponketan, akordioak eta erabakiak hartzeko jardueretan hainbestetan erabili ohi diren ‘pos-it’en teknikaren ordez. Emozio heziketa edo ikastaldearen klima lantzeko erabil daiteke tabloia ikastaldean sortu litezkeen hainbat egoerari lotuta, eta ikasleei beren argazkiekin batera emozioak, sentimenduak adierazteko eskatu.



Goikoak WALLWHISER tresnaren bidez gelan egin litezkeen zenbait proposamen didaktiko dira.

 
WallWhiser: era honetako tresna guztietan bezala, tabloia sortzeko, erregistratu egin behar da. Hala ere, aukera ematen du erregistratu gabe ere beste batzuen tabloietan parte hartzeko. Tabloi berria sortzean, nork bere erara atondu eta apaindu dezake, eta fondoa aukeratu, izenburua jarri eta deskribapen laburtxoa idatzi. Oharrak idazteko birritan klikatu eta listo. Hortik aurrera testua, audioa, bideoa irudiak… txertatu daitezke beti URL helbidea erabilita. Oharrak idatzi  eta tabloiaren barruan kokatu ahal dira. Ohar bakoitzean 1600 karaktere idatz daitezke. Aplikazioak kodea ematen du blog batean nahiz wiki batean txertatzeko eta erabiltzaileak berak erabakiko du sarean ikusgai jarri ala pribatu gisa erabiliko duen. Publiko egiten bada, edonork sar dezake bere oharra oharren ohol, horma horretan.

Comments