anuncios de pisos en Azkoitia

Anuncios de pisos en Azkoitia 

 

 

Compra - vende - alquila tu piso en  Azkoitia

www.alpiso.net  www.alkila.net
Anuncios de venta de pisos Anuncios de alquiler de pisos
Venta de pisos en Azkoitia Alquiler de pisos en Azkoitia
Venta de locales en Azkoitia Alquiler de habitaciones en Azkoitia

 

 

 

 INFORMACION SOBRE AZKOITIA (Obtenida de la página web del Ayuntamiento de Azkoitia: http://www.azkoitia.net )

 

DATOS GENERALES

 
 Territorio Histórico:
 Gipuzkoa 
Situación:  * 1º 23' 05" longitud Este
* 43º 10' 45" latitud Norte
 
Comarca: Urola-Kosta
Partido Judicial:  Azpeitia 
Altitud: 113 m. 
Extensión:  55,4 Km2 
 

 Orografía

Azkoitia es un municipio del interior de Gipuzkoa que se asienta en la cuenca del valle que conforma el río Urola, en un llano rodeado de montes de considerable altitud, en la depresión al sur del conjunto anticlinorio guipuzcoano "Arno-Tolosa", correspondiente al surco excavado sobre rocas blandas por el cual discurre el Urola. A excepción de la zona recorrida por el río el resto del municipio es accidentado, destacando el monte Izarraitz (942 m.) y Azkarate (628 m.) al norte, mientras que hacia el sur el terreno se va elevando más suavemente hasta alcanzar alturas similares, como el alto de Irumugarri (939 m.), dentro del conjunto de Irukurutzeta (895 m.).

 Hidrografía

La red hidrográfica viene dada por el río principal, el Urola (55 Km.), que atraviesa el municipio del SO. hacia el NE., y por dos de sus afluentes, el Igaran y el Katuin. Se localizan también en el municipio la laguna denominada Pozo de Mari Kutz.

 Límites 

El municipio de Azkoitia limita al norte con Mendaro y Deba, al sur con Zumarraga y Urretxu, al este con Azpeitia y al oeste con Placencia de las Armas-Soraluze, Elgoibar, Antzuola y Bergara.

 
HISTORIA  
 
Antes de la fundación de la villa existía una entidad territorial conocida con el nombre de Valle de Iraurgi perteneciente al obispado de Pamplona, con dos centros religiosos: Santa María de Balda, que con el tiempo dará lugar a Azkoitia y San Sebastian de Soreasu, a Azpeitia.
La villa de Azkoitia tuvo dos fundaciones, la primera en el 1324, año en el que Alfonso XI le concedió la carta de fundación, recibiendo entonces el nombre de San Martín de Iraurgui: y la segunda, en el año 1331 a petición de los propios vecinos; apartir de ese momento hasta mediados del siglo XV se le conoció con el nombre de Miranda de Iraurgui. Durante largo tiempo fue una de las cuatro villas mayores donde residía La Diputación y El Corregidor de la provincia con su tribunal.


En el siglo XVIII ocurrió uno de los acontecimientos más relevantes de us historia, el nacimiento en el año 1763 de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País, origen de las Sociedades Regionales de Amigos del País.
 
 
  



SOCIEDADES CULTURALES

CULTURA
ENCARGADO/A
TELEFONO
DIRECCIÓN
E-MAIL
11 Artekimen Gorka Larrañaga / Gorka Alberdi (Traki) 686 466 79 (Torre) / 678 838 080 (Traki) Aizkibel, 23-3C
@
Agrupación Cultural Luz Jose Diaz Losua 943 02 64 70 Atxabaleata, 2
Alai Batza Alvaro González 943 85 13 39 Floreaga Ikastetxea
Andra Mari Parrokia. Organoa Jose Maria Astigarraga 943 85 21 57 Kale Nagusia, 86-1esk.
@
Azkoitiko Emakume Taldea Amaia Ibarmia 626 050 841 Aptdo 139
Azkoitiko Kultur Elkartea Reme Larrañaga 943 53 57 27 / 943 85 21 15 Xabier Munibe, 3-4
@
Azkoitiko Musika Banda Iganacio Alberdi 943 85 06 79 Trino Uria, 7
@
Azkoitiko Tabernari Elkartea Axen 943 85 72 34 Olaberri Pub8 Kale Nagusia, 27
@
Bixenta Mogel Elkartea Tere Arambarri Atxa 943 85 14 81 Kale Nagusia, 42 -2
@
Bizkargi Musika Eskola Mari Jose Arregi 943 85 10 70/ fax:943 85 37 64 Xabier Munibe Parkea
Erniarraitz Bertsozale Elkartea Isabel Jauregi 943 25 06 46 Xabier Munibe ikastola
@
Euskal Herrian Euskaraz Ainara Sarasketa Alberdi 943 85 09 65 Jausoro, 4-2C
@
Iraurgi Abesbatza Ainhoa Arrieta 943 85 14 78 / 687 063 862 Klara Donea, 1
@
Kandiola Dantza Taldea Xabier Munibe Ikastola / Floreaga Ikastetxea 943 85 06 46 / 943 85 30 43 --------
@
Matadeixe Zinetograma Irene Elorza 665 708 293 Idiakez, 6
Matadeixe Txalaparta Taldea Ion Pui Arrieta 943 85 06 22 Tolosa Kalea, 2-3ezk.
@
Mataderoko Ekintzak Jose Manuel Lapeira 635 749 720 / 943 02 68 34 Idiazkez, 6
@
Maxixatzen Karmen Irizar Segurola 943 85 36 17 / 943 85 24 74 Posta Kutxatila, 110
Munibe Taldea Miguel Sasieta 943 02 65 03 Julio Urkijo, 11 bis 1º
@
Parrokiko Abesbatza Javier Mª Zubizarreta Zubizarreta 943 85 21 57/ 943 85 07 47 Ubaiar auzunea, 8
@
Plaza Ondo Jubilatuen elkartea ------------- 943 85 21 68 Kale Nagusia, 60
@
Sahatsa Dantza Taldea Juan Luis Lizabe 943 85 06 43 Jluio Urkijo, 15-2
Txalkor Txistulari Taldea Pello Larrañaga 943 85 24 12 Kale Nagusia, 76
Txintxer Astialdi Taldea Ana Amiano (leire 943 85 05 04) 630 719 522 / 943 85 22 18 Aingeru Kalea 2-2
@
Urola Bailarako Emakume Eskola D. Ignacio Ramirez 943 85 19 02 Kale Nagusia, 63-2
@

 

 



SOCIEDADES DEPORTIVAS

DEPORTE
ENCARGADO/A
TELEFONO
DIRECCIÓN
 
Zubi Aurre Areto Futbol Taldea Tomas Juaristi Guridi 943 02 58 09 Jausoro, 3-7B
Anaitasuna Futbol Taldea Joxe Iturbe 943 85 26 16 Kale Nagusia, 38-3
Gimnasi Erritmikoa Visi Gutierrez 659 44 87 04 Zubi Aurre Udal Kiroldegia
Xeiye Atletismo Taldea Jose Antonio Zulaika 943 02 64 39 Trino de Uria, 6-3
Peña Elorza Txirrindurari Elkartea Antton Oñederra 943 02 62 96 Santa Klara, 18-2
Azkoitiko Pilota Eskola Iñaki Goenaga 943 85 14 97 Ubaiar auzunea, 5
Zubi Aurre Igeri Elkartea Juan Mari Esnal 943 85 08 89 Ibai Ondo, 28-3
Azkoitiko Triatloi Taldea Lia Ariño --------------- Aingeru kalea, 20-3
Anaitasuna Tenis Elkartea Mari Karmen Cendoya 943 85 14 36 / 669 621 802 Guardia, 3-4 I
Anaitasuna Kakute Xake Elkartea Jose Luis Fernandez 943 85 37 23 / 646 392 726 Julio Urkijo, 18-1
Anaitasuna Karate Taldea Juan Murillo 943 20 08 47 / 652 702 303 Zubi Aurre Udal Kiroldeg.
Floreaga Bolo Elkartea Luis Sudupe 943 85 28 29 Izarraitz, 7-2 D
Herri Kirolak Alfredo Lizarralde 943 02 60 32 Donostia kalea, 1-5
Iraurgi Saski Baloia Iosu Arregi 943 85 30 96 / lana 946 31 51 41 Kale Nagusia, 58
Anaitasuna Mendi Bazkuna Esteban 676 875 156 / 686 483 329 54 posta kutxa
Sokatira Cipriano Aranbarri --------------- Igareta Baserria, Nuarbe
Orion Elkartea Fernando Usabiaga 652 777 713 / 943 85 06 31 ---------------
Madarixa Racing Jon Arambarri 619 134 476 Madarixa Auzoa
Jokin Ormaetxea txirrindulari taldea Join Aizpuru 635758596 Klara Donea
Raka Maraton Agustin Garcia /Angel sudupe 943026843 Zona Industrial c, ap.25

 



SOCIEDADES GASTRONÓMICAS

SOCIEDAD
DIRECCIÓN
TELÉFONO
Ardatz Elkartea San Martin Auzoa, z/g ----------------
Beti Poz Ibai - Ondo, z/g ----------------
Errebaleko Txokoa Klara Donea, z/g -----------------
Iraurgi Elkartea Ibai - Ondo, z/g 943 85 19 76
Iru Iturri Elkartea Kale Nagusia, 120 943 85 23 55
Ixkiturri Elkartea Ugarte, 4 943 85 20 46
Orion Elkartea Aingeru, z/g ---------------
Plaza Berri Elkartea Kale Nagusia, 98 943 85 14 34
San Martin Elkartea San Martin Auzoa, z/g ---------------
Txuri Urdin Elkartea Jausoro, z/g ---------------
Umore Ona Elkartea Inazio Iriarte Margolaria, z/g ---------------
Urrategi Elkartea Urrategi Auzoa, z/g ---------------
Xoxote Elkartea Kale Nagusia, 73 ---------------

 

 

AZKOITTIKO EUSKERIE
Aizkibel beka
AZKOITTIKO EUSKERIE
Aizkibel beka
Azala: 11 artekimen.
Argazkiak: Txurruka Etxea eta Udaleko fondoa.
Maketazioa: FK.
Inprimaketa: ZUBI.
I.S.B.N.: 84-931795-1-5.
Deposito legala: SS-710/01.
Azkoittiko euskerie 3
SARRERA
Gizaldixetan zier, urtitan zier, moldaketak eta doinuk artzen
jun da Azkoittiko euskerie. Gurasotatik semeta pasauez.
AZKOITTIXE, euskeraz bizi izen da eta euskeraz bizi da.
Amaren bularretan, etxe txokotan eta kaletan, elkar bizitzen,
ikisi eta ibiltzea allau gean danok daukeu ze ikusixe gaur aurkeztean
liburuxka onekin. Gure izetin, azkoittiar izetin, azkoittiar
izetin muñe deu euskerie.
1999.go urtin, Azkoittixe sortuzaneko 675go urte betetzin,
Udalak beka bat sortu zun AZKOITTIKO EUSKERIE aztertzeko.
Lan au, letzaile, zure eskuten daukezu gaur. Lenengo pausue
izengoa segurunez. Hasiera bat izetie espero deu.
Pedro de Yrizar y Barnoya jaunak, azkoittiar jakintsu eta
ospetsuak, azkoittiko euskeraz itzegitten duenak mundu zabalin,
eitten dixo itzaurrie. Gure eskerrik beronak berorri.
Euskerik izen dittu bai egoera beltz askuk, gaur zorionez, naiz eta
bide luzie euki ondik normalizatzeko, aittortu ber deu, lan asko ein dala.
Euskerie da gaur, Europak dauken monumento bizi berezixenetakue
eta beste batzun artin, azkoittiarrai esker.
Danon eginkizune eta retue da, jakintasunen eta informazixun
gizartin, geure izetie eta arrastuk ez galtzie. Mundure beire eta
mundu berri ontan parte izetie, azkoittiarrak izeten jarraittuz.
Azkoittiarrak esateun bezela, ZER GEA BA!
Nerea Zubizarreta Artetxe
AZKOITTIKO Alkatie
Azkoittiko euskerie 5 Azkoittiko euskerie 4
Metodologia horrek baditu bere zailtasunak. Alde batetik, jendearentzat
grabagailuaren presentzia nahiko deserosoa gertatu da.
Bestalde, transkribaketa egiterakoan Azkoitiko hizkeraren
idatzizko eredu ezak buruhauste handiak eman dizkigu.
Baina zailtasunak zailtasun, lerro hauen bidez eskerrak eman
nahi dizkiegu etxeko atea ireki eta harrera goxoa egin diguten
hainbat familia eta lagunei. Horien artean, eskerrik beroenak
gure artetik joan diren Patxi Estra eta Candido Beristaini.
"Axkoittiko" hizkeraren lan hau zuek, herritarrok, egin
duzue eta zuen eguneroko erabilerak egin du posible. Gure
asmoa xumeagoa izan da, biltzaile soilak izan gara.
Bidai hau guretzat, oso aberasgarria izan da, bai hizkunta
mailan bai esperientzi mailan ere. Jendearen kontakizunen
bidez Azkoitiko herritarren bizimoduan, ohituretan,
jaietan, umorean... murgiltzeko aukera izan dugulako, pasadizo
eta istorio ugari ezagutuz.
Azkoitiko euskara edo hizkerak suposatzen duen ibilbidean,
gurea lehen urratsa izan dela deritzogu. Ziur gaude dena ez
dugula jaso, eta ez gogo faltagatik, denbora ezagatik baizik.
Jakina, liburua zuen eskuetara iristean, batzuei bitxia irudituko
zaiena, beste batzuei arrunta irudituko zaie, eta, falta diren
hitz eta esamoldeak ezagutuko dituztenak ere izango dira, noski.
Horregatik diogu, lan hau lehen urratsa dela. Beste norbaitek
egindakoa oinarritzat hartuz luzatu edo sakondu nahi
badu, biziki animatzen dugu.
Vanesa del Castillo
Jose Angel Romo
Bakarne Giralt
AURKEZPENA
Lan honek Udalaren deialdi baten ondorioz egin zituen
hastapeneko urratsak. Bertan, Azkoitiko hitzen bilketa proposatzen
zen. Asmo horrekin bildu ginen hiru lagun eta
kafetxoa hartuz proiektua prestatzen hasi ginen.
Jo genuen lehen atea San Jose Egoitzakoa izan zen.
Bertako bizilagunentzat hiru gazte grabagailu batekin ikustea
ez zen batere ohikoa baina oso harrera ona egin ziguten.
Ordundik gaur arte hartutako kafetxoak eta eginiko kilometroak
asko izan dira.
Lan esparrua oso zabala izanik Azkoitiko hizkeraren
argazki bat egitea nahi izan dugu. Bertan, bi urtetan eginiko
elkarrizketa eta lanaren fruitua azaltzen dizuegu.
Hiztegiaren oinarrian ahozko hizkuntza dagoen arren, ez
dugu ahaztu izan nahi idatzizko hizkuntzaren lekukotasuna ere.
Gure metodologia, egokiak iruditu zaizkigun pertsonei
eginiko elkarrizketetan oinarritu da. Ondorengo lana elkarrizketok
transkribatzea eta aukeratzea izan da. Azkoitiko
euskara aztergai izanik ezinbesteko iruditu zaigu esparru
batzuei lehentasuna ematea. Horien artean honakoak daude:
alpargaten mundua, jostunena, pilotariena, gazte eta umeen
euskara eta baserri giroko hizkera.
Azkoittiko euskerie 7 Azkoittiko euskerie 6
Mutikoxkorra nitzenien oso rubixue nitzen eta Madriko
Erretiroa (El Retiro) jute nitzenien jolasea, ñola euskeraz
bakarrik itzeitte nuen danak uste zeben Noruegakue edo
Sueziakue nitzela.
Oiñ dala ogei bet urte, bi lantxo idatzi nittuen Azkoittiko
euskerari buruz ["Disquisiciones lingüísticas azcoitianas".
Boletín de los Amigos del País, XXXVII (1981), pp.303-305].
Lelenguen saxatze nitzen erakusten nola, Azkoittiko euskerie
aztertuz, ikusi leiken gure errixe beti oso katolikue izen dala.
Jakiñekue da ñola euskaldunentzat saille dan errekin
asteiezen itzek esatie. Derrior aurretik bokal bat ipiñi ber
dixou. "El remedio" esateko aurretik e ipintzexou erremeixue.
"Ramón" esateko, Erremon.
Bañe izen batekin beste moru batea jokatzen deu, Izen
ori da Roke. Beintzet ni gaztie nitzenien ez genduen Erroke
esaten baizik Droke. Eta au zeatik?
Antxiñeko denboran, mundu guztixen, gaixotasun bildurgarrixe
zabaldu zan, pestie. Jentiek milleka iltze zien.
Merikuek alperrik saxatze zien, jaiki tte jo. Erremexoik
etzeuen. Orduen azkoíttiarrak San Rokegana jo zeben esanaz:
- San Droke salba gaitzatzu!
Euskeraz "honrado" esateko ondrau esaten deu, ta beti
aurretik n daonien d sartzeu. Orreatik Droken d orrek esan
nai du azkoittiarrak sarritten errezatzen zixobela San
Drokei, gaixotason bildurgarri artan. Azkenien Roke geldiu
zan, bañe Erroke ez.
Itxurie dagoenez San Droke ondo portau zan, eta arrezkeo,
Andramaixen bigarrengo egune San Drokena zan eta
prozesixo ederra eitte genduen "Sansebastian" zier ta geo
Aurresku famaue plazan.
HITZAURREA
Poz galantakin jakin nuen gazte batzuek ai ziela
Azkoittiko euskerari buruz liburu bat eitten, eta esan ziebenien
ia nai nuen liburu orrentzat itzaurrie idatzi, kolpea
erantzun nuen pozik eiñgo nuela ta gusto aundixekin gañea.
Liburu au oso ederki eiñde dao, egixez interesgarrixe da
eta azkoittiar guztiok poz aundixekin egon ber deu bere aurkezpenakin.
Nere partez zorionak biotz-biotzez egilleei.
Ni erdaldun-berrixe naiz. Oso gazte nitzala erderaz jakittie
derriorra izen nuen nere estudixuentzako, bañe aurretik
euskeraz bakarrik itzeitte nuen, Azkoittiko euskeraz. Nere
iñudie Mari Joxepa, Errekalde basarrikue zan. Eta gure etxien
neskak beti azkoittiarrak zien. Ni mutikoxkorra nitzenien:
Pilar Larrañaga (Olotzakue), Maria Arrieta (Ugertekue)
[Ugarte au erriko erteran Zumarra aldera zegoen, eta nik eiñ
nuen mapan — oiñ Kontzejuen dagoena— ederki ikustea] eta
Ana Juaristi (Atanokue). ¡Santa aundixek laurek!. Zeruen
egongoiez seguru asko, oso goixen gañea.
Lelengo letrak Mixerikordixen ikisi nittuen, sor Dorotea
ta sor Soterakiñ ¡Auek ere santa galantak!
Orreatik itzaurre eo "prologo" au azkoittiko euzkeraz
eiñgot. Euzkera goxo au txikitten ikisi nuena da. Azkoittiko
euskerie da neretzat maitteena.
Azkoittiko euskerie 9 Azkoittiko euskerie 8
Beste abarie azkoittiarrak asko maitte genduena zan Don
Domingo. Auskalo zenbat mutiikoxkor ta zenbat nexkakoxkor
sartu zittuen gonbentotan! Nik beiñ esan nixon Don
Domingoi:
-" Zertako aiñbeste saxau gonbentotan sartzen? Gero
erdixek erten eittebe." Ta don Domingok erantzun zien,
arrazoi aundixekin.
-" Bai, bañe beste erdixek gelditzeiez barruen!"
Orra or oraiñ gure etxien aurrien pasauteko ixtori ederra.
Ascencio Cuende jaune gure etxe aurrien bizi zan. Gizon
aundixe ta elegantie, beti dotorejantzitte zebillen eta konpittero
famaue zan. Gaitzizena "Maltienpo" ipiñi zixoen.
Bere etxe aurrien, Errexilleneko etxie zeuen, eta eskiñen
aste zan kale txiki bet Txakur-zulo esatezixoen tokire zijoena.
Oiñ eztao kale orren aztarranik; Toleneko etxie bota zebeníen,
kale ori txorittea juntzan. Oiñ plaza aundi eder bet dao.
Eskiñe ortan bertan egote zan gau gustixen Tolosako
antomobille. Au aubobus aundi bet zan.
Goizero xeiretan puntuen autobus aundi orrek ertetze zuen,
Tolosaño juteko. Txoperra Felipe Errexil zan, nere anai Joakiñen
txikitteko lagune. Bere seme gazteena PNVen buru da oiñ.
Sasoe artan automobill aundi auek abantau baño len
motorra berotu ber zeben,ta Felipe Errexillek ordu erdi
baten, gutxienez, motorra eukitze zuen martxan izugarrizko
burrunbadakin: Brrr...brrrr...
Alako baten Felipe Errexillek top eiñ zuen kalien
Maltienpokin, eta esan zixon:
- "Goizeko xeiretan aitze al dezu automobille martxan
ipiñtzetanien Tolosa juteko"
Oiñ nere bigarren istorixe. Don Joakiñ, sasoe bateko
parroko agurgairrixe zan, ta Erremon sankristaue. Ixtori au
bixen arteko alkarrizketiei buruz da.
Don Joakiñ urte askotan izen zan Azkoittiko parrokue.
Mendeko lelengo berrogei urteetan jaixo giñen azkoittiar
guztiok bearek batiau giñuzen.
Egun baten Don Joakiñi akordau zikon gauze bat eiñber
tzuela; zeoze laga zuela eitteke derriorkue zana, bañe etzekixen
ze gauza zan ori. Bakarrik zekixen zeoze zala eitteke
geildiu zana. Ta pentsau zuen Erremon akordauko zala ze
gauza zan ori eta gaña ordureko akaso eiñde eukiko zuela;
eta esperantza ortan esan zixon Erremoni:
- Erremon, zeako zer ori zertu al dezu?
Bañe Erremon, Don Joakiñ bezela zeuen. Basekixen
zeoze laga zebela, eitteke, bañe etzekixen ze gauza zan eitteke
geldiu zan ori, eta orrela erantzun zixon don Joakiñi:
- Don Joakiñ, zeako zer ori obeto zertze ezpau, zertzeke
geldiuko da. [zertzeke ori Azkoiittiko inguruetako erri batzuetan
esatebe, bañe toki geixe letan zertu gabe esatebe].
Orduen bazien Azkoittixen bi abare famauek. Bat zan
Don Jose Otaño. Orrekin eiñ nuen nik nere lelengo komunixue
Azkoittiko parrokixen.
Ordungo Andramaixetan, goizeko lauretan aste zien txaferuek
botatzen eta kanpaeik jotzen, kanpai danak batea: dundun
zarra, dundun berrixe; ...ta kanpai bakutzek badu bere izena.
Gero, bostetan txistulaixek. Xeiretan, dultzaiñeruek,
Zazpiretan, bandie. Ezin zeiken lorik eíñ.... Bañe don José
Otaño gustoa zeuen ta esate ementzuen:
- "¡Auek dittuk pesta ederrak!
Azkoittiko euskerie 11 Azkoittiko euskerie 10
Alejandron aitte zana, Joxe Manuel, Aldako arotza zan, ta
bere lagun, Juan Joxe Narbaiza, "Luzie ", aizkolari famauekin,
bixek juntzien Sevillara. Etorri zienien galdetu zixoen
Joxe Manuel ia nola jaten eta nola eraten zeben Sevillan.
Erderaz galdetu zixoen Joxe Manueli eta onek erderaz
erantzute zuen, Azkoittiko euskeraren kutsuekiñ:
- Beber... bonitamente, pero comer... sin fundamento!
Itxurie dagoenez "tapak" ipiñiko zizkoen: plater txiki
batzuetan, aizeitunek, almendrak eta abar.
Azkoittiko euskeriek bizkaieraren eragiñe du: guk esateu:
aixek ekarri debe eta gipuzkeraz ekarri dute da. Gaztiek esaten
genduen etorri diez eta zaarrak etorri die eta berriz ere esaten genduenien
etorri diezela.(“que han venido"). Zaarrak esaten ziguen
ixilik egon ai, "diezela" motorra dek. Sasoe artan Intxustiko
fabriken motor eder bat ipiñi zeben "Diessel" alemana.
Nei gustatze ziten aitte-semiek alkarren kontra, xextran,
jartzie [jakiñe, broman, asarratzeke]. Guk esate genduen
etorri nitxian, zaarrak berriz etorri nitxixian, eta baserritarrak
etorri nitxetuan [nitxeluan eta oraingoko aldiko zetuat
eta abar izugarri garrantzi aundikuek diez Linguistíkari
buruz], Xextra oixen bittertez nik nai nuen aztertu
Azkoittiko euskeraren aldaketak urtietan zier.
Gipuzkeraz subjuntibue nik ekarri dezadan da, bañe guk
esateu nik ekarri daitten. Au bizkaieratik dator, bizkaieraz
subjuntibue dagidan da.
Potentziala berriz gipuzkeraz dezaket da, bañe guk daiket
eta leiket esateu bizkaierako dagiketik datoztenak. Nere
denborako neska gaztiek, - ondo akordatzen naiz—zeoze
xelebre xamarra aitze zebenien, esate zeben: Nola leike!
Pedro de Yrizar. 

 

 Madrilen, 2000-X-29an.
Adarrien esan zixon eta pentsatze zuen, Maltienpok
erantzungo zixola, dana asarraute:
-"Txarri ori! eztiek lagatzen lo eitten"
Bañe beste moru batea pasau zan. Maltienpok esan zixon:
"Bai, Felipe, egunero aitzeiat, oriñela txixez betetzeiat,
eta oien buelta erdixe eiñez, berrize lo eitteiat lasai, amarrak
eo ameikak arte, eta pentsatzeiat: Felipe gizajue ¡Oiñ
Tolosaño junber...!"
Ala ñola azkenien Maltienpok jo zixon adarra Felipei.
Beiñ azkoittiar bat jun ementzan Bilboa bazka ederra eitteko
asmuekín... eta baitte eiñe. Postrie nai zuen artzie
erderaz "cuajada" esatebena eta Azkoittixen mamixe. [Beste
errixetan "gatzatue" esateixote mamixei] Enterau zan
mamixe erdaraz nola zan eta eskau zuen.
- "Para postre miga" esan zuen.
Ogi pusketa aundixe ekerri zixoen, azala kendute.
Oraiñ dala urte asko -gutxienez irurogei— Vicente Vial asi
zan Azkoittiko itzek eta esaerak biltzen, bañe ustet ezerre
etzuela eiñ, beintzet nik dakittenik. Onegatik oiñgo liburu au
oso ederki dator utsune ori betetzeko. Derriorkue zan. Vixentei
aittu nixon "dunbela" itz azkoittiar netue zala. Bestalde, emakume
bat aurdun zeuenien, esate giñon: Ori den dunbela!
Azkoittiko ta Azpeittiko euskerak alde aundixe daukebe.
Guk etorri dittuk esateu, Azpeittiarak etorri dituk. -t- hori
bustitzeke. Gurie goxoague da. Ez al da egixe?
Bestalde, guk esateu nik ekarri dixot [obeto egongo li-tzeke
ekarri didxot idaztie], azpeitiarrak esatebe nik ekarri diddot.
Azkenengo era au (diddot) Azkoittiko Arrieta-mendíxen ere
erabikiltzen debe. Martitten egon nitzen Juan Ignacio Uria ta
Alejandro Azpiazu (Aldako) kin ango esaerak biltzen.
Azkoittiko euskerie 13
IRAKURLEARI
1. Hasieran Azkoitiko "-Xe" sonatua, "-jje" moduko bat
zen, edo hobeto esanda, bien arteko nahasketa bat. Herri
horrek bereak dituen auzoetariko batzutan azken joskera
mantentzen da, edo bien artean behintzat "-jje" nabarmentzen
da. Esate baterako, Martitte eta Olason jasotako hitzak bukaera
hori daukate. Hala ere liburu osorako eredu nagusi bat
aukeratu dugu, kalekoa, eta hitz guztiak horren arabera eman
ditugu. Horrela elkarrizketetan "Mandiyue" jaso arren, hitz
hori "Mandixue" bezela agertzen da, ondoren beste informazio
iturri batzuen bidez aldaketa hau egiaztatu ondoren.
2. Ahozko hizkuntzan "h"a ahoskatzen ez denez eta gure
lana ahoskotasunaren lekuko denez, ikusiko duzuen
moduan, hitzak eta adibideak "h"rik gabe papeleratu ditugu.
3. Azkoitiko hizkeran "s" eta "z" hizkiek antzeko ahoskera dute.
Hasiera batean, hitzez-hitz bereizketa hori egiten saiatu ginen,
baina emaitz argi eta garbirik lortu ez genuenez, hitz guztiak euskara
batuko ereduan duten forma mantenduz eman ditugu.
4. Antzeko zerbait gertatzen da "ts", "tx", eta "tz" rekin.
Hiru kasu horien bereizketak askotan ziurtasunik ez izatera
eraman gaituenez, euskara batuko eredu bateratuari heldu
diogu, nahiz eta Azkoitian "ts"aren erabilera gutxienekoa
izan beste bienarekin alderatuz gero.
Azkoittiko euskerie 12
BIOGRAFIA
Pedro Yrizar y Barnoya
Azkoitian jaioa 1910eko abuztuak 11an.
Euskaltzaindiako akademikoa
1947ko martxoak 28tik.
EHAE-RSBAP-eko kidea.
Doktore Injenieru Industriala.
Doktore Injenieru Geografoa.
Zientzia Ekonomikoetan lizentziatua
Sari Bereziarekin.
Zientzia Ekonomikoetako Doktoradutzako
ikasgaiak gaindituta tesia
aurkezteko faltan.
Ogasun Ministeritzako Injenieru
Industriala. Finantza eta Zerga
Ikuskatzailea.
Moneta eta Tinbreko Fabrika Nazionaleko Banketxeko
Bileteen Egitearen Arduraduna.
Injenieru Industrialen Goi Mailako Eskolako Ekonomia
Irakaslea.
Ikerketa Zientifikoetarako Goi Kontseiluko Juan de la Cierva
Patronatuko Ciencia Aplicada aldizkariaren erredaktorea.
Patronato beraren Racionalización aldizkariaren erredaktorea.
Azkoittiko euskerie 15 Azkoittiko euskerie 14
A
Abanta(ra), abanta(r)ie. Abantada, abiada. "Nik arrapatzemañat
orrek eman ber din abantarie".
Abanzau, abanzaue. Aurreratua. "Bere edadeako naiko
abanzaue zan eskolan".
Abarkazale, abarkazalie. Alpargata egilea. "Abarka-zalin
dendan izen gaittun, gauze berrixek ikusten".
Abarketa, abarketie. Alpargata. "Majiñe bat abarketa
josittekue naun ni".
Abarketero, abarketerue. Alpargata egilea. Ikus abarkazale.
Adar, adarra. 1. Zenbait animaliaren buru aldeko luzakina.
2. Zuhaitzaren enborretik ateratzen diren besoetako
bakoitza. 3. Zakila.
Adur, adurre. Zortea, zoria. Normalean zorte txarraren
esanahia hartzen du. "Pasa dan urtin ama, oiñ atte, guk
daukeu adurre guk!".
Afai, afaixe. Afaria. "Aspaldixen gaurko afaixen bezelakoik
ezteu bota".
Afai-lege, afai-legie. Gauza gutxirekin egindako afaria.
"Ni, normalin, afai-legie eiñ da listo".
Afai-paxara, afai-paxa(r)ie. "Dutxau, afai-paxarie eiñ da
belaxe nauk kalin berriz". Ikus afai-lege.
Afaittea. Afaritara. "Axek onuzkeo afaittea jun die".
Afan, afana. Zerbaitetarako gogo handia. "Orrek izeteu
ara juteko afana!".
5. Hainbat hitzetan "f" nahiz "p" aurki dezakegu, bai hitz
hasieran baita tartean ere. Adibidez: apaixe- afaixe.
piñe-fiñe.
Horregatik, hitz horien kasuan bi sarrera eman ditugu
edo gutxienez bietariko nagusiena aipatu dugun kasuetan,
beste erabileraren aipamena ere egin dugu.
6. Euskalki eta hizkera ezberdinetan gertatu ohi den
moduan, gurean ere hitz berdin batek esanahi ezberdinak
izan ditzake. Esanahi ezberdinetatik, batzutan, bereiziena
aukeratu dugu edo gure ustez interesgarriena. Adibidez:
Buru aundi, buru aundixe. 1. Buru handia
2. Ume jaio berria.
Lehen adiera hizkera gehientsuenetan antzerakoa izanik,
bigarrena iruditzen zaigu interesgarriena edo aipagarriena.
7. Hitz berdinaren mugagabeko formatik mugatura pasatzerekoan
ere gauza aipagarriak ikusi ditugu: "-ue" amaiera duten
mugagabeak, mugatuan "-o/-u" alternantzia erakusten dute.
Horrek esan nahi du hitz bera bi era desberdinetara entzun daitekeela.
Adibidez: Burue – Buro/Buru. Era berean, mugatuan
"-oi" amaiera duten zenbait hitzek, mugatuan "-oe/-o" alternantzia
erakusten dute. Adibidez: Butroi – Butroe/Butro.
8. Aurkitu dugun beste berezitasun bat honako hau izan
da: "i" bokala konsonante sabaikari baten aurrean agertzen
denean [-tt], [-ñ], [-x] eta [-ll] hitz bera bi eratara entzun
dugu: bokal hori zenbait kasutan ahoskatu egiten da eta
beste zenbaitetan ez. Adibidez: aitte – atte, geixo – gexo,...
Guk aukeratu dugun forma "i" duena izan da nahiz eta
tartean bestelakorik ikusi.
A
Azkoittiko euskerie 17 Azkoittiko euskerie 16
Aittu. 1. Entzun. "Atzo plazan bandie aittu nun". 2. Usain
hartu. "Neure buruei, izerdi usaixe aitze zonat".
Aixe, aixie. Harrokeria. "Ori aixie daukena orrek lanin asi
danetik". 2. harroa.
Aixetute ibilli. Harrotuta ibili. "Azken bolaran aixetute
dabil gure ori, edadin kontuk izengoie".
Aixkirau. Adiskidetu, haserre egon ondoren lagun izan
berriro. "Asarraute al tzabiltze? Zeuretzat okerro! Gero
aixkirau eiñ ber!" .
Aixkire, aixkirie. 1. Laguna. "Amen al ao, aixkire!". 2.
Senargaia edo emaztegaia. "Onuzkeo aixkiren bat
izangozu, Bilbo alde ortan."
Aize ixkutu, aize ixkutue. Haizeak jotzen ez duen tokia.
"Amentxe jangoiau bokadillue, aize ixkutun".
Aizko torradak. Ahiz eginiko ore frijitua.
Aizpetzako, aizpetzakue. Ahizperdia. "Nere aizpetzakue,
gurekin bizi zan bolara artan".
Akaau. Berez hil. "Txakurre akaaute topau det goizin".
Akabaramos! Falta zena!
Akao ba! Falta zena! "Zeu ezpazea etortzen, akao ba!".
Ikus akabaramos!
Akarna. Tortoloxaren alde bat. Ikus tortolox.
Akaso. Beharbada, agian. "Ez natxion seguru, akaso azaldukoittun".
Akixo. Umeak beldurtzeko mamua. "Ez bazu lo artzen,
Akixo etorrikoa".
Akolitto, akolittue. Akolitoa, eliz mutila. "Parrokixen akolitto
izendekue da aure, majiña bat urte".
Akuerdun. Ikus gure akuerdun.
A Afaneko, afanekue. 1. Afana erakusten duena. "Ni ona
afaneko etorri tte danak muturtute topatzie, ezta earra
ba!". 2. Pertsona bati buruz ederra dela adierazteko.
"Bere illien tirabuzoiekin, rubia-rubia, preparaute jartze
zan, bere soiñekukin, afaneko bat zaeuen".
Aga, agie. Egurrezko makila luzea. "Mutill orrek balontzezton
jokau leike, agie aiñe lueze bada ta".
Agañ, agañe. Ardiak izaten dituzten arkakuso modukoak.
Ikus arkakuxu. Ikus bakasta.
Agoni kanpai, agoni kanpaie. Norbaiten heriotza iragartzen
duen kanpai hotsa.
Agoni, agonixe. Norbait hilzorian dagoenean. "Atzenengo
egunetan makalik ta agonixen eon tzan".
Agrarie. Baserritarrek Eusko Jaurlaritzari ordaintzen dioten
nekazal zerga.
Ai, aixe. Ahia. Irina egosiz egiten den orea.
Aide, aidie. 1. Norbaiten edo zerbaiten antza izan. "Nik
atten aide bat badezula esango nuke ba". 2. Gorputz
barneko airea. "Miñekin nabil, eztakitt, aiden bat eo
izangoa…".
Aidin. Airean. "Berriz eongo gaittun irekin bildurrez aidin".
Aille(g)au. 1. Heldu, iritsi. "Falta zinak e alleau die". 2.
Aditzera eman, adierazi. "Etxie saltzeko asmue re ailleau
ziuben".
Aingeru, aingerue. 1. Jainkoaren mezulari eta zerbitzari
gisa dabiltzan espiritu hutsak. 2. Umetan hiltzen dena.
"Oiñe jun da aingeru bat gure artetik".
Aiotz, aiotza. Aihotza. Igitaiaren antzeko tresna, baina txikiagoa.
Sasiak kentzeko erabiltzen da.
Aittau. Aitatu, aipatu. "Ezkondu ber dunik ez du beintzet aittau".
A
Azkoittiko euskerie 19 Azkoittiko euskerie 18
Algara, algarie. Barre oihua. "Jendin algarie Azpeittiko
plazatik aittu zala esatebe".
Alkar artu. Elkarrekin aritu zerbaitetan, normalean beste
baten edo batzuen kontra. "Kasoik ez, bi oxek alkar
artute zauden da".
Alondiga, alondigie. Biltegia, batik bat ardoarena. "Erriko
ardo lekue, alondigie, ta barrikak eote zin, andixek!".
Alper, alperra. Soroetan erabiltzen den tresna, harrizkoa
eta zilidro formakoa, lurra gogortuta dagoenean jotzeko.
Alperrarri, alperrarrixe. Ikus alper.
Alperrin egon, izan, bizi. Ezer egin gabe egon. "Alperrin
bizi da, eun osue ezer eiñ gabe".
Alperrontzi, alperrontzixe. Oso alperra denari buruz
esaten da.
Altzar, altzarra. Saihetsaldea. "Beti eon oi da altzarreko miñez".
Alu, alue. Interjekzio peioratiboa. "Alu ori! Nik arrapatzemaut!".
Ama. 1. Ume bat edo gehiago izan duen emakume edo animalia
emea. "Aman zai geldiuko naiz xeirek arte". 2. Ume
jolasetan, epaile lana egiten duena. "Zein da ama?".
Ama/atte besotako, ama/atte besotakue. Ama/aitabitxi.
"Nere ama besotakue Miren da".
Ama/atte punteko, ama/atte puntekue. Ama/aitabitxi.
"Atte puntekuek erregalo ederrak eittetxit urtetan." Ikus
ama/atte besotako.
Amabiko aundi, amabiko aundixe. Ehizarako eskopeta.
"Amabiko aundixe artute or jute zan jaiero".
Amalaun, amalaune. Armiarma-sare, haria batez ere.
Amatzako, amatzakue. Amaordea, ugazama.
A Al(d)rebes, al(d)rebesa. Zerbaitetan iaioa ez dena.
"Alrebesa aiz ba moteil. Nola sinistu uan gezur ori!".
Alasa. Sukaldeko apala, platerak eta ontziak gordetzekoa.
Albandorratz, albandorratza. Orratz handia.
"Albandorratza ber omen diñabe eskolan josteko".
Alberdau. Albardatu.
Alberretxiko, alberretxikue. Mertxika. Muxurkak baino
handiagoa den fruta bat.
Aldapa, aldapie. 1. Malda, aldatsa. "Egunero ixo ber izateu
Sansebastiñeko aldapie". 2. Presako ura eramateko
ubidea. Andapara. Eliz aurreko zubipean presa
zegoenean, hala deitzen zitzaion.
Aldau. 1.Trukatu, aldatu. "Eon ai! Momentu batin erropie
aldau ber diñat". 2. Landareak landatu. "Egualdi ona
ettebau aste ontan porruk aldau berkottou".
Aldekotxe. Konparaketetan, egoera hobeagoa azaltzeko.
"Aldekotxe bizi nauk oiñ!". Ikus igualekotxe.
Aldemen. Alboa. "Eure aldemenin daonai galdeu berkoixon".
Aldemeneko, aldemenekue. 1. Albokoa. "Zein da zure
aldemeneko xelebre ori?". 2. Auzokoa. "Joxe ez altzan
zuen aldemeneko, zuen aldemenin bizi zana?".
Ale, alie. 1. Hazia. "Alie usteldu einzat". 2. Hainbat gauzaren
zati biribil antzekoa. "Olakotxe txingor alie bota
zian". 3. Karta jokuan, puntuak adierazteko. "Jaso
alie!". 4. Banakoa. "Maxixatzenen azken alin eittexobe
entrebistie". 5. Handia, neurriz kanpokoa. "Ori neska
alie daona zuen txikiñe".
Algadoi, algadoie. Algodoia. "Algadoizko alkonda ori gustokue
det". Ikus guata. Ikus kotoi.
A
Azkoittiko euskerie 21 Azkoittiko euskerie 20
Andabide, andabidie. Kanposantuko bidea. "Andabidie
artu ta goratxuo daukebe baserrixe".
Andamaxo, andamaxue. Aldamioa. "Andamaxo gañin
eote zan lanin gure attitte, igeltsero ibilli zan da urte
askun".
Andapandango ibilli. 1. Adar joka ibili. "I andapandango al
abil? Nei ez tik sartuko, e...". 2. Festa giroan ibili. "Oiñ e
emen gatxabiltzen, kalin andapandango".
Andarikunin ibilli. Zoratu beharrean, batera eta bestera
ibili. "Zure atte au dala ta ez dala, andarikunin ibilli naiz
egun guztixe".
Andera, anderie. Panpina, andrakila. "Olentzerok andera
berrixe ekarri dit".
Andi aurkixek. Haundienak. "Ganbarie garbiu gendun ta
andi aurkixek beintzet kendu giñuzen".
Andiki, andikixe. Handikerian ibiltzen dena. "Beti izen da
andikixe, ta oiñ dirue daukela, geixo".
Andra, andrie. 1. Emakumea. "Makiña bat andra zabiltzen
kantun". 2. Emaztea. "Andrie ta bixok jun giñen bazkaire".
Anea, aneie. Anega. Pisu neurri zaharra, 48 kg.
Anerdiko, anerdikue. 24 kg.
Angulero, angulerue. Integristen artean izaniko barne zatiketa
baten ondoren alderdi bateko jarraitzailea.
"Integruak beren artean asarreren bat izan zuten eta
alde batetik soperuak eta bestetik buruluxeak edo anguleruak
gelditu ziran banatuak". (Nemesio Etxaniz, 1992).
Anime, animie. 1. Arima. 2. (Emakumeekin bereziki)
Odolik gabeko pertsona isila eta ahula. "Animie bezelakue
da neska ori, emateu eozein momentuten eroikoala".
Ikus mistika tulisabelika.
A Amazulo, amazulue. Beti amaren ondoan egon nahi izaten
duen umea. "Bittorren umie amazulo earra dao einde".
Amen. 1. Kristau eta juduen liturgian otoitz batzuen bukaeran
esaten den hitza. 2. Hemen. "Amen etorri zin
danak, famili guztixe artute".
Ames, amesa. Amets. "Gaur gabin e majiña bat ames eiñ
dittut".
Ameto eman. Onartu, amore eman. "Koldok etzun onartzen
bea izentzala Mirenen motxila puskau zuna, bañe
azkenin ameto eman ber izentzun, beai botatze zizkoben
kulpek eta".
Amona mantangorri, amona mantagorrixe. Marigorringoa.
Gaina gorria eta zazpi puntu beltzekoa duen intsektua.
"Amona mantangorrixe azaldu ezkeo, eurixe
izete zala esate gendun txikitten".
Amor ederreko, amor ederrekue. Maitakorra. "Pareja ori
ziero amor ederrekue da".
Amorrau, amorraue. Zalea, joera handia duena zerbaitetarako.
"Jone amorraue da liburu letzen".
Amorraute. 1. Haserretuta. "Oiñ e bazun kejie, or jun da
amorraute". 2. Gogo biziz. "Kalea erten orduko taberna
zuloa juteie amorraute".
Amorrazi. Amorrua eman, eragin. "Ezizu geixo amorrazi,
kixkeldute nabil da!".
Amortzau. Gosaldu. "Gaur goizin presaka ta amortzau
gabe aldein diñat etxetik".
Amortzue, amortzu. Gosaria. "Goizero elkarrekin artze
deu amortzue".
Anaitzako, anaitzakue. Anaiordea, ugazanaia. "Gure
anaitzakue Ameriketa jun tzan artzai".
A
Azkoittiko euskerie 23 Azkoittiko euskerie 22
A Ao, aue. 1. Ahoa. 2. Zubiaren ahoak. "Jausoroko zubixek
bi aho iguel zeuzken".
Aoka, aokaie. 1. Ahoa janariz beteta dagoenean.
"Ixkutaizak aoka ori!". 2. Gehiegikeria, handinahikeria,
birao hotsa. "Ori dek aokaie ori bota dekena!".
Aopeka. Ahots isilean. "Beti aopeka ai zea ta etzatzu eze
entenditzen".
Aori, aorixe. Ahoria. Herpesa. "Ankatan aorixe omen
dauke".
Aotik aittu. Ez entzun. "Ik ze, aotik aitzealdek ala?".
(Esaera bezala erabiltzen da eta beti galderetan).
Apai, apaixe. Afaria. Ikus afai. "I jun aurretik, apai koxkor
bat eiñ berko diau ba?".
Apajo, apajue. Aparejua. Pertsona bihurria, trastoa. "I aiz
i apajue!". Ikus Arraxe izen.
Apapa. 1. Umeen hizkuntzan, kalea. "Apapan al zabiltze?".
2 Pikutara joan. "Jun ai apapa!".
Apartaute. Dibortziatua.
Apenas. 1. Normalean baiezkoan, "berehala" esanahiarekin,
ezezkoa adierazteko. "Apenas inor etorrikoan". 2.
Gutxi. "Apenas ezer aurreau deun".
Apitte. Iaioa. "Aure bai zala apitte... bandie dirijitzen".
Aplikau. Gertatu, suertatu. "Ikusiko ez gendun ba, antxe
aplikau giñen da!". Ikus portunau.
Apo, apue. Txerri ar zaharra.
Apona. Tortoloxaren alde bat. Ikus tortolox.
Apopillo, apopillue. Ostatu hartuta dagoen pertsona.
"Billarrealen lanin eon giñen bittartin, axen etxin eon
giñen apopillo".
A Anka joko, anka jokue. Ihes egin. "Arek ibilli zian anka
jokue ikusi gendunin".
Anka miñez ibilli. Herrena eduki. "Gure ardi ori astetan
dabil anka miñez".
Anka(g)aiñ, anka(g)aiñe. Oingaina. "Deportiba berrixen
sokak ankaañin miñe emateibe".
Anka-motza. Hanka bakarra. "Gure Fermin mutil zarra
anka-motza geldiu zan gerran".
Ankagorri, ankagorrixe. 1. Ume jaio berria. "Nun dabil
gure ankagorrixe?". 2. Itsaskia. Otarrainska, ganba eta
horrelakoak. "Ankagorri batzuk eskaukoitteu asteko".
Antijo, antijuk. Betaurrekoak. "Nik betittik ibiltzeittut antijuk,
eztet ondo ikusten da".
Antiueleko, antiuelekue. Aspaldikoa. "Antiueleko kotxin
erakusketie dao Loiolan".
Antoja(g)arri, antoja(g)arrixe. Nazkagarria, aspergarria.
"Ene! Antojagarrixe aiz ba!".
Antojue eman. Nazka eman. "Ikusitte bakarrik antojue
emate zin tipo orrek".
Antuxun, antuxune. Antosin, metalezko katilu kirtenduna.
"Artu mendireko antuxune motxilikin batea".
Antxintxikalai, antxintxikalaixe. Korrikalaria. "Antxintxikalai
bakoitze bere laguntzaillie ingurun tzula jute zan
bire osun".
Antxintxike. Korrika. "Aure ikusitte, antxintxike eittie nai ta
ezin mobiu sustun sustukin".
Ao bero, ao berue. Hizketan gehiegizkoa. "Ao berue aiz
ba, ori zeñek sinistukoin ba!".
Ao zikiñ, ao zikiñe. Biraoak sarri esaten dituena.
Azkoittiko euskerie 25 Azkoittiko euskerie 24
A Arena, arenie. Hondartzako hondarra. "70 urtekin zapaldu
nun lelengo aldiz arenie, illobakin junde plaire".
Argi eiñ, eman. Ironiaz, "ederki eman" esanahiarekin erabiltzen
da. "Argi eingou arek ainbeste ume artin".
Argiinder, argiinderra. Elektrizitatea. "Gabonetan argiinderrik
gabe eon giñen gau osuen".
Argizai, argizaixe. Erleei darien gai horixka, egurrari eta
altzariei emateko eta kandelak-eta egiteko erabiltzen
dena. "Leno, sapaturo, etxin argizaxei emate zan lurre
garbitzeko".
Argizaxe eiñ. Zerbaiti argizaria eman. "Entradan ta transitun
argizaixe einde dao".
Ari-joko, ari-jokue. Ahari burruka. "Ari-jokue ikustea jun
diz Azpettire".
Arire plantxau. Gaztelerazko "planchar al hilo".
Arixe. Kiribila. "Tornillo onek arixe galdute zaukeik".
Arjo, arjue. Sagarrak barruan edukitzen duen arra. "Sagar
oxek arjuek jota zaudek onuzkeo".
Arkakuxu, arkakuxue. Arkakuso, kukuso. "Txakurrei
arkakuxuntzat kollarie erosi nixon Donostixen".
Arkazta, arkaztie. Urte batetik bira bitarteko ardi gaztea.
"Arkazta ori re anka miñez dabil aspaldixen".
Arkea. Ardia arreske dagoenean.
Arkume, arkumie. Hiltzeko lagatzen den ardi gaztea. Ikus
bildots.
Armarma sare, armarma sarie. Armiarmak insektuak
harrapatzeko egiten duen sarea. "Ganbarie armarma
sarez betata eotea beti".
A Apro(b)a, apro(b)ie. Froga. "Pelota onekin aprobie eittekotan
nao".
Aproau. Probatu. "Pelota berrixe aproau ber deu gaur goizin
Kontsejupin".
Apropos. 1. Nahita. "Apropos eiñ diat". 2. Txantxetan.
Apropostako, aprostakue. Gezurretakoa, baliorik gabekoa.
"Kromo onek eztu balixo, apropostakue da".
Apropostan. 1. Nahita. 2. Txantxetan. "Apropostan esan
dizut gezur ori". Ikus apropos.
Apuntei, apuntexe. Punteria, begi ona. "Orrek zaukeik
apuntexe, beti asmatzeik bere eskopetikin".
Aragi etena. Giharra etetea. "Fuelin ai nitzela aragi etena
eiñ tzat".
Arako. Halako. Normalean pertsona ezaguna izaten da.
"Arako sartze al tzan etxea, dierka ekitte zin".
Arbazta, arbaztie. 1. Adar xeheak. 2. Ura aurkitzeko erabiltzen
den kako itxurako adarra.
Arbaztadun, arbaztadune. Ura bilatzen duen pertsona.
"Gure garaxen, arbaztadune ibiltze zan ur potzu bille."
Arbi, arbixe. 1. Sustrai mamitsuko baratze landarea.
"Gaur goizin jaiki ta arbi jasotzea jun naiz beixei jaten
emateko eun batzuten". 2. Alaia. "Maria bai dela pertsona
arbixe, beti parrez ai da".
Arda(g)ai, arda(g)aixe. Zuhaitz batzuen gerrian, pagoetan
batez ere, hazten den onddoa, sua egiteko eta
erretzeko erabili izan ohi dena. "Etxe arek ardagaixe
bezela artu zun sue".
Ardae, ardaxe. Iskanbila, zarata. "Patxik eta Anttonek atzo
pelota kontun itz eitten asi ta azkenin asarraute ikeraarrizko
ardaxe euki zeben".
Azkoittiko euskerie 27 Azkoittiko euskerie 26
Arrautze loka, arrautze lokie. Arrautza ustela.
Arraxkau. Benturatu. "Pelota oixetan arraxkau eiñ ber da".
Arrebatzako, arrebatzakue. Arrebaordea. "Bere arrebatzakukin
urtetan eztu itzik eiñ".
Arrezkeo. Ordundik. "Aktuaixo ori arrezkeo, koruk tare eindebe".
Arri, arrixe. 1. Harria. "Arrixe bota ta leixue puskau gendun".
2. Txingor gogorra. "Arrixek batza guztixe ondau
digu". 3. Zoritxarra, kaltea. "Au den arrixe etorri zakune
aure etxetik jun dan ezkeo!". 4. Haxis harria.
"Bixontzako moroko arrixe pasau dibe".
Arrike bota. Amorratute zerbait botatzen denean.
"Telefonue arrike bota zun".
Arrike ibilli. 1. Harri botatzen ibili. "Beti beste auzokukin
arrike ibiltze giñen". 2. Pelotan jokatzeko era bat. Pelota
jo beharrean eskuan hartu eta txapa gainera botatzen
da. Bestela, esku pelotaren arau berberak ditu.
Arrimau, arrimaue. Dantza heldua. "Musikeruei arrimaue
eskatzea jun da".
Arrimaute. Juntatuta. "Urtetan arrimaute bizi izen giñen ta
geo ezkondu".
Arritxontxor, arritxontxorra. Harritxirria. "San Juneko
fuel kanpue arritxontxorrez beteta dao".
Arrixkau. Benturatu. Ikus arraskau.
Arro, arrue. Harroa. " I aiz arrue!".
Arroba, arrobie. Arroba, hamabi kilo eta erdi.
Arroputz, arroputze. Harroa. "Oi baino pertsona arroputzoik
eztet ezautu nere bizixen, beti bere diruatik itz eitten
ai da". Ikus arro.
Artaganbara, artaganbarie. Artoa gordetzeko mandioa.
A A Armato, armatue. Azkoitiko prozesioetako soldadu erromatarra.
"Imanolek, urtero ertetzeu armato".
Arra, arraie. Marra. "Arra ortatik ez pasatzeko esandiube".
Arraixe izen. Badaezpadakoa. "Ori dek arraixe!". Ikus
apajo.
Arrallau, arrallaue. Ogia. "Ogi arrallaue ekarri zu, kroketak
preparatzeko".
Arrantza, arrantzie. Astoaren orroa. "Gure astun arrantzie
auzoko beste puntetik aitze zan".
Arrantzu, arrantzue. Arrainak harrapatzea. "Dukeko errekan
ibiltze giñen arrantzun".
Arraska, arraskaie. Lerroa. "Idazlaneko lenengo arraskaien
titulue idatzi ber da".
Arraska, arraskie. Garbiketak egiteko aska. Fregaderoa.
"Gure etxin daon arraskie etzan bakarrik platerak garbitzeko
ibiltzen, erropak e antxe garbitze zin".
Arraskau, arraskaue. Benturatzen den pertsona. "Oxek
arraskauek zien, gu ez giñen tabernan sartzen geizki
ikusitte zaolako garai artan".
Arrasta, arrastaie. Urradura. "Txikitten bizikletatik eroi ta
eundoko arrastaie eiñ nun belaunin, ondik markie or
dauket".
Arrasto, arrastue. 1. Aztarna. "Txakurrek odol arrastuei
segiu zixon". 2. Lurrean egindako ildoa. "Bizikletak
pasau dizelako dao emen arrasto au".
Arrastun sartu. Bide zuzenean sartu. "Bazan garaxe gure
ori arrastun sartzeko, kostau zikon bañe".
Arrautze koxkau, arrautze koxkaue. Pitzatua, kolpea
duen arraultza. "Diruik ez gaukegendunantzat arrautze
koxkauek izete zin".
Azkoittiko euskerie 29 Azkoittiko euskerie 28
Ata. 1. Atera. "Ataiztek sei zurito pute!". 2. Futbolean alboetatik
erdialdera egindako pasea. "Ataik baloie azkar!".
Atala. 1. Zatia. "Inglesin bakarrik lenengo atala ikusikou".
2. Fruta atalgarri baten zati bakoitza. "Naranja atal bat
emango al dizu?". 3. Sakona ez den platera. "Ataizu
plater sakonak ta atalak".
Atezai, atezaixe. 1. Sailak isteko ateei deitzen zaie.
"Azkenak atezaixe itxi!". 2. Mendiko hesietako pasoa.
"Atezaixe gañetik pasau giñian beste aldea juteko".
Atezie. Ikus atezai.
Atsalde, atsaldie. Arratsaldea. "Atsaldeako gerau naiz".
Atte. Aita. "Ikusikok atte etortzeanin!".
Attetzako, attetzakue. Aitorde, ugazaita.
Attezulo, attezulue. Beti aitarekin egon nahi duen umeari
esaten zaio.
Attitte mendikoteko, attitte mendikotekue. Kakarraldoa.
Attitte. Aitona, aitita. "Aittittekin ibilli nitzen lelengo aldiz
trenin, Loiolaño jun giñen".
Atxakar, atxakarra. Hatz txikia. "Atxakarrakin sakau ber
dezu a letra ordenadorin".
Atxakarren, atxakarrena. Hatz txikia. Ikus atxakar.
Atxiki jo. Pilota helduta jo, hartu eta bota.
Atxo paolak. 1. Marmarrak. "Oiñ e ai dittuk oxek taberna
zulun jarritte atxo paolan". 2. Lelokeria. "Atxo paolaik
ezizan bota!".
A Artamoruz. Edozein moduz. "Presaka ibilli giñen ta lanak
artamoruz bukau re bai".
Artesne, artesnie. Ardi esnea. "Plazaberduran artesnie
artu ta bale naiz".
Arto, artue. 1. Artoa. 2. Artairinaz egindako ogia. "Gure
etxin len beti artue jate zan".
Artojoixe. Artaburuak jotzeko tresna.
Artxango, artxangue. Aste Santutan, santuak eramateko
erabiltzen den haga sendoa.
Artxara, artxarie. Behiei jaten emateko saredun aska.
"Belar parduk ekarri artxarie betetzeko".
Aska, askie. Abereei janaria jartzen zaien kaxa-moduko ontzia.
Aspel, aspela. Gurdira jasotzeko eskuareak eta hankaz
lagunduta egiten den belar pilo betea.
Astakerten, astakertena. Astapotroa, majaderoa. "I ze
astakerten aiz moteill!".
Astanaparrei, astanaparreixe. Baztanga. Ikus naparrei.
Astapaola, astapaolie. Ahoz esaten den astakeria, ahokada
txoroa.
Astapotro, astapotrue. Astakirten, majaderoa.
Astegun buruzuri, astegun buruzurixe. Asteko barruko
eguna. "Astegun buruzurixen jute zin axek kanpoa afaltzea".
Astelen, astelena. 1. Asteko lehen eguna. 2. Biharamuna.
"Atzo apaixe euki giñenan ta amen natxion astelen
galantakin".
Astorau. Norbere onetik irten. "Ez takitt ego aizie eo zer
dan, baiñe ziero astorau da".
Astoraute. Bere onetik aterata. "Txakurre dana astoraute
dao aspaldixen".
A
Azkoittiko euskerie 31 Azkoittiko euskerie 30
Atzaparka, atzaparkaie. Atzamarkada. "Asarratzeanin,
dale, arrapatzeunai atzaparkaie".
Atze-aurrerie eiñ. Joan-etorria egin. "Guk sapaturo eitteiau
baserrire atze-aurrerie". "Elizkizun luzeak ziran
orduko zinerik ederrenak, eta Loiola-aldera atze-aurrera
egitea (ala esan ohi da joan-etorria Azkoitian), jai
arratsaldeko entretenigarririk aundiena". (Nemesio
Etxaniz, 1992).
Atze-bikotxa. Ipurtandia. "Ardi au bai daola atzebikotxa!".
Atzea. 1. Berriz. "Aldein da atzea etorri zan". 2. Atzera.
"Botaik atzea kotxe ori!".
Atzelai, atzelaixe. 1. Pelotan, atzeko koadroetan jokatzen
duen pelotaria. 2. (Iraingarria, gizonezkoekin soilik)
Atzelaria, homosexuala.
Atzena. Azkena. "Asko zaxau arren, atzena allau zan".
(Atzena eta azkena, biak erabiltzen dira).
Atzik. Ipurdiak. "Atzik ta aurrik, ziero gizendu zaizko".
Aulki, aulkixe. 1. Eserlekua. 2. Behiak jeisteko erabiltzen
den eserlekua. "Aulkixen nik beixek jeizteittut, eta sillan
bazkaldu eittet". 3. Aulki luzea. Ikus silla.
Aure. Hura. (Aure eta are, biak erabiltzen dira). "Aure bai
zala mutil earra".
Aurrea jun. Frontera joan. "Gerrie etorri zanin, axek
aurrea jun tzin".
Aurreako laa. 1. Gerorako utzi zerbait. "Lana aurreako laa
gendun". 2. Ganadua hazteko utzi. "Bei au aurreako
laako deu ta beste au matadeire emangou".
Aurrerau. 1. Aurreztu. "Nik gaztetan oiñ baiño diru gexo
aurreratze nun". 2. Aurreratu. "Diru bat aurrerau dixobet
langilliei".
A Atxo, atxue. 1. Emakume antzua. 2. Emakume heldua.
Gehienetan "zahar" izenlaguna duela atzetik. "Atxo zar
orrek esan tzik". 3. Neska-laguna. "Etzakiat juteik izangotan,
nere atxuei esan berkozoat lelengo". 4. Neska
gaztea, ederra dagoenean. "Ori atxue billau duna
Mikelek!".
Atxulo. Tortoloxaren alde bat. Ikus tortolox.
Atxumurke eiñ. Atximurka egin, zimiko egin.
Atxumurke, atxumurkaie. Atximurra, zimikoa. "Umik
atxumurkaie eintzin zaitzen ai nintzela".
Atxur, atxurre. 1. Soro eta baratzerako tresna. "Zuluk
atxurrekin eingotteu". 2. Bizarra kentzeko makina ez
elektrikoa. "Naixo det bizerra atxurrekin kentzie". 3.
Mozkorra. "Ori atxurre daukebena bi oxek".
Atxurre arrapau. Mozkorra harrapatu. "Ori atxurre arrapauko
zuna, ardo goxo ori dana eran bazun".
Atxurtu. 1. Atxurrarekin lur sail bat harrotu. "Gaur lurre
ondo atxurtu diau ta bier landauko txiau landau berrekuk".
2. Mozkortu. "Gaur gauin e atxurtute ibillikoa". 3.
Zerbait ondo aztertu, arakatu. "Ximonen geroko bizitzan
sakonago atxurtzeko, Azkoiti-Azpeitietako giroa ta
aidea erakutsi nai genituzke". (Nemesio Etxaniz, 1992).
Atzamar, atzamarra. Eskuko hatza. "Kenduitzak atzamar
oxek nere gaiñetik!".
Atzapar, atzaparra. 1. Zenbait piztiaren kako-azazkal zorrotz
eta gogorra. 2. Pertsonen eskua, handia denean. "Atzapar
oxekin beintzet ondo eutsikoxo umiei".
Atzaparka eiñ. atzamarkada egin. "Katakumie artzen
saxau ta atzaparka eiñ tzin".
A
B
Azkoittiko euskerie 33 Azkoittiko euskerie 32
B
Baba beltz, baba beltza. Baba mota bat. "Baba beltza
zauen earra plaza berduran".
Baba gorri, baba gorrixe. Baba mota bat. "Aurtengo
babajanin, babagorrixek neuk ekarrikotxiñat".
Baba zuri, baba zurixe. Baba mota bat. "Baba zurixe
baiño naixo bestik aukeran".
Baba, babie. 1. Leguminosoen familiako baratze landarea
2. Larruazalean sortzen den handitu urtsua eta ondorengo
gogorgunea. "Mendiko bota berrixek kriston
babie eindibe bietz potolin".
Baiba? Baietz? Espero dugun erantzuna baiezkoa denean.
"Gurekin etorriko zeala? Baiba?"
Baikutz, baikutze. Kalte egiten duen aberea bahitu, gero
jabeak kalteak ordain ditzan. "Beeko baserrikui baikutze
eindixobe".
Baillera, baillerie. 1. Auzoa. "Martitte bailleran bizi die
axek". 2. Harana. "Urola ballerie earra da gero!".
Baitte. Baita ere. "Mendire jutea baiñe baitte plaire".
Bajiña bat. Asko. "Bajiña bat pertsona zan atzoko entierrun".
Bajiñe bat. Asko, ugari. Ikus majiñe bat.
Bakaillau, bakaillaue. 1. Arrain mota bat, bakailaoa. "Atzo
arrandeixen bakaillaue erosi gendun prezixo onin". 2.
Heroina. "Orrek bakaillauei emate ziok latz". 3. Musika
mota. "Oingo gaztik bakaillaue besteik eztu aitzen".
Bakasta, bakastie. Ardiek izaten dituzten arkakusoen
moduko zomorroa.
Aurrik. Aurreak, bularrak. "Aurrik operatzie erabai diñet".
Auspez. Behera begira etzanda egon. "Ni plaxen beti auspez
eote naiz, bestela erre eitte naiz da".
Auzixen ibilli. Balantzan ibilli. Kili-kolo.
Aza gorri, aza gorrixe. Lonbarda. "Plaza berduratik aza
gorrixe ekarri ber det".
Azal, azala. 1. Gorputzeko azala. "Urtik pasaute re azal
fiñe zauken gure Anttonik". 2. Ez sakona, urria.
"Azaleko kontukin zabiltzete beti".
Azaostro, azaostrue. Tontolapikoa, artaburua. "I ze azaostro
aiz!".
Azkarri, azkarrixe. Legamia. "Zenbat azkarri botatzeixozue
ogixe eitteko masiei?".
Azkordiñ, azkordiñe. Ospela. "Negun bietzak azkordiñez
beteta eukitzettut".
Azpantar, azpantarra. Zaku edo oihal zaharrez egindako
polaina modukoak.
Azpixek atea. Ganaduari bere egitekoak garbitu.
"Ganauei azpixek ateatzeko ordue dek oiñ".
Azpixek eiñ. Ganaduari ohea prestatu. "Ganauei azpixek
eiñ da kalea nitxin".
Azpizar, azpizarra. Eskuetako azazkalen inguruan altxatzen
den azala da. "Arratsaldin bietzetako azpizarra
kentzen eon naiz".
Aztarran, aztarrana. Aztarna, arrasto. "Nun dabillen aztarranik
ez tauket".
Aztarranik ez! Ideiarik ere ez! "-Nun tzabillek Iñazio? -
Aztarranik ez!".
A
B
Azkoittiko euskerie 35
B
Azkoittiko euskerie 34
Barruko erropa, barruko erropie. Aldagarria. "Amak medikuna
juteko, barruko erropa berrixek erosi ditxit".
Barruko estimintze. Nahigabea. "Barruko estimintzek
eztitt lorik eitten lagatzen".
Barruko, barrukue. Negutegiko produktua. "Letxugie udaberrixen
kanpokue eotea, ta oiñ, negun, barrukue".
(Barro ere erabiltzen da).
Barruko-tristura, barruko-tristurie. Gogorik eza, malenkonia.
"Ez tauket jateko gogoik, barruko tristurie dauket
eztakit zeatik".
Bastante. Nahiko. "Bastante gustoa geldiu die".
Bat bittea. Erdibana egin, batez ere edariekin. " I! Zerbeza
bat bittea ataizak!".
Batu. Bildu. "Bazkal ondoren tomatik batu ber ditteu".
Batzu(b)i, batzu(b)ixe. Baratzuria, berakatza. "Batzuixe
beintzet bota dixo!".
Bazparere. Badaezpada. "Bazparere ogi geixo ekarri diñat".
Be(g)i-zorruk. Begiaren azpian gertatzen den ubeldura. "Ez
det lo gutxi eiñ baina kriston bei-zorruk dauzket".
Be(g)i-zulo, be(g)i-zulue. 1. Begiaren azpian izaten den
orban iluna. Ikus be(g)i-zorruk. 2. Jostorrotzaren zuloa.
"Nere bistikin eztiñat asma-tzen arixe bei-zulun sartzen".
Be(g)i-zuluk. Begiaren azpian gertatzen den ubeldura.
Ikus be(g)i-zorruk.
Be(g)iondoko, be(g)iondoko. 1. Kolpea. "Atzea beire nitxijuan
ta jirautekun kriston beiondokue artu nian atikin". 2.
Kolpe baten ondorioa, ubeldura. "Kolpin ondoren kriston
beiondokue geldiu zitenan".
Bal(t)sio, bal(t)siue. Dantza lotua. "Balsiun eittezunak multie
zauken ordun, bakarrik sueltun eitte zan".
Baldar, baldarra. 1. Traketsa. "Ni oso baldarra izen nauk
beti kirola eitteko." 2. Borra handia. "Mandixotiken ekarri
zu baldarra".
Baldinbaitte. Baldin baitere.
Baleko, balekue. Nahikoa edo konforme egoteko modukoa.
"Ori ez nian ber, baiñe momentun balekue dek".
Banaute. 1.Dibortziatuta. 2. Separatuta. "Daoneko banaute
ezbazaudek, asmukin bai beintzet".
Banauteko, banautekue. Dibortziatua, apartatua. "Bere
gurasuk aspaldi banautekuk dittun". Ikus apartaute.
Bapo. Nahikoa, ondo. "Bapo bazkaldu diau gaur".
Barik eldu. Flatoa. "Barik eldu ezkeo, arri bat artu eskun
ta ikusikozu ze azkar pasatze zatzun".
Barra, barrie. Pertsonek izaten duten ikutu berezia. "Ori
barrie daukena orrek!".
Barra-barra. Ugari, asko. "Onek dirue barra-barra gastatzeu".
Barratsu, barratsue. Xelebre aldiak izaten dituena.
Barren. 1. Praka beheak. "Praka barrenak moztea eman
dittut". 2.Baina. "Ointxe jun ezta barren!". 3.Barrualdea.
"Barrena bero bero einde bukau nun".
Barriñoi, barriñoie. Plastikozko ontzi handia, taberbernariek
erabiltzen dutena. "Barriñoie boteillaz beteta dao ta
guazen ustea".
Barriñoiek eiñ, barriñuk eiñ. Barreñoetako ontziak antolatu.
"Tabernie itxittekun barriñoiek eingo ditxiau".
B
Azkoittiko euskerie 37
B
Azkoittiko euskerie 36
Belaunburo, belaunburue. Belauna. "Kolpin ondoren,
belaun burue dana aundittute gerau zako".
Belaxe. Segituan. "Belaxe ekarrikotxiñat ire erropak".
Belina eiñ. Nonbaitetik, batez ere tabernatik, ordaindu
gabe joateari deritzo. "Orrek leku danetan belina eitteu,
diruik eztaukela esan ta, ala!".
Beltzak. Kartetan, txota, zaldia eta erregea. "Ik partitzenanin,
beti beltz mordue emateizten".
Belue, belo. Zazpiko urrea. "Belue tokau ezkeo eskoban,
punto bat geixo".
Bendabala, bendabal. Hormak izerditan uzten dituen haizea.
"Bendabala etorri zan eta bebarruko pareta dana
blai einde laa ziun".
Bentana, bentanie. Leiho txikia eta kristelik gabekoa.
Gehien bat baserri giroan erabiltzen da. "Bentanatik
ostro mordo bat sartzeie aizie eitteunin".
Beñipein. Behintzat. "Beaxek etzin ixotzen, baiñe nere
semie bajatzen zan beñipein". (Beñepein eta beñipein,
biak erabiltzen dira).
Ber. 1. Behar. "Diru geixo ber det aste ontan". 2. Nahi.
"Pusketa bat ber al dek?".
Berau. Zerbait uretan luzaroan eduki. "Narrue berau eitte
zan".
Berde, berdie. 1. Kolore bat, berdea. "Jertse berdie erosi
du". 2. Belarra. "Laster berdie jasotzen hasi ber deu,
uda badator da!". Ikus belar 3. Letxuga. "Udan berdie
baino jateko ederroik ezta eoten".
Be. Gabe. "Oiñe, ezer be geldiu gea".
Bebarro, bebarrue. Portala, ataria. "Bebarroko giltzie
galdu det".
Beirazun, beirazune. 1.Nork berak daukan begirada.
"Mikelek oso beirazun zorrotza dauke". 2.Norbaitek besteari
botatzen dion begirada. "Denbora osun mutil are
zure beire euki zendun, kriston beirazunek bota zitzun".
Beire. Begira. "Esamiñetan albokun beire eote zan aure".
Bekatxo, bekatxue. Begi inguruan sortzen den garagar
alearen tamainako handidura. "Bei ingurun bekatxo
pillue erten zaizko".
Bekoki, bekokixe. Kopeta. "Beniton bekokixen pelotan
ibilli leikeu lasai, kriston aundixe dauke". (Gaur egun
gazteen artean kopeta ere asko entzuten da).
Bela. 1. Oraintxe bertan. "Bela etortzekue da". 2. Ezta
pentsatu ere. "Jakin banu, bela jungo nitxian!".
Belar, belarra. 1. Belarra. "Aurten ez du euri asko eiñ ta
gure zelaixen eztao belar askoik". 2. Letxuga. "Tomatie
ez. Baiñe belar pixket jangot". 3. Marihuana. "Ori belarrakin
arrapau dibe".
Belar-ondo, belar ondue. Lehortutako belarra, ganaduarentzako
janari gisa erabiltzen da. "Bittuteko belarondue
gelditzea or".
Belar-pardo, belar pardue. Lasto-zama. "Belar-parduk ekarri
berkottou beixentzat, jatekoipe gelditzen ai die ta".
Belar-zulo, belar zulue. Belarra gordetzeko lekua. "Oiñ ai gea
urrengo urteko negureko belar-zulue betetzen".
B
Azkoittiko euskerie 39
B
Azkoittiko euskerie 38
Betie izen. Zentzuduna, gehienetan ezezkoetan eta galderetan
erabiltzen da. "10 metroko alture batetik 100
pezeta truke salto eiñ dekela? I ez aiz betie, moteil!".
Betortz, betortza. Ebakitzeko hortzen eta aurreko haginen
arteko hortza. "Betortzak ertetzen ai zaizko ta
kalenturikin dabil".
Bezin. Konparatibetan, bestearen tokian. "Nik zure bezin
ez nuke eingo".
Bezperak. Otoitz orduetako bat, arratsaldean esaten dena.
Bi bittea. Bi biren kontra. "Apustue bi bittea".
Bialdu. 1. Bidali. 2. Bota. "Eskolatik bialdu eiñ debe ori".
Biantxa, biantxie. Behia egiteko uzten den txahala. "Beixek
ikustea jun giñenien, biantxiek kriston errena zeuken".
Biblioteka jun. Komunera kaka egitera joan. "Pixketeako
badauke, biblioteka jun emen da ta".
Bideitxur, bideitxurre. Bidezidorra, lasterbidea. "Ni beti
bietxurretik jute nitxiñan, Marikutzeko potzoa".
Bider. Aldiz. "Zenbat bider esan diñat?".
Biderrez. Aldiz. Ikus bider.
Bier. Bihar. "Gaur eztauket denboraik, bañe bier bertan
eingoxot bueltie abixue emateko".
Biesera plantxau. Hariaren kontrako zentzuan plantxatu.
Biko. Jokuan, batez ere pilotan, bi puntu edo bi bizitza izatea.
"Irabazten niju biko nao ta". (Hiruko, lauko... ere
erabiltzen da).
Bildots, bildotsa. Ardi gaztea.
Billur, billurre. Beldurra. "Bakarrik gelditzeko billurre eukitzeu
gauetan". (Billur eta bildur, biak erabiltzen dira).
Berdekei, berdekexe. Lizunkeria. "Juan, berdekei geixo
ezizak esan!".
Bereki, berekixek. Elkarrekin ondo doazenak, ondo konbinatuta.
"Belarrittekuk eta eraztune berekixek erregalau
dizte nere kuttunek".
Berko. Beharko, zer erremedio. "Dantzie akabau ta, trote
etxea! Berko!".
Berna ezur, berna ezur. Hankezurra. "Fuolin jokatzen
majiña bat berna ezurreko artutekue nauk".
Bertan Bilbo! Zerbaiten handitasuna edo edertasunagatik
txundituta gelditu. "Je! Earra dek! Bertan Bilbo!".
Berue eman. Norbaitek kokotetik gora egitea. "Ik ematek
berue, moteil!".
Besagaiñez pareta. Pelota munduan, distantzia jakin
batetik pilotari emandako kolpea.
Besapeko bi pareta. Pelotan, horma bikoa egin.
Beso-motz, beso-motza. Beso bakarra. "Lanin azidentie
euki zun aspaldi ta beso motza geldiu zan".
Besotako, besotakue. Norbait bere aitabitxi edo amabitxiari
buruz. "Illoba dauket nik nere besotakue".
Beste espaloko, beste espalokue. Maritxua. "Beti pentsau
izen det, mutill ori beste esopalokue zala".
Besuk tolostau. Besoak gurutzatu. "Ortxe geldiu zan
besuk tolostau ta eze eiñ be".
Bete. 1. Arnasari buelta eman ezinda. "Pelotaixe bete eiñ
da". 2. Jatekoz asea. "Eztet nai jateko geixo, beteta nao".
Beteta. Haurdun. "Miren beteta zion".
B
Azkoittiko euskerie 41
B
Azkoittiko euskerie 40
Bizittu. 1. Janaria bizitu, atondu. "Letxugie bizittuizu, biñagre
pixket botata baare". 2. Piztu. "Apiretal eman da
geo umie bizittu eiñ tzan".
Blaixe arrapau. Bustitzea. "Eurixe asi ta eundeko blaixe
arrapau giñian".
Blastiau. 1. Jipoia eman. "Atzo gauin e sartu uan saltzan, ta blastiaute
erten omen tzian". 2. Mozkorra harrapatu. "Sapaturo
bezela tragoka asi ta blastiaute jun nitxiñan etxea".
Blaust! Luze erori (onomatopeia). "Platanukin irristau ta
blaust! lurrera eroi uan".
Blaxe arrapau. Ikus blaixe arrapau.
Bolara, bolarie. Denboraldia. "Mallubi bolarie laste izengoa".
Boldoxor, boldoxorra. Gizajo antzekoa.
Borra, borrie. Gabia, mazoa. "Ezixe eitteko borrie ta egurre
ber ditxiat".
Botaka eiñ, botakie eiñ. Oka egin. "Jatekuk etzixon onik
eiñ ta botaka eintzun".
Botaka(g)ure, botaka(g)urie. Goragalea, oka sorteraztea.
"Eztakit ze jan detan baiñe kriston botakaurie dauket".
Botaka, botakie. Oka. "Kalin botakie dao, justu bebarro aurrin".
Botillero, botillerue. Pilotari baten laguntzailea. "Len
pelotaixe zan aure ta oiñ Titiñen botillerue da".
Braskal, braskala. Utzia, zabarra. "Aure ondo braskala zan".
Braskildute. Utzita. "Ezta bate zaitzen, era bat braskildute
dao".
Bruxe. Baserritarren brusa. "Bruxe jazteko oitturie daukebe
batzuk, San Andresetan".
Biotzeko, biotzekue. Infartoa. "Biotzekue eman ta bertan
geldiu zan".
Birbiliñe, birbiliñe. Egurra zulatzeko baserrietan erabiltzen
den eskuzko tresna txikia. Ikus daratulo.
Bire txiki, bire txikixe. Bidezidorra, lasterbidea. "Baserrire
bire txikitik jute giñen". Ikus bideitxur.
Bire, birie. Bidea.
Birikixek. Gibel-erraiak. "Txakurrek oilaskun birikixek jan dittu".
Bistaraute eon. Tripa nabarmentzeko moduan hazita
izan. "Bistaraute dao ondo fijatze bazea".
Bisten. 1. Ikusteko moduan. "Andik plaza osue bisten". 2.
Biluzik. "Medikuna jute giñenin rebisixue eittea, arek
esate ziun bisten jartzeko".
Bixen bittertin. Bitartean. "Oindik ezta etorri ta bixen bittertin
gure eon eingo gea".
Bixkialdi. Erditze berean bi ume jaiotzea. "Mariandiken
nerea bittertin, gure amak, bi bixkialdi izen zittun".
Bizerkentzaille, bizerkentzaillie. Bizargina. "Atzo, aspaldiko
partez, bizerra moztea jun nitzen Fernando bizkertzeillina".
Bizi alargun, bizi alargune. Banatua, dibortziatua.
Bizi, bizitze. Etxebizitza. "Gure baserrixe bi bizitzekue da".
Bizi, bizixe. 1. Pertsona azkarra. "Orrek tontue emateu
baiñe oso bizixe da". 2. Pilota azkarra. "Koño! oixe
pelota bizixe dana!". 3. Minbizia. "Aure bai zala ona,
baiñe bizixek jota il zan".
Bizimoru, bizimorue. Bizimodua. "Bizimoru goorra tokau
zikuk guri".
D
Azkoittiko euskerie 43
B
Azkoittiko euskerie 42
D
Da(r)atulo, da(r)atulue. Egurra zulatzeko baserrietan erabiltzen
den eskuzko tresna handia. Ikus birbiliñ.
Danak emanda jun, ibilli. Oso azkar joan. "Or ibiltzeie
kotxin danak emanda".
Danba, danbaie. Leherketa hotsa. "Zeoze pasau da beintzet,
kriston danbaie aittu deu ta etxetik".
Danbateko, danbatekue. Kolpe edo leherketa hotsa. Ikus danba.
Danbatekue artu. Kolpe hartu, batez ere auto istripuetan. "Kotxin
zijula kriston danbatekue artu zun Jonek lengo jaixen".
Danbatekue eman, danbatekue eman. Bihotzeko edo
bestelako atakeren bat eman. "Danbatekue emanda re
ardue errez erate zun arek".
Danboliñ, danboliñe. 1. Musika tresna. "Txistue ta danboliñe
artute jaixetan pasakallie jotze gendun". 2.
Gaztainak erretzeko tresna. "Bilduteko gastaiñek danboliñin
erreta jan tzittuben".
Daneakue, daneako. 1. Denerako prest. "Jendie daneakue
daukezu emen". 2. Mota guztietako. "Denda berri
oxetan daneako gauzek topatzeittuzu".
Danin. Edozein lekutan, edonon. "Oiñ danin bakallaue aitzek".
Dardarizo, dardarizue. Dardara. "Edadin aurrea zijun ta
geruo ta dardarizo geixo zauken".
Dardarra, dardarraie. Dardara. "Azkenaldixen bolantik
kriston dardarraie dauke". Ikus dardarizo.
Deberik. Etxeko lanak. "Bierko deberik bukaute dauzket".
Budiñ, budiñe. Flana. "Postreako zure gustoko budiñe eiñ det".
Buelo, buelue. 1. Pilotaren neurria. "Pelotin buelue neurri
diferentekue izete zan, segun zenentzat zan". 2.
Pilotaren botea. "Pelota orrek buelo ederra dauke".
Buelta. Jokoetan araua bete ez denean berriro hasi.
"Buelta da, sakik etzun balixo ta".
Bueltie eman. 1. Biratu. "Urrengo kalin bueltie eman ber
dezu". 2. Aldatu. "Partido onek bueltie eman du bigarren
zatixen".
Bulda, buldie. Bula, baimena. "Gaur etxin buldie eman
dibe ertetzeko".
Burrunda, burrundaie. Burrunba. "Grupo orrek burrundaie
besteik eztu atatzen".
Burruntzali, burruntzalixe. Goilare sakon eta handia,
batez ere sopa, babak etb. platerera ateratzeko erabiltzen
dena. "Burruntzalixekin obeto atakozu lapikokue".
Buruandi, buruandixe. Ume jaioberria. "Buruandixe
enkargau omen dibe". Ikus ankagorri.
Burubizkor jun. Azkar, zuzen joan. "Azidentina esan tzibenin,
burubizkor jun nitzen ospitalea".
Burutik berako, burutik berakue. Katarroa, baina musuko
eta buruko karga duzunean. "Au den burutik berakue
arrapau denena, eh?".
Burutsu, burutsue. Jakintsua, azkarra. "Kontuz orrekin
burutsue den da".
Butroi, butroie. Sare mota bat zabaletik estura dijoena.
D
Azkoittiko euskerie 45
D
Azkoittiko euskerie 44
Domeka, domekie. Igandea. "Datorren domekan
Urrateiko eune da".
Doministiko, doministikue. 1. Usina. 2. Usinaren ondorengo
erantzuna.
Domisantu, domisantue. Santuen eguna. "Domisantureko
erromilleta eder bat erosiko deu".
Dontsu, dontsue. Ironi kutsuarekin pertsona bat handia dela
esateko. "Farmaziko gizona bai dala gizon dontsue".
Dozenie. 1. Hamabiko multzoa. 2. Hamabi arraultza gehi
bat. "Santa Klarako monjai egualdi ona eitteko dozenie
emate zako". 3. Hamabi pare alpargata. "Dozenie josteatik
gure dirue atatze gendun".
Dranga. Azkar, kolpetik. "Zauken dana dranga eran zun".
Drote eiñ. Arin ihes egin. "Atie jo ta drote eiñ giñian etxekuk
ez arrapatzeko".
Drote! Aide! Ospa! "Drote emendik! Beti gaiztokexen!".
Drotin. Azkar. "Fuolai buruz izketan asteizenin drotin jute
naiz sukaldea".
Dun-dun aundi, dun-dun aundixe. Meza kanpaia.
Dun-dun zar, dun-dun zarra. Kanpandorreko kanpaietan,
hil kanpaia. "Batemat jun tzaku, dun-dun zarra ai du ta".
Dunbel, dunbela. Bonboa. "Urte askun jo zun arek dunbela
Axkoittiko bandan".
Dunbeljole, dunbeljolie. Bonboa jotzen duena.
Duro ziller, duro zillerra. Zilarrezko bost pezetako txanpona.
"Hau poza kalin duro zillerra topau ezkeo".
Debute. Bikote bat elkarrekin hasten deneko eguna. "Bi
parejak debutatze omen diñabe gaur. Geurie esate
bateako, Jesusen Biotzan egunin zan, zinea bixok
bakarrik junber gendun, aure zan debute".
Delbrazita jun. Besotik helduta. "Kalin ola jute zin parejak,
delbrazita, entraban en capilla". (Delbrazita jun eta delbraizta
jun, biak erabiltzen dira).
Demonixo, demonixue. Gaiztoa, bihurria. "Ume au ze
demonixo da gero!".
Demontre. Beste hitz zakarragoen ordez erabiltzen den
interjekzioa. "Ze demontre zabiltze!".
Deportibak. Kirola egiteko oinetakoak. "Deportiba berrixek
estraiñatzeittut gaur".
Derrepentin. Bizkor, berehala. "Ti ta, ti ta, derrepentin eitte
zittun lan danak".
Desditxe, desditxie. Kexa. "Orrek aiñe keja ta desditxe
gutxirek ibillikoñabe".
Desordutan ibilli. Goizaldeko ordu txikitan ibili. "Beti
desordutan ibiltzea gure au astebukaeratan".
Destantalau, destantalaue. Kankailua, baldarra, kalamastra.
Di-da. Azkar adierazteko onometopeia. "Lan danak di-da
baten bukau zittun".
Dingi-danga. Azkar. Ikus di-da.
Dixku(i)ro. Dixku(i)rue. Ustekabea. "Dixkuro baten azkar
aillatzema esan otseitteko".
Dixkurau. Nahastu. "Batemat dixkurau da, emen
Karmenik ezta bizi ta".
Doako, doakue. Dohainik. "Eztaukezu paau berrik, doakue
da ori".
E
Azkoittiko euskerie 47 Azkoittiko euskerie 46
E
E(g)oki, e(g)okixe. Pertsona batengatik jatorra edo aproposa
dela adierazteko. "Aure egokixe da umikin lanin
ibiltzeko". Ikus eroki.
Eatxi. Lurrera bota. "Emantzixon zartaiekin jota lelengun
eatxi zun".
Ebaiketa. Jostunen gremioan mozketak esateko.
Eguerri egun, eguerri egune. Eguberri eguna. "Eguerri
egunin famili osue biltze gea baserrixen".
Eguzki printze, eguzki printzik. Eguzki izpiak. "Goizin
lexotik euzki printzik sartze zin ta esnau eiñ nitzen".
Eiñ. 1. Egin. "Matematikako lanak eiñ ditteu". 2. Landu.
"Masie eindekun ogixe eingo deu". 3. Izan. "Ori aman
partetik nere lengusue eittea". 4. –koa izan. "Marixa
nungue eittea?". 5. Hizkuntza bat hitz egin. "Euskeraz
eitte al du orrek?"
Ekarriko? Erregeen kabalgatan umeek ohitukatu ohi
duten galdera. "Gure Anak ixe estarrixe laa zun atzo
ekarriko einez".
Ekin. 1. Jardun. "Nei erraz ekitteit". 2. Hasi. "Ekin azkar lanai!".
Ekumil, ekumille. Ukabila. "Lurrea eroitte ekumille dana
urraute ekarri zun".
Elastiko, elastikue. Kamiseta. "Gaur gauin elastiko berrixekin
ertengot".
Elder, elderra. Listua, lerdea. "Aotik elderra zula aillau zan
antxintxikalaixe meta".
E
Azkoittiko euskerie 49
E
Azkoittiko euskerie 48
Enpleaute eon. 1. Lanpostua izan. "Urte erdixe eiñ diat
lanik be, baiño oiñ enpleaute natxiok". 2. Karta jokuan,
hauek ondo kolokatuta izan. "Laiste bukauko den
jokue, karta danak enpleatue zauzkenat ta".
Ensaladie arreglau. Atondu. "Jun ensaladie arreglatzen,
laste apalduko deu ta".
Entrama, entramie. Jateko edo edateko erraztasuna.
"Orrek zaukeik entramie moteill!".
Enttonau, enttonaue. Dotorea. "Aure gizon enttonaue
izen tzan beti".
Entzun. Entzun, baina meza bakarrik. Gainontzean, aittu
hitza erabiltzen da. "Ordubateko mezie entzun ta
Alamedanea jute gaittun pintxue jatea".
Epel, epela. 1. Ez hotz ez bero dagoena. "Naixo det
kapesnie epela artzie". 2. Bestekiko harremanetan beti
ondo gelditzea nahi duena. "Beti danan atzetik, epela
dek ba!".
Epelkei, epelkeixe. Beste pertsona batekin edo batzuekin
ondo gelditzeko norbaitek dioenari esaten zaio. "Oiñ e
epelkeixe bota du orrek!".
Epeltzio. Izaera epeleko pertsona. "Hauxe epeltzio!".
Erabat. 1. Guztiz. "Oiñdik ez ta ba erabat sendau ta
makalik dabil". 2. Asko, ia denak. "Ikaslik erabat konforme
zauden".
Erantzi. Biluztu. "Medikunin biluzik jarri. Biluzik? A bai,
erantzi eo gorrik jarri".
Erdaldun, erdaldune. Euskaraz ez dakiena. "Zumarrakuk
etortze zienin fuolea, axek erdaldunek, pa, erdalduneko
o enteitzea, kanpotarrak beintzet".
Elkor, elkorra. Gogorra, zurruna. "Biundu ezineko aragixe,
elkorra da".
Elur, elurre. 1. Elurra. 2. Telebistan, irudien ordez pinporta
zuriak agertzen direnean.
Eman. 1. Eman. "Emaizu karamelue". 2. Errenditu. "Emate
al dek?". 3. Eraman. "I lasai, nik emango aut Donostire".
Emanber. Badirudi. "Emanber azpeittarra aizela, lerdo
aurpei orrekin".
Emaneziñ, emaneziñe. Jasan ezin. "Onbeste jende batea
emaneziñe eitte zat".
Emaneziñeko, emaneziñekue. Emanezinezkoa, bekaiztia.
"Egunero lanin ikustie emaneziñekue den neretzat".
Emataille, emataillie. Emateko joera duena. "Leno xurre
uan baiño urtikin ematille xamar zabillek".
Eme, emie. 1. Arra ez dena. "Gure lelengo txakurre emie
uan". 2. Neska itxura duen mutila. "I aiz emie!".
Emen. 1. Hemen. Ikus amen. 2. Omen. "Azken biarren geldiu
emen tzien atzoko saixun".
Emendau. Itzali. "Argixe emendau, badie orduk ta!".
Enge, engie. Ezinikusia, nazka. "Tipo orrek kriston engie
emate zik".
Enpaza. Adiskidetzea. "Ibilli zitxiaben kontu ta komerixek,
baiñe azkenin, enpaza allau uan".
Enpazin geldiu. Kontu bat bukatutzat ematen denean.
"Eman nizkon eman berrekuk ta enpazin geldiu giñen".
Enpaztu. Zorrak ordaindu. "Martxoko soldatikin danakin
enpaztu nauk".
E
Azkoittiko euskerie 51
E
Azkoittiko euskerie 50
Errefortzaketan. Abarketa josterakoan erabiltzen den terminoa.
"Amak bittarte ortan errefortzaketan einber izete zun".
Errekaue eiñ. 1. Enkargua egin. 2. Norbaiti eskontzeko eskatu.
"Enterau al tzeate Pedrok Anei errekaue eiñ dixola?".
Errekistau. Arakatu. "Erropa danak errekistau dizkot ta
diruik eztauke".
Errelojo, errelojue. Ordularia. "Errelojue uretan sartute
izorrau nian".
Errematau, erremataue. Oso osoa. "Mozkor erremataue zan".
Erremota. Ziba, txermen formako egurrezko jostailua.
"Txikitten beti erremotakin ibiltze giñen jolasin, danok
batea botatze gendun ta beti batek irabazte zun".
Errendiu. 1. Lasaitu. "Notizixe aittu ta gero noizko errendiu!".
2. Kontrolatu. "Ume au ezin errenditute ibiltze naun".
Errenta, errentie. Alokairua. "Etzakiñat errentie paatzeko
aillauko al tzakun".
Errepe, errepie. Errapea. "Bei orrek badik zeoze errapin".
Erreprentzixue eiñ. Errieta egin.
Erresto, errestue. Pilotan, sakeari erantzuna. "Erresto
eleantie eiñ dik Atanok".
Erretaillie eiñ. Ilea orraztu. "Komunea nitxin erretaillie eittea".
Erretatu makiñe, erretatu makiñie. Argazki kamara.
"Erretatu makiñie galdu nun oporretan".
Erretatu, erretatue. Argazkia. "Apaiko eunin ekarrikoittut
oporretako erretatuk".
Erretaturekue. Fotogenikoa. "Neska eder aure bai zala
erretaturekue".
Erdel, erdela. Lerdea. "Erdela daixola dabil jolasin". Ikus elder.
Erdokie. Likido batek utzitako arrasto zikina. "Komuneko
zulo ortan bai daola erdokie!".
Erixo, erixue. Larritasuna, estuasuna. "Gauin ames txar
batekin kriston erixue pasau det".
Erlakristen, erlakristena. Pikorta. "Baserrixen, sagar
arbola artin gabiltzela jolasin, Mari Karmeni eltxo batek
eldu ta geo, kriston erlakristena erten zixon".
Erliar, erliarra. Erlabioa. "Leixue itxi, bestela erliarra sartukoa
ta".
Ermie. 1. Zalea. "Azkar jaten ermie da". 2. Zerbait usu gertatzen
zaiona. "Kotxin artu dik ederra, beti izen dek
ermie ortan".
Ernemuiñ, ernemuiñe. Patatari ateratzen zaion kimu
sorta. "Patata zorrun ernemuiñe besteik ezta ikusten".
Eroki, erokixe. "Beti izen da gure neskie itz erokixe". Ikus
egoki.
Erra. Errada, suila.
Erralde, erraldie. Pisuzko neurri bat, 5 kilogramo. "Idixe
bizik, 920 kg eman omen zittu, ta 517 kanalien, alajaine
103 erralda kanalien". Ikus errolda.
Erramo, erramue. Ereinotza. "Aste santu aurretik, erramu
eune ospatze deu".
Erraulki, erraulkixe. Errada, suila. "Garai batin emakumik
erraulkixe emate zeben buru gaiñin". Ikus erra.
Errebero, erreberue. Tititik zuzenean hartutako esnea.
Errebuelta, errebueltie. Bihurgunea. "Errebuelta ortan
makiña bat gazte il da".
E
Azkoittiko euskerie 53
E
Azkoittiko euskerie 52
Eskau. 1. Eskatu. "Astero amamai pagie eskatzexo". 2.
Askatu. "Lokarrixek eskaute dauzken".
Eskilburu, eskilburue. Eskileretako laugunea. "Luze jardun
gendun izketan eskilburun topau giñenin".
Esku zapatille, esku zapatillie. Abarketak egiteko, titera
antzeko bat.
Eskual Erri, Eskual Errixe. Euskal Herria. "Eskual Erriko
jende asko jun tzan kanpoa lanea garai artan". (Eskual
Erri eta Euskal Erri biak erabiltzen dira).
Eskualdun, euskualdune. Euskal Herrikoa, euskalduna.
"Burugorra aiz i, eskualdun onak bezela". (Eskualdun
eta euskaldun biak erabiltzen dira).
Esne-bezero, esne-bezerue. Esne saltzailea. "Artu marmittie!
Esne-bezerue dator da!".
Esnegaiñ, esnegaiñe. Esnearen gainean eratzen den geruza
koipetsua. "Kafesnie esnegaiñekin ezin det eran".
Esnetela, esnetelie. Ikus esnegaiñ.
Esnezale, esnezalie. Esne saltzailea. Ikus esne-bezero.
Esola, esolie. Lur eremu bat ixteko erabiltzen den egurra.
"Beixek larrien ipintzeko, esolakin itxi deu solue".
Espabilada, espabiladie. Bizia.
Espabilau, espabilaue. Bizia. "Beti izen da neska espabiladie".
Ikus espabilada.
Espar belar, espar belarra. Arrantzurako sare handia,
ibaietarako erabiltzen zena.
Espartzo, espartzue. Ipitxa, mostratxa, estropajoa.
Espazixoz. Presarik gabe. "Inportantik dizen gauzek
espazixoz eiñ ber die ta ez presikin".
Erreten, erretena. 1. Espaloi ondoko ubidetxoa. "Txapaka
ibiltze giñenin, neri seittun eroitze ziten erretenea". 2.
Ipurdiko erretena. "Ipurdiko erretena re izerdittute zaukeat".
Erretiro, erretirue. 1. Jubilazioa. "Pakok erretirue lengo
urtin artu zun" 2. Etxeratzea. "Atzo kriston erretiro txarra
eiñ gendun". 3. Menopausia. "Mareukin zabillen
erretirue dala ta eztala".
Erretoi, erretoie. Parroki edo elizaren ardura duen apaiza.
"Erretoie etorri zan etxea amama ill aurretik".
Erretolika, erretolikie. Jarduna. "Etxea berandu aillatzeatik
kriston erretolikie bota ziben".
Erril, errila. Txanpon bat, 25 zentimokoa. "Ori ikusteko ez
nian errealik paauko".
Errilbiko, erribilkue. 50 zentimoko txanpona. "Errilbiko
batekin zenbat gauze eroste giñuzen!".
Errobera. Gurpila. "Errobera bat ustu ziten".
Erroidue. Gaixotasun bat, mamitisa.
Errolda, erroldie. Bost kilogramo. "40 erroldako txala
saldu diau atzo bertan". Ikus erralde.
Erromako zubi, erromako zubixe. Ostadarra. "Eurixe,
euzkixe, erromako zubixe".
Erromilleta, erromilletie. Lore sorta. "Gure etxeko mutilek
larrosa erromilletie erregalau zixon bere andregaixei".
Erten, ertena. 1. Atera. 2. Irtenunea. 3. Bere onean ez
dagoen pertsona.
Ertera munek. Lerdokeriak. "Auek dittut ertera munek
botatzen ai geanak ointxe".
Ertera, erte(e)rie. Ateraldia. " Ze ertera dittuk oxek?".
Esaga, esagie. Gurdiari, gainean jartzen zaion egurra
belarra lotzeko.
E
Azkoittiko euskerie 55
E
Azkoittiko euskerie 54
Etxepeko, etxepekue. Auzotarra, etxe berean bizi bada.
"Eunero etxepeko Joxekin ixotze naiz eguerditten".
Etxeso, etxesue. Itsasoa. "Laiñoik eztaonin etxesuere
errez ikustea emendik". (Itxaso ere erabiltzen da).
Etxezulo, etxezulue. Etxetik ateratzea asko kostatzen
zaiona. "Ori len etxezulue ziero, ta oiñ ezin sartu".
Euli mando, euli mandue. 1. Mandeulia. "Ikullun euli
manduk besteik eztabiltze". 2. Pertsona astuna. "Euli
mandue ematek, moteill! Eun osun gañin!".
Eundoko. Asko, handia. "Eundoko poza artuko nuke loterixe
tokau ezkeo".
Euskal prantses, euskal prantsesa. Iparraldeko biztanlea.
"Itzeitteko eratik euskal prantsesak zila esango nike".
Eutera, euterie. Eguzkiak betean jotzen duen lekua, toki
eguzkitsua. "Atten baserrixe eutera earrin eotea beti".
Euzki-galda, euzki-galdie. Eguzki beroa. "Kaleko langillik
negun otzetan ta udean euzki-galdatan jardutebe lanin".
Exkurrume, exkurrumie. Seme edo alaba gaztea, benjamina.
"Gure exkurrumie kanpun dao estudixuk eitten".
Ezaun izen. Jakinekoa izan. " Ezaun diñau zeiñ dabillen
berandu".
Ezker zier, ezker zierra. Pilotan ezkerrarekin zabalera
bota. "Ezker zierrakin tanto asko eitteittu gazte onek".
Ezpara, ezparie. Fraideulia, ezpara. "Ezparik eldute laa
zin koskorra etzat ondik bajatzen".
Ezpata, ezpatie. 1. Gurdian, esaga lotzeko tokia. Ikus
esaga. 2. Ezpara. Ikus ezpara.
Espiker, espikerra. Irrati edo telebistako aurkezlea.
Esplikante, esplikantie. Hizlaria. "Lengo kontukin dana
akordatze zan, ta gaiñea esplikante earra zan".
Esportak. Galtzerdi luzeak. "Esportak goraiño ixota jokatze
zun beti".
Estalki, estalkixe. Manta. "Otzik ez pasatzeko estalkixe
gaiñetik bota dixot".
Este-sobra, este-sobrie. Apendizea. "Este-sobrie kentzea
eman omen debe Zumarra".
Estomau zulo, estomau zulue. Urdaileko ahoa.
"Estomau zuloko miñez nao nerbixukin".
Estrata, estratie. Bi lekuren artean egoten den pasabide
estua. "Gure etxin ta txabolin arteko estratan topau nun
txakurre akaute".
Etenda eon. Banatuta. "Asarrau eiñ ginen, ta oiñ etenda gaude".
Etiketa, etiketie. Milikeria, maila. "Ortan etiketa aundixe
zauken".
Etorrixe. Datorrenaldia, etorkizuna. "Etorrixek esangou
nun bukauko deun".
Etsai, etsaixe. Deabrua. "Etsaixe jendiek normalien bi
adarrekin ta sarda batekin deskribitzeu".
Etsipena eman. Gaixo bati gaixotasun batetik aterako ez
dela esateko. "Etsipena eman dixobe ta eztakiu zemat
iraungoun".
Etxafuru, etxafurue. Suziria. "Etxafurun zaratikin bildurtu
eitte zan".
Etxepe, etxepie. Etxepean ,teilapean. "Gure etxepin zar
gutxi bizi gaittun".
G
Azkoittiko euskerie 57
F
Azkoittiko euskerie 56
G
G(e)ure akuerdun. Beti bezala, esan bezala. "Bostetan
juntau giñen kafie artzeko, gure akuerdun". Ikus gure
ttanttun.
Gaban, gabana. Jaka mardul, luzea "Aittitte zana, beti
bere gabana jantzitte jutezan eleante askoik".
Gaille(g)o aize, gaille(g)o aizie. Mendebaldeko haizea.
"Gaur galleo aizie zabillek eun osun".
Gailleo! Erronka egiteko erabiltzen den hitza. "Ezetz amar
aldiz jaso arrixe, gailleo!".
Gaiñeako. Plater baten ostean datorrena, bigarren platera.
"Gaiñeako xerra bana patatakin jangouzte".
Gaiñetik. Ikus gaiñeako.
Gaiñin. Ikus gaiñeako.
Gaitzizen, gaitzizena. Goitizen. "Emen geixenak daukeu
gaitzizena".
Gaixo, gaixue. 1. Gaixo. "Neska ori gaixo dao". 2.
Gaixotasuna, gaitza. "Orrek gaixue dauke jaxo zanetik".
3. Gizajoa edo gajoa. "Ai! Mutil gaixue! Beti dana
beai pasatze zako".
Gajo, gajue. Gizarajoa (emakumezkoekin erabiltzen da).
"Inok eztaki gure ama gajuk bizitze ontan zenbat lan
eiñ dun etxeko danok aurrea etatzeko". Ikus gizajo.
Gajomarta. Zontzona, zanpana (bakarrik emakumezkoekin
erabiltzen da). "I aiz gajomarta! Sekule ez aiz espabilauko!".
F
Falta. 1. Falta, eskas. "Sake ortan neretzako falta eiñ
dula!". 2. Gabezia. "Orrek sekule eztin izen diru faltaik".
Famau, famaue. Goraipatua. "Jende danak asko famau
du taberna ortako janaixe".
Famili esperun eon. Umea edukitzeko eon. "Ailleau diube
famili esperun daudela".
Famili, familixe. 1. Familia. "Familixen senide asko gattun".
2. Umea. "Familik ba al dauken?".
Filomena. Kandela bildua.
Fuel(eko) kanpue. Futbol zelaia. "Azkoittixen belar artifizialeko
fuel kanpue einber omen debe".
Fuel, fuela. Futbola. "Jaixen fuel partidue ikustea jun giñen".
G
Azkoittiko euskerie 59
G
Azkoittiko euskerie 58
Ganbela, ganbelie. Burua. "Ori ez dabil ganbelatik ondo".
Ikus ganbara 2.
Ganbelako, ganbelakue. Buruan hartutako kolpea.
"Eskolako postikin ganbelakue artu det". Ikus koskorretako
1.
Gandure, gandurie. Aire kargatua. "Gaur goizin goizetik
gandurie daukeu".
Garbiu. Hil. "Kotxeko azidentin garbiu zan oiñ dala bi urte". Ikus il.
Garitxo, garitxue. Azalean ateratzen den pikorta modukoa.
"Eskuk garitxoz beteta zauzken, ermitara jun giñen
dirue botatzea ta andik urtebetea etzauken garitxoik".
Garlope, garlopie. Antigualeko zepillo handia. "Mandixun
attittek ibiltze zittun garlopie ta beste traste batzuk
dauzket gordeta".
Garrote, garrotie. 1. Fundamentua. "Etzauken beintzet
lanak eitteko garrote aundik!". 2. Abiadura. "Etxe aurretik
motor danak kriston garrotin pasatzeie".
Gatza(g)i, gatza(g)ixe. Esnea gatzatzeko erabiltzen dena.
"Mamixe eitteko gatzagixe erosi drogerixen".
Gauzek. 1. Gauzak. "Oindik etxeko gauzek dauzket eitteko".
Zenbait kontestutan hilerokoaz esaten da. "Neure
gauzekin natxion da ez naun jungo piztina".
Gazeta, gazetie. Egunkaria. "Goizero irten aurretik gazetie
letzie gustatze zat".
Gazura, gazurie. Gaztaren ura.
Geizkitxo. Justu gaizki esanahiaren kontrako zentzua hartzen
du –txo atzizki txikigilea izenondoari gehitzen zaionean.
"Kejau eingo aiz gaiñea, geizkitxo bizi aiz ba!"
Galani, galanixe. 1. Handikia. "Orrek ibeltzeu galanixe...
beti puztu-puztu einde". 2. Jateko afana, gula. "Ori ezta
gosie, ori galanixe da!".
Galanki. Asko, ugari. "Galanki aziko aiz ainbeste esne
edaten".
Galanta. 1. Handia. "Neska galanta aiz ba anderakin jolasteko".
2. Harritzekoa. "Galanta den ba, ik ez jakittie ze
ordutan geldiu gean".
Galazi. Galerazi. "Medikuk jinasixe eittie galazi dit".
Galazo. Galerazi. Ikus galazi.
Galbana, galbanie. Alpergura. "Bazkaldu ta gero kriston
galbanie sartze zat".
Galdu. 1. Zerbait edo norbait gabe gelditu. "Txamarra
berrixe erosi orduko galdu zun". 2. Hondatu. "Fruta ori
ez bazu jaten galdu eingoa".
Galerain. Galerazi. Ikus galazi.
Galipot, galipota. Asfaltoa. "Ezin da gure etxe paretik
pasau galipota oiñtxe bota debe ta".
Galtzairu, galtzairue. Altzairua.
Ganaana. Ganaduaren jatekoa. "Lanak bukatzeko ganaana
partitzie bakarrik falta zat".
Ganaateko, ganaatekue. Ganaduaren jatekoa. Ikus ganaana.
Ganau, ganaue. 1. Etxeko animalia. "Ganaue gobernautekun
lagundukoiuztet". 2. Badaezpadakoa, trastoa. "Ik
beti eurikin ertetzek, i aiz ganaue!". 3. Neskak eta mutilak
alkarri, ederrak direla adierazteko. "Ori ganaue
daona Zarautz alde ortan".
Ganbara, ganbarie. 1. Ganbara. "Ganbaran baba mordue
dao zuritzeko". 2. Burua. "I ganbaratik ondo al ao?".
G
Azkoittiko euskerie 61
G
Azkoittiko euskerie 60
Gor aize, go(o)r aizie. Gogorreria. "Oiñe builleka, goor
aizie al dauken o ze?".
Gor, gorra. Entzuten ez duena. "Gure aitte azkenengo
urtetan goortu eiñ zan".
Gora beera, gora beerie. Ezberdintasuna. "Or eongoa
gora beerie".
Gordiñ, gordiñe. Egosi edo erre ez den janaria. "Ba omen
daude batzuk arraixe gordiñik jatebenak".
Gorni, gornixe. Elgorria. "Txiki txikitan pasau zun gure
Andonik gornixe".
Gorri ots, gorri otsa. Maldizioka. "Axek ibilli zeben gorri
otsa errealak galdu zunin".
Gorrik. Gorririk. Biluzik. "Plai artan gorrik bañatze zinake
ikusi giñuzen".
Gozau. 1. Azukrea bota. "Ondo gozau al dezu kafie?" 2.
Pilotari gustora eman. "Oingo ontan Errastik gozau du
ba pelotie". 3. Disfrutatu. "Gozau niñan ba partidu ori
ikusten".
Granbill, granbille. Erregela moduko tresna, baserrietan
erabiltzen dena.
Graziosa. Gaseosa, mende hasieran. "Gure birraittonak
graziosa erate zun ta ez gaseosa".
Guardau, guardaue. Errefortzatua.
Guata, guatie. Kotoia. "Oxigenada bota ta guatie pasaukoizut
irikixen". Ikus algadoi.
Gezurretero, gezurreterue. Gezurrak esaten dituena.
"Orri ez sinistu ezerrez, gezurretero utse da ta!".
Gezurtero, gezurterue. Gezurrak esaten dituena.
"Gezurtero zikiñe!". Ikus gezurretero.
Gibel-arraixek. Gibel-erraiak. Ikus biriki.
Gibelaundi, gibelaundixe. Patxadatsua. "I ez larrittu,
gibelaundi ori!".
Gibeleko, gibelekue. Gaixotasun bat, hepatitisa.
"Gibelekue dala ta eztala artzeittu indiixuk".
Giltze, giltzie. 1. Giltza. "Etxeko giltzie eztet topatzen". 2.
Iltzea. "Egur ori pare bat giltzekin josiko deu".
Gitxi. Gutxirekin batera, biak entzuten dira. "Jende gitxi
zabillen gaur azokan".
Gixon, gixona. Erdi gizona dela adierazteko, zentzu peioratiboan.
"Emen gure gixona, kajakin eziñin".
Gizajo, gizajue. Gizarajoa (gizonezkoekin erabiltzen da).
"Eon ai ixilik, gizajo ostia ori!". Ikus gajo.
Gizaldi, gizaldixe. 1. Gizaldia. 2. Mendea.
Goiko, goikue. Jainkoa. "An izengo gea goikuek ala nai bau".
Golau, golaue. Paperaz edo bozioz gaixorik den ardia.
Goma natural, goma naturala. Pelotak egiteko goma birjina.
Gona andixek. Ikus beltzak. "Gona andixek amarna punto
balixo debe bakoitzek".
Goor, goorra. Gogorra. "Ogi au atzokue izengoa, ziero
goorra dao ta".
I
Azkoittiko euskerie 63
I
Azkoittiko euskerie 62
Il. 1. Hil, pertsonei buruz ari garenean. "102 urteko andra
bat il omen da". 2. Hil, etxeabereak guk hiltzen ditugunean.
"San Isidrotan jateko arkumie il deu".
Illetargi, illetargixe. Ilargia. "Gau giro dao, illetargixe bete
betie dao".
Illuniztentzi, illuniztentzixe. Gaua edo ilunduta dagoela
esateko erabiltzen dugu. "Illuniztenzixen pasira jutie
mundiala da".
Illuntze, illuntzie. Ilunabarra. "Illuntzin erten ber al den
kafe bat hartzea?".
Imillaune. Imilauna, erreal baten laurdena.
Imille, imillie. Imina, 12 kg.
Imutu, imutue. Inbutua. "Ekarrizu imutue, ardue botella
pasatzeko!".
Inder, inderra. 1. Indarra. 2. Elektrizitatea. "Argiinderra ber
dezu motor ori muitzeko".
Inderretxe, inderretxie. Zentral elektrikoa, batez ere ibaikoa.
Indiixo, indiixue. Injekzioa. "Indiixue jarri ber dixobela ta
nearrez dao".
Ingurau. Eskuratu. "Ber giñozen firma danak ingurau dittou".
Inpernuko txikito. Deabrua. Ikus etsai. "Inpernuko txikito
baño geiztuo aiz".
Inuxente, inuxentie. Tentela. "I aizekan inuxentikin enteraure
ez aiz eitten!".
Iñon, iñona. Besteena, inorena. "Zeurie baño obio izetea
beti iñona".
Ipurdiko katarro, ipurdiko katarrue. Toki hotzean egonez
gero harrapatzen den katarroa. "Ipurdiko katarrue arrapakouzte
or jarritte eon ezkeo".
I
Ibilli. 1. Ibili. "Zure bille ibilli naiz goiz osun". 2. Erabili.
"Enkargutako ibilli det poltsa ori".
Ier, ierra. 1. Landare mota bat. "Gure amak gixauei beti
botatzeizko ierrak". 2. Argala. "Mutil luzie ta ierra da
Jon".
Iertu. 1. Landarea galdu. "Egualdi auek izen dila ta baba
danak iertu zaizku". 2. Argaldu. "Ene Maria! aspaldixen
dana iertu zea".
Igel. Behorra ar eske dagoenean.
Igualeko, igualekotxe. Konparaketetan, egoera hobeagoa
azaltzeko erabiltzen den terminoa. Ikus aldekotxe.
"Igualekotxe gaude amen".
Ii, iixe. Senda belar mota bat. "Iixe jasotzea irtetze gendun
sarri sarri".
Ikezto(i), ikezto(i)xe. Ikaztobia. Etxeetan lehen egon ohi
zen gela edo kajoia.
Ikixi. Ikasi. "Gai danak ikixi ber diz esamiñeako".
Ikusi! Erakutsi. "Ikusi! Jertse berrixe nolakue dan".
Ikuske, ikuskie. Ikuska, bekaiztia. "Ikuskie aiz ba! Beti
marmarrin".
Ikusmiren eon. Toki jakin bati begiratu gabe egon. "Emen
natxiok ikusmiren, denborapasa".
Ikusmiren, ikusmirie. Ikuspegia. "Ikusmire earra dao
emendik".
I
Azkoittiko euskerie 65
I
Azkoittiko euskerie 64
Ittukiñ, ittukiñe. 1. Teilatu edo sabaian ur jarioa dagoenean.
"Ittukiñen azpixen barreño bat jarri nun". 2. Hitz
jario etengabea duen pertsonari buruz esaten da.
"Orrek bai ittukiñe, ez ten ixildure eitten".
Ittul, ittule. 1. Idiaren aurretik joaten den pertsona. Itzaina.
2. Gidari turistikoa. "Biaje osun neska batek laundu
ziun, gure ittule zan aure".
Itxi, itxixe. 1. Itxia. 2. Harremanak izateko zailtusunak izan
ohi dituen pertsona. "Alaitzi bestikin relazionatzie pillue
kostatzen zako, oso pertsona itxixe da ta".
Itxiture, itxiturie. Hesia. "Itxiturie daukebe beixek anka ez
eitteko".
Itxu, itxue. 1. Ikusten ez duena. "Azidente baten ondoren
geldiu zan itxu". 2. Jolas batean gainontzekoak harrapatu
edo bilatu behar dituena. "Azkena aillau zealako
zu zea itxu". 3. Amorratua, zalea. "Karakolakin itxue da
ori". 4. Laiño itxua. "Mendixen itxue sartute dao". 5.
Onceko kupoia. "Itxuk saltzeittunan bille nabil". 6.
Kanutoa erre ondorengo sentsazioa. "Txiki bat erre ta
itxu galanta arrapau det".
Itxuli. Buelta eman. "Lau launen artin gurdixe itxuli zeben".
Itxurebe, itxurebeie. Itxura gabea. "Atzoko partidue itxurebeie
izentzan".
Itz-eroki, itz-erokixe. Ondo hitz egiten duela adierazteko.
"Eskola aundik eztauke, baiño itz-erokixe da beaure".
Ixe. Ia. "Ixe eskaileratan bera eroi zan".
Ixiki. Eseki. "Erropie euzkitten ixiki nun".
Irakazki, irakazkixe. Iragaztontzia. "Irakazkixe ber det
esnie pasatzeko".
Irausi. Txerria ar eske dagoenean.
Iriki, irikixe. 1. Irekia. "Maialen pertsona irikixe da, danai
kaso eittexo". 2. Pentsamoldez jarrera itxia ez duena.
"Dauken adiñeako naiko irikixe da". 3. Zauria. "Aitzen
kontra jota irekixe eiñ du".
Irisa(g)ar, irisa(g)arra. Irasagarrondo. "Irisaarra gaztaiekin,
bai ona!".
Iritzire. Gaztelerazko "al tun tun". "Eztakit seguru, iritzire ai naiz".
Irixena jo. Masturbatu, kanpaiak jo.
Irtenin-irten. Behin atera eta etxeratu ezin. "Ointxe bai
irtenin irten".
Iru kuartoko, iru kuartokue. Txanpon bat.
Iru laurden. Azkoitian adin bateko jendearentzat 375 gr-ko
pisu neurria. Gaur egun 750gr-rako ere entzun ohi da.
Isokarro, isokarrue. Partiketarako erabiltzen zen motorrak,
atzean zeraman gurdi modukoa. "Oxen attitte isokarrukin
ibiltze zan partiketan".
Itato. Hikako hizkera, hitanoa. "Zarrakine itato eitteik
orrek".
Itto, ittue. 1. Toki itxia. "Leko ori oso ittue dek, lexoike
etzaukeik". 2. Ito, irato. "Igeritten etzakin ta etsesoa
eroi ta ittota il tzan".
J
Azkoittiko euskerie 67
I
Azkoittiko euskerie 66
J
Jabonzillo, jabonzillue. Tela markatzeko margo modukoa.
Ikus markari.
Jai eon. Alferrik izan. "Irekin jai zeok emen!".
Jai euki. Alperrik izan. "Diru geixo nai izen ezkeo beintzet,
orrekin jai daukebe".
Jaixe. Asteko egun bat, igandea. "Jaixetan amabixetako
mezeta jute gea". Ikus domeka.
Jaixo, jaixue. Itxurako. "Jaixue etorri aiz gaur".
Jaixo. Illargia ilberri aurretik dagoen egoera adierazten du.
Jakin ber, jakin berra. Jakingura. "Ik dauken jakin berra
bestiei buruz".
Jakin-jakiñeko, jakin-jakiñekue. Jakina. "Jakin-jakiñekue
zan etzala gaur etorriko".
Jan. 1. Janaria hartu. 2. Hondatu, xahutu. "Zauzken zorrakin
etxie jan tzian orrek!".
Jantxakur, jantxakurre. Inoren lepotik dabilenari esaten
zaio. "Politiko jende ori dana jantxakurrek dittuk".
Jardune. 1. Hizketan isildu ere egin gabe jarduteari esaten
zaio. "I!, ori jardune daukebena oxek!". 2. Norbaitengatik
gaizkiesaka aritzea. "I! Oi jardune Patxi dala ta!".
Jardutaille, jardutaillie. Besteei buruz asko jarduten duena.
Jarri. Eseri. "Alako baten jarriko aiz!".
Jarritte. Eserita. "Jarritte, exeritte ez. Exeri ai ez, jarri ai".
Je! Ene! "Gaurre berandu? Je! Galanta den!".
Jeitxi. Abere eme batzuei esnea errapetik atera. "Beixek
jeitxitakun lan danak bukatzeittut".
Jel, jela. Izotza. "Ekarri zan gasolineratik jel poltsa bat".
Ixipo, ixipue. Pintzela. "Artu pintturek eta ixipue lanin
asteko".
Ixiri. Eseki. "Erropak ixiri, plantxie eiñ, lurre garbiu..." Ikus
ixiki.
Ixixe. Ia-Ia. "Ixixe bertan ziplo geldiu zikun, Pello".
Ixko, ixkue. Idisko. "Ixkue ekarri deu baserrire, beixei
azixe jartzeko".
Ixo 1.1. Igo. "Azkar ixo zan etxea". 1.2. Gaztelerazko "tirarse
a alguien". "Ixoko nixoke ba orri gustoa!".
Ixo 2. Eho. "Kafie ixotzeko zai eongo gea".
Ixo! 3. Isildu. "Bueno, danok ixo!".
Ixurtu. Ixuri. "Atzo tiai baldie ixurtu zikon".
Izakera, izakerie. Izateko era. "Guapue da, baiño bere izakerie
etzat bate gustatzen".
Izeko. Izeba. "Izeko Pilarren etxin eon naiz".
Izen 1. Izan. "Etxin izen al aiz?". 2. Izena. "Ze izen daukezu?".
Izerdi larri, izerdi larrixe. Sukarrak edo eraginda, izerditan
blai. "Kriston izerdi larrixe dauket, eztakitt kalenturie
ez ote dauketan".
Izerdi patsetan. Izerditan blai. "Izerdi patsetan aillau giñen
mendi puntea".
Iziko. Izeba. "Izikok esan dit bier beaxenea juteko bazkaltzea".
Ikus izeko.
Iztintza. Ilunduta dagoela esateko. "Ertetze gendueneako
ixe iztintza, segun ze garai dan, udean ez, baina bestela
iztintza". Ikus illuniztentzi.
K
Azkoittiko euskerie 69
J
Azkoittiko euskerie 68
K
Kaballo, kaballue. Zaldi dotorea, baserrietakoa ez dena.
"Kaballue ondo zaitzezun arek".
Kabezulo, kabezulue. Buruhandia. "Txikittetik bildurre
emateibe kabezuluk".
Kabiu eziñe. 1. Ansietatea. "Ik dauken kabiu eziñe, ze
pasatze zan gaur?" 2. Harrokeria. "Orrek dauke kabiu
eziñe, taberna beti zabal-zabal einde sartzea".
Kabiu. 1. Sartu. "Ezin kabiute dabil pozan pozakin". 2.
Lagun onak, influentziak dituela alegia. "Arek asko
kabitzeu".
Kafe-errota, kafe-errotie. Kafe aleak ehotzeko erabiltzen
den tresna. "Katzu kafe-errotie, kafie preparaukoxobet
gazte auei ta".
Kakaume, kakaumie. Haur txikia. "Gaur egun eozeiñ
kakaumek zaukeik ordenadorie etxin".
Kako, kakue. 1. Mutur baten okertzen den egur edo burnia.
2. Tiragomak egiteko egurra. "Kako ederra topau det
tiragomie eitteko". 3. Sudurra. "Orrek zaukeik kakue!".
Kalartzo, kalartzue. Hari lodia, listaria baino lodiagoa.
Kaleaka ibilli. Zenbait jolasetan huts egin ahala kanporatzen
dena. "Kaleaka ibiltzen giñen Kontsejupin".
Kalentura, kalenturie. Sukarra. "Umiei atzo txertue eman
tzixoben ta gaur kalenturikin dao".
Kaletar, kaletarra. Baserritarra ez dena. "Kuadrilla ortan
geixenak kaletarrak die".
Kaleume, kaleumie. Kalekume. "Oxek eztiz baserrikuk
kaleumik die". Ikus kaletar.
Jende, jendie. 1. Jendea, pertsona multzoa. "Jende asko
zauen plaza berduran". 2. Multzoa edo taldea, pertsona,
animalia, nahiz gauzekin. "Txiki jendikin ez nauk
bate ondo ematen".
Jentejera, jentejerie. Itxura txarreko jendea. "A ze jentejera
ibiltzean sapatu batzutan eskin".
Jirau, jiraue. Mozkorra. "Azkenin tonto plantan kriston
jiraue eman gendun etxea".
Jirau. 1. Bira eman. "Bolantie geixo jirau ber da". 2. Bete,
pasa. "Orrek larogei urte jiraute bazauzkeik". 3. Bukatu.
"Ardo boteillie errez jiratzeu orrek".
Jire, jirie. 1. Eginbeharrak. "Etxeko jirie eindekun erten
gendun". 2. Komeria. "Au den jirie!".
Jitte, jittie. 1. Itxura. "Langille jittie dauke neska orrek". 2.
Estilo. "Berezko jittie dauke orrek".
Jo. 1. Jo. "Makilkaie jo dixo txakurrei". 2. Bi gauza ezberdin
berdintzat hartu. "Batzuk, bixek bat jotzeittube pasmue
ta tetanue, baiño bi die". 3. Balio, prezioekin.
"Zenbat jotzeu orrek?". 4. Garestia. "Asko jotzeu".
Jornabelar, jornabelarra. Gurdika bat belar. "Gaurkoz jorjabelarrakin
naikue deu".
Jornada, jornadie. Gurdika bat belar. Ikus jornabelar.
Jornal, jornala. Soldata. "Asteko jornala ardotan gastatze zun".
Jorran eiñ. Belarra hondotik moztu.
June. Umea galtzen hasi odol jarioaren ondorioz.
Juntau. 1. Elkartu. "Ezkontzeke juntaute bizi die oxek". 2.
Atea bildu, zeharo itxi gabe. "Atie juntaute laa, zure
aitte ontxe dator ta".
Jutaille, jutaillie. Leku batera asko joaten dena. "Plaire
jutaillie da ori".
K
Azkoittiko euskerie 71
K
Azkoittiko euskerie 70
Kapillaketan eiñ. Abarketei tela josi. "Kapillaketan etxin
eitte gendun".
Kapixo, kapixue. Karga bati eusteko lana egiten duen
elementu horizontala.
Kargaute. 1. Pisu asko daramana. "Plazatik ona konprakin kargaute
etorri naun". 2. Haurdun. "Amaxei urtekin kargaute
geldiu den". 3. Edanda. "Sapaturo bezela, etxea kargaute".
Karkax, karkaxa. Ahotik botatzen den mukositatea.
"Katarrukin nabil ta eun osue karkaxak botatzen pasatzet".
Karnazero, karnazerue. Harakina. "Karnazeruei enkargau
dixot apaireko kostillie". (Karnazero eta karnizero,
biak erabiltzen dira).
Karrerista, karreristie. Korrikalaria. "Karreristie antxintxike
zijunin eroi eintzan".
Karretu, karretue. Batetik besterako ibilera aldrebesa.
"Orrek zamerren gaur karretue!".
Karriau. 1. Garraiatu, eraman. "Egur oxek etxeaiño karriau
ber die". 2. Gobernatu. "Bei txarri auek ezin die karriau!".
Karro handi, karro handixe. Hartz nagusia.
Karro txiki, karro txikixe. Hartz txikia.
Karro, karrue. Orga, bi edo lau gurpileko ibilgailua, zamak
eramateko erabiltzen dena. "Belarra biltzeko len karrue
ibiltze gendun oin berriz tratorie".
Karroka, karrokaie. Asko. "Karroka bat suspenso ata
omen dittu".
Karta, kartie. Egunkari bateko herri albisteak. "Erriko kartie
letu al dek?".
Kaska motz, kaska motza. Ile motza. "Orko kaska motz
ori da nere illoba".
Kaltzeta, kaltzetie. 1. Kafea filtratzeko tresna. "Kaltzetie ekarrizu
kafie pasau ber det ta". 2. Andreen galtzerdiak. "Gure
amamak beti kaltzeta motzak ibiltzeittu, belauneaiñokuk".
3. Kaltzetinak. "Gaur errealeko kaltzetak jantzikoittut".
Kaltzetako kafe, kaltzetako kafie. Lapikoko kafea. "Gure
etxin oiñe, kaltzetako kafie eotea".
Kamaburu, kamaburue. Ohearen burukoa. "Goizin kamaburukin
kriston ganbelakue artu det".
Kamape, kamapie. Ohe azpia. "Zapatak beti kamapin
eukitzeittut".
Kamazpi, kamazpixe. Ohe azpia. Ikus kamape.
Kankaillu, kankaillue. Handia eta baldarra den pertsona. "Ba
al dakizu ze kankaillu dan? Gutxiñez bi metro neurtzeittu".
Kanpantxille, kanpantxillie. Aho-gingila. "Bulleka asteanin,
kanpantxillire ikusi eitte zako".
Kanta. 1. Abestia. 2. Bide, itxura. "Gauzik damakixen kanta
ikusitte, eztakit illin bukaera nola aillau ber deten".
Kantoi, kantoie. Kale izkina. "Kale kantoiraino jun ta buelta."
Kantxill, kantxille. Ura edateko balio duen buztin egosizko
ontzia.
Kantzau. Nekatu. "Beti iguela esaten kantzau nauk". Ikus nekau.
Kantzel, kantzela. 1. Hala deitzen zaio lehen eskolak zeuden
eliz atzeko lokalei. "Gaur kantzelien billerie daukeu
Don Jenarokin". 2. Kristau ikasbidea, dotrina.
"Eskolatik ertendakun kantzela daukeu".
Kañada, kañadie. Saldatarako erabiltzen den hezurra.
"Lapikokue ta kañadie jarritzu, bai?".
Kañara, kañarie. Ikus kañada.
K
Azkoittiko euskerie 73
K
Azkoittiko euskerie 72
Keixe, keixie. 1.Gerezia. "Keixek biltzeitteu launen baserrixen
urtero". 2. Gereziondoa. " Keixek aurten lorez
beteta daude".
Kepi, Kepixe. Bisera. "Mendire jute giñenin beti kepixe
emate gendun".
Kerten, kertena. 1. Heldulekua. "Sartaixek kertenetik ez
eltzeatik erre zea". 2. Ergela, adimen laburrekoa.
"Kertena aiz geo!".
Kibiste, kibistie. Lokarriaren korapiloa. "Txikixei kibistie
eitten erakutsi dixot".
Kikeraka, kikerakie. Koilarakada. "Kikeraka bat azukrekin
naikue dauket".
Kili-kolo. Kolokan. "Beste bi ortz dauzket kili-kolo".
Kilipau. 1. Kilikatu. "Beti kilipatzen ai zat". 2. Kilikak nabaritu.
"Or ez ikutu, kilipau eitte naiz ta".
Kintzena, kintzenie. Soldata. "Kintzenie jasotzeko zai-zai
eote giñen garai artan".
Kiño, kiñue. 1. Begi-keinua. "Jone urrutire ikusi nun ta kiño
bat bota zin beixekin". 2. Keinua, imintzoa. "Egoitzek
oso kiño berezixe eitteu burukin nerbioso daonin".
Kirrimarra, kirrimarrie. R gaizki ahoskatzea. "Kirrimarrie
kentzeko jutea logopedana".
Kixkeldu. 1. Erre. "Euskitten eonin ixe kixkeldu nitzen". 2.
Biziki haserretu. "Amorrun amorrukin kixkeldute bukau det".
Kixkix, kixkixe. Pelota barruko egur zatia.
Klarion, klariona. Klera. "Praka danak klarionakin zurittute
dauzkezu".
Koittau, koittaue. Gizarajoa, gajoa. "Ene koittaue oiñ e
eroi zea".
Kaskagor, kaskagorra. Buru gogorra. "Kaskagorra aiz ba!
Nola esangok ba ori?".
Kaskagorri, kaskagorrixe. Ilegorria.
Kaskajo, kaskajue. Tontoa edo zentzugabea. "I aiz kaskajue!".
Kasketa, kasketie. Haserra. "Goizetik jaiki da kasketikin".
Ikus kasketaldi.
Kasketaldi, kasketaldixe. Haserre aldia. "Anderie kendu dixo
beste ume batek ta eundoko kasketaldixe arrapau du".
Kasko, kaskue. Apatxa. "Kaskuk moztu ber dizkou gaur beixei".
Kastau. Gastatu. "Gordeta nauzken diruk kastau dittut".
Kastor, kastorra. Biserarik gabeko kapela.
Katamarro, katamarrue. Basakatua. "Lengun mendixen
katamarrue ikusi nun arbola batea ixotzen, gaur eun
eztie asko ikusten".
Katiau. 1. Lotu. "Komuneko papera katiaute eote zan". 2.
Trabatu. "Itzeitteunin katiau eittea". 3. Engantxau.
"Jertsie katiau eintziten sarien ta zulue eintzikon".
Katillu, katillue. 1. Katilua. "Goizero katilluka bat kafesne artzet".
2. Bularretako poltsa. "Sostenan katilluk markie lagatzeit".
Katuil, katuille. Otsaila. "Otsaile katuille".
Katxapo, katxapue. Txerri arra.
Kazkar, kazkarra. Burua, buru hezurra.
Kazkarreko miñ, kazkarreko miñe. Buruko mina.
"Kazkarreko miñez nabil azken bolaran".
kazkarreko, kazkarrekue. Buruan hartu edo emandako
kolpea. Ikus ganbelako.
K
Azkoittiko euskerie 75
K
Azkoittiko euskerie 74
Kopetako, kopetakue. Buruan hartu nahiz emandako kolpea.
"Aldeiek urrutire, bestela kopetakue artukok ta!".
Ikus Koskorreko.
Korkox, korkoxa. Bizkarrean irtetzen den irtengune nabaria.
"Zure amama geruo ta okerro dao. Korkoxa ta dana
ata zako".
Korputz bide, korputz bidie. Anda bidea, kanposanturako
bidea.
Korroska, korroskaie. Korroskada. "Eun osue korroska
botatzen pasatzeu narras orrek".
Kortan ogi, kortan ogixe. Orbela eta ote txikia pilatu eta
gero ongarri bezela erabiltzea.
Kortxeta, kortxetie. Arropak zintzilikatzeko ibiltzen den
egurrezko nahiz plastikozko tresna. "Emaitzu kortxeta
geixo emengo erropa auek ixiri ber dittut ta".
Koskabiluk. Barrabilak. "Olako lasaitasunekin bizi leike
moteill, ori koskobiluk!". Ikus potruk.
Koskor, koskorra. 1.Txikia. "Mutil koskor batek kendu
dixo baloie". 2. Borobil antzeko itxura duten zenbait
gauzaz esaten da. "Koskor minbera batek erten dit
besun". 3. Barrabila. "Baloiek juxtu koskorretan eman
zixon". Ikus marmittek 2.
Koskorreko, koskorrekue. Buru hezurrean eman edo
hartutako kolpea. "Oñe artu du koskorrekue lexukin".
Ikus ganbelako.
Koskorretako, koskorretakue. 1. Kolpe hartu edo eman
buruan. "Koskorretako galanta artu du atin kontra". 2.
Atsekabea, nahigabea. "Lanetik bota zebenin kriston
koskorretakue artu zun".
Komaitea. Esate baterako, konparazio batera. "Ordun gutxixo
irabazte zan, komaitea, zuek lanin etatzezutenakin".
Komeri, komerixe. 1. Gertaera bitxi edo nahasia, baina
barregarria edo larritasunik gabekoa. "Au den komerixe,
gu emen da axek an gure zai" 2. Itzulipurdia. "Soinketako
ordun komerixek eitte giñuzen koltxoneta gañin".
Konformidadin. Proportzioan. "Orrek konformidadin nere
baino gexo irabazteu".
Konpaitea. Ikus komaitea.
Konparaixo batea. Esate baterako. Ikus komaitea.
Konpezinau, konpezinaue. Lehengo auzoko arduraduna.
"Gure aitte leno Olasoko konpezinaue zan, oiñ nai dun
dana eiñ leike, auzotan olakoik eztaota".
Konpitte, konpittie. Gozokia. "Jaxetan izete zan konpittek
erosteko eune".
Konpittei, konpitteixe. Gozotegia, gozodenda. "Konpitteixe
erdikalin daukebe".
Konpittero, konpitterue. Gozogile. "Konpitteruna bueltaka
ibiltze giñen jaixetan".
Kontra. 1. Aurka. "Realak Bilbon kontra jokatzeu". 2.
Jatekoari laguntzeko arraultza botatzeari deritzo.
"Arraultzie botakoizut saltsa orren kontra".
Kontrako eztarri, kontrako eztarrixe. Okerreko eztarria,
arnasa hartzen deneko bidea. "Kontrako eztarritik juntzat
jatekue".
Kontuesata(i)lle, kontuesata(i)llie. Hizlari. "Ixilik eon ai!
Ire baiño kontuesataille obio zauden da emen!".
K
Azkoittiko euskerie 77
K
Azkoittiko euskerie 76
Kukurruku eztule. Eztul gogorra eta itsusia. "Ori kukurruku
eztule daukezuna, medikuna jun berkozu".
Kulero, Kuleruk. Kulero. "Amai urtetan kuleruk erregalau
genizkon". Ikus pantalo bisten.
Kulpitto, kulpittue. Pulpitoa. "Kulpittotiken bota zun sermoie
apaizek".
Kuma, kumie. Sehaska. "Kuman dauket umie".
Kunpliu. Norbaitekikoa egin. "Gaurre ni etorri ta trastie
ipintzeako bi-iru laun baneuzken zai emen, axei kunpliu
ta lasai eon naiz".
Kurioso, kuriosue. Dotorea, garbia, txukuna. "Kurioso
eitte zittun arek lanak".
Kurloi, kurloie. Txolarre. "Kurloi mordo bat badabiltze
azkenaldixen inguru auetan".
Kurruxke, kurruxkaie. Garrasi. "Umie kurruxkeka ibilli da
gau osuen".
Kurtidei, kurtideixe. Larrua ondutzen den lekua.
Kurutze barrun jokau. Jolas bat. "Kontzejupin bi kuadroen
artin eitte zeben kurutzie".
Kuttun, kuttune. Maitea. "Etorri, nere kuttune".
Kutun, kutune. Amuletoa. "Beti emate zun bere kutune
katin txintxilike".
Koskortu. Hazi, handitu. "Pixket koskortutekun jungo zea
bakarrik".
Kotie eiñ. Jokuan sorte handia daukana. "Gaurre eiñ det
kotie".
Kotoi, kotoie. 1. Algodoia. "Oxigenaue bota ta kotoie
pasaukoizut irikixen". Ikus guata. 2. Algodoia, mataza.
"Gasolineran kotoie falta zan ta eskuten usai txarra
dauket".
Kottau, kottaue. Gajoa, gizarajoa baina zentzu maitakor
batean. "Ene kattaue, zer dezu oingo ontan?".
Kraskateko, kraskatekue. Pitzatzen deneko zarata.
"Kriston kraskatekue ata zun mai arek".
Kristau, kristaue. Pertsona. "Ori eztek kristauek eitteko
moduko lana, moteill!" (Ezezkoetan erabiltzen da batik
bat).
Kriston, kristona. 1.Handia, izugarria. "Kriston bokaillue
jan diñabe!". 2. Gazteen artean oso. "Kriston earra dao
zure mutil ori!".
Kristoneko, Kristonekue. Handia, izugarria. "Kristoneko
girue eitteu!". Ikus kriston.
Krixketa, krixketie. Kisketa. "Attek berandu aillau giñelako,
krixketikin atie itxite zauken".
Kuadrau, kuadraue. Laukiduna. "Eztik txarra erten alkonda
kuadrauek!".
Kubriu. Osatu. "Bandan 42 laun eongoiz ta nik ustet bastante
kubriute daola".
L
Azkoittiko euskerie 79
L
Azkoittiko euskerie 78
Lapiko, lapikue. Janariak egosteko erabiltzen den ontzia.
"Lapiko berrixek erosi dittut, danak izurraute dauzket".
Lapikoko, lapikokue. 1. Potajea, eltzeko janaria. "Gaur gure
etxin otz onekin lapikokue eongoa bazkaltzeko". 2. Gisatzeko
haragia. "Ipiñiztek libre t´erdi lapikoko ta pare bat ezur".
Lapikotxiki, lapikotxikixe. Kontakatilua. "Ixilduai, lapikotxiki!"
Lapratx eiñ. Txirrist egin, irristatu, labaindu. "Lapratx eiñ
da txorkatillie trukau zako".
Lapratx, lapratxa. Narraza. "Leku au dana lapratxa dao ziero".
Lardaskau. Narraztu. "Lanak eitten asi, ez bukau, ta dana
lardaskaute utzi zun".
Latxa. Takarra. "Artillie oso latxa izetea".
Latz, latza. 1.Takarra. Ikus latxa. "Frontoiek beie latza
eukitze zun." 2. Ona, mundiala "Festie latza jun unan".
Laugorrixek pasau. Gorriak ikusi. "Laugorrixek pasau ditxik
gaixotasun orrekin, baiñe, oiñ ondo jarri den".
Laugorrixen. Lo egin gabe zerbaitegatik kezkatuta.
"Sapatue allau da ta or eon berkoñau laugorrixen, i noiz
etorriko kezkan" .
Laurena. Laurdena. (Orduekin batez ere, gutxi erabilia).
"Ordubata eta laurena".
Le(g)en, le(g)ena. Azaleko gaitza. "Negun beti eskun
legena ateatze zat, eztakitt otzana izengoan eo...".
Leera, leerie. Gurdia erroberarik gabe, gurdia baino txiakiagoa
da.
Leikena. Posible. "Gaurre leikena da berandu allatzie".
Leizezulo, leizezulue. Haitzuloa. "Erri txiki artako leizezulo
baten gizon bat ikusi gendun, an bizi zana".
Lekutea. Zerbait edo norbait oso urrutira joan dela adierazteko.
"Lekutea jun tzeate ogi bille".
L
La(g)un, la(g)une. 1. Adiskidea. "Kuadrillako lagun batek
otsein dit". 2. Bikotea, erropei buruz ari garenean.
"Ama! nun dao kaltzeta onen laune?". 3. Pertsona.
"Majiña bat laun juntau die Ernixoko eunin."
Laa. Laga, utzi."Aizu! laa zumue bere tokixen!".
Labore, laborie. Barazki. "Laborik landatzeittou geixen bat".
Laiñ. 1. Adina. "Amen ez dago danantzako laiñ diru". 2.
Gauza, kapaz, gai. "Ez naiz gauze danetako laiñ".
Laiotz, laiotza. Eguzkiak jotzen ez duen tokia, iluna.
Lakai, lakaixe. Pisuzko neurria, 3 kg. "26 lakai baba ekarriko
al diztek urrengo asteako?". Ikus imilaun.
Lakar, lakarra. Latza. "Ze atzapar lakar die oxek!".
Lamara, lamarie. Jende asko dagoen lekuan sortzen den
berotasuna. "Kriston lamarie dao, eztao arnasie artzeik".
Lanbro, lanbrue. 1. Xirimiria. 2. Laino itsua. "Mendire jun
gitxiñenan eta goxen kriston lanbrue zaonan".
Landure, landurie. Laino itsua izan gabe, laino xehe
moduko bat, airea heze egoten da.
Langa, langie. Mendiko hesietako pasoa. "Emendik
Marixa bi langa pasau ber die".
Lantei, lanteixe. Lan handia. "Zuek artu deuzte lanteixe
ori dana txukuntzen".
Lantzurde, lantzurdie. Lantxurda. "Kongeladoran sartzeittoun
jatekuk, lantzurdez beteta ertetzeñabe".
Lapiko! Kaikua, tentela. "Beti negarrez ao, lapiko!".
L
Azkoittiko euskerie 81
L
Azkoittiko euskerie 80
Letxera, letxerie. Karez egindako pintura urtsua.
Liberdi, liberdixe. Neurria, libra erdia edo 250 gr. "Beste
liberdixere ipini zu".
Librau. 1. Libratu, askatu. "Anan semie atzo gabin librau
emen debe". 2. Kaka egin. "Sagar konpotie eitten ai
naiz, libratzen laguntzeit ta".
Libreko, librekue. Ogia. "Gure etxin beti librekue erostea".
Lijer, lijerra. Arina. "Orrek eztu asko pixauko, lijerra da
ziero".
Like, likie. 1. Likina. "Eskuk likez beteta dauzket, txupatxuze
jan det ta". 2.Txoriak itsatsita harrapatzeko gaia.
Limonada, limonadie. Gaseosa. "Faorez, zerbeza bat
limonadakin ataizu".
Litroko, litrokue. Esnea neurtzeko litro bateko ontzia.
"Litrokue nolakue nai dezu, plastikozkue o inoxidablie?".
Litx, litxe. Oihala, arropa eta horrelakoetan agertzen diren ilearen
antzekoak. "Jertse onekin prakak litxez bete zatxit".
Litxerkei, litxerkeixe. Gozokia. "Zineako litxerkeixek erosikotteu!".
Ikus konpitte.
Litxerrero, litxerrerue. Gozokizalea. "Gure au bai dala litxerrerue,
eun osue litxerkexek jaten ai da".
Liztai, liztaixe. Gauzak biltzeko erabiltzen den hari sendoa.
"Korreosko paketik liztaixekin lotzeie".
Lizune. Hauts itxurako azal zuri-grisaxka. "Oñe gaztaiei
lizune erten dixo".
Loerre, loerrie. Umea loguretuta dagoenean. "Biberoie
emateko esnatze mazu, ume onek eokikou loerrie".
Loerretute eon. Lo egin nahi baina ezinean egon."Umie
loerretute ziok gaur".
Lekuteko, lekutekue. 1. Zerbait edo norbait oso urritikoa
dela adierazteko. "Lekutekue da ba, Kanadan eo bizi
omen da". 2. Ederra. "Lekuteko mutille den ba!".
Lengo baten. Aurreko egun batean. "Lengun Aitor ikusi
nun gure etxe aurrin".
Lengun. Ikus lengo baten.
Lengusu txiki, lengusu txi(k)ixe. Bi lehengusuren semealabak
beraien artean hala dira. "Nere lengusu txikixe
gurekin kuadrillan ibiltzea".
Leon-kastillo. Kara-kruz. "Euskadiko bueltie astea zijun ta
kuadrilleko bakoitzek karreriste bat aukerau bertzun,
ordun lelena zeiñek aukerau leon-kastillon jokau
zeben. Leon erten tzun da Iñaki asi zan".
Leor, leorra. 1. Hezetasunik gabekoa. "Aurten euri gutxi
eiñ du ta lurrek leorrak daude." 2. Animatzen ez dena.
"Zegamako festata jun giñen ta dantza pillo bat eiñ
gendun, baiñe nere gizon au polboroie baiño leorro zan
ba, ta etzun bate dantzaik eiñ. Oiñe leno bezalakotxe
leorra da, ez ta ezertako animatzen".
Lepa(g)aiñ, lepa(g)aiñe. Garondoa, kokotea. "Jatzemaut
lepaaiñin! Gorri-gorri einde laakoiat"
Lepaezurre, lepaezur. Lepo-hezurra . "Lepaezurretik gora
eiñ natxik!".
Lepasamar, lepasamarra. Lepoa. "Lepasamarretik eusten
baldin baiat!".
Lepo, lepue. Lepoa. "Lepo luzie aiz ba!".
Lepo. Asko. "Eran da jan, lepo eiñ gendun".
Lerdo, lerdue. Tontoa, kaikua. "Lerdue zea ba, beti txorakei
iguelak eitten ibiltze zea".
Letu. Irakurri. "Letu asko eitte zun ta leturikin batea musikie
gustoko zun".
M
Azkoittiko euskerie 83
L
Azkoittiko euskerie 82
M
Maatille, maatillie. Maratila. "Garai batin Azkoittiko udaletxin
ate danak urrezko maatillie omen tzaukeben, ate
axek irikitzie earra izengo zan ba".
Maats, maatsa. 1. Nahaspila "Au den maatsa daona
sukalde ontan arratsaldeko bostak eta oaindik sukaldie
jasotzeke". 2. Txoilloa. "Dirudun mutil batekin asi da,
orrek bai daukela maatsa!".
Maistra, maistrie. Irakasle emakumezkoa. "Maistra berrixe
daukeu aurten".
Majiñe bat. Asko. "Majiñe bat ariketa einditxiñat nik olakuk".
Ikus bajiñe bat.
Majo. 1. Asko. "Majo sufriutekuk gaittuk gu". 2. Ondo.
"Majo janda irten diau".
Makakorro, makakorrue. Orrua. "Gusanituk ez nizkolako
erosi makakorroka jun tzan etxeaiño."
Makal, makala. 1. Astiro. 2. Pertsona ustela. "Ene, makala
da ba, ezertako kemenik eztauke".
Makaldu. 1. Astiroago joan. 2. Gaixotu. "Azkenaldixen
makaldute zabillen gure ama".
Makalik. Gaixorik. "Ezta rekuperau, oindik makalik dabil".
Makar, makarra. Begietan pistak. "Gure umik, goizin jaikitzeanin
kriston makarrak eukitzetxin, mantzanilla pixketekin
garbiu ta kitto!".
Makinistak. Mende hasieran, abarketa fabriketako langileak.
Maldiixo, maldiixue. Madarikazioa. "Bazun kejie ta maldiixue
atzo".
Loko. Gauza bat kili-kolo gelditu dela adierazteko.
"Maatillie loko dabil ta atie ezta ondo isten".
Lokomuxe, lokomuxie. Lo kuluxka. "Bazkal ondoren
lokomuxie eittie gustatze ziten".
Lorau. 1. Landareak loreak eman. 2. Edanarekin edo sukarrarekin
begiak, argitu, bizitu. "Ze, Iñaki, gaurre zenbat
kalimotxo eran dittuk? Daoneko beixek loraute dauzkek!".
Luduzke. Baloi jokua, bi talderekin jolasten dena.
Lurmen. Elurra urtuta. "Emen elurre eote zanin kostan lurmen
eote zan".
Lurmendu. Elurra urtu.
Lustriaketa, lustriaketie. Disdira ateratzeko lana edo jarduna.
"Jai eguardixen lustriaketie bi erata eitte zan".
Lustrie. 1. Disdira. "Lurrei lustrie ata ber izete giñon". 2.
Betuna. "Zapatai lustrie eman, zikiñek daude ta!".
M
Azkoittiko euskerie 85
M
Azkoittiko euskerie 84
Mangau. 1. Leher eginda. "Atzokue latza jun unan, mangaute
natxion". 2. Lapurtu. "Zeinek mangau dizte nere
borragomie ta arkatza?". Ikus manejau.
Mani-mano. Pilotan, bat baten kontra jokatzeari deritzo,
banaka. "Belokik ta Goñik mani-mano jokau zeben atzo".
Manijurrixek. Lardaskeriak, txapuzak egitea josten.
Mantsoatik. Azkar, arin. "Mantsoatik eiñ nitxiñan eskolako
deberik, gero kalea irtetzie nai niñan da". (Mantsuatik
ere erabiltzen da).
Mantux, mantuxe. Mantila ."Amak bere mantuxin artu zun
umie".
Mantuxetako ume, mantuxetako umie. Mantilako umea.
"Mantuxetako umikin azaldu zan gure etxea".
Mañak eiñ. 1. Laztandu, maite-maite egin. "Mañak eittie
danoi gustatze zaku". Ikus maitte-maitte eiñ. 2. Negar
egin. "Ezizu mañaik eiñ, eztizut karameloik erosiko ta".
Mari maixtra, mari maixtrie. Asko agintzea gustatzen
zaionari esaten zaio. "Pentsatzeu beti bearek nai duna
eiñ ber deula, mari maixtria utse da".
Mari mutil, mari mutille. Mutilen joerak dituen neskari esan
ohi zaio. "Axen ama mari mutille ta takarra da, ba!".
Mariposak. Ur-oliotako kandelatxoak.
Markari, markarixe. Oihalak markatzeko erabiltzen den
klariona. "Ekarrizu markarixe, tela au nundik moztu
markau ber det eta". Ikus jabonzillo.
Marmar, marmarra. Ahopeka hitzegin. "Egun osun ibilli
zun marmarrare ikustekue izen tzan".
Marmarrin. Haserretuta dagoenaren zurrumurrua. "Or jun
da oiñ e marmarrin, beti asarraute dabil".
Mallau, mallaue. Zerbait kolpe batez builatu. "Lengun
batematek kotxin kolpie jo ta dana mallaute utzi ditt" .
Mallu, mallue. Mailua. "Mallue ta puntepaxak ber dittut
bierko".
Mallubi, mallubixe. Marrubi, mailukia. "Laste asikoa
mallubi bolarie".
Malluka, mallukie. Mailu txikia. "Ekarrizu mallukie erramienta
kajatik puntepax hau sartzeko." Ikus maillu.
Mama goxo, mama goxue. Zorte ona adierazi nahi du.
Mama. Pagotxa, zorte ona adierazteko. "Arek bai euki zula
mama loterixe tokau zikon eunin". Ikus mama goxo.
Mamaxa. Pagotxa, zorte ona. Ikus mama.
Mamixela. Andereñoa, pinpirina. "Ori txikittetiken izen da
oso mamixela".
Mamorro, mamorrue. Intsektu mota bat. "Ez naiz mamorro
bat akaatzeko laiñ sekule izen" .
Mandixo, mandixue. Baserrietan ganbarari deitzen zaio,
karroak eta gurdiak gordetzeko erabiltzen da batez ere.
"Mandixoko atie konpondu ber deu".
Manejarra, manejarrie. Lapurreta. "Agintai jende onek
ibiltzeu manejarrie".
Manejau. Lapurtu. "Kotxeko erreberak manejau zizkuben
atzo kalin!"
Manga, mangie. Mangera. "Etxik sue artu omen tzun, ta
bonberuk seittun etorri zin mangikin".
Mangaixo, mangaixue. Nekatuta, juerga edo lan handia
egindakoan, leher eginda. "Au dek mangaixue dauketena
gaur!".
M
Azkoittiko euskerie 87
M
Azkoittiko euskerie 86
Maxpildu. Txikitu, zanpatu. "Fruta gaiñin jarri ta dana maxpildute
laga zun".
Mazkala, mazkal. 1. Ahula. "Gaxoik eon zanetik, mazkal
jittie zauken orrek". 2. Ganoragabea. "Bero onekin
mazkaldute nitxion etzaukenat ezertakore gogoiken".
Mazkalgure, mazkalgurie. Alfer gurea. "Nekaute naonin
mazkalgurie sartze zat".
Meladie arrapau. 1. Euriz blai egin. "Jaxen Txindokire jun
ta kriston meladie arrapau giñian, denbora osun eurixe
ein tziuan". 2. Mozkortu. "Atzore sagardoteire jun ta
meladie arrapau giñian".
Melaute. 1. Blai eginda. "Burutik ankataño melaute etorri
zien mendi bueltie eittetik". 2. Mozkortuta. "Ardo potzo
galanta ean da, dana melaute azaldu zan etxea".
Mendi ne(g)ar, mendi ne(g)arra. Ur jauzia. "Kanadan eon
giñenin kriston mendi nearrak ikusi giñuzen".
Mendin artu. Menpean hartu. "Arek eztu bazparere bere
mendin hartzen Jon, beare baiño geixo da ta".
Mendin. Menpean. "Talde osue leenengo astetik bere
mendin zauken".
Menoxin artu. Gutxietsi, gaitzetsi. "Lantegi earra artutere,
orren lana memoxin artukoa beti".
Merixo, merixue. Udaltzaina. "Sapatu gabin merixue etorri
zan tabernie ixtea" .
Merkexurrin ibilli. Zuhurkerian ibili. Ikus xur. "Beti merkexurrin
ibiltzea pezeta bat nundik ateako".
Mike, mikie. Jatekoekin berezia den pertsona. "Beti platerran
bueltan zeoze laatzeu mike orrek".
Millegro, millegrue. Miraria. "Andik bizik ertetzie millegrue
izen tzan".
Marmitte, marmittie. 1. Esnea eramateko ontzia. "Ekarrizu
marmittie esnie banatzea jun ber det ta". 2. Pluralean,
barrabilak. "Ik dauzkeittuk marmittek moteill!" .
Marruskau. Igurtzi. "Jertsie eskuz garbiu ta ondo marruskau".
Marta. Leloa, zontzona. "I aiz marta, sekule ez aiz espabilauko"
.
Martinga. Trikimailua. "Ze martinga darabilzu oñe esku
artin".
Martxa, martxie. Asmoa, plana, ideia. "Nolako martxie
zion bierko?".
Martxie eiñ. Joan. "Girue oztu zunin martxie eiñ giñenan".
Mata(d)ei, mata(d)eixe. Animalien hiltegia. "Oiñ mataeixen
taldik jutettun ensaiatzea".
Materi. Animalien hiltegia. Ikus mata(d)ei. (Nemesio
Etxaniz, 1992).
Matra(i)ll, matra(i)lle. Matraila, masaila. "Gure Nereak arpei
borobil borobile ta jateko moruko matrallek dauzke".
Matra(i)lleko, matra(i)llekue. Belarrondokoa. "Attek kriston
matrallekue eman tzixon".
Matte-matte eiñ. Laztandu, ferekatu. "Nearrez ai danin mattematte
eiñ ta seittun pasatze zako". Ikus mañak eiñ 1.
Mattetasun, mattetasune. Maitasuna. "Guk matxue
emate gendunin maittetasune zauen".
Matuti, matutixe. Goizeko zortziak laurden gutxiagoko
kanpaiak.
Matxo, matxue. Musua. "Guk matxue emate gendunin
maittetasune zauen".
Maxixau. Kuxkuxean ari. "Oxek maxixau besteik eztebe
eitten".
M
Azkoittiko euskerie 89
M
Azkoittiko euskerie 88
Motel, motela. 2. Mutil. "Motel, motel, noa ue?". (Motel eta
moteill biak erabiltzen dira).
Motxa(i)lle, motxa(i)llie. Ijitoa. "Atzo Azkoixen auntzekin
ibiltzeizen motxailik ibilli zin, diru eske".
Motz, motza. 1. Pertsona txiki eta zabala. "Semik ziero
diferentik zauzkenat, zarrena agie añe luze ta bestie
berriz motz-motza." 2. Gauzak azkar harrapatzen ez
dituena. "I motzanekue al aiz ?".
Mozkortzio. Asko edan ohi duenari esaten zaio. "Oiñe eranin,
ze mozkortzio aiz i!".
Mozkote, mozkotie. Pertsona txiki eta zabala. Ikus motz 1.
Mozolo, mozolue. 1. Tontoa, zentzu maitakorrean. "Ene,
mozolue aiz ba! zenbat jo ber dibe iri adarra! ". 2.
Atzeratua (Down sindromeduna). "Mozolukin ibiltzea
sapatu arratsaldetan".
Muiñ, muiñe. Esku pilotaren barruko aldea. "Pelotin muiñe
nola eittean inportantie izetea".
Mundial, mundiala. 1. Zoragarria, ederra. "Ikusiko zute
nola tipo mundiala dan". 2. Zoragarri, ondo. "Mundial
pasau deu eskolako eskurtzixun".
Mune. Hezur muina.
Murkil eiñ. Murgil egin, buruzka ur azpira salto egin.
"Plaiko uretan murkil einez ibiltzie gustatze zako oni".
Murruska-marraska. Haserre muturrez. "Azken aldi ontan
murruska- marraska zabillen".
Musikero, musikerue. Musikaria, musikajolea. "Erriko
musikerotako bat izen tzan aure".
Muskerak. Mukiak. "Muskerak kendu itzan".
Minbera, minberie. Mindua. "Eroi nitzenetik minberie dauket
belaunien".
Minberau. Mindu. "Ausitteko eskun, kolpie artu det ta
dana minberau zat".
Miñ, miñe. 1. Mina. 2. Bizia, pikantea. "Jateko au, nere
gustoako miñe zion".
Mira, mirie. Arraroa, bitxia. "Au mirie emen argibe eotie,
sekule etzat tokau ola eotie".
Mistika tulisabelika. Neska ahula. Ikus anime.
Mixikordiko madrie. Madarikazio bat. "Berriz asi ber
dala? Ba, mixikordiko madrire bai!".
Mixtu. Miazkatu. "Azkenengo ezurre re mixtu ziñan arek".
Mixurka, mixurkie. Mertxika.
Mokordo, mokordue. 1. Nahastea. 2. Ume mokordoa,
lata handia ematen duen umea. 3. Kaka piloa.
Molda, moldau. Konpondu. "Neu bakarrik moldauko naiz".
Mondroska, mondroskie. Baldarra, traketsa. "Ainara
balontzeston ibiltzeko oso mondroskie zan, beti lurrin
eote zan".
Mordo, mordue. Asko, ugari. "Jende mordue etorri zan gu
bixitatzea". Ikus Mordo-mordue.
Mordo-mordue. Asko, ugari. "Nik kromo mordo-mordue
dauzket ta zuk ez!".
Moritto, morittue. Ubeldura. "Gure onek berna ezurrek
beti morittoz beteta dauzke". Ikus odolbitto.
Morokil, morokille. Artirinez egindako janaria.
Motel, motela. 1. Makala. "Pelotie motela izete zan."
N
Azkoittiko euskerie 91
M
Azkoittiko euskerie 90
N
Maatille, maatillie. Maratila. "Garai batin Azkoittiko udaletxin
ate danak urrezko maatillie omen tzaukeben, ate
axek irikitzie earra izengo zan ba".
Naazki, naazkixe. Ogi beltza, integrala.
Naparrei, naparreixe. Gaixotasun bat, barizela.
Narrats, narratsa. Zikina. "Parkin ibilli ta narrats-narrats
einde etorri zan gure umie".
Natual, natuala. Ohizkoa, normala. "Min orrek ezin du
izen natuala, askotan pentsau det medikuna jutie".
Natubittate, natubittatie. Eguberri eguna.
Natul, natu(a)la. 1. Betea, osoa izan. "I ez aiz natula". 2.
Berezkoa. "Ardi gazta natula, gatzaixekin ta ola, lengo tipoa".
Naturalidade, naturalidadie. Berezkotasuna. "Naturalidadikin
eitte zeben ori".
Naxena. Gehien nahi dena. "Naxena irakaslie ez etortzie,
jai eitteko!".
Naximentue, naximento. Jaiotza. "Gabonetan beti gure
etxin naximentue ipintze deu".
Neska, neskie. 1. Emakume ezkongabea. "Ango baserriko
neskie il da, 87 urte zauzken". 2. Neska laguna.
"Azkenin beintzet topau du neskie".
Neskalagun, neskalagune. 1. Emakumezko laguna. 2.
Andragaia.
Musu, musue. 1. Sudurra. "Arek bai daukela musu luzie".
2. Aurpegia. "Musue garbiu".
Musu-zuluk. Sudurreko zuloak. "Eman ber musu zuluk
aundittu eitte zaizkola asarratzeanin".
Musualde, musualdie. Aurpegia. "Musualde ortan antzemate
zikon zenen alaba dan". Ikus musu 2.
Mutilaun, mutilaune. Senargaia. "Oindik eztu ona ekarri
mutilaunik".
Mutill gazte, mutill gaztie. Mutil gazte ederra. "Ori mutill
gaztie topau duna zure aizpek!".
Mutill, mutille. 1. Gizon ezkongabea. "Goiko baserriko
mutille il da 82 urtekin". 2. Mutil laguna. "Festatan topau
omen du mutille".
Mutilzar, mutilzarra. Gizon ezkongabea.
Mutur, muturre. 1. Ertza, izkina. "Zuri mai muturrin jartzie
tokau zatzu". 2. Muturra.
Muturrea esan. Aurpegira esan. "Asarraute zaon baten,
aora etorritteko danak muturrea esan tzizkon".
Muturretik e(d)an. Botilatik edan. "Mille aldiz esan dixot ta
alare muturretik eaten segitzeu".
Muturrez aurrea. Aurreraka. "Muturrez aurrea eroi ta
musue autsi omen du".
Mutxikiñ, mutxikiñe. Sagar edo udarearen bihotza.
"Sagarra bukatze zunin, mutxikiñe basurea bota e!".
Mutxillo, mutxillue. Meta txikia. "Gaur arratsaldien atzo
eindeko mutxilluk jaso ber ditxiau".
Mutxo. Pelota zaila bueltatzean esan ohi den espresioa.
Mutxur, mutxurre. Meta txikia. Ikus mutxillo.
O
Azkoittiko euskerie 93
N
Azkoittiko euskerie 92
O
Odolbitto, odolbittue. Odol bildua. "Besun atxumurke eiñ
ta odolbittue erten tzin". Ikus moritto.
Oeko-erropa, oeko-erropie. Oheko izarak. "Bier aldauko
deu oeko-erropie".
Ogi arrallau, ogi arrallaue. Ogi birrindua. "Xarradak oiñ
ogi arrallauten pasau ta sartaire". Ikus arrallau.
Oi. Ohi. "Beti lan ori eiñ oi zun".
Oillar-joko, oillar-jokue. Oilar burruka. "Leno Errebalin
oillar-jokuk izete zin".
Oillogaitz, oillogaitze. Bikoteen arteko haserrea. "Pareja
guztixek oillogaitze pasatze omen debe bigarren urtin".
Oilloloka, oillolokie. Oilo loka. "Oillolokie ematen eun osue
sofan jarritte, jaikittekun txituk irtengoiñabe azpittik"
Oiñeztarri, oiñeztarrixe. Tximista.
Oiñurrungun. Orain hurrengoan, lehengo batean.
"Oiñurrungun ikusi giñian".
Oker, okerra. 1. Ezbeharra. "Okerrik ez ba, antxe izengo
gea amarretan". 2. Gaiztakeria. "Okerra okerran gaiñin
besteik eztu eitten".
Okerra eiñ. Kalte egin. "Okerra einde ziok, ta oiñ alperrik
dek bueltaka jardutie".
Okuillo, okuillue. Ikuilua.
Omaai, omaaixe. Ore mahaia.
On berrez. Ondo beharrez. "Beti bere on berrez jardun, ta
sekule eskertukounik ez!".
Neskazaar, neskazaarra. 1. Emakume ezkongabea.
"Neskazaarra geldiu da gure Maria Elena". 2. Bateko
urrea. "Erdiko dana jasotzeko neskazaarra tokau ber".
Noiznai. Edozein momentutan. "Txiki-txikitatik bi neska
euki zittun ta noznai tinbrie jotze zeben bere bille etortzeko".
Normalin. Ia beti, orokorrean. "Normalin ola ibiltze zin itz
oxek, Azkoittiko era".
O
Azkoittiko euskerie 95
O
Azkoittiko euskerie 94
Osau. 1. Zerbaiten bilduma egin. "Kromo bat falta zat dana
osatzeko". 2. Iritsi "Osatze al aiz?" 3. Sendatu. "Osau
arte oien eon ber diñat".
Ostiako, ostiakue. Kolpea. "Bi ostiako emango txiat ixilik
eote ez baaiz".
Ostin. Bestela. "Nai nun dana saltzeko, erropie ez, ostin
nai nuna".
Ostintzin. Osterantzean, bestela, Gainontzean. "Geo,
ostintzin, ze esatie nai dezu". Ikus ostin.
Ostixena jo. Lata eman. "I, beste batena jun ai ostixena
jotzea!".
Ostizaparra, ostizaparraie. 1. Zaparrada handia. 2.
Jipoia. (Berria, gazteen artean erabilia). "Burrukie asi
zanin arek jaso zian ostizaparraie".
Ostro beltxa. 1. Joku batean aurrena ateratzen zuenak
irabazten zuen saria. 2. Sarri irabazten duena.
Ostro, ostrue. Hostoa. "Letxuga ostro geixei dao emen".
Ostroko, ostrokue. Etxe bateko obrak amaitutakoan egiten
den jana. "Zuena bukautekun ostrokue izengoiau
ba?".
Ostu. Lapurtu. " Bizikletie ostu dibe".
Ota, otie. Oiloek lo egiteko ohea. "Egunero oillun otie garbiu
ta preparatze deu".
Ote, otie. Landare arantzaduna, lore horia du. "Otiek asittekun,
lenoko bire dana isteu".
Ondar, ondarra. Hondartzako hondarra ez denean.
"Ondar sako mordo bat ekarri dittube masie eitteko".
Ikus arena.
Ondarrak. Jateko soberak. "Astelenin bazkaltzeko, jaiko
ondarrak izeteie gurin".
Ondarrau. Hondoratu. "Barkue ondarrau zan etxesun".
Ondo, ondue. 1. Biharamuna, ajea. "Ondo pasau bai
baiñe urrengo euneko onduere latza jun unan". 2.
Barrena. "Buro ondue gorrittute daukezu".
Ondra etxe, ondra etxie. Hildakoaren etxean edo honen
izenean egindako oturuntza. "Anaixek asarrau eiñ tzin
ondra etxin erentzi kontuk zila ta".
Ondrau. Ugari, franko, asko. "Ur botillie ondrau beteta
dao, irikitzeakun pixket eroitzea".
Onerau. Onera etorri. "Pasau dun naigabie ta geo ezin
oneraute dabil".
Ooldi, ooldixe. Goroldioa. "Naximentue ipintzeko ooldixe
ber deu".
Oraiñ, oraiñe. Orbana. "Oraiñ asko dauzke arpeixen".
Oranje. Garai batean laranjazko freskagarria. "Oranje artzea
jute giñen, guk ala esate giñon, oranje".
Ordots, ordotsa. Txerri ar gaztea.
Orduez. Puntuala. "Kuadrillan beti orduez azaltze gaittun,
bost miñuture atzeatzeke".
Oriau. Aire berritu. "Parranda eiñ da gero, erropie oriatzea
atatzeu balkoire".
Ortzak garbiu. Musukatu adierazteko ere erabiltzen da.
"Or ibilli zin taberna erdixen, ortzak garbitzen".
P
Azkoittiko euskerie 97
O
Azkoittiko euskerie 96
P
Pa(g)otx, pa(g)otxa. Zoria. "Orrek euki diñ paotxa lan ori topaute".
Pabrika, pabrikie. Lantegia. "Pabrika aldea abantatzea
goizeko xeiretako".
Pakete, paketie. Aldrebesa. "Fuolin jokatzen beintzet,
pakete utse den".
Pantalo bisten. Kulero bisten. "Atie iriki ta pantalo bisten
ikusi nitxiñan".
Paola. Ganora gabeko esanak. "Ze paola dittuk oxek?".
Paolan. Kontu kontari. "An tzaudean, danak mai ingurun
jarritte paolan".
Paotai, paotaixe. Pagadia. "Paoteire jute gattun udan
lasai eotea."
Papelada, papeladie. Planta, itxura. "Familiarrak etorri
zinin, aldemeneko neskie ekarri zeben neskamie izen
bazan bezela, egun artan papeladie eiñ ber!".
Pardel, pardela. 1. Paketea. 2. Umeei jartzen zaien paketea.
"Gure garaixen pardelik etzeben ibiltzen umik,
trapu bat, aure garbiu ta berriz ipiñi".
Pare. Bezala. "Onenan pare jatie gustatze zikon".
Paretxiki. Pelotak horma biren arteko ertza, erpina jotzen
duenean. Ikus txost.
Parrasta, parrastaie. Jario. "Txixe parrasta earra bota nian!".
Parte oneko, parte onekue. Zerbaitek ona ezin duela izan
adierazteko. "Onbeste suerte ezin din parte onekue izen".
Otseiñ. Deitu. "Aillautekun beintzet otseiñ".
Ottopotton eiñ. Edan. "Ottopotton eittie majo gustatzezako
ba orri".
Otxandu. Kokildu. "Denborikin otxanduko aiz".
Otzi! Hartu! "Otzi! emaizkon karamelo auek ire launei".
Oziñ, oziñe. Ibaian ur makal eta sakonera handikoa, bainatzeko
egokia. "Aingeruguarda aldin bai daola oziñ
earra, majiña bat aldiz eiñ diau murkil an".
Ozpiko, ozpikue. Baserriko tresna, hortz bikoa.
"Zopizertun eindekun, aure jiratzeko ozpikue ibiltzeñau".
Ozta-ozta. Juxtu-juxtu. "Ozta-ozta aillau gea trenea".
P
Azkoittiko euskerie 99
P
Azkoittiko euskerie 98
Pe. Gabe. "Dirui pe geldiu nitzen". Ikus be.
Pegamiñ, pegamiñe. Pegamentoa.
Pelota bizi, pelota bizixe. Pilota azkarra. "Narrue ipiñi
aurretik pelotie elkortu eitte zan pelotie bizixo izeteko".
Ikus bizi 2.
Pelota goxo, pelota goxue. Pilota biguna, partidu aurretik
eskuak berotzeko erabiltzen dena.
Pelotero, peloterue. 1. Pilotak egiten dituena. "Iru pelotero
eontzin emen, Azkottixen". 2. Zurikerian ibiltzen
dena. "Peloterue aiz ba! Eztek pentsauko ba ola jardunde
diru gexo emangoikenik!".
Pelotie gozau. Pilota jokatzeko prestatu edo gozatu.
Pelotie korriu. Pilotak hanka egin, ihes egin.
Pelotik tokie euki. Pelotak ateratzen duen hotsa. "Pelota
onek toke earra dauke".
Penau, penaue. Gogorra, latza. "Betik gorare, penaue da
biretxur are".
Pendiz, pendize. Aldapa. "Pendizin gora penaue eiñ tzikun
bidie".
Perdiga(z)ixo, perdiga(z)ixue. Olio erretan tipula botatzea.
Pergamino, pergaminue. Zesta punta eta erremonteko
pilotak egiteko erabiltzen den materiala. Eskuzko pelotan
ahuntz narrua erabiltzen da.
Perla, perlie. Ezpainetan sortzen den handitua. "Ez tu nai
muturretik eran, perlie dauke ta".
Perlesi, perlesixe. Elbarritasuna. "Perlesixek jota omen
tziok!".
Pertxun, pertxune. Haitzur handia. Behien ikuilluko gorotza
kentzeko erabiltzen da.
Parte, partie. 1. Irrati edo telebistako albistegia. "Radixue
piztute eukitzedeu partie aitzeko". 2. (Pluralean).
Hankarte. "Bere partetan jo zixon baloiek ta zizko eiñde
eon tzan".
Partz, partza. Bartza, zorriaren arraultza. "Partzak banan
banan kendu ber izeteie".
Pasa. Pilota behar den marratik pasatzen denean. "Sakea
jo ta bosteaño jun da, ordun pasa eiñ du".
Pasara, pasarie. Jipoia, nekamena. "Mendi buelta luzie
eiñ deu ta pasara earra arture bai".
Pase, pasie. Zerbaiten pasea. "Erregetan pasie ikustea
ertetze deu".
Pasira, pasirie. Paseoa. "Loiola pasirie eittea jutegea
eunero".
Pasmo, pasmue. Zornea . "Mendixen eiñ zun arrastaie,
pasmoz beteta dauke".
Patata zulo, patata zulue. Galtzerdietan egindako zuloa.
"Au patata zulue dauketana kaltzetan, nola eiñ otet?".
Patrike, patrikie. Poltsikoa. "Praketako patriken nauzken
diruk arrapau zizkiben Madrideko metrun".
Pattal, pattala. Indar gabea, ahula. "Pattala dago aspaldixen
Maria".
Pattar, pattarra. Koñaka. "Kafie beti pattar pixketekin".
Patxara, patxarie. Lasaitasuna. "Artuko nike aren patxarie!".
Patxaroso, patxarosue. Pertsona lasaia. "Are benetan
patxarosue den ba!".
Pazintzi, pazintzixe. Opil txiki mota bat.
P
Azkoittiko euskerie 101
P
Azkoittiko euskerie 100
Piper, piperra. 1. Barazkia. 2. Pertsona errea. "Marisa
maistrie, piperra unan beintzet!".
Piperretan arrapau. Eskolara joan ez eta norbaitek harrapatu.
Pipertu. Haserretu. "Pipertu eiñ den nerekin."
Pitx, pitxe. Bitsa, aparra. "Baso erdixe pitxez beteta eman dien".
Pitxerreko botillie, pitxerreko botillie. Zortzi litroko botila.
Pitxon, pitxona. Karabina. "Ume koskorra da oiñdik pitxonakin
tiroka ibiltzeko".
Pitzau, pitzaue. 1. Pitzadura. "Atie pitzau eiñ da". 2.
Buruko ikutu berezia. "Orrek zaukeik pitzaue, zea baño
zelebrio dek!".
Piure, piurie. Itxura txarra. "Aitor Andramaxetan ziero
mozkortute etorri zan etxea, ikusi eiñ bertzan ze piura
ekarri zun, alkonda kanpun, prakak zikindute ta ze
arpei. Ori piurie, ori!".
Plakau. Ihartu. "Udaratik ona ziero plakau da zuen semie".
Plantau. Jantzi. "Ama ontxe etorrikoa, plantatzen ai da
kalea juteko".
Plazaberdure, plazaberdurie. Merkatua. "Plaza berdureko
bueltie goizo eiñ det gaur".
Porlan, porlana. Zementua. "Zulue betetzeko, porlana
botakobe".
Porra, porrie. Borra. "Porrikin ondo jo ber da ori, barroaño
sartzeko".
Porrot. Kaniketan, zuloa eta zuloan sartzea. "Txikitten
txiba-porroten ibiltzen giñen kaniketan, ta porrotin lelena
sartze zunak bestin kanikie irabazte zun".
Pertz. Bakarrik, bere erara. "Nei mendire jun da pertz ibiltzie
gustatze zat, neure era, presaipe". (Gazteen artean).
Pertza. Ederra, berezia. "Ori pertza dana motor ori!."
(Gazteen artean).
Petardo, petardue. 1. Lehergailua. "Petardue jarri debela
aittu det radixun". 2. Nekagarria den pertsona. "Ori bai
dala petardue!". 3. Porroa. "Oiñ e petardue eskun dula
dao, kafie artzen".
Peto jo. Dirurik gabe gelditu. "Nik peto jo diñat ta ezin diñat
ezerre geixo paau".
Peto. Dirurik gabe. "Duro bate etzaukenat, peto natxion".
Pezeta aundi, pezeta aundixe. 2 pezeta eta erdiko txanpona.
Pikardi, pikardixe. Naturak edo eta animaliek egindako kalteak.
"Ori pikardixe! Amerika aldin oiñe ujelak izen die".
Pike, pikie. 1. Aldapa handia. "Emendik Erloa bezelako
aldapa pikeik, ezta leku askotan eongo". 2. Gai beltzezka,
likatsua eta biguna. "Zatun pikien bezelakue
ematexou pelotan narruei".
Pillo, pillue. Asko, ugari. "Jende pillue dabil gaur errixen".
Ikus mordo.
Pintto, pinttue. 1. Bi koloretakoa. "Bei pintto bakarra daukeu
baserrixen". 2. Mestizoa. "Ume pinttue adoptau ber debe".
Piñ, piñe. Zuzena, zintzoa. "Arantxa neska langille ta piñe
da geo".
Piñu ar, piñu arra. Pinu beldarra.
Piper eiñ. Eskolara joan gabe gelditu. "Zemat piper eiñ
ete nun gaztetan?".
P
Azkoittiko euskerie 103
P
Azkoittiko euskerie 102
Puntera, punterie. 1. Orratzez emandako puntua. "Barren
oxei pare bat puntera eman ezkeo, gaurkue eitteko laiñ
badaukezu". 2. Zer esanak. "Kotxie lagatzie nai du ta
beti puntera botatzen ibiltzea".
Puntzixo, puntzixue. Elizkizuna. "Andra arek pasau zittun
urtik meza danetan, bezpera danetan, puntzixo danetan
dirue bitzen".
Purrusta, purrustaie. Purrustada. "Zeoze galdetzea
junde, beti purrusta mat botatzeu".
Purtzill, purtzille. Narratsa. "I aiz neska purtzille!".
Purtzillun. Edozer moduz, narratsa. "Erropak or eukitzeittu
beti purtzillun".
Pute, putie. Nazkagarria. "Berrize lan putie nei eittie tokau
zat!".
Putetxeko madrie, putetxeko madre. Maldizioa. "Au
dana jasotakun orire jaso ber dala? Bai, putetxeko
madrire bai!".
Putxera, putxerie. Maskuria. "Au txixeurie dauketena,
putxerie bete-bete einde zaukenat".
Puzkerbutroiek. Ikus uzkerbutroiek.
Portunau. Suertatu. "Nola erderaz gutxi itzeitteun, portunatze
zakunine, itzeittekore kostau eitte zaku".
Posture, posturie. Maila. "Posture artako palazixoik etzan
asko".
Potor zuloaiño eiñ. Leporaino egin. "Potor zuloaiño einde
natxion oinbeste fuolekin".
Potor, potorra. Alua. "Potor zuloaño natxion lan onekin!".
Pott eiñ. Lehertu, akitu. "Nik ezin diñat geixo, pott eiñde
geldiu naun".
Prabika. Lantegia. Ikus pabrika.
Prabikante, prabikantie. Langilea.
Praille motzak. Kartetan erregea, zalduna eta txota.
"Partida ontan komeni zatzu praille motzak tokatzie".
Ikus beltzak.
Praka zorro, praka zorrue. Ipurdi azpian, prakak betetzen
ez direnean, ateratzen den poltsa modukoa. "Txandarra
flojo dauke ta kriston praka zorrue ikuste zako".
Prakak. Galtzak. "Maonezko prakak jantzi dittu gaur Jonek".
Prejiute. 1. Prejituta. "Nei aragixe, ondo prejiute gustatze
zat". 2. Nazkatuta. "Prejiute natxion beti kontu iguelak
aitzen".
Proba, probie. Dema. "Idi probie dao gaur frontoien".
Pronto. Prest. "Gu pronto gaude ertetzeko".
Puntepax, puntepaxa. Iltze mota bat. "Pare bat puntepaxekin
belaxe josikot atie".
S
Azkoittiko euskerie 105
R
Azkoittiko euskerie 104
S
Sakakulosa. Jolas bat plazako arkupetako eserlekutan egiten
zena, Eserleku horiek izen horrekin ezagutzen dira.
Sakape, sakapie. Teilatua eta paretaren arteko zuloa.
"Sakapien dirue gordeta eukitze zun gure amamak".
Sake librin. Pelotan nahi den lekutik atera daitekeenean.
Pasa badago.
Sake, sakie. 1. Jateko erraztasuna. "Orrek zaukeik sakie,
katxapue bezela jarrikok". 2. Pilota ateratzea. "Ori
sakie eiñ duna!".
Salbie eittie. Kaso egitea. "Kalin pasau ta etziben salbeik eiñ".
Salda, saldie. 1. Salda. "Saldiek beti ondo artze nau". 2.
Fundizioko likidoa.
Saleri, salerixe. Izurritea. "Medikuk esan dit salerixe dabillela
bolara ontan".
Saltatzaille, saltatzaillie. Beti saltoka diarduenari buruz
esan ohi da.
Sanidade, sanidadie. 1. Maltzurtasun eza. "Orrek kriston
sanidadie zaukeik, bate malizik etzaukeik". 2. Pertsonei
buruz ari garenean pertsona alaia, zoriontsua adierazteko.
"Sanidade ederra zan aure, gaztetan eukitze
genduna".
Santa eske, santa eskie. Kantak abestuz etxez etxe egiten
den eskea. "Egueldi eskaxa eiñ arren or jun giñen
santa eskin".
R
Raiatu, raiatue. Marraduna. "Nikixe erostea jutean bakoitzin,
raiatue ekartzeu".
Ranga-ranga. Onomatopeia, ura edatean. "Pelotan jokau
ta geo, etorri ta ranga-ranga erate zun ur txarrokaie".
Rapa-rapa. Onomatopeia, azkar-azkar adierazteko.
"Bazkai osue rapa-rapa jantzun".
S
Azkoittiko euskerie 107
S
Azkoittiko euskerie 106
Sekadero, sekaderue. Alkoholikoak sendatzera bidaltzen
zituzten Donostiako psikiatrikoa. "Maria atzo sekaderoa
eman tziaben, ez omen tzabilen ondo aspaldixen".
Seltz, seltza. Sifoiko ur gasduna. "Bermute seltzakin, faorez".
Serenero, serenerue. Gau-zain. Lehen, gabean, auzoak
zaintzen ibiltzen zenari deitzen zitzaion. "Len serenerue
ibiltze zan gabin, oiñ berriz, merixue".
Sereno, serenue. 1. Behelainoa. "Mendixe peligrosue izetea
serenue sartzeanin". 2. Gau-zain. Ikus serenero.
Sermoi, sermoie. 1. Apaizak mezan egiten duena.
"Sermoi motza izen tzan lengo jaikue". 2. Errita.
"Berandu aillatzen naizen bakoitzin eundeko sermoie
botatzeibe".
Sermola(r)i, sermola(r)ixe. Sermoia egiten duena.
Silla, sillie. Sukaldean egoten den aulki luzea. "Aulkixen
nik beixek jeizteittut eta sillan bazkaldu eittet".
Sokarantza, sokarantzie. Sokasaltoa. "Len geixena gustatze
zizkun jolasak sokarantzie eta sapoketan ibiltzie zin".
Sokoliñ, sokoliñe. Intxaur azalaren tinta. "Intxaurrek
jasotzen eon naiz ta eskuk sokoliñez beteta dauzket".
Sopak eiñ. Harriak uretara bota eta saltoka saltoka ibiltzen
denean.
Sopero, soperue. Losintxan ibiltzen dena. "Aldeiek emendik,
sopero orrek!".
Sotamano, sotamanue. Pelotaz ari garenean, airez jotzeari
deritzo.
Santu artue. Gustokoa, atsegina. "Beiñe ezta izen moteil
ori gure etxin santu artue".
Sapai, sapaixe. Ganbara. "Sapaixen eukitzeitteu tratorie
ta olako gauzek". Ikus ganbara.
Sapato, sapatue. Larunbata. "Len aste bukaerie ostirelin
aste zan, oiñ berriz, sapatuten, baiñe alare juergako
egunik ederrena izatea".
Sartu-ertena. Bisita azkarra. "Amamana nitxin sartu-ertena
eittea"·
Sasiletrau, sasiletraue. Jakintsua, ikasketak dituenari
buruz esaten da, zentzu peioratiboa du. "Ze esan ber
eteiu sasiletrau orrek".
Sasoi, sasoie. 1. Garaia. "Afai paxarie eitteko sasoien
allau zeate". 2. Indarra, osasuna. "Mendire juteko
sasoie badauket ondik".
Sasoko, sasokue. Gariakoa. "Sasoien sasoko berdurek
jatie gustatze zaku".
Sastraka, sastrakie. Sasitza. "Sastrakie erretzen ai diz
bire ertzin".
Satisfaixo, satisfaixue. Uztea. "I daukek satisfaixue".
Saxau. Saiatu. "Ni neu zaxau naiz beti umiei aurrea bidie
irikitzen".
Segidan. Ondoren, jarraian. "Gure aitten segidan anaxek
artu zeben".
Seittun. Berehala. "Seittun etorriko naiz, errekau bat eittea
nijue".
T
Azkoittiko euskerie 109
S
Azkoittiko euskerie 108
T
Taberna, tabernie. Taberna. "Beti taberna berdiñetan ibiltze
gaittun, ez ten zaille gu topatzie".
Taju. Fundamentua. "Egun erdixe tajuzko ezerre eitteke
pasau diat".
Taka, takaie. Kolpea, bai fisikoa bai psikologikoa.
Takar, takarra. 1. Ukipenari dagokionez, latza. "Esku oso
takarrak eukitzeittu, beti krema berezixe erosi ber izeteu".
2. Pertsonaz ari garenean, abileziarik, trebetasunik
gabea. "I oso takarra aiz lan fiñ auek eitteko!". 3.
Izaeraz, zakarra. "Aiñ da takarra, iñok eztula nai izeten
bearekin jolasin ibilli".
Talleto, talletue. Teilatua. "Uda ontan baserriko talletue
konpondu ber deu anaixek".
Talo, talue. 1. Taloa. 2. Lurrera erortzean ipurdian atera
ohi den lokatzezko orban borobila. "Ipurdixe potzun
jarri ta or ibilli zan partido osue atzin talue zula".
Tariketa, tariketie. Alpargatan josteko modu bat da.
"Makinin eiñ berrin eskuz eitte gendun tariketan".
Tarra(t)x, tarra(t)xa. Narratsa. "Tarratxa zea ba! Nik eztakitt
lurrin bueltaka ibiltze al tzean, eo ze!".
Tarrata, tarrataie. Arropa puskatzerakoan egiten den irekidura.
"Maratillikin trabau ta tarrataie eiñ nun alkondan".
Tarteko, tartekue. Familiakoa. "Oxek gure tarteko eitteie,
gure ama zana oxen aitten lengusue".
Tente. Zutik. "Sasoi baten ez nekixen zutik eotie zer tzan,
tente bai".
Su piztaille, su piztaillie. Beti ingurukoak nahazten edo
amorrarazten dabilena. "Su piztaillie aiz ba, inguruk ez
baittuk naasten ez aiz pozik eoten".
Sube, subie. Sugea. "Erloa guzela subik erten ziun".
Subelingera, subelingerie. Sugandilla. "Gaztetan asko
gustatze zikun subelingerak arrapatzie, gero buztena
moztu ta nola moitze zin ikusteko".
Sufestak. Suzko erreberak. "Andramaxetan eon izen die
sufestak".
Susa. Behia ar eske dagoenean. "22 egunez bein eotea
beixe susa".
Sutur, suturre. Sudurra. "Suturre autsi diat".
Sutxerren, sutxerrena. Urpeko untzia. "Sutxerrenak urpin
eote zin ta barkuek gaiñien".
Suzko erreberak. Ikus sufestak.
T
Azkoittiko euskerie 111
T
Azkoittiko euskerie 110
Toke, tokie. 1. Pelota bizia denean "tokie" daukala esan
ohi da. 2. Pelotak hotsa duenean. "Pelota orren tokie
gustatze zitek". 3. Pelotariak duen ukitua. " Pelotai
onek toke berezixe dauke". 4. Pertsona batek duen
ukitu berezia, gehienetan era peioratiboan. "Famili
ortan danak daukebe toke ori".
Tokittea. Zerbait edo norbait oso urrutira joan dela adierazteko.
"Je! tokittea jun da ba gizon aure!".
Tokitteko, tokittekue. Zerbait edo norbait oso urrutikoa dela
adierazteko. "Tokitteko jendie etorri da". Ikus lekuteko 1.
Tokolo, tokolue. Betekada, enpatxua. "Familiko bazkaixetan
kriston tokolue arrapatzet beti".
Tolle, tollie. Arrain mota bat. "Arrandeire jun, ta nola ez
nakinun zein arrai erosi, tolle artu nun".
Tolostau. Doblatu, tolestatu. "Ixiritte dauzketen erropa
guztixek, tolostau ta gordetzie falta zat".
Tontamentin. Akordatu ere egin gabe. "Tontamentin jende
pillue juntau gea".
Tonto plantan. Akordatu ere egin gabe. "Tonto plantan
mozkor galanta arrapau gendun". Ikus tontamentin.
Tontolapiko, tontolapikue. Tentela. "Tontolapikue aiz ba!
Ez aiz festikin enteratzen!".
Tortolox, tortoloxa. Taba, kurkulux, saka, txoko.
"Tortoloxin jokau gendun".
Tortoloxetan. Tortoloxakin jolastu.
Total. Erabat, guztiz. "Gaur eguneko pelota eittie ta lenokue,
total diferentik die".
Tia. Neska. (Gazteen artean erabiltzen da batez ere eta
amaierako bokalean azentua darama).
Tio. Mutil. (Gazteen artean erabiltzen da batez ere eta
amaierako bokalean azentua darama).
Tipa, tipie. Neska. "Tipa ori beti berandu sartzea autobusin".
Ikus tia.
Tipo, tipue. Mutila. "Pistina jute naizen bakoitzin tipo ori
eotea sokorrista, besteik etzat tokau". Ikus tio.
Tiposo, tiposue. Itxurazkoa. "Gizon tiposueda ba, beak
dauken edadeako".
Tiraizo, tiraizue. Joera. "Gure Mikelek beti euki du kanpoako
tiraizue ta azkenin junda urtebete kanpoa".
Tire ona. Pilota ona jokorako. "Tire oneko pelotie tokatzik
alde aundixe eukitzeu".
Tiren ibilli. Azpitik ibiltzen den pilota.
Tirisi, tirisixe. Tisia.
Tirtiri, tirtirixe. Ipurdikara. "Ezin du geldik eon, tirtiri utse da".
Titera, titerie. Ditarea. "Josteko beti ibilli izen det titerie".
Titoli, titolixe. Maritxua. "Igorri nesken gauzek, danak
gustatze zaizko, ori titolixe dana".
Toaja, toajie. Eskuoihala. "Ez aztu plaireko toajie ematie".
Toka. Jolas bat. Eskuarekin burnizko borobil batzuk botatzen
dira eta makil batean jo behar da.
Tokan. Besoa bularraren parean lotuta eraman. "Besue
tokan euki du jundaneko bi illebetin".
T
Azkoittiko euskerie 113
T
Azkoittiko euskerie 112
Trokel, trokela. 1. Makina. 2. Mozkorra. "Andramaxetan
beti eundeko trokelak arrapatzeittu, eztao ortako eskubideik".
Tropoillo, tropoillue. Elkarren gainean, nahastuta. "Ortxe
dauzken erropa danak tropoillun, oe gaiñin".
Trukau. 1. Aldatu. "Txikiten nei geixena kromuk trukatzie
gustatze ziten". 2. Bihurritu. " Antxintxike nijula ankie
trukau ziten".
Ttanttan, ttanttana. Txarrastada. "Kafiei botaixozu patxaran
ttanttana, faorez".
Ttanttun. Eran, moduan. "Gu aizpe danok gure ttanttun
ibiltze gea".
Ttunttun, ttunttune. Danbolina. "Txistue ta ttunttune jo zittun
ber garaixen". Ikus danboliñ.
Tuer, tuerra. Begibakarra. "Gure anai gaztie tuerra geldiu
zan begireko eman zixoben botike batekin".
Tuntun, tuntune. Zontzona, leloa. "Tuntune aiz ba, benetan!".
Tutik ez. Ezer ez. "Tutik ez tet ulertu".
Txafaburo, txafaburue. Suziria, txapligua. "Gure erriko
jaixetan eoteien txafaburuk eztie bate earrak izeten".
Ikus etxafuru.
Txakur aundi, txakur aundixe. 10 zentimoko txanpona.
"Garai axetan etzan oiñ bezela izeten, txakur aundi bat
euki ezkeo eundokue izete zan".
Txakur eztul, txakur eztule. Eztul gogor eta itsusia.
Txalana bota. Botaka egin. "Txalana bota ta orduntxe
librau nitzen".
Trabena, trabenie. Taberna. "I! Julianek trabenie iriki
omen dik!". (Taberna eta trabena biak erabiltzen dira).
Trago, trague. 1. Tragua. "Trago bat kendukoizut". 2.
Errondan ateratzen den edaria. "Oingo ontan nik
eskaukoiñat danantzako trague".
Trakets, traketsa. Baldarra, dorpea. "Gauze danak geizki
eitteittuk moteil! I baiño traketsoik eztiat iño ikusi".
Tranpal, tranpala. Ikuluetan egoten den atea, ireki eta
belarra botatzeko. "Iriki zak tranpala, emen zitoztek ta
bestik tratoreka belarrakin".
Transito, transitue. Pasabidea. "Gure etxeko transitue
luzie dek irikin konparau ezkeo".
Trauska, trauskaie. Zerbaiti kendutako zati bat. "Emaien
ogi trauskaie ederra zion da".
Tren mutur-beltza. Iketzarekin ibiltzen zen antzinako trena.
Trintxe, trintxie. Egurra lantzeko tresna, zizela. "Arrixetan
izenak grabatzeko trintxie ibiltzeu arek".
Trintxera, trintxerie. Euritarako jaka. "Euri asko ari du ta,
jantzizu trintxerie kalea erten aurretik".
Tripejan, tripejana. Urduritasuna. "Notie jakin arte, euki
gendun tripejana politte izen tzan ba!".
Tripeka, tripekaie. 1. Asko jaten deneko sentsazioa.
"Etzat geixo sartzen, kriston tripekaie dauket". 2. Sabel
handia. (Gazteen artean). "Ori tripekaie daukekena!".
Tripeko botoie. Zilborra. "Gure umiei, gustatze zako beintzet
tripeko botoien jolasin ibiltzie".
Trokel berekuk. Berdinak. "Trokel berekuk dittun oxek,
berdiñ-berdiñek dittun ta".
T
Azkoittiko euskerie 115
T
Azkoittiko euskerie 114
Txepel, txepela. Geldoa, motela. "Txepela aiz ba! Ez aiz
ezertako animatzen".
Txermen, txermena. Udarea. "Guk txermena ezateixounai
beste batzuk udarie esateixobe".
Txermena, txermenie. Udarea. Ikus txermen.
Txiba. Bi kanikak elkarrekin jotzen dutenean. "Txiba eitte
gendunin, batek bestin kanikie irabazte zun".
Txiki, txikixe. 1. Txikia. 2. Droga munduan, porroa edo arra.
Txiki-txiki eiñ. 1. Apurtu. "Kolpin ondoren, kotxie txiki-txiki
einde geldiu zan". 2. Jipoitu. "Pakin ez banaun lagatzen,
txiki-txiki eingo aut".
Txikori, txikorixe. Txikoria. "Gure etxin beti eiñ izen da
kafie txikorixekin".
Txilindro, txilindrue. Bideko eta errepideetako galipota
lautzeko makina.
Txilindruk arrapau. Oso gaizki osasun aldetik edo biharamunaz.
"-Nola ao? -Txilindruk arrapaute".
Txilipurdi. Buelta. "Ondarretan txilipurdike ibltzie gustatze zako".
Txime arro, txime arrue. Ile arro edo nahasia. "Txime arro
oxekin itxurebe zaude".
Txime luze, txime luzie. Ile luzea. "Txime luze ori, etzat
bate gustatzen".
Txime, tximie. Ilea. "Noa zuez ola? Noiz orraztu ber dittuzu
txime oxek!".
Tximixo, tximixue. Tximinoa. "Tximixuk ikusi nittun
Kabartzenon".
Txalana eiñ. Botaka egin. "Sapatun mozkor galanta arrapau
ta txalana eiñ omen tzun".
Txandar, txandarra. Kirola egiteko erropa. "Txandarra
erosi det polideportiboa juteko".
Txango, txangue. Beso-euskarria. "Besue txangun euki
det ilebete batzuten".
Txanka, txankie. Kartajokuan, hamarrekoa.
Txankamalo, txankamalue. 1. Txorimaloa. "Aittittek beti eukitzezun
txankamalue baratzan". 2. Pertsona hanka luzea.
Txapitule, txapitulie. Halamoduzko estalpea. "Txapitule
baten azpixen eon giñen ekaitze bukau arte".
Txaplanin. Ezer handirik egin gabe egon. "Goiz erdixe txaplanin
bota deu lan aundik eiñ gabe".
Txara, txarie. Baso zikina, nahasia.
Txarki. Gaizki. "Txarki in dek ori".
Txarrantxa, txarrantxie. 1. Abarketagintzan, txortan egiteko
erabiltzen zen haria. 2. Arantzadun alanbrea. "Gaur
arratsaldien txarrantxie ipiñi ber deu esolatik esola".
Txarrasta, txarrastaie. Txarrastada. "Botaixok txarrastaie
(anisa, pattarra) kafiei". Ikus ttanttan.
Txarretera, txarreterie. Zirritua, brageta. "Ixoizu prakan
txarreterie, kaltzontzilo danak ikuste zaitzu ta".
Txarro, txarrue. Pitxerra. "Zerbeza txarrue ataizak!".
Txartxo, txartxue. Justu txarra esanahiaren kontrako
zentzua hartzen du –txo atzizki txikigilea izenondoari
gehitu diogunean. "Txartxue den ba loterixe tokatzie,
bal dakin zenbat gauze eiñ leizken!".
T
Azkoittiko euskerie 117
T
Azkoittiko euskerie 116
Txiribi, txiribixe. Egurrezko txirlora. "Txiribixe beire sartu
zikon ta bajan dao".
Txirri, txirrixe. Porroa, kanutoa. Ikus petardo 3.
Txirrinkie. Burdinazko uztaia, (ume jolasa).
Txirrist eiñ. Labaindu. "Txirrist eiñ ta ibaire eroi nitzen".
Ikus lapratx eiñ.
Txirrista, txirristie. Tobogana. "Txikitten gora ta bera ibiltze
giñen txirristan".
Txitxarra, txitxarrie. Porro edo kanutoaren azkeneko zatia
edo muturra. "Nei txitxarra laatze baizute, konforme!".
Txixe. Pisa. "Festatan kalin, txixe usai galanta eotea".
Txofertu. Gidatu. "Aspaldixen eztiñat txofertu ta perezikin
natxion".
Txokau. Harritu. " Goizo etorri zala? txokatze zitek".
Txokotik zabalea jo pelotie. Pilota jokuko espresioa.
"Atanok askotan eitte zun sake au, txokotik zabalea
pelotie joiez".
Txokun dejada. Pilota jokuan erabiltzen den hitza. (ETBn
ñakua).
Txoliñ, txoliñe. Kaskarina. (Emakumezkoetan bakarrik).
Txongo, txongue. Urdai azpiko hezurra azken haragi
ondarrarekin.
Txori, txorixe. 1. Txoria. 2. Koleta. "Txori politte eiñ dizu
gaur amak". 3. Zakila. "Txarreterie ezpazu ixotzen txorixek
anka eingoizu". 4. Besapeko handitura.
"Galtzarpin txorixek erten emen dixo ta dana kejaute
dabil".
Txoriburu, txoriburue. Txoliña. "Hamalau urteko txoriburue
ematezu ointxe".
Tximoso, tximosue. Ile narraza. "Bi tipo tximosokin pasau die".
Tximu einde. Blai eginda. "Atte ta ni tximu einde, izerditten,
talla jasotzen ibilli gea".
Tximu eiñ. Blai egin. "Zaparraiek arrapau ta tximu einde
aillau giñen".
Txinara, txinarie. Enara. "Txinarak abixe eiñ debe gure
teillatun".
Txinbanban. Gaztelerazko en la babia. "Ikasle gexenak
gaur eun txinbanban eoteie, ez die gauzen erdixekin
enteratzen".
Txindurri, txindurrixe. Inurria. "Udan txindurri asko ikusteie
negureko beaxen jatekue gordetzen". (Txingurri
ere erabiltzen da).
Txindurrittu. Lo hartu, inurritu (besoak, eskuak, hankak...).
"Ezkerreko ankie eskubikun gaiñin denbora
asko euki det ta txindurrittu eintzat".
Txinge, txingie. Kanaletan egoten den burnizko sarea.
Txingor, txingorra. Kazkabarra. "Aurtengo negun eztu
txingorrik bota".
Txingure, txingurie. Ingudea. "Perratzaillien mallukikin txingurie
gogortzeun bezela, segie txinguran pikau eittea".
Txintxerriñin. Jolas bat, hanka bakar baten gainean saltoka
ibili behar da harri bati joka.
Txipi-txapa. Ikus txipili-txapala 1.
Txipili-txapala. 1. Apaingarri madukoak baina ez kalitate
onekoak. "Txipili-txapala asko zauzken". 2. Han eta
hemen ibili denbora luzean, gauza batean ez baizik
hemen pixkak eta han beste pixka bat. "Txipili-txapala
ibiltzie gustau zako orri, gauze bat natul bukatzeke".
U
Azkoittiko euskerie 119
T
Azkoittiko euskerie 118
U
Udea. Urteko urtaro bat, uda. "Udean Benidorrea jute gea
illebete".
Ugazume, ugazumie. Semeordea.
Ugezaizpe. Ahizpaordea.
Ugezanai, ugezanaxe. Anaiaordea.
Ugezarreba. Arrebaordea.
Ujelak. Uholdeak, uriolak. "Ainbeste euri eiñ tzun 1983ko
uda artan, azkenin ujelak eon tzila".
Ulu, ulue. 1. Landare mota bat, oloa. 2. Oloaren fruitua.
Ume mukizu, ume mukizue. Haur mukizua edo txikia
zentzu peioratiboan. "Ume mukizu oxek gaiñetik ezin
kendute ibiltze naiz beti!".
Umeeitteko. Behia txahala edukitzeko. (Pertsonekin ere
erabiltzen da).
Umesentittute. Behia txahala edukitzeko. Ikus umeeitteko.
Urre zamarrin. Gertu. "Bi aizpe urre zamarrin bizi die".
Urrin. Gertu. Ikus urre zamarrin.
Usa(d)ixo, usa(d)ixue. Ohitura. (Usario ere erabiltzen da).
Usau. Erabili. "Pelotie usautekun goxatzea".
Usei gozo, usei gozue. Lurrina, perfumea. "Usei gozue
botata azaldu zikunan".
Uskeri, uskerixe. Oso gutxi, miseria. "Uskeri bat kobratze
gendun garai artan, ta lana onenan pare eitte gendun".
Txorimalo, txorimalue. 1. Txoriak uxatzeko pertsona itxurako
panpin handia. 2. Inuzentea, ganoragabea.
Txorimoño, txorimoñue. Umeen buru gaineko koleta.
Ikus txori.
Txoripitto, txoripittue. Leloa, batzutan zentzu maitakorrean.
"I aiz txoripittue!".
Txorkatille, txorkatillie. Orkatila. "Txorkatillie trukau det
ta illebeteako dauket bedie".
Txorroskillo, txorroskillue. Zorrozkailua. "Txorroskillue
ber detan bakoitzin, ezin billaute ibiltze naiz".
Txorta preskue eiñ. Larrua jo berria. "Txorta preskue eiñ det".
Txorta, txortie. 1. 5 dozena, alpargata munduan. 2.
Sexua. "Gaur txorta giro zion".
Txortan eiñ. 1. Abarketa munduko terminoa, alpargatak
josi. 2. Larrua jo.
Txosta. Pelotak horma eta zoluaren arteko ertza, erpina
jotzen duenean. "Garai aixetan txosta asko eitte zan".
Txota, txotie. Kartetan, txanka. "Urrezko txotie irtetzie
komeni zat".
Txotx, Txotxa. Zotz, ziri. "Txotxakin eskulanak eitten jardun
deu".
Txurten, txurtena. Fruten kertena. "Sagarra txurten da
guzti jateu orrek".
Txusperreko sagardo, txusperreko sagardue. Txotx
berriko sagardoa.
Txuster, txusterra. 1. Hainbat fruituren kertena. "Sagarra
jaten asi te txurtenare jateixo orrek". 2. Zigarro edo porroaren
azken muturra. "I! Txusterra pasaien bein-tzet!".
Txuta, txutaie. Ostikoz emandako kolpea. "Jotzemaut txutan!".
X
Azkoittiko euskerie 121
U
Azkoittiko euskerie 120
X
Xakel, xakela. 1. Igela. 2. Azkoitiarra. "Axkoittikuei xakelak
otseitteiube".
Xano, xanue. Pertsona xaloa, inozoa. "Azkoittiarrak xanuk
omen gea" .
Xapo, xapue. 1. Zapoa. 2. Azpeitiarra. "Azpeittikui xapuk
otseittexobe".
Xaputar, xaputarra. Azpeitiarra. Ikus xapo. "Xaputarran
kontra fuelin jokatze gendunin anbiente earra eote zan".
Xar, xarra. Agurea, edadetua. "Xar ori beti pasiren ibiltzea".
Xarga, xargie. Sarea bezalako tela.
Xarrera, xarrerie. Esprinta. "Ori xarrerie eiñtzuna, berko
lelena aillau!".
Xaxau. Aizkatu, zirikatu. "Txakurre xaxau ta xaxau ibiltze
bazea azkenin ortzaka eingoizu."
Xaxtar, xaxtarra. Txikia, narratza. "Erropa xaxtar ori botatzeko
morun daukezu".
Xeen, xeena. Patatari ateratzen zaizkion kimu sortak.
"Patatak xeenez betetzen ai die ainbeste denboran
eukitte". Ikus ernemuiñ.
Xei. Sei zenbakia. "Xei bat aldiz otseiñ du gaur onea".
Xelebre, xelebrie. Berezia. "Gure kuadrilleko Mikel oso xelebrie
da, sekule eztu nai izeten festata jutie lagunekin".
Xeme(i)ko, xeme(i)kue. Bost zentimoko txanpona.
"Xemekoike etziten gelditzen".
Ustel, ustela. 1. Galdua (janaria, fruituak...). "Sagar au
ustela dao". 2. Pertsona makala. "Beti kejatzen, ustela
aiz ba!".
Ustu. Puzkerra bota. "Batemat earki ustu da beintzet!".
Ustualdi, ustualdixe. Fisiko eta psikologikoki barruan
dagoena bota. "Esan berrekuk esan al dittuk? ustualdi
earra artu dek ordun!".
Uxau. Izutu, ikaratu. "Txorimalue ematek ointxe, jendie
uxatzen".
Uzkerbutroiek. Galtzontziloak. "Len garai batin, aittittek
eta uzkerbutroiek ibiltze zittoben, oiñ berriz kaltzontzillo
motz-motzak".
Z
Azkoittiko euskerie 123
X
Azkoittiko euskerie 122
Z
Zabaletik zabalea. Zabalean jo eta zabalean pilota uztea.
"Txoko plantan artu ta pelotie zabaletik zabalea botatze
zun".
Zabalin dejada. Pilota munduan erabiltzen den hitza.
Zai, zaixe. Birrina, zahia.
Zail, zaille. Zaila. "Zaille da hariketa au, e?".
Zaiñ-eten, zaiñ-etena. Giharra etetea. Ikus aragi etena.
Zaiñ-tirau, zaiñ-tiraue. Uzkurdura.
Zaiñ-tiretu, zaiñ-tiretue. Uzkurdura. Ikus zaiñ-tirau.
Zaixe jo. Erropa jo.
Zakar, zakarra. 1. Hautsa. "Zakarra sartu zako beixen". 2.
Zaborra. "Ganbarako zakarrak atatzen ibilli gea". 3.
Izaeran lehuntasunik ez duen pertsona. " Geo ta zakarro
dao gure ori!".
Zaku. Zakue. 1. Zakua. "Patata zakue erosi deu almazenin".
2. Lo zakua. "Zakue iñok prestautekue omen tzeben".
3. Tripa handia. "Ezkondu danetik zaku earra
bota du".
Zaldi, zaldixe. 1. Baserriko zaldia. Ikus Kaballue. 2.
Kartajokuan hamaika, zalduna.
Zaldun, zaldune. Kartajokuan hamaika, zalduna. Ikus zaldi 2.
Zamorru, zamorrue. 1. Intsektua. "Zamorru ako izete zan
ordun". 2. Pertsona bati buruz gaiztoa dela adierazteko.
"I aiz zamorrue!".
Zanbra, zanbrie. Zortea, zoria. "Ondo bizi gaituk, ori zanbrie
guk!".
Zanpan, zanpana. Leloa. "Zanpana aiz ba, neska!".
(Emakumezkoetan bakarrik erabiltzen da). Ikus txoliñ.
Xerrada, xerradie. Haragi zarrastada. "Goiko baserrixen
askotan eitte gendun amarretakue, xerradie patatakin".
(Xerrara ere erabiltzen da).
Xextra, xextrie. Iskanbila, "Bi aizpe batea eon ezkeo, xextrie
tarteko".
Xipo, xipue. Pintzela. "Xipue ibilli ta geo, ondo garbiu".
Ikus ixipo.
Xipulada, xipuladie. Gaixotasun mota bat, erisipela.
Xipule, xipulie. Ikus xipulada.
Xipulero, xipulerue. Ilea garbitu gabe, koipetsu, narraz
daramana. "Ze xipulero piure da ori?".
Xira, xirie. 1. Plastikoa. "Xira batekin tapau mueblik ez
bustitzeko. 2. Euritako arropa. "Eunpasa juteko bazpare
xirie artu".
Xirimiri. Lanbroa. "Xirimiri onekin dana blai einde bukau
ber deu".
Xirkue eiñ. Futbolean dribling egin.
Xittel, xittela. Petrala . Erraz haserretzen den pertsona.
"Andereño xittela tokau zaku ba aurten!".
Xur, xurre. Zuhur, dirua gastatzea kostatzen zaiona.
"Pezetaike eztu barkatzen, xurre da ba!".
Z
Azkoittiko euskerie 125
Z
Azkoittiko euskerie 124
Zimentoixope, zimentoixopie. Eliz atariko arkupea,
lehen hildakoak elizan sartzen ez zirenean edukitzen
ziren tokia.
Zinbili-zanbolo, zinbili-zanbolo. Kulunka. Ikus zinbulu-zanbulo.
Zinbulu-zanbulo, zinbulu-zanbulue. Kulunka. "Zinbuluzanbulun
ibilli giñen parkin umikin".
Zintz eiñ. Muskirak kendu. "Mokuk dauzketzu, zintz eizu
kentzeko".
Zirriborro, zirriborrue. Arreta gabe egiten diren irudi edo idatzi
ulerkaitzak. "Kuaderno dana zirriborroz beteta zauken".
Zirtzill, zirtzille. Bizia, pikaro samarra ere bai. "Betittik
izen da zirtzill xamarra".
Zisko, zizkue. 1. Presetan, uran bidea ixten dion plaka. 2.
Egoera txarrean dagoenak ere "zisko einde" dagoela
dio. "Eun osun lanin pasau diñat ta zisko einde natxion".
Zizipaza. Zipi zape hitz egin. "Zipizapa itzeitteu betitik".
Ziztriñ, ziztriñe. Txukunaren aurkakoa. "Praka ziztriñ oxekin
irten eiñ ber din pertsonik kalea!".
Zokor mazo, zokor mazue. Zokorrak apurtzeko tresna.
"Jotzemaut zokor mazukin burutik bera!".
Zokor, zokorra. Mokorra, lur zati trinkoa.
Zolki, zolkixe. Emakumeak buruan ematen zuten zapi
modukoa, gero gainean emaulkia eramateko.
Zontzon, zontzona. Leloa. (Emakumezkoekin bakarrik
erabiltzen da). Ikus zanpan.
Zopa eiñ. Busti. "Eiñ tziun zaparraiekin zopa eiñ giñen
etxea aillatzeako". Ikus tximu eiñ.
Zopako, zopakue. Baratzuri zopa egiteko ogia. "Zopako
ogixe falta zat erostie".
Zapoka. Ume jolasa, eskutaketan. "Gu len sapoketan ibiltze
giñen, oingo gaztik berriz, ixkutaketan ibiltzeie" .
Zapoketan. Ume jolasa, eskutaketan. Ikus zapoka.
Zar, zarra. 1. Haundia. "Hau dek txakur zarra!". 2. Zaharra.
Ikus xar.
Zarbo, zarbue. Pertsona iluna, zamorroa. "Joxe dek zarbo
zarra!".
Zarbo-zarbo, zarbo-zarbue. Gaizto-gaiztoa. "Betitik izen
dek zarbo-zarbue". Ikus zamorru 2.
Zarrapastan. Arrastaka. "Beti txaketie zarrapastan emateu".
Zartau. Pitzatu. "Otzakin ezpain danak zartau zaizko".
Zasta, zastaie. Ziztada. "Albandorratzakin zazta earra artu nun".
Zelemiñ, zelemiñe. Alea neurtzeko neurria.
Zelemon eiñ. Edozer gauza egin. "Xelebrie unan zelemon
eitte ziñan".
Zeletan. Ezkutuan begiratzen. "Alkatie bere kontsejukin
eoten zanin, an eote zan bere laguntzaillie, leixo atzin
zeletan alboko erriko alkatiei kontatzeko geo".
Zemateko. 1. Zenbat denborako. "Zemateko ao?". 2.
Zenbateko balioa duen zerbaitek galdetzeko.
"Zematekuk die piper auek?".
Zesto, zestue. Otarra, pilotak gordetzeko. "Zestun pelota
diferentik eote zin".
Zikin estali, zikin estalixe. Zikindu arren antzematen ez
dena. "Kolore ilunek zikin estalixek die".
Zikinontzi, zikinontzixe. Zakarrontzia. "Kaletan zikinontzi
geo ta gutxixo daude".
Zikire. Gutxienez. "Zikire kontau baziun, lagunduko giñon".
Azkoittiko euskerie 127
Z
Azkoittiko euskerie 126
BIBLIOGRAFIA
• ARGOITIA, J.A.; AZKARATE, N. eta GEZURAGA, X.:
Eibarko euskararen esaerak eta bestelako berezitasun batzuk.
Eibar: Eibarko Udala, 1998.
• ASKOREN ARTEAN: Hizkuntzalaritza hiztegia 1-2.
Donostia: Elkar, 1982.
• ETXANIZ, N.: Kartak (idazkiak) ¿Nola idatzi euskeraz?
Idazki sorta. Zarautz: Itxaropena, 1950.
• ETXANIZ, N.: Izotz kandelak. Gobernadore jaunari eta beste
zenbait jauni (gutunak). Donostia: Elkar, 1992.
• FRAILE, I. ea FRAILE, A.: Oiartzungo hizkera. Oiartzun:
Oiartzungo Udala, 1996.
• GARATE, G.: Erderakadak. Euskaraz ongi mintztzeko hiztegia,
zazpi probintziako adibideak. Bilbo: Mensajero, 1988.
• ITURAIN, I. eta LOIDI, L.: Orioko euskara. Orio: Orioko
Udala, 1995.
• MITXELENA, K.: Orotariko euskal hiztegia. Bilbo:
Euskaltzaindia, 1987-1999.
• NARBAIZA, A.: Eibarko euskara. Gutxiespenaren historia.
Eibar: Eibarko Udala, 1998.
• SARASOLA, I.: Euskal hiztegia. Donostia: Kutxa
Fundazioa, 1996.
• USABIAGA, A.: "Gazte hizkera", Gaztetxulo, 5. Zbk, 1999.
• ZAVALA, A.: Atano ta Estrada bertsolariak. Tolosa: Auspoa,
1982.
• ZAVALA, A.: Azkoitia’ko zenbait bertsolari. Tolosa: Auspoa,
1970.
• ZAVALA, A.: Juan Maria Zubizarreta bertsolaria. Tolosa:
Auspoa, 1982.
Zopizerrin eiñ. Belarra mozteko lanetan ihardun.
Zopizertu. Belarra azaletik moztu.
Zorau. 1. Galdu (esnea). "Esnie frigorifikun oinbeste denboran
zorau eintzat". 2. Erotu. "Golpe bat artu zun
burun ta zorau eiñ tzan".
Zorne, zornie. Zolduta dauden zaurietan eratzen den likidoa.
"Irikixe zorniekin, dana geiztotute dauke".
Zorro, zorrue. Poltsa. "konpratako zorrukin kargaute etorri
da etxeaiño".
Zuetz, zuetza. Belar meta. "Atzo bi zuetz eiñ gitxian baserri
ondun".
Zuiñ, zuiñe. Lurrean egindako marra. Helmuga. (Nemesio
Etxaniz, 1992).
Zukutu. Patata, garbantzua... sardeskaz zapaldu.
Zulder, zulderra. Azalean sortzen den garau zoldua.
"Aitorrek aurpegi osue zulderrez beteta eukitze zun,
baiñe alare, mutil earra zan ba!".
Zuloko, zulokue. Zuloko belarra. "Zuloko dana ustu ber
da lelengo".
Zumeka, zumekie. Zumezko makiltxoa. "Zumekie uretan
laga ber da pixket biuntzeko".
Zumitze. Adar emea eta malgua, saskigintzan erabiltzen
dena. Ikus zumeka.
Zurrusta, zurrustaie. Esnifatzeko arra. "Zurrusta mat artu
dula antzemate zako".
Zurrute. Edana. "Aste bukaeratan zurrute majo ibiltzeu
orrek".
Zurrutero, zurruterue. Asko edaten duena. "Zurrutero
xamarra da gure aitte, beti gustau izen tzako jan da
eran ondo eittie".

 

 

Compra - vende - alquila tu piso en  Azkoitia

www.alpiso.net  www.alkila.net
Anuncios de venta de pisos Anuncios de alquiler de pisos
Venta de pisos en Azkoitia Alquiler de pisos en Azkoitia
Venta de locales en Azkoitia Alquiler de habitaciones en Azkoitia

 

 

 


 Otros links:

venta pisos Azkoitia 

venta pisos Azpeitia 

venta pisos Beasain 

venta pisos Bergara 

venta pisos Deba 

venta.pisos.Eibar 

venta pisos Elgoibar 

venta pisos Hernani 

venta pisos Hondarribia 

venta pisos Irun 

venta pisos Mutriku 

venta pisos Ordizia 

venta pisos Orio 

venta pisos Pasaia 

venta pisos Tolosa 

venta pisos Zarautz 

venta pisos Zumaia 

venta pisos Zumarraga 

venta pisos Alsasua 

venta. isos Baztan 

venta pisos Tudela