santuenak‎ > ‎

0809teresabenedikta


Santa Teresa Benedicta de la Cruz  (Edith Stein)


Dagonilaren 9an


 
 

Sarrera-Oharra

    Senideok: gaur omentzen dogun santea, Edith Stein (gero TERESA BENEDICTA), gaur-gaurko santea dogu; judegua zalako hil eben naziek. Hareek nazino handi bat, kutsatu bako nazinoa, garbia ta erakusgarria nahi eben. Nazinoa euken jainkotzat. Eta jainko horrek itsututa "garbitzen eben" zikinkeria guztia: gaisoak, gutxituak, judeguak... Edith Steinek kristautasuna besarkatu eta komentu baten sartu zan Kristoganako maiteminez. Izan daigula eredu, Kristoganako maitemina bilatzeko eta "garbitasuna" besteak paretik kenduta barik, geure sasi-jainkoak baztartuta lortzeko.



Abadearen agurra

† Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean.

—Amen.

† Jaungoiko gure Aitaren eta Jesukristo gure Jaunaren grazia eta bakea zuekin.

—Bedeinkatua Jaungoikoa, Jesukristo gure Jaunaren Aita.



DAMU-OTOITZA

† Senideok, autor daiguzan gure pekatuak, misterio santuak ospatzeko gai izan gaitezan.


—Jesus Jauna, behartsuen babesle zarana. ERRUKI, JAUNA.

—Jesus Jauna, makalen eta ezinduen indarra zarana. KRISTO, E.

—Jesus Jauna, pekatarien itxaropena zarana. ERRUKI, JAUNA.


† Erruki dakigula Jainko guztiz ahaltsua eta gure pekatuak parkaturik eroan gai-zala betiko bizitzara.

—Amen.



Aintza

Jauna, gure Jainkoa:     BEDEINKATUA ZU

Zeru-lurren egile:         BEDEINKATUA ZU.

Guztien Salbatzaile:     BEDEINKATUA ZU.

Gure Jabe zara-ta:    BEDEINKATUA ZU.


Jesus, Jainko-Semea:   BEDEINKATUA ZU.

Guregaitik hil zara:        BEDEINKATUA ZU.

Aitak biztu zaitu-ta:      BEDEINKATUA ZU.

Gure artean zagoz:     BEDEINKATUA ZU.


Espiritu Santua:             BEDEINKATUA ZU.

Bizien bizigarri:              BEDEINKATUA ZU.

Poz-emoile bikaina:        BEDEINKATUA ZU.

Negarretan pozgarri:   BEDEINKATUA ZU.



Otoitza

Gure gurasoen Jainko: zeuk eroan zenduan Teresa Bendikta martiri santua zure Seme kurutzeratua ezagutzera eta hari heriotzaraino jarraitzera; emoiguzu bere laguntzaz, gizaki guztiek autortu daiela Kristorengan euren Salbatzailea, eta bere bitartez betiraun guztian ikusi zaiezala. Zugaz eta Espiritu santuagaz batera Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldi guztietan.

—Amen.



Irakurgaiak:


Lehenengo irakurgaia  (Os 2, 16b. 17b. 21-22)

    Oseas profetak bere emaztearen zintzotasunik ezaz parekatzen dauz Israelgo herriak Jainkoagaz dauzan hartu-emonak eta argi izten dau Jainkoak harenganako dauzan ardurea eta errukia.


Emaztetzat hartuko zaitut betiko.


Oseas profetearen liburutik   (Os 2, 16b. 17b. 21-22)


Honan berba egiten dau Jaunak:

«Nik neuk liluratuko dot,

basamortura eroan

eta bihotzera berba egingo deutsat.

Han bere gaztaroan lez erantzungo deust,

Egiptotik igon ebanean lez.

Neure emazte egingo zaitut betiko;

neure emazte egingo justiziaz eta zuzenbidez,

maitasunez eta errukiz.

Leialtasunez egingo zaitut neure emazte,

eta zuk ezagutuko dozu Jauna».

Jaunak esana



 
 

Erantzun Salmoa

Sal 44, 11-12. 14-15. 16-17


R/. Entzun, alaba, eta ikusi,

     hurreratu egizu belarria


Edo:   R/ Zu zaitut, Jauna, ondasuna.


Entzun, alaba, eta ikusi, makurtu egizu belarria:

ahaztu zeure herria eta aitaren etxea.

Zoraturik dago erregea zure edertasunaz;

bera dozu jaun, egiozu ahuspez agur. R/.


Guztiz ospetsu dator printzesea,

urrez apaindutako soinekoa jantzita.

Erregeagana daroe neskatila;

adiskideek jarraitzen deutsoe. R/.


Pozik eta alai daroe,

eta erregearen jauregira sartzen dira.

«Gurasoen ordez seme-alabak izango dozuz

eta lurralde osoko buruzagi egingo». R/.


 
 

Aleluia

Hauxe da neskatxa zuhurra,

Jaunak esna aurkitua,

eta ezteguetara beragaz sartu zana

Jauna heltzean.

Aleluia



Ebanjelioa   (Mt 25, 1-13)

    Jesusentzat behin-behinekoa da Jainkoaren erreinua iragartea, haregazko hartu-emonak etenbakoak izatea eta beti zuur bizi izatea. Zuhurtasun hauxe nahi dau bere ikasleentzat ere eta adierazten deutse parabola honeaz. Egin deiogun harrerea Aleluia abestuz, zutunik.


Badator senargaia, urten egiozue bidera.


Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik   (Mt 25, 1-13)


Aldi haretan, Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei: «Zeruetako erreinuagaz, euren kriseiluak eskuetan hartu eta senar ezkonbarriari bidera urten eutsoen hamar neskatilakin lez jazoten da. Neskatiletako bost zentzunbakoak ziran eta bost zentzundunak. Kriseiluak hartzean, zentzunbakoek ez eben oriorik hartu; zentzundunek, ostera, kriseiluekin batera orioa ere hartu eben ontzietan. Senarrak luzatzen ebanez, loguratu egin ziran danak eta loak hartu ebazan.

Gauerdian oihu bat entzun zan: "Badator senargaia; urten egiozue bidera!" Jagi ziran neskatila guztiak, eta euren kriseiluak prestau ebezan. Orduan, zentzunbakoek esan eutseen zentzundunei: "Emoiguzue orio apur bat, kriseiluak amatetan joakuz-eta". Zentzundunek erantzun eutseen: "Ea ez dogun nahikoa geuretzat eta zuentzat; hobe dozue, badaezpada, dendara joan eta erostea".

Baina, erostera joan zirala, senarra heldu zan, eta prest ziranak ezteguetara sartu ziran haregaz. Eta atea itxi egin zan.

Heldu ziran, azkenik, beste neskatilak ere eta dei egin eben: “Jauna, Jauna, edegi!” Baina harek erantzun eutsen: “Benetan dinotsuet, ez dakit nortzuk zareen”. Egon, beraz, zuhur, ez dakizue-eta, ez eguna, ez ordua».

Jaunak esana


 
 

ESKARIAK


†    Teresa Benedikta Kristo aurkitu eta besarkatu eban emakume izan zanaren eskutik egingo doguz eskariok, batez ere emakumeak gogoan izanik:


—Elizearen alde: gaurko emakumea babesten eta argitzen jakin daian, eta ha bere duintasunean hartu daian, gizonezkoen parean, eskatu deiogun Jaunari.

—Etxekandre guztien alde: euren etxearen zutabe diranez, une guztietan izan daien euren eginkizunari erantzuteko laguntzea, eskatu deiogun Jaunari.

—Emazteen alde: senarrek aintzat hartu daiezan, errespetatu, eta alkarren maitasunean bizi izan daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Seme-alabarik dauken emakumeen alde: euren amatasuna eskertzen jakin daien eta garatzen giza-mailan eta baita jainkozaletasunean ere, eskatu deiogun Jaunari.

—Gure eliz alkarteetan gehiengoa diran andrazkoen alde: euren burua gitxitzat euki ez daien, eta egiten daben lana aintzat hartua eta eskertua izan daiten, eskatu deiogun Jaunari.


† Jainko Jauna: zure seme-alaba aske egiten gaituzun ezkero, askatasun osoz zerbitu zaiguzala gure senideengan, emakumea bere duintasunean izanik. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.


 
 

Oparien gaineko otoitza

Zeure ontasunean onartu, Jauna, Teresa Benedikta martiri santuaren omenez eskeintzen deutsugun opari hau, eta itun zaharreko opari ezbardinak opari bakarraren bikaintasunera eroan dozuzan ezkero, gaurkotu eizu Zeure Semeak bere odolaz eskeinitakoa. Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

—Amen.


Jaunartze ondorengo otoitza

Aita/Ama errukitsua: egizu Teresa Benediktaren oroimena ospatu dogunon bihotzak sendotu daiezela Kurutzearen zerutiko frutuek, hemen lurrean Kristori zintzo lutuak egonik merezi daigun Paradisuan bizitzearen zuhaitzetiko frutuetatik jatea. Jainko eta errege bizi da-ta, gizaldi eta gizaldietan.

—Amen.



ĉ
Mikel Azpeitia,
14 jul. 2017 2:46
Ċ
Mikel Azpeitia,
14 jul. 2017 2:46
Comments