astegunak‎ > ‎urte bakoitiak (1,3,5,7...)‎ > ‎19astea‎ > ‎

193eguastena

URTEAN ZEARREKO XIX. EGUASTENA

   

I. IRAKURGAIA



 
 
 
 
 

ESKARIAK


†    Jesusen jarraitzaileok kanpora begira bakarrik barik, geure arteko hartu-emonez ere arduratu behar dogula-ta, jo daigun otoitzera zintzotasunez:


—Elizearen alde: bai bere seme-alabentzako eta baita ez diranentzako ere harrera oneko altzo izan daiten, eskatu deiogun Jaunari.

—Elizeak berak egindako edo egiten dauzan kalteak eta erratuak autortzen jakin daian, eta parkamen eskatzen, eskatu deiogun Jaunari.

—Eliztarrok eskertzen jakin daigun parkamen sakramentua, eta erratuak eta txarto eginak ikusten alkarri laguntzeraino heldu gaitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Gure artean alkar zentzaraztea garatu daigun, nagusikeria barik norbere burua hobeagotzat euki barik, eta senidearen onerako, eskatu deiogun Jaunari.

—Jesusen jarraitzaile izan gura dogunok parka eskatzen eta parkatzen eredu izan gaitezan, eta inori minik ez emoten ahalegindu gaitezan, eskatu deiogun Jaunari.


†    On guztien iturri eta parkatzailea zaran Jainko Jauna: adoretu gaizuz, gure mugak autortzen jakin daigun eta alkarri errespetuz laguntzen. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.



Comments