astegunak‎ > ‎urte bakoitiak (1,3,5,7...)‎ > ‎18astea‎ > ‎

186zapatua

URTEAN ZEHARREKO XVIII. ZAPATUA

   

I. IRAKURGAIA


Maitatu egizu Jauna bihotz-bihotzez.


Deuteronomioa liburutik   (Dt 6, 4-13)

   

    Honan berba egin eutson Moisesek herriari: «Entzun, Israel: Jauna gure Jainkoa Jaun bakarra da. Maitatu egizu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz.

    Izan beti gogoan gaur esaten deutsudazan hitz honeek. Irakatsi behin eta barriro zeure seme-alabei, eta hitz egin horreetaz etxean zagozala nahiz bidean zoazala, oheratzean nahiz jagitean. Lotu egizuz seinale lez eskumuturrean eta oroigarri lez bekokian, eta idatzi etxeko ate-alboetan eta uriko sarreran.

    Jaunak, zeure Jainkoak, zure asaba Abrahami, Isaaki eta Jakobi zin eginez zuri emongo eutsula agindutako lurraldean sartuarazoko zaitu. Han, zuk eregi bako uri handi ederrak aurkituko dozuz, zuk batu bako era guztietako ondasunez betetako etxeak, zuk zulatu bako ur-putzuak, zuk landatu bako mahastiak eta olibadiak. Asetzeraino jan ahal izango dozu. Orduan, kontuz! Ez ahaztu Jaunaz, Egiptotik, esklabotzatik, atara zaituanaz. Begirune izango deutsozu Jaunari, zeure Jainkoari, bera bakarrik gurtuko dozu eta beraren izenean zin egingo».

 

ERANTZUN SALMOA

Sal 18 [17], 2-3b. 3c-4. 47 eta 51ab


R/.    Maite zaitut, Jauna, nire indar!


Maite zaitut, Jauna, neure indar!

Jauna da nire hatx, nire gaztelu,

bera nire askatzaile. R/.


Ene Jainko, ene harkatx babesgarri,

ene babeski eta salbamen-indar,

ene gordeleku goresgarri.

Dei egin neutson Jaunari,

eta salbatu ninduan arerioakandik. R/.


Gora Jauna! Bedeinkatua nire harkatxa!

Goratua nire Jainko salbatzailea,

Garaipen handiak emon deutsoz erregeari,

maitasuna agertu deutso bere igurtziari. R/.

 
 
 

ESKARIAK


†    Jainkoagana eskale hurreratzerakoan autortu daigun gure sinsmen ahula, eta esan daigun eskari bakotxean:


Gehitu, Jauna, gure sinismena


—Elizeak gaurkotasunez iragarri ahal izan daian gizakiarenganako Jainkoaren errukia eta maitasuna, egin daigun otoitz.

—Gure bizitzan edozer onartzera, edo edozelan bizi izatera, dana ontzat hartzera heldu ez gaitezan, egin daigun otoitz.

—Txarkeria salatzeko, bizikera neurritsuagoa egiteko eta beti behartsuaren ondoan eta haren laguntzan egoteko, egin daigun otoitz.

—Izadia errespetatzeko, ahalik eta zabor gitxien sortuazoteko, kontsumokeriatik ihes egiteko eta zaborrak birziklatzen ekiteko, egin daigun otoitz.

—Besteen atsekabeaz ere arduratzeko, baztertuari eskua luzatzeko eta gizarte senidekorrago baten alde jarduteko, egin daigun otoitz.


†    Seme-alaba guztion ardurea dozun Jainko Jauna: geure ahalmen eta usteetan barik, zeure bihotz errukitsuan izan daigula uste on. Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

—Amen.


 

Comments