astegunak‎ > ‎urte bakoitiak (1,3,5,7...)‎ > ‎17astea‎ > ‎

174eguena


URTEAN ZEHARREKO XVII. EGUENA


   

I. IRAKURGAIA


Lainoak estaldu eban batzar-txabolea,

eta Jaunaren aintzak bete santutegia.


Urteera liburutik   (Ur 40, 16-21. 34-38)

   

    Egun hareetan, Moisesek zehatz-mehatz egin eban Jaunak agindutako guztia. Egiptotik urten eta bigarren urtean, lehenengo hilaren lehen egunean eregi eben egoitzea. Egoitzea eregi eban Moisesek: haren oinak, oholak eta zehar-habeak ezarri ebazan eta zutabeak jaso. Oihal-txabolea egoitzearen gainetik zabaldu eban eta estaldura jarri gainetik, Jaunak Moisesi agindu eutsan lez. Itun-agiria hartu eta kutxa barruan ipini eban; hagak jarri eutsazan kutxari eta estalkia ezarri gainean. Egoitzara eroan eban kutxa eta kortinea ezarri itun-kutxa estaltzeko, Jaunak agindu eutsan lez.

    Orduan, lainoak estaldu eban alkarketa-txabolea eta Jaunaren aintzak bete eban egoitzea. Moisesek ezin eikean alkarketa-txabolan sartu, lainoa gainean kokaturik egoalako eta Jaunaren aintzak egoitzea beteten ebalako. Egoitzearen gainetik lainoa jagiten zanean abiatzen ziran israeldarrak bidaialdi bakotxean; baina lainoa jagiten ez bazan, ez ziran abiatzen, jagi arte. Israeldarren ibilaldi guztian, Jaunaren lainoa egoitzearen gainean egon ohi zan egunez, eta sua gauez, Israel herri osoak ikusteko moduan.



 
 

ERANTZUN-SALMOA

Sal 83, 3. 4. 5-6ª eta 8ª. 11


R/. Zure etxea, gudari-taldeen Jauna, bai maitagarri dala!



Makaltzen dihardut barrua,

Jaunaren tenpluko atarien gogo biziz.

Nire bihotz eta gorputzak

poz-oihu dagioe Jainko biziari.


Txoriak ere aurkitu dau etxea,

baita enarak ere kumeentzat habia:

zure altareak, Jaun ahalguztiduna,

ene Errege eta ene Jainkoa!


Zorionekoak zure etxean bizi diranak

eten barik Zu goratzen!

Zorionekoak euren indarra Zugan dabenak,

erromesaldiak gogoan erabiltean!


Gainez gain doaz,

eta jainkoen Jainkoa agertzen jake Sionen.


Hobe da egun bat zure atarietan,

nire etxean mila baino;

gurago dot Jainkoaren etxeko ate ondoan egon,

gaiztoen etxepean bizi baino.


 
 

EBANJELIOA


Onak otzararako bereizten dabez,

eta txarrak kanpora botaten.


Jesu Kristoren Ebanjelioa San Mateoren liburutik    (Mt 13, 47-53)

       

    Aldi haretan, esan eutsan Jesusek jenteari: Era berean, zeruetako erreinuagaz itsasora bota eta mota guztietako arrainak batzen dituan sareagaz lez jazoten da. Beterik dagoanean, bazterrera ataraten dabe eta, jesarririk, onak otzarara batzen dabez eta txarrak kanpora botaten. Holan jazoko da munduaren azkenean: aingeruak etorri eta gaiztoak zintzoen artetik bereiztu egingo dabez eta su-labara botako. Han izango dira negarra eta agin-karraskadea!» Jesusek itaundu eutsen ikasleei: «Ulertu al dozue guzti hau?» «Bai», erantzun eutsoen. Eta Jesusek: «Beraz, zeruetako erreinuko ikasle egin dan lege-maisua, bere altxorretik zahar eta barriak ataraten dituan etxeko jaunaren antzekoa da».

    Jesusek, parabola honeek amaitu ebazanean, alde egin eban handik.


 
 

ESKARIAK


†    Irakatsiak parabola bidez emoten deuskuzan Jesus Jaunaren eskutik zuzendu gakiozan eskale Jainko Aita/Amari:


—Elizearen alde: gaurko gizakiari zer irakatsi euki daian eta azalpenetan honen gaurko hizkerea erabili daian ulertua izan daiten, eskatu deiogun Jaunari.

—Gaurko gizakiengan jainko-egarria biztu daiten, eta egarri hori asetzen ahalegindu daitezan, eskatu deiogun Jaunari.

—Jesusen jarraitzaileok ikasiak izan gaitezan gure sinismenaren barri ingurukoei ere emoteko gauza izateraino, eskatu deiogun Jaunari.

—Gurasoak euren seme-alabentzako irakasle eta eredu izan daitezan, eta jainko-egarria sartu deieen, eskatu deiogun Jaunari.

—Jainko-zaletasuna agertzen dogunok hitzaren iturrietara jo daigun Jesusen irakatsiak geuretzeko eta haren barri-emoile eta zabaltzaile izateko, eskatu deiogun Jaunari.


†    Jainko Jauna: emoiguzu buru eta bihotz argitasuna zure Semearen itrakatsiak geuretu daiguzan eta bizitzaratu. Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

—Amen.



Comments