a. Sarrera


----------------------------------------


----------------------------------------

-----------------------------------------

------------------------------------------





2011. urtea hausnarketa-garaia izan da Osakidetzako Emergentziak Zerbitzuan. Hausnarketa horretan, gure jarduera eta EAEko osasun-sisteman genuen funtzioa aztertu ditugu, eta, gure erakundetik kanpoko zenbait profesionalekin batera, datorren bosturtekoan Emergentziak Zerbitzuaren papera zein izango den aztertu eta diseinatu dugu.

Ezin zen bestela izan: EAEko larrialdietako sistema medikoa maila guztietako osasun-asistentziako eragilez osatua dago, orobat erakunde ez-sanitarioetako profesionalez, eta elkar harturik aritzen gara lanean.

Hori dela eta, haien iritzia behar genuen, zalantzarik gabe, prest egon gaitezen behar bezala erantzuteko guztiok dugun helburu komunari, hots, pazienteari.

Hala, lortu den plan estrategikoak zenbait helburu ditu. Besteak beste, Emergentziak Zerbitzuak balio handiagoa ematea gure herritarren asistentziari, gero eta helduagoak baikara eta gero eta asistentzia-behar eta behar soziosanitario handiagoak baititugu.

Ahalegin hori erakundeetako mailen arteko lankidetzaren bidez baino ezin da egin. Zeharkako prozesuek, prozedura adostuek eta lankidetza-hitzarmenek izan behar dute helburu horiek lortzeko oinarria.

Nahitaezkoa da prozesuetan, roletan, ikuspegietan eta abarretan aldaketak egitea. Lortu nahi dugun xedera iristeko aldaketa horiek egiten lagunduko digun bidea definitu dugu.

Baina Plan Estrategikoa landu baino gehiago ere egin dugu. Hala, 2011n lortutako emaitzak eta jarduerak bildu ditugu txosten honetan.




-------------------------------------------


----------------------------------------------------

-----------------------------------------------

---------------------------------------------