Txokoak: Estrategiak


Zer dira?

"Txokoak" estrategia metodologikoa herri anglosajoieatetan oso finkatuta dagoen"Stations" edo "Tables" metodologiatik dator eta edozein arlotan aplikatu ahal da, zientzietan barne, noski. Ikasgelan txoko birakariak antolatzean datza, nolabait, "ekintza-zentruak", bakoitzak ikas-jarduera desberdin batekin (gaitasun guztiak lantzeko modukoa),  ikasleek, taldeka antolaturik, guztietatik pasatu behar dutenak. Informazio pilo aurkituko duzue ondorengo web-orrietan:
Resultado de imagen de stations edutopia
Edutopia:
Science Teaching Junkie:
Kesler Science:

Dreambox:

Elementary Science Teacher Resources

Pinterest:

Txokoak antolatzeko gakoakResultado de imagen de stations in the classroom
Cute science station idea:
  • Txokoetan erabiliko dugun materiala kutxa batzuetan ere biltzea. Honela, edozein momentuan izango dugu eskuragarria
  • Txoko bakoitzean, ikas jarduerei dagozkien baliabide eta materialak izateaz gain,  instrukzioak era argi eta garbi egon behar dira. Hobeto plastifikatzen baditugu.
  • Txokoak, nahiz eta zenbakituta egon, ezin dira jarraituan antolatu, hots, ikas-jarduera bakoitzak bere entitate propioa du. Ikasleek ez dute zertan txoko batetik pasatu behar beste batera pasatzeko.
  • Denboraren antolaketak ere garrantzi handia du, txoko guztiak, denbora aldetik orekatuta egon behar dira.
  • Ikasleek, txoko bakoitzean egiten dituzten jarduerak bukatu ondoren, ikasgelako toki zehatz batean koka ditzakete (irakasleak zuzentzeko edo elkarren arteko ebaluazioa egiteko) edo beren koadernoan gordetu ahal dituzte.
  • Era berean, ikasgela horma batean "taula antolatzaile bat" jarri ahal dugu, talde batek bere ekintza bukatu eta gero, apuntatzeko.
  • Txoko guztietako jarduerak taldeka egiteko antolatuta egon behar dira, ikas-kooperatibo moduan hobe.



Txokoak antolatzeko jarduera-mota:
  • Antolatzaile grafikoak informazioa lantzeko. Testu liburua / artikuloa / web-orria / bideoa...irakurri edo ikusi eta gero, ideia nagusiak lantzen eta antolatzen dira grafikoa batean: Venn diagrama, taula konparatiboa, denbora lerroa, karia-ondorioa...Beti lan kooperatiboen bitartez.Helburu desberdinekin: planifikatzea, sailkatzea, ondorioak ateratzea...
  • Ikus-lanak. informazioa lantzen eta antolatzen da era bisualean: Horma-irudiak, "canvas", Lapbook-ak, Flip-book-ak, argazki-bildumak, diapositibak...
  • Eredu errealak,  eskuz eraikitzea: zelula-maketak, eguzki-sistema, landare baten egitura, Lego-ak, plastikozko animaliak, dioramak..
  • Interneteko baliabideak:  bideoak, simulazioak, animazioak, jolasak...hautetatik abiatuta, ikas-jarduera bat planteatzen da.
  • Interneteko ikerketak. Ikerketa txiki bat proposatzen da Interneteko baliabideak erabiliz, ikasleek informazioa eskuratu ondoren: galdesortak, mapak, bideo edo irudi-bilaketak...
  • Paperezko ekoizpenak:  Spinners, komekokoak, paperezko animaliak, biokuboak...
  • Esperimentuak: Ikasgelan egin daitezkeenak, material eta baliabide arruntekin.
  • Jolasak: Prozesuak simulatzeko talde-jolasak , kartak, dominoak, ginkanak...
  • Birpasatzeko txokoak. Txoko bakoitzean txartela bat (Task-Cards) edo "bost minutuko atazak" kutxetan

Txokok ere gurasoekin egin daitezke!, Zergatik ez dugu antolatzen "Zientzia-arratsalde bat" familiekin?




Comments