Sarrera

Ziurtatu beharra dago ikastetxeetan curriculum-eskaintzaren barruan pertsonaren HEZKUNTZA INTEGRALA lortzeko beharrezko gaiak garatzeko aukera dagoela: balioetan heztea, ikasten ikastea, norberaren ezagutza eta kontrola lantzea, arazoak konpontzea, erabakiak hartzea, elkarbizitzan aritzea

Hori lortzeko ezinbestekoa suertatzen da irakaslearen orientabide- eta laguntza- zeregina, eta orientabide hori zehaztu ahal izateko tutoretza saioak erabili beharko lirateke, erabiltzen diren neurri handiagoan, behintzat.

Ildo horretan, kontuan izan behar dugu, R. J. García, J. M. Moreno, eta J. C. Torrego, (1993) autoreek dioten bezala, tutoretzak ikastetxearen iragana (lorpenak, esperientziak...) eta oraina (beharrak) kontuan hartu behar dituela, etorkizuna proiektatzeko: tutoretza-proposamenak errealitatearekin kontrastatu behar dira, eta hauek ikaste-irakaste prozesua aldatzea eta hobetzea izan behar dute helburu (kontuan izan behar dugu ere ikasleen garapena zuzentzeko tutoretza-planak ezin direla inoiz amaitutzat hartu, aplikatzen diren heinean berrikusi, aldatu eta uneko beharretara egokitu behar delako, etengabe eraldatzen delarik, testuinguruaren eta momentuaren arabera.

Berez, LHko graduko 2. mailako IKT ikasgaian sortu dugu sites hau, lan praktiko moduan, baina lan bezala hasi zen hori, azkenean errealitatera eramateko proiektu bihurtu egin da. Hemen zenbait tutoretza saio prestatzeko argibideak bildu ditugu, irakasleei profesional bezala baliogarri suertatuko zaizkienak, umeak kontzeptu soilez haratago doazen balioetan hezituak izateko.

Tutorearen funtzioak (geroago adieraziko ditugunak) guraso, irakasle eta ikasleekin egindako bilera edo elkarrizketen bidez eta ikasleen martxa akademikoa, pertsonala eta soziala hobetzeko helburuarekin betetzen direnean esaten da tutoretza bat aurrera eraman dela, eta GOGOETA-, EKINTZA- ETA EBALUAZIO-PROZESUA da hori.

Aipatutako tutore-funtzioak hauek izango lirateke:

- Taldeko arduradun nagusi gisa jokatzea eta lanerako begirunezko giro atsegina sortzea.

- Taldearen kohesioa bilatzea (ikasle bakoitza hartu, ezagutu, eta talde bat osatzeko txertatzea).

- Arazoak atzematea, adi egotea eta irtenbideak bideratzea (ikasleekin). Arazoei aurre egitea.

- Taldeko ikasleen dokumentazio akademikoaz arduratzea. 


Irakurleak jarraian ikusi ahal izango duenez, plataforma lankidetzaren balioa jorratzeko jarduerekin hastea erabaki dugu.