tutoretza plana

Helburuak 
Tutoretzaren bitartez lagundu nahi ditugu gure ikasleak bizitza-proiektua eraikitzeko beharko dituzten gaitasunak eskuratzen. Horretarako lana egin behar dugu

         ikasleekin, bai taldean bai banaka

  • taldean eta ikastetxean integratzeko, lankidetza, elkarren arteko laguntza eta besteekiko errespetua sustatuz
  • ikasketa prozesua jarraitzeko eta, behar izanez gero, laguntza bideratzeko
  • erabakiak hartzeko prozesuan laguntza emateko
         irakasleekin
  •  ikasleei buruzko informazioa partekatzeko, zailtasunak aurreikusiz.
  •  ikasleen beharrak aztertzeko eta erantzun koordinatuak proposatzeko
  •  ikasleen jarraipena egiteko eta ebaluazioa koordinatzeko
         familiekin eta beste eragileekin  
  • ikastetxearen eta etaparen informazioa emateko
  • haiengandik familia inguruko informazioa jasotzeko
  • ikaslearen hezkuntza prozesuaren berri emateko eta bide beretik lan egiteko
  • une erabakigarrietan aholku emateko

Ikasleen Gaitasunak

BHko beste arlo guztiekin batera, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapena bultzatuko dugu tutoretzan ere, ikasleak konpetenteak izan daitezen norbera izateko, gainerakoekin bizitzeko eta egoki komunikatzeko, eta ikasten ikasteko, pentsatzeko eta ekiteko.

         Gaitasunak tutoretzan
  •  Nork bere burua ezagutzea, onartzea eta zaintzea, bai tutorearekin bai lankideekin norberaren jokaera eta horren ondorioei buruz gogoeta eginez.
  • Jolasean eta lanean errespetuan oinarritutako harremanak izatea, komunikaziorako trebetasunak garatuz.
  • Eskolako lanetan nahiz eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzea, proposamenak luzatuz, arauak errespetatuz eta erabakietan inplikatuz.
  • Arrisku portaerak identifikatzea eta osasunerako kaltegarriak izan daitezken erabakietan kontuan hartzea.
  • Gizarte bazterkeria gertaerei buruz norbere ikuskera azaltzea, kalteak sortzen dituzten gizarte egoeren aurrean kritiko agertuz eta justizia, berdintasuna, bakea eta elkartasuna bezalako balioei garrantzia emanez. 
  • Ikaskuntza prozesua jarraian begiratzea eta deskribatzea emaitzak aztertuz eta, behar denean, hobetzeko aldaketak proposatuz.
  • Etorkizuneko proiektu pertsonala aurreikustea eta erabakiak hartzea, norberaren ezagutza zein errealitate soziolaborala kontuan hartuz.

Tutoretzan ikasleekin landuko diren eduki-multzoak

      Ni eta besteak (pertsona- eta gizarte-garapena)
  • Norberaren ezagutza, onarpena eta zaintza
  • Elkarbizitza 
    • Talde antolatzea
    • Gatazkak bideratzea 
    • Tratu onak
    • Sare sozialak    
    • Giza eskubideak
    • Berdintasunean desberdinak
  • Baloreak
    • Publizitatea
     Ni eta ikasketak (ikasten ikastea)
  • Antolamendua eta planifikazioa
  • Errendimendua eta emaitzak
    Nire bizitza proiektua (erbakakiak hartzea)     
  • Proiektua definitzen hastea: interesak, balioak, gaitasunak...
  • Informazioa bilatzea: ikasketak, lanbideak, aisia...
  • Erabakiak hartzea
     eduki
    multzoak  
 DBH 1      DBH 2  DBH 3  DBH 4  Batx 1  Batx 2
Ni eta besteak
    
Norberaren ezagutza, onarpena eta
zaintza















Elkarbizitza 
Taldea antolatzea



Gatazkak bideratzea

Tratu txarren prebentzioa

Segurtasuna sare sozialetan

Giza eskubideak



Desberdinak gara














Baloreak


Nire datuak
Logotipoa
Adimen emozionala




“Nor da nor”



Arrautz erretzailea




Zer egin behar du ordezkariak?
Gure ordezkaria


Gure arteko harremanak
Lankidetza    tangram-a 
 El arbol indio

Tuenti bideotutorialak 


Manrais bideojokua
La leyenda del espantapájaros
Martxoaren 8a:
Ormirudiak
.Ellas... compiten
I want to be a pilot

Maiatzak 17:
Musuak

El circo de la mariposa
El viaje de María
Cuerdas


 

Nire datuak
Adimen emozionala
Emotikonoak
Autoestimua



Nerabezaroa
Sexu garapena
Erlaxazioa
Alkohola kontsumoaren prebentzioa

"Planta 4ª"


Gure ordezkaria
"Astoak"
Talde kooperatiboak
"Déjate ayudar"
Gure arteko harremanak
Acartonados
Un día más


Simulador de privacidad
Lo malo de las redes sociales

"Un dios que ya no ampara"

Martxoaren 8a:
 Ellas piensan y crean 
Billy Elliot, ¿los oficios tiene género? 
Maitzak 17: 
LGTB pertsona famatuak 

"Hiyab"





El vendedor de humo
 

Nire datuak
Aurkezpen zuhaitza
Musikaldia  
Autoestimua Lorea
Nire nortasuna
Supersize me" 
Conviviendo con la anorexia"
Izenen katea
Hezkuntza sexuala:
sexu-muxu
Danny's parade.  
Gaitasunak
Interesak
Talde nominala
Nire emozioak
Heriotza
Gure ordezkaria


Talde kooperatiboak
Gure arteko harremanak
Aurre-iritziak
IHESA
LOL
Maskarak
Proverbio chino

Ciberbullying






Martxoak 8a
 Atrévete, cambia 
"7 mujeres, 7 paises, 7 historias".
Ellos.... también:

Maiatzak 17:
Flores en el parque
Stand up

"El mundo en las manos" 
"Banal"



Publizitatea/
Hezkidetza
 







Elkar ezagutzeko
Elkarrizketa 
HIESaren prebentzioa
Hezkuntza sexuala: sexu-muxu 
Talde nominala 
 Gure ordezkaria
Ikasketa bidaia



Eztabaidak

Gure arteko harremanak
"El orden de las cosas"
"La cadena del silencio"

Sare sozialak: datuak babesten





Martxoaren 8a
"Egun on, printzesa"
Telephone
Amodio zintzoen gida
Maiatzak 17:
Ellen Page
Slumdog millonaire


"Miente"
 




Conoce tus habilidades.
La baja autoestima de las mujeres


HIESaren prebentzioa

































Berdintasuna: CV eta elkarrizketak. 
"The Global Gender Gap Index"
Top 10 most equal countries in the world
 



Cómo entrenar el pensamiento positivo
Conoce tus competencias profesionales

Erlaxazio saioa
 Ni eta ikasketak
Ikasten ikastea

Antolamendua eta planifikazioa

Errendimendua eta emaitzak


 
Ondo ikasten al dut?
Arrakastaren giltza
Ikasteko plangintza
Nire emaitzak

Cómo mejorar la memoria con el método Loci
 
Motibazioa: Enfrentando a los gigantes

Asteko egutegia

Agenda
   

Nire emaitzak
8 consejos para potenciar tu memoria
 

ikasteko teknikak 

arreta jartzeko teknikak 


Nire emaitzak

 







Nire emaitzak
 
Ikasteko planifikazioa
Apunteak hartzea
Buru mapak
Antsietatea azterketen aurrean
Arnasketa bidezko lasaitasuna
 


Musika ikasteko
Antsietatea kontrolatzea
 Nire bizitza     proiektua    Proiektua definitzen hastea

Informazioa bilatzea

Erabakiak hartzea

 

Etorkizunaren argazkia
.Ellas... se mueven

 

“Nik ezagutzen dut bat…”   
“Nor miresten duzu?”       
.Ellas... construyen y reparan


Nire lan balioak 
Test intereses profesionales
.Ellas... se arriesgan
Nire erabakia
Lanbideak aztertzen  
4. mailako ibilbideak  Elkarrizketak
Kontsumobide
Cual es tu reto en la vida
El camino del éxito
Geroari begira Programa

Lanbideak aztertzen:
Ikasten ari gara  
Lanean ari gara:
Zinemako fitxak 

Lan iragarkiak

 Test de intereses profesionales

Etxeko ekonomia
Aisaldia eta prestakuntza aukerak
Boluntario lanak

Batxilergoaren ondorengo ikasketak
PAU-Selektibitatea
Orientaziorako progamak
 


Bizitza proiektua
Cómo alcanzar tus sueños
Unibertsitatea: informazioa.
Lanbide Heziketa
Beste aukerak
 Bekak


erabakiak hartzeko zailtasunak eta faktoreak

 Plangintza

Ikasleekin

Tutoretza saioen oinarrizko programazioa ikasleekin adostu dugu, haien proposamenak aztertu ondoren. Hala ere, beti egongo dira aurreikusi gabeko gaiak eta asteroko koordinazio bileretan zehaztuko ditugu horiek.

Taldearekin lana egiteaz gain, banakako elkarrizketak ere oso garrantzitsuak dira zenbait unetan.

Irakasleekin

Ikasturtean zehar tutoreak taldeko irakasleekin koordinazio bilerak izango ditu, bai taldearen eta bai ikasle bakoitzaren jarraipena egiteko.

Orientatzailearekin

Maila bereko tutoreek asteroko bilerak izango dituzte orientatzailearekin, tutoretza lana koordinatzeko.                              

Familiartekoekin    

Gurasoekin, edo legezko arduradunekin, zenbait bilera izango ditu tutoreak kurtsoan zehar, elkarrekin lan egiteko.                               

Beste eragilekin    

Orientatzailearen laguntzarekin koordinazio bilerak izango ditu tutoreak zenbait gizarte eta osasun eragileekin kasu berezietan eta beharren arabera: udaleko eta foru aldundiko gizarte zerbitzuak, psikologoak, hezitzaileak, aholkulariak…

Aurreikusitako bilerak DBHn

noiz

norekin

zer

zertarako

irailaren hasieran

maila guztietan

LH 6. mailako tutoreekin

Aurreko ikasturteko tutoreekin

bilera

ikasle berrien hasierako informazioa jasotzeko

irailetik ekainera

astero maila guztiak

orientatzailearekin

koordinazio bilerak

tutoretza koordinatzeko

irailaren 3. astean

taldeko irakasleekin

koordinazio bilera

informazioa trukatzeko, beharrak aztertzeko eta neurriak martxan jartzeko

urriaren erdialdean

1. eta 2. mailakoak

Dagokion arloko irakasleekin eta gurasoekin

NCE idatziz jaso ondoren gurasoekin bilera

norbanako curriculo egokitzapenak bidaltzeko

urriaren erdialdean

taldeko irakasleekin

1. ebaluazio tartekoa

ikasleen jarraipena egiteko

urrian

guraso taldearekin

taldearen guraso bilera

ikasturte berriaren informazioa emateko

azaro-abendua

taldeko irakasleekin

1. ebaluazio saioa

ikasleen balorazioak egiteko

abendua

gurasoekin

elkarrizketak

ebaluazioko informazioa emateko

urtarril-otsaila

taldeko irakasleak

2. ebaluazio tartekoa

laguntza behar duten kasuak aztertzeko

martxoa

taldeko irakasleekin

2. ebaluazio saioa

ikasleen balorazioak egiteko

martxo-apirila

gurasoekin

elkarrizketak

ebaluazioko informazioa aztertzeko

martxo-apirila

4. maila

gurasoekin

orientatzailearekin

bilerak

DBH ondorengo ikasketak ezagutzeko

maiatza

taldeko irakasleekin

3. ebaluazio tartekoa

aurreikuspenak ikusteko

maiatza

3. maila

gurasoekin

orientatazailearekin

bilera

4. mailako ikasketa-ibilbideak aztertzeko

ekaina

taldeko irakasleekin

3. ebaluazio saioa eta azken ebaluazioa

ikasleen azken balorazioak egiteko

ekaina

gurasoekin

elkarrizketak

ikasturtearen balorazioa egiteko

ekainaren bukaeran

taldeko irakasleekin

ezohiko ebaluazioa

azken erabakiak hartzeko

 Aurreikusitako bilerak batxilergoan

noiz

norekin

zer

zertarako

irailaren hasieran

 

Aurreko ikasturteko tutoreekin

bilera

ikasle berrien hasierako informazioa jasotzeko

irailetik ekainera

hamabostean behin

orientatzailearekin

koordinazio bilerak

tutoretza koordinatzeko

urrian

guraso taldearekin

taldearen guraso bilera

ikasturte berriaren informazioa emateko

azaroan

taldeko irakasleekin

1. ebaluazio saioa

ikasleen jarraipena egiteko

abendua

gurasoekin

elkarrizketak

ebaluazioko informazioa emateko

otsaila

taldeko irakasleekin

2. ebaluazio saioa

ikasleen balorazioak egiteko

martxoa

gurasoekin

elkarrizketak

ebaluazioko informazioa aztertzeko

martxo-apirila

2. maila

gurasoekin

orientatzailearekin

bilerak

Batxilergoaren ondorengo ikasketak ezagutzeko

maiatza

taldeko irakasleekin

3. ebaluazio saioa

ikasleen balorazioak egiteko

maiatza

1. maila

gurasoekin

orientatzailearekin

bilera

2. mailako aukerak aztertzeko

ekaina

gurasoekin

elkarrizketak

ikasturtearen balorazioa egiteko

ekainaren bukaeran

taldeko irakasleekin

ezohiko ebaluazioa

azken erabakiak hartzeko

Tutoretza Planaren balorazioa

Asteroko koordinazio-bileretan tutoretza planaren jarraipena egingo dute tutoreek orientatzailearekin, beharrezkoak ikusten diren aldaketak adostuz.

Tutoretza plana baloratzeko erabiliko dira ondorengo 

Ebaluazio irizpideak        

• helburuen lorpen maila

• ikasleei proposatutako edukien eta jardueren egokitasuna

• hiru zeregin eremuetan (ikasleak, irakasleak eta familiak) ekintzen egokitasuna

• ikasleen gaitasunen balorazioa

 Ikasturtearen bukaeran orientatzaileak jasoko ditu memorian         

• tutoreek egindako balorazioak

• ikasleen balorazioak eta proposamenak

• familiekin eta beste eragileekin egindako lanaren balorazioa

 eta hurrengo urterako kontuan hartuko ditu urteko planean   

• ondo baloratutako alderdiak

• sortutako zailtasunak

• aldatu beharrekoak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Comments