sarrera

Orientasare wikian  2012-14 ikasturteetan zehar egindako elkarlanaren ondorioa da sites hau. 
Tutoretza 2.0 sites honek Bigarren Hezkuntzarako tutoretza plana eta hori betetzeko jarduerak antolatzeko tresna bat izan nahi du.

Zergatik tutoretza 2.0 sites hau?
  • Tutoretza sarean modu sinple batean antolatzeko aukera ematen digulako
  • Sarean egonda, nahi ditugun pertsonekin partekatuko dugulako  (maila bakoitzeko tutoreekin, alegia). 
Zertarako balio du?
Tutoretzan adostutakoa bertan jasotzeko eta lan horretan parte hartzen duten guztien eskura izateko. 
  • Programazioa kontuan hartzeko
  • Jarduerak mailaka antolatzeko eta, nahi izanez gero, horien balorazioak bertan egiteko
  • Aldaketak erraz jasotzeko
  • Tutoretzan maila bakoitzean erabiltzen diren inprimakiak eskura izateko

Orientatzaileentzat oharrak
  • Sites hau plantilla moduan dago Google sites galerian, edozeinek eskuratu ahal izateko. Ikus Nola eskuratu atala.
  • Behin sitesa eskuratu ondoren, nahi dituzuen aldaketak egin ahal izango dituzue.  
  • 2017-18 ikasturtean zehar programazioa osatzen jarraituko dugu, oraindik errebisatzeko eta partekatzeko material asko dagoelako. Proposamen berriak kolore batez bereiztuko ditugu, orain sitesa jaisten duzuenok kontuan har ditzazuen.
  • Alde teknikoan laguntza behar dutenentzako (sitesa nola eskuratu, orriak nola editatu, itxura nola aldatu) bideotutorialak prestatu genituen PREST GARAn esakini zen Orientazio 2.0 ikastarorako. Ikastaro osoa eskura duzue orain. Zonaldeetako Orientazio mintegietan ere laguntza bideratzen saiatuko gara.