Iragarpenak‎ > ‎

MIKEL URDANGARIN LOGROÑON

publicado a la‎(s)‎ 8 sept. 2010 23:51 por tikitaka tikitaka
Arabako Errioxako IKA euskaltegiak eta Logroñoko Laminiturri kultur elkarteak Mikel Urdangarinen emanaldia antolatu dute Logroñon. Irailaren 17an izango da Sagasta institutuan arratsaldeko 20:00etan.

            Mikel Zornotzan jaio zen 1971n. Magisteritza ikasi eta irakasle hasi zen Gasteizen. Baina, gutxira, irakaskuntza utzi eta musikari erabat eman zion. Bederatzi diska argitaratu ditu:

-          1997 haitzetan

-          1998 badira hiru aste

-          2000 espilue

-          2001 bar puerto

-          2002 heldu artean

-          2003 zaharregia, txikiegia agian

-          2005 dana

-          2007 anek idatzi dit zutaz

-          2009 zubia

Logroñoko Sagasta institutuan azken diska aurkeztuko badu ere, aurreko lanetako kantak entzuteko aukera ere izango dugu.

            Sarrerak aldez aurretik erosiz gero, 5 € balio du eta 8 € egunean bertan. Euskaltegian dituzue sarrerak salgai.

Comments