Gure teknografiak



Ester Diego Prieto

Vídeo de YouTube


 (bideoa ikusteko beharrezkoa da gonbidapena)

Hasieran, teknografia egiterakoan, ez nekien nola egin ez nekielako zer zen teknografia. Hala ere, Interneten bideoak ikusten, lortu nuen ulertzea zer zen kontzeptu berri hau.


Lan hau jorratu ahal izateko, lehenik eta behin, bideoak ikusi ondoren, eskema bat egin nuen jakiteko zer jarri nahi nuen nire teknografian eta ohartu nintzen nola nire bizitzan zehar, nahiz eta gertakari esanguratsu batzuk egon irakaslea izateko nahia pizten dutenak, ez zegoen momentu garrantzitsu bat.


Horrela, pentsatzen eta pentsatzen, konturatu nintzen nola egia zen niri umeak asko gustatzen zitzaizkidala eta pentsatzen dudala hezkuntza gizartearen zutabe garrantzitsua dela, bain aharago joanez, egia dena da gogoko dudala jendea motibatzea eta laguntzea.


Hau egiten eta pentsatzen ailegatu nintzen nire helburura: nik nahi dudana da umeei laguntzea haien ametsak eraikitzen (horregatik deitzen da ere nire bloga) nirekin egin duten bezala.


Hau lortu nahi dudanez, hainbat gauza argi ditut: batetik, umeak motibatu nahi ditudala haiek nahi dutena lortzera, nahiz eta bidean arazoak, nahiz eta ez eduki mundu guztiaren euskarri ez izan, haiek lortu behar dutelako nik nahi dutena zoriontsuak izateko; bestetik, hezkuntzak honekin arazo bat duela eta hobe behar dela.


Azken alderdi hau benetan kezkatzen nau ikusten dudalako nola ume guztiek lortzeko nahi dutena, aldaketa handia egon behar dela. Nahi dudana irakasle bezala da: lehenik eta behin, hezitu ikasleak gizarte honetan aurrera joan ahal izateko; bigarrenik, umeak motibatu haiek lortu nahi dutena eskuratzeko; hirugarrenik, teknologiak erabiltzea baina ez erabili metodologia berdinak edo antzekoak; eta azkenik, irakasgai guztiak parean egotea, denak direlako garrantzitsuak, modu batean edo bestean, ondo planteatzen badira, eta modu desberdinetan gure gizartea betetzea garrantzitsua delako.



Maider Diez Guerrero


Lan hau egiterako momentuan zailtasun handiak aurkitu nituen hasieran ez nekielako zer zer teknografia bat. Hori dela eta, Interneten kontzeptu honen definizioa bilatzen aritu nintzen baina ez zegoenez azalpen zehatzik, oraindik ere galduta aurkitzen nuen neure burua. Baina azkenean, beste teknografiak bilatzea bururatu zitzaidan eta Youtuben hamaika adibide ikusi ondoren, nire teknografiarako egin nahi duenaren idea hartu nuen.


Egiten nengoenean konturatu nintzen benetan ez nekiela zergatik izan nahi nuen irakaslea, egia esanda nire bizitza osoan zehar lanbidez askotan aldatu nintzelako: albaitaria, kazetaria... Baina denbora batez pentsatu ostean konturatu nintzen zein zen irakaslea izateko arrazoi nagusia: nire ahizpa txikiaren jaiotza. Haiekin egonda eta hura zaintzen eta laguntzen egon ondoren konturatu nintzen umeak eta hauek zaintzea asko gustatzen zitzaidala.

Hori dela eta, azkenean eta esfortzu handia eta gero, Bilboko Irakasleen Eskolan nago Lehn Hezkuntza graduko 2.maila. Nahiz eta lehenengo mailan ez zitzaidan gustatu karrera unibertsitatean lantzen genituen edukiak ez nituelako baliogarriak ikusten, umeekin lehenengo praktikak egin ondoren konfirmatu nuen hautatuko ogibidea egokia izan zela eta benetan hori dela nire bizitza osoan egin nahi dudana: umeak hezitzea.


Esperientzia horrekin bizi izan nituen benetazko eskola batean gerta litekeen egoerak eta irakasleekin batera nire etorkizunean baliogarriak izango liratezke metodologiak, jarrerak, ariketak eta proiektuak ikasi nituen. Hala ere, nire nahi nagusia irakaskuntzan aldaketak egitea izango litzateke, nire ustez garaia delako eskoletan ezaugarri berritzaileak sartzeko.


Laburbilduz, eta nire aburuz, nahiz eta hasieran teknografia egitearen helburua ez nuen ulertzen, azkenean, bideoa egin eta gero konturatu naiz baliogarria dela bakoitzak bere irakasle identitateaz ohartzeko, edo niretzat gutxienez horren arabera baliogarria suertatu zait.



Gontzal Diez Jambrina

Esan beharra daukat hasiera batean, ez nuela oso argi zer ikasi nai nuen, beraz ez nekien irakaslea izan nai nuen ala ez.


Karrerako lehenengo urtean konturatu nintzen, honetako ikasgaiak gustuko nituela eta gutxinaka- gutxinaka konturatzen joan nintzen etorkizunean irakaslea izatea ondo egon ahalko litzatekeela, baina hala ere, gauzak oraindik ez nituen oso argi graduko bigarren ikasturtea hasi nuen arte. Honen hasieran praktikak egin nituen eta hor konturatu nintzen nire bizitza osoa pasatu nahiko nukeela umeekin eskolan irakasle moduan lan egiten.


Eskolan konturatu egin nintzen umeekin nik uste baino hobeto moldatzen naizela eta hauek oso gustuko ditudala. Hortaz, esan daiteke, praktiketako esperientziak motibatu egin nauela irakasle ogibidea hautatzeko, izan ere, hauetan inon baino gehiago ikasi dut eta  jakin ahal izan dut umeekin lan egitea benetan zer den, haiekin denbora asko pasatu dudalako, klaseetan, eskola, patioan…


Horrez gain, esan beharra daukat, nik irakasle moduan helburu bat dudala baina ez dakit hori posiblea izango den ala ez. Praktiketan nengoenean irakasleak beti esaten zidan umeekin, konfiantza gehiegi hartzen nuela eta irakatsi behar niela, nolabait haien gainetik nengoela. Baina nik, ez dut horrela pentsatzen, nire ustez umeengana heltzea, hau da, hauekin konfiantza hartzea oso garrantzitsua da eta nire helburua da umeak berdintasunean hezitzea, hau da, nik ez diet erakutsi nahi, ni  irakaslea izateagatik haiek baino gehiago naizela eta gauzak egin behar direla nik esaten dudalako baizik eta euren onerako egin behar direlako.


Hortaz,  lehen esan bezal nire helburua da umeak gidatzea eta ulertaraztea eskolan egiten dituzten gauzak euren onerako direla. Horretaz aparte, autoritatearen eta malgutasunaren muga aurkitzea gustatuko litzateke, uste dudalako, irakasle hon bat izateko muga hori aurkitzea ezinbestekoa dela.



Miren Eeles Derteano

Vídeo de YouTube


Istorio baten bidez, txikitatik zergatik izan nahi dudan irakasle azaltzen dut nire teknografian eta gidoi literario honetan oinarritu naiz. Kakotx artean dagoen informazioa, bideoan zehar egiten ditudan marrazkiak dira, nire biografia irudikatzen laguntzen didatenak:

1- Kaixo Miren naiz! (Ni)

2- eta, irakasle izan nahi dut! (irakaslearen marrazkia)Zergatik? (galdera ikurra)

3- Ez zen aukera erraza izan; (Pentsatzen...) txikitan, lanbide desberdinak nituen gogoko: artista, albaitaria, erizaina, biologoa, aktorea, pianista,.... (bakoitzaren marrazkia).

4- Betidanik denetarako interesa eta jakinmina nuen (pozik irakurtzen) eta gehien gustatzen zitzaidana, pertsonei laguntzea (agure bati laguntzen ) eta jentea pozik ikustea zen (J).

5- Baina nire gelan gehienek ez zuten nire ikuspuntu bera; (jendea aspertuta) motibazio falta zegoen niri ere hori gertatzen zitzaidan batzuetan...... (ni ikasgelan).

6- Egun batean, ingeleseko irakaslea (English idatzi) ez zela etorriko esan zigun (irakaslea) eta klasea nik eman behar nuela esan zidan (ni harrituta).

7- Klasekideek barre egingo zutela eta txarto portatuko zirela uste nuen (barrezka) baina ez, erratuta nengoen (X); denak adi egon ziren eta parte-hartzen zuten (jendea adi), baliteke hain ondo portatzea, matematikako irakaslea gu zaintzen zegoelako (matematikako irakaslearen aurpegia).

8- Baina klasea amaitu ondoren (erlojua eta txirrina) oso ondo egin nuela esan zidan (OK); orduan ideia bat etorri zitzaidan burura (ni): irakaslea izango naiz! (bonbila).

9- Urteak aurrera zihoazen (egutegiak X ) eta musika ikasten jarraitzen nuen pianoa, trikitixa, klarinetea, ukelelea, biolina... (pentagrama); eta gero eta gehiago gustatzen zitzaidan. Orduan Pianista izango nintzela erabaki nuen (pianoa).  

10- Baina nire dudak nituen (hodeiaàgalderak) irakasle izatearen nahia hor nuelako beti.

11- Erabakia hartzeko momentua heldu zen eta azkenean irakaslea izango nintzela erabaki nuen  eta hasierara bueltatuko gara (Errepikatze marka pentagrama batean ) Zergatik izan nahi dut irakasle? (galdera ikurra)

12- Umeei dakidan eta ikasiko dudan guztia irakatsi nahi diet.

13- Nire helburu nagusiena, umeak motibatzea da (umeak pozik).

14- Eta Ze tresna erabiliko ditut hori aldatzeko? Ahalik eta baliabide gehien erabiliko ditut: liburuak, antzerkia, artea, filmak, eta noski, musika! (bakoitzaren marrazkiak).

15- Hori dena lortzen dudanean (tick asko), munduko pertsonarik zoriontsuena izango naiz (J).

16- THE END/FINE (pentagrama batean notak eta fine)

Nire irakaslearen identitateari buruzko bideoan, irudiez, musikaz eta nire ahotsaz baliatu naiz entretenigarria izateko asmoz. Imovie erabili dut editatzeko eta inoiz erabili ez dudan arren, nahiko erraza egin zait. Erabilitako musika, Mark Hansen-en piano obra bat da eta bideorako kontatzen dudan istoria kontuan izanik, musikarik aproposena iruditu zait, pianoa delako piezaren instrumentu printzipala.


Comments