1. Sarrera

Ongi etorri Sudurgorri orrialde berrira. Duela urte batzuk Sudurgorri orrialdea argitaratu nuen, baina tartean jatorrizko domeinuarekin arazo batzuk sortu eta orrialdea berriro argitaratzera behartu nau.

Garaiak aldatu dira, eta nire asmoa orduko materiala berritu eta eguneratzea bazen, oraingoz lana berrargitaratzearekin konformatu beharko dugu.

Aurrekoan bezala, lana honen helburua Gorputz Heziketako irakasleei materiala garatzeko oinarri bat eskaintzea litzake; asmoa ez da inolaz ere bukatutako lan itxi bat eskaintzea, baizik eta irakasleek bere behar eta nahien arabera moldatu daitekeen material bat eskaintzea. Formatu digitalean egoteak irakasle bakoitzak bere gustura egokitzeko aukera errazten du; interesatzen zaizkion gaiak aukeratuz, besteak baztertuz, aldaketak proposatuz, bai eta gai berriren bat sortzeko aukera izanik. Honela ikastetxe bakoitzak bere errealitatearekin bat datorren materiala lortuko luke.

Euskal herrian dauden gorputz heziketako irakasleak lan honetaz baliatzea nire ordainsaririk preziatuena litzake.

Aldez aurretik, barkatu aurkitu ditzakezuen akatsengatik.