1. Sarrera

Gaur egun hiri zein herri garatuetako biztanleok zarataz inguraturik bizi gara. Autoen eta motorren joan-etorriak, anbulantzien sirenak, tabernetako zein dendetako musika, jendearen algarak, kale-lanak, etxetresna elektrikoen zarata, beste hainbaten artean, egunero jasaten ditugun soinuak dira, isiltasunaz ezin gozatuz.




Baina zer gertatzen da pertsona batek une oro eta neurriz kanpo soinu hauek jasaten baditu? Imagina ezazu hiri handi bateko kale nagusian bizi zarela, tabernaz eta dendaz inguraturik, non musika eta jendearen algarak entzuten dituzun egunean zehar. Zer esanik ez asteburuetan eta festa egunetan! Egun horietan parranda gaua arte luzatu egiten da eta.  


Egoera honetan zarata arazo larria bihurtzen da, pertsonen osasunari eta bizi kalitateari kalte egiten baitio. Baina badakigu zer gaixotasun sor ditzakeen zaratak? Eta nola murriztu soinuak sortutako kutsadura mota hau?


Egun hauetan zehar galdera hauei emando diegu erantzuna:


 1) Zer da soinu kutsadura?

 2) Zerk sortzen du?

 3) Zer ondorio ditu neurriz kanpo zarata jasateak?

 4) Zer egin dezakegu zarata ekiditeko?


Honetarako web guneetako hainbat testu irakurriko ditugu eta beharrezko informazioa jaso ondoren, gure auzoan dugun kutsadura akustikoaren inguruko ikerketa bat egin eta Interneten eskegiko dugu, edonork kontsultatu ahal izateko. Zer iruditzen?