Sarrera

Software librea eta doako software-bilduma

Software librea eta freeware edo doako softwarea eta zenbait web-aplikazioren bilduma duzu hau. Hauetatik asko euskaraz.

Logoetan klik eginez programen informazioa topa dezakezu eta berauek deskargatzeko aukera izango duzu. 

Bilaketa erraztearren kategorietan banatu ditugu aplikazioak baina sailkapena oso arbitrarioa da beraz eman begirada bat beste kategorietan ere. 

bulegokoak
tresnak

multimediak
BULEGOA GEHIGARRIAK-TRESNAK GEO-LOKALIZAZIOA  GRAFIKOAK
hezkuntzakoak

internet
komunikazioak
 
HEZKUNTZA INTERNET KOMUNIKAZIOA  SOINUA ETA BIDEOA

Euskara ordenagailuan

Linuxen kasuan, ingelesez gain, instalatzeko unean hautatzen da hizkuntza. Euskara hautatuz gero sistema eragileaz gain aplikazioak euskaraz ikusten dira. Beste hizkuntza batzuk deskarga daitezke eta erabiltzaile bakoitzak nahi duena lehenetsi dezake sistemaren ezarpenetan.


Windowsen kasuan erostean sistema erdaraz edukiko dugu eta euskaratu daiteke.

Xp: sistema euskaratzeko fitxategia euskadi.net web-gunetik edo hemendik deskarga daiteke lip fitxategia eta ondoren instalatu. Horretaz gain configuraciones regionales atalean vasco hautatu behar dugu, horrela datak formatu egokian agertzeaz gain instalazio eleanitzak egiten dituzten programen kasuan aplikazioa ezarpenetan lehenetsitako hizkuntzan ikusiko dugu. 

Ondoren aipatzen direnak deskargatzeko: http://www.microsoft.com/spain/eus/

Windows 7ren kasuan kontrol panelean > Erlojua, Hizkuntza eta Eskualdea > Aldatu bistaratze-hizkuntza > Teklatuak eta Hizkuntzak fitxatik instalatu daiteke euskara  eta Administrazioa fitxan Aldatu sistemaren eskualde-parametroak eta Euskera hautatu. Ondoko fitxan aginduko diogu kopiatzeko erabiltzaile aktiboaren ezarpenak hasiera orriari eta erabiltzaile berriei.

Windows 8 ere euskaratu daiteke Ezarpenak > Hizkuntzak atalean.

Sistemaz aparte Microsof Office 2003, 2010 eta 2013ere euskara daiteke aurreko web orriko hizkuntza paketea deskargatuta eta klik bikoitza eginda.


Egilearen bloga

Egileari  idatzi