Azaldu zer den posizio bektorea, abiadura bektorea eta azelerazioa bektorea. Non daude bektore horiek kokatuta? Zer bi elementu kontuan hartu behar dira ariketak egin baino lehen (erreferentzia puntua edo koordenatu-jatorri, eta bektoreentzako noranzko positiboa)? Azaldu bakoitza. Edozein aldatzen bada, ariketaren erantzunak aldatuko dira?
Zer den Higidura Zuzen Uniformea (HZU)? Aurkitu HZU-aren hiru ekuazioak eta azaldu bakoitza (zein elementu diren aldakorrak, zein elementu konstanteak, elementu bakoitzaren unitateak). Posizio-denbora eta abiadura-denbora grafikoak egin. Ekuazioen eta SI-aren arteko erlazioa gogoratu. *
3. Eguna (klase magistrala):
Zer den Higidura Zuzen Uniformeki Azeleratua (HZUA)? Aurkitu HZUA-ren hiru ekuazioak eta azaldu bakoitza (zein elementu diren aldakorrak, zein elementu konstanteak, elementu bakoitzaren unitateak). Posizio-denbora, abiadura-denbora eta azelerazio-denbora grafikoak egin. (Kontuz grabitatearekin: grabitatea azelerazio-bektore bat da, konstantea da, eta beti beherantz doa). *
6. Eguna (klase magistrala):
8. Eguna (klase magistrala):
Zer den Higidura Zirkular Uniformea (HZRU)? Aurkitu HZRU-aren ekuazioa, abiadura linealaren eta angeluarraren arteko erlazioa (zein elementu diren aldakorrak, zein elementu konstanteak, elementu bakoitzaren unitateak). Posizio angeluarra-denbora eta abiadura angeluarra-denbora grafikoak egin. Azaldu zer diren radianak eta nola pasatzen diren radianetatik bueltetara.
11. Eguna (klase magistrala):