Aurkezpena


Site hau, zergaitik?

Zenbait ikasle eta irakaslek adierazi didate Scratch erabiltzen hasi nahi dutela eta Scratchen murgiltzeko lehenengo urratsak nahiko ulertezinak egiten zaienez Site hau egiten abiatu naiz.


Site hau norentzako?

Scratch erabiltzen ikasi nahi duten 10 urtetik gorako pertsonentzako.


Site hau nola?

Alde teorikoa alde batera utzita, Sitea saioka banatuta dago. Ardutekan egiten dutenaren antzekoa baina Scratcherako doituta.
Saio bakoitzean adibide bat planteatzen da. Bere barruan adibide horretan oinarritutako beste mailako proposamenak agertzen dira. 
(II) - Bigarren mailako ariketak
(III) - Hirugarren mailako ariketak