1-EUSKARA‎ > ‎0-SAIOZ SAIO‎ > ‎2-urria‎ > ‎

6-Saioa 2010-10-19

1-SINONIMOAK ETA IZEN ABSTRAKTOAK (Egindako akrostikoekin)

2-TESTUA

KRISTOREN zoria izan du Sebastian Piñera Txileko presidenteak Atakama basamortuko San Jose mea erotzearekin. Kristoren zoria, han barruan 700 metroko lur sakonaren azpian geratu ziran 33 meatzari bizirik ateratzeko aukera izan duelako. Zoria lur pila guzti horren azpian bi hilabete eta gehiago bizi irauteko aukera izan dutela meatzari finak eta hori, bizirik iraute hori, kanpora komunikatzeko aukera izan zutelako, Zein ondo! Komunikazio hori mirari moduan hartuz hedabide guztiak martxan jarri dira eta 33 gizon haien inguruan sekulako solidaritatea hedatu mundu mendebaldar osoan. Horrela izan da posible herrialde eta bazter guztietako baliabideak eskuratzea. Edozertan aitzindari den NASA berarena tarteko.

Ironiatik haratago. Noski ez dela zorioneko berri bat 33 meatzari, edo bat bakarra lurperatzea baina oraingo hauek mundu guztian salbatzaile irudia emateko balio dio Piñera jaunari. 40 ordu inguruz ehunka telebista kate eta milaka kazetariren aurrean burua erakusteko muda izan du. Gauza erabat baikorragatik. Beti ez du izan aukera hori. Atzo goizaldeko ordu txikietan entzun nion munduko azken 10 lurrikara handienetatik hiru Chilen gertatu direla eta ia inortxok ez diela kasurik egin, bakarrik atera direla aurrera. Oraingoan behintzat euren tamala ongi erakutsi da munduan eta ondorioak bistan daude.

Askotan bezala, irudi operazio nabarmena dela ezin ukatu. 33 meatzarik kristoan garrantzia ba dute ere, gutxi samar dira, kasurako, iazko urtean batez beste egunean sei mea langile (bi milatik gora urtean) hil zirelako Txile berorretan eta duela zortzi urte, 2002.ean, 7.000 lagun izan ziran mea istripuz zenduak. 33ko asko eta gu enteratu gabe. Orotara bost milioi eta erdi meatzari barneratzen dira egunero lurraren sabelera munduko bigarren ikatz ekoizle den herrialdean, Txilen. Aipatutako heriotza gehienak, egunotan salatzen dutenez, mea zulo horietan dagoen -ez dagoen- ziurtasun neurriagatik izan omen direla.

Josu Torre
EGOK. http://www.deia.com/2010/10/14/opinion/columnistas/zirrikituetatik-begira/txileko-meatzariak


A-IRAKURRI

B-IDEA NAGUSIAK AZPIMARRATU

C-GAIA LERRO BATEAN




3-TESTUA IDATZI:


GAIA: ATZOKO ETA GAURKO ESKOLA


Ez bazaizu ezer bururatzen egin iezazkiozu galderak zeure buruari, eta erantzunak ideiak izango dira.




Zerrendan jarri dituzun ideiak ordenatu.



Ez badakizu nola ordenatu...:

Lehenengo eta behin pentsatu norentzat idatziko duzun, hau da, zein pertsonak irakurriko duen zuk idatzitako idazlana.

Bigarrenik, zein helbururekin idatziko duzun, adibidez, gaiari buruz informazio emateko, kritika zorrotza egiteko, defendatzeko, etab.

Hirugarrenik interesatzen zaizkizun ideiak bakarrik aukeratu eta besteak baztertu.

Laugarrenik: ideia horiek ordenatu garrantziaren arabera.


EGITURA:
Sarrera-aurkezpena
Garapena
Amaiera-Ondorioa



4- EUSKARA HOBETZEN

"Ahal" eta "al"

"Alde ederra dago"

"Atentzioa eman"

"Baina" eta "baino"