Zertan datza?




5. eta 6. MAILAKO IKASLEEK EGINDAKO IRRATSAIOAK 

Piztu ezazu irratia eta Iruñeko Alde Zaharreko ikasleen irratsaioak entzun itzazu!




2015-16 ikasturtetik aurrera Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoan aurrera eramaten den proiektu honen bidez, eskolako haurrek irratsaioak egiteko eta antenan jartzeko aukera dute.

Hasiera batean, Iruñeko Eguzki Irratiak luzatutako gonbidapenari esker irratiaren funtzionamendua nolakoa den ezagutu dute: gidoia, irratsaioaren atalak, doinua, entonazioa... eta, zailena, ikusten ez den entzulea kontuan hartzea.  

2016-17 ikasturtetik aurrera, hartutako esperientziarekin, ikasle eta irakasleen ilusioa eta helburua eskolako irratia martxan jartzea da. Seguraski,  ikasi dutenak lagunduko die beren nahia lortzen.  


Bitartean...

 ..."Entzule maiteak, zuekin,  
Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoko 
irakasle eta  ikaslegoen irratsaioen gunea"... 

Sartu eta entzun!!!