ELIZAREN ZAZPI SAKRAMENTUAK

1210 Itun Barriko sakramentuak Jesusek eratutakoak eta zazpi dira, hauek dira, Bataioa, Sendotza, Eukaristia, Aitortza, Gaixoen Oliadura, Abadetza eta Ezkontza. Zazpiak urrats guztiei egokitzen jakez eta kristauaren bizitzaren momentu garrantzitsuenetara: kristauen fede bizitzan  jaiotza eta hazkundea,  sendakuntza eta misioa emoten dabe. Bizitza naturala eta bizitza espiritualaren arteko antzekotasunen bat emoten da. (cf S. Tomás de A.,s.th. 3, 65,1).
 
1211 Analogia honi jarraituz lehenengoz kristautasunaren sarbide sakramentuak azalduko dira (lehenengo kapitulua), gero sendakuntzarenak (bigarren kapitulua), azkenik komunioaren eta sinestunen zerbitzuan dagozan sakramentuak (hirugarren kapitulua). Egia da sailkapen hau ez dala egin daiken bakarra, baina sakramentuek organismo bat osatzen daben non bakoitxak bere toki berezia  dauan erakusten dau. Organismo honetan, Eukaristiak leku berezi bat osatzen dau, “sakramentuen sakramentua” izanda: “sakramentu guztiek honi bideratzen dira euren jomuga lez” " (S. Tomás de A., s.th. 3, 65,3).