Ongi etorri!


Jokatuz gauza asko ikas daitezke. Gainera, jokatzetik abiatzeak, ikasten ez ezik, ikasitako hori hobeto barneratzen laguntzen du. Hori gutxi balitz, denbora askoz ere arinago pasatzen zaigu. Proiektu honetan horixe egingo dugu: jokatuz ikasi, hain zuzen ere.

Seguruenik, denok arituko zineten inoiz rol-jokoren batean, bai ordenagailuan, bai mahai-jokoetan. Kasu honetan, beste pertsonaia batzuen azalean jarriko gara, historian bidaiatuko dugu eta sortuko dugun esparru horretan murgilduko gara hainbat abentura bizitzeko. Hori guztia taldeka egingo dugu. Beraz, guztiz funtsezkoa da gure artean komunikatzea; bestela, ez baitago ulertzerik, ezta ados jartzerik ere, erabakiak hartzeko.

Gure helburua hauxe izango da: historian zehar bidaiatzea eta, sormena eta elkarrekin erabakiak hartzeko dugun ahalmena baliatuta, fikziozko istorio baten pertsonaiak bihurtzea.

Azkenik, jakin Site honetan aurkituko dituzun materialek Creative Commons baimena daukatela. Horrek esan nahi du askatasun osoz erabili eta moldatu ahal izango duzula lan honetan dagoen guztia.


Gurekin jokatzera gonbidatzen zaitugu! Ba al zatoz?