4. Zuen proiektuak


Feedback egitean aipaturiko baliabideak.


I.- Ikerketa proiektuetarako (ikerketa prozesuak)

  • Ikerketa proiektuko urratsak kontuan hartuko ditugu: informazio bilaketa (euskarri eta iturri desberdinetatik, iturrien fidagarritasuna)-Bilketa- hautaketa-antolaketa-Euskarri batean jarri eta ahozko azalpen bidez zabaldu.
  • Horretarako prozesu horren faseak errespetatu behar dira eta zertan datzan bakoitza esplizitoki landuko dira: iturrien fidagarritasuna- ahozko azalpena
  • Artikulu hau lagungarria izan daiteke.
  • EDIAn:
    • Prozesua (ikasleei proposamena)
    • Irakaslearentzako balibideak: errubrikak, jardueren azalpenak...(klik egin  "planificación didáctica/retroalimentación" jardueren logika ikusteko eta "Evaluación" tresnak ikusteko)

2.- Zientzia proiektuetarako (prozesu zientifikoa)

  • Ikerketa zientifikoa egiteko urratsak kontuan hartuko ditugu: hipotesia egin-esperimentazioa- egiaztatzea-ondorioak atera- prozesua jaso eta azaldu ahoz (Zientzia azokako panelak e.b.)
  • Horretarako, prozesu horren faseak errespetatu behar dira eta zertan datzan bakoitza esplizitoki landuko dira: 
  • Nahiz eta Lehen Hezkuntzako adibidea izan, ikus bideo hau, beste hau eta blog honetan azaltzen du prozesua HHko ikasleekin
  • Ideiak eta estekak Pinterest ormairudi honetan.

3.-Proiektu teknologikoa (prozesu teknologikoa)

  • Prozesu teknologikoaren urratsak kontuan hartuko ditugu: fitxa teknikoa- aazen zerrenda-ideia/zirriborroa-krokisa/bozetoa-eraiketa eta ahozko azalpen bidez aurkeztu prozesua eta produktua.
  • EDIAn:
    • Irakaslearen baliabideak: Jardueren azalpena eta errubrikak ...(klik egin  "planificación didáctica/retroalimentación" jardueren logika ikusteko eta "Evaluación" tresnak ikusteko)