O-Eguna (Batxil.)

COBi-tik (Club de Orientación Bidea) zuei laguntza eskaintzera gatoz kirol honen inguruan. Laguntza teknikoaz gain, batzuk egiten hasi zareten lana jaso eta bateratzeko asmoa daukagu. Prestatzen ditugun ekintzetan parte har dezazuen animatzen zaituztegu. Zuen ikasleriari moldatuta dauden ibilbide batzuk erabiliz goiza igaroz eta Orientazio Kirolaz gozatuz. Inoiz landu ez baduzue kirol hau behar duzuen laguntza emango dizuegu, materiala eta abar utziaz.

Guk antolatzen ditugun Orienteering Topaketetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Maiatzean egiten dira eta ESKOLA ORDUEN BARRUAN izaten dira. Orain arte komentatu diren datak honako hauek dira: maiatzaren 22, 24 edota 29an goizez (arratsaldearekin lotu daiteke bazkaria eramanez gero).Trenak, Metroak eta Bizkaibus-ek ibilbidetik gertu daukate geltokia.

Ez da lasterketa konpetitiboa izango. Gure helburua aurretik landu den Unitate Didaktikoari zentzua eta bukaera ematea da, beste eskoletako umeekin esperientzia polita baten parte hartzeko aukera, alegia. Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzarako ibilbideak prestatu ditugu, zailtasun ezberdinekin. Erantzuna handia balitz moldaketak egingo genituen denon nahiak asetzeko. Bakarka egiteko aukera ere badago.

Apurka-apurka ekintzen nondik norakoak zehazten joango gara denon beharretara moldatuz.

Parte hartzeko baldintzak:

1.- Garraioa eta kolorezko mapak eskolak ordaindu behar ditu.

2.- Gutxienez irakasle bat egon behar da 20 ikasleko.

3.- Topaketetara etorri aurretik eskolan Orientazioa lantzea.

Zuen gustuko ekintza izango delakoan gaude (eskoletan onartzeko beranduegi ez heltzea espero dugu) eta edozein proposamen, kezka edo zalantza izanez gero zuen zain egongo naiz: ikascobi@yahoo.com

Jon Ander Pikaza