Herri Scorea

Herri Score-an ikasle guztiak momentu berean irtengo dira Otxandioko herrirantz. Otxandioko herriko kasku zaharra oinezkoentzako soilik da, kotxerik ezin da pasatu, beraz, guztiz aproposa umeak herri guztitik ibiltzeko. Zubi, iturri, etxeen kaleen arteko tunelak, parkeak eta abar.

Score izanda ez dago balizak topatzeko ordenik, beraz umeek erabakiko dute ordena eta nondik joan. Balizak ez dute zenbakirik edukiko, bizkaiko mendien izenak baizik: Anboto, Gorbea... eta umeen kontrol txarteletan izen hauek agertuko dira.

Irteera 14:30etan izango da eta ordubete baino gutxiagoko luzapena izango du. 15:30etan topaketak amaitutzat emango ditugu.