2014-15 eta 2015-16 ikasturteetan Prest garan
ORIENTAZIOA 2.0 ikastaroa eskaini dugu. Moodlean lana bukatu ondoren, ikastaroa Google sites honetan jartzea erabi dut, guztien eskura jartzeko.
Azken urteotan, gero eta gehiago erabiltzen ditugu baliabide digitalak eskoletan. Baliabide horiek ezinbesteko tresna bilakatu dira irakasle askorentzat bai geletan, ikasleekin zuzenean aritzeko, eta baita gelatik kanpo ere, nork bere lana egiteko eta aberasteko orduan.
Orientazioan lagungarriak izan daitezkeen tresna batzuk ezagutzea merezi duela uste dut.
Orientazioa 2.0 ikastaroan, ezagutzeaz gain, horietako batzuk erabiltzen ere ikasiko dugu.
Helburuak Orientatzailearen lanerako lagungarriak izan daitezken zenbait tresna digital
ezagutzea eta horiek
erabiltzen ikastea da ikastaroaren helburua.
Baliabide horien
erabilpenean dago gakoa. Gero eta gehiago erabiltzen baditugu, orduan eta hobeto menderatuko ditugu: praktika ezinbestekoa da.
Edukiak Orientaziorako tresna digitalak ezagutu ditugu
1. Google sitesak
o Google sites bat eskuratzea eta partekatzea
o Google sitesan irudiak, bideoak eta artxiboak txertatzea
o Diseinua aldatzea
2. Google DRIVEa o Dokumentuak eta aurkezpenak
o Formularioak
o Kalkulo orriak
3. Sare sozialak
o Twitter
o Google+
o Foroak eta wikiak
Metodologia
Ikastaroan Moodleko foroak erabili ditugu zalantzak argitzeko.
Foro orokorra (ikastaroaren hasieran dagoena) partaideen aurkezpena egiteko eta ikastaroari buruzko zalantza orokorrak azaltzeko erabiliko dugu.
Bloke bakoitzean aurkituko dituzuen berariazko foroen bitartez, atal zehatz horri dagozkion lanen berri emango diogu elkarri. Foro horiek ere erabiliko ditugu bloke horretako zalantzak argitzeko, besteen lanari buruzko iradokizunak egiteko… Foro horietan parte hartzea oso garrantzitsua da.
Ebaluazioa
Ikastaroaren bukaeran egiten jakingo duzuena: |
1. Google sitesak
|
proposatutako ariketak
|
egina
|
Google sitesak sortzea
|
· Google sites bat eskuratu eta partekatu dut
|
|
Google sitesak editatzea
|
· irudia(k) txertatu dut/ditut
· bideoa(k) txertatu dut/ditut
· artxiboa(k) txertatu dut/ditut
|
|
Diseinua aldatzea
|
. orri bat gehitu dut eta nabigatzailean agerian dago
|
|
2. Google DRIVEa
|
proposatutako ariketak
|
egina
|
Dokumentuak partekatzea
|
· dokumentu bat partekatu dut
|
|
Formularioak
|
· formulario bat sortu dut
|
|
Kalkulo orriak
|
· INFOTUT: foroan nire iritzia eman dut
|
|
3. Sare sozialak
|
proposatutako ariketak
|
egina
|
Twitter
|
· Twitter kontu bat ireki dut · Txio bat idatzi dut
|
|
Google+
|
· Google+ean izena eman dut · ikastaroaren partaideak zirkulu batean sartu ditut
|
|
Foroak eta wikiak
|
· Orientasare foran parte hartu dut
· Orientasare wikian parte hartu dut
|
|
Harremanetarako datuak: