Hezkidetza‎ > ‎

Berdintasunean aukeratzea

EUSTATek urtero kaleratzen dituen datuek garbi erakusten dute neskek eta mutilek egiten dituzten ikasketa-hautaketetan genero estereotipoak mantentzen direla, rol tradizionalen araberako sexuen banaketa mantentzen dutenak: besteen zaintzarekin eta giza harremanekin zerikusi duten ikasketak aukeratzen dituzte neskek; teknikarekin eta produkzioarekin lotutakoak, berriz, mutilek.

Gai honi buruz artikulu bat idatzi nuen IKASLAN 16 aldizkarian. Berdintasunean aukeratzen al dugu?

Neskek eta mutilek ikasketak berdintasunean aukeratzen al dute?
Azken urteetan galdeketa bat pasa diegu batxilergoko 2. mailako neska-mutilei, egin nahi dituzten ondorengo ikasketeei buruz.
Datuak diotena.

Eustateko 2017ko txostena kontuan hartuta, ezkerreko grafikoak egin ditugu. Eskuinean urte bereko gure datuak gehitu ditugu.
2015-16 ikasturtearen bukaeran lortutako datuekin alderatu ditugu (eskuinekoa). Behealdean txosten osoa aurkituko duzue.



                           

 LH Goi Mailako zikloetako gure datuak (2015-16)

           


Zer egin dezakegu?

Ikasketa-hautaketetan berdintasuna indartzeko gure proposamena hauxe da: informazioa ematea, ereduak eskaintzea, ikastetxeetan erabiltzen ditugun orientaziorako programak eta materialak aztertzea eta ahal den neurrian horiek aberastea ...









Subpáginas (1): orientaziorako baliabideak
Comments