Berriak‎ > ‎

MEDIKUNTZA GRADUA EUSKARAZ

publicado a la‎(s)‎ 12 nov. 2018 8:13 por Rosa Ortega   [ actualizado el 16 nov. 2018 0:04 ]
Gradu Batzordeak UPV/EHUko Medikuntza Gradurako hizkuntzaren araberako onarpena aprobatu du 2019/20 ikasturterako.

Hemendik aurrera izen-ematean aukera bi agertuko dira: Medikuntzako Gradua (gaztelania) eta Medikuntzako Gradua (euskara), ezinbestekoa izanik azken gradu honetara sartu ahal izateko euskaraz B2 ezagutza maila egiaztatzea aurretiko izen-ematearen berrespena egiterako orduan.

Aurtengo kupoak oraindik finkatu ez diren arren, EHU Sarrera zuzendariak esan digu Medikuntzan orain dagoenaren antzekoa izango dela aukera bien artean, gaztelaniazko eta euskarazkoaren kupoak batuta. 

Beraz, ikasleak zortzi graduak aukeratzen dituenean aukera dezake bata, bestea edo biakOrientazio azoketan Medikuntzako Fakultatekoek azalpen guztiak emango dituzte.

Informazio gehiago EHUko web-orrian.
Comments