Berriak‎ > ‎

MAIATZAK 17rako LAN PROPOSAMENA

publicado a la‎(s)‎ 16 may. 2018 0:45 por Rosa Ortega   [ actualizado el 16 may. 2018 0:48 ]
LGTBIQ mugimenduari lotutako errebindikazioak egiteko bi data dauzkagu: Maiatzak 17a, LGTBIQ fobiaren kontrako eguna eta Ekainak 28a, LGTB harrotasun eguna. 

Gure kasuan, ikastetxetan, egun bi horien errebindikazioak egun berean lantzen eta ospatzen ditugu, Maiatzak 17an hain zuzen, eskola egutegiak aukera hori ematen baitigu.

Eguna lantzeko proposamen asko jaso izan ditugu azken urteetan. Orientasare wikian aurkituko dituzue, baita Berritzegune Nagusiko beste wegune honetan ere.

Material horretaz gain, eta DBHn azken ikasturteetan lantzeko, aproposa iruditu zaigu Maialen Lujanbiok 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian abestu zuena.

Gai horri buruz ere aritu zen Maialen Euskadiko Irratiaren FAKTORIAN ere (2016-02-23). 



Comments