Berriak‎ > ‎

LANBIDE HEZIKETAN SARTZEKO PROZEDURA 2019-20

publicado a la‎(s)‎ 3 jun. 2019 23:58 por Rosa Ortega   [ actualizado el 4 jun. 2019 0:33 ]
Atzo hasi zen Lanbide Heziketan izena emateko epea. Aurtengo aldaketak zerrendatu ditugu. Aurkezpena IKASLAN Gipuzkoaren bidez lortu dugu.

    Izena ematea
                        • ekainaren 3-14. Epe horretan izena ematen ez duenak ezin izango du matrikula egin iraila arte.
                        • OLH, EM eta GM zikloetan ikasleak onartzeko prozesua bateratu dute. Horrek esan nahi du ikasleak aurre-inskripzio bakarra egingo duela, berak aukeratzen duen 1. ikastetxeko idazkaritzan edo ONLINE.
                        • Pertsona bakoitzak nahi adina plaza eska ditzake, eskaera bakar batean, ordenean.  
                        • Eskatutako plaza bakoitzeko, datu hauek adieraziko dira: ikastetxea, zikloa, kurtsoa, hizkuntza-eredua eta txanda. 
                        • Eskatutako lehenengo plazaren ikastetxea erreferentzia-ikastetxea izango da onarpen-prozesu honekin zerikusia duten kudeaketa guztietarako.
                        • IKASGUNEA plataforman izena ematea komeni da, ikasleek nork bere pasahitzarekin plazen esleipena ikusi ahal izateko.

                                                                                                                    Dokumentazioa
                      • Eskatzen den dokumentazioa ekainaren 28a arte entregatu daiteke 1. ikastetxeko idazkaritzan (ekaineko ordutegia kontuan hartu), edo ekainaren 21a arte ZUZENEAN zerbitzuan edo postaren bidez. 
                      • OLHn izena emateko orientazio aholkua entregatu behar dute, ezohiko aktak bete ondoren noten aplikatibotik ateratzen dena, baita gurasoak edo legezko tutoreak ados daudela dioen dokumentua ere (eredu bat)
             Matrikula

Aurten matrikulatzeko hiru fase egongo dira (uztailean matrikulatzeko ekainean izena ematea ezinbestekoa da)
                        • Uztailaren 11-17
                        • Uztailaren 19-31
                        • Irailaren 2-urriak 15

Aurten OLHn onartuko dituzte 17 urte baino gehiago dituzten ikasleak, plazarik balego. 

Comments