Berriak‎ > ‎

JARDUNALDIA: IKASKETA + ZERBITZUA

publicado a la‎(s)‎ 11 oct. 2018 3:25 por Rosa Ortega   [ actualizado el 11 oct. 2018 3:27 ]
Ekimena, sormena eta parte-hartzea krisian eta etengabeko aldaketan dagoen gizarte batek eskatzen dituen tresna eta konpetentziak dira. Horrek behar-beharrezko bihurtzen du pertsonak prestatzea, tresna horiek eta etika solidarioa izango dituzten pertsonak. 

Hau lortzeko Ikasketa-Zerbitzu Solidario (I+ZS) eredu pedagogikoa tresna bikaina bilakatzen da. Metodologia honen bidez, ikasleek inguru hurbilean benetako proiektu solidario bat egiten duten bitartean oinarrizko konpetentziak garatzen eta edukiak ikasten dituzte, asmo pedagogikoak eta solidarioak elkartuz. 

Jolas eta Ekin eta Donostiako Berritzegunea berriro batu dira jardunaldi hau antolatzeko: 
Data:             2018ko azaroaren 8an, 8:45 - 12:30 
Lekua:          San Telmo Museoa (Plaza Zuloaga, 1 - 20003 Donostia). 
Izen ematea: Musutruk 
Informazio gehiago: 945 22 65 95 - jolasetaekin@gmail.com; 943 32 00 87 - marisoluria@donosgune.eus 
Comments