Berriak‎ > ‎

IRAKURLE DIGITALA DOHAIN

publicado a la‎(s)‎ 27 feb. 2019 3:08 por Rosa Ortega   [ actualizado el 27 feb. 2019 3:31 ]
Irakurle digitala irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleei (dislexia eta abar) bere irakurketa-idazketa prozesuan laguntzeko tresna bat da. 

Beste ikasle askorentzat ere (ikusmen urritasuna, hizkuntzari lotuko nahasmenak, besteak beste) lagungarria izan daiteke. Orohar, testu eta ahoskera uztartzeko ariketak prestatzeko baliagarria.

Ikasleek landu behar dituzten testuak tresna honen bidez entzun ahal izango dituzte. Testuak, esaldiz esaldi, soinu bihurtzen dira automatikoki Interneten atxikitzen den ahots-sintesi sistemari esker.

Testuak euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez egon ahal izango dira, eta sistemak testuari dagokion ahots sintetikoa sortuko du, tonu eta soinu naturalarekin eta hizkuntza bakoitzari dagokion ahoskerarekin.

Irakurle digitala erabiltzeko behar diren gehigarriak lortzeko formulario bat bete behar da.   Informazio gehiago 

Comments