Berriak‎ > ‎

HETEL: AITZINDARIAK LH

publicado a la‎(s)‎ 27 may. 2019 0:14 por Rosa Ortega
HETELek (Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen elkartea), bbk erakundearen laguntzarekin eta Euskaltelen kolaborazioarekin, erreferentziazko emakumeak erakusteko kanpaina jarri du abian, industriarekin lotuta dauden ikasketak nesken artean sustatzeko.

Hurbileko erreferentzien bidez, gazteei, eta batez ere neskei, LHko zenbait titulazio teknologikok dituzten irtenbide profesionalen berri emateko helburuarekin jarri dugu martxan kanpaina.

Kanpaina barruan sortu eta eskuragarri jartzen diren materialak DBH eta Batxilergoko ikasgeletan lantzeko baliabideak hauek dira:
  • 10 bideo, eta horietako bakoitzean neska batek bere eguneroko lana azaltzen du, gaur egun lanpostua duen enpresatik. 
  • Bideoak lantzeko laneko fitxak
  • Horma egutegiak (10 hilabetekoak, hilabete bakoitzean bideotan agertzen diren neskak)
  • Kartela, nonnahi jarri ahal izateko
Materiala hemen dago eskuragarri
Comments