Berriak‎ > ‎

EMAKUNDE: JAIETARAKO MUSIKA EZ SEXISTA

publicado a la‎(s)‎ 10 ago. 2017 10:50 por Rosa Ortega   [ actualizado el 10 ago. 2017 10:52 ]


Jai giroan entzuten ditugun kantu askoren hitzak sexistak izaten dira, matxistak. Horren aurka egiteko eta aurreiritziak apurtzeko, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak denetariko 200 kantu ez sexistako zerrenda sortu du Spotifyn.


Beldur Barik programaren barruan, estilo guztietako kantuak jarri ditu Emakundek txosnen, tabernen eta herritar guztien esku, “musika eredu berriak ikusgarri egin eta emakumeek musikan duten lekua aldarrikatzeko”.
Comments