Berriak‎ > ‎

EHU: IKASLEEN AHOTSAK

publicado a la‎(s)‎ 4 oct. 2019 0:24 por Rosa Ortega   [ actualizado el 4 oct. 2019 0:45 ]
Unibertsitatea aukera bat da zuretzat!
lelopean UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten pertsonentzako arreta zerbitzuak IKASLEEN AHOTSAK izeneko topaketak antolatu ditu aurten ere.

Jarduera hau DBH-ko 4. mailako, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago, baita haien familiei ere. 

Topaketa horietan unibertsitatean laguntzak eta baliabideak erabili dituzten ikasleen ibilbidea ezagutzeko aukera izango dute espazio ireki batean, aurrez aurre. 


Izen-ematea zabalik egongo da azaroaren 4tik 8ra hemen

Bideoan iazko topaketen laburpena ikus daiteke.


Comments