Berriak‎ > ‎

BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN SARIAK

publicado a la‎(s)‎ 7 mar. 2018 1:34 por Rosa Ortega   [ actualizado el 7 mar. 2018 1:39 ]
Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak, BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN izeneko ekimena abian jarri du, gazteak aldaketa sozialaren protagonista izan daitezen.

LEHIAKETA honetan, GIZARTE BERRIKUNTZA arloko GAZTEENTZAKO PROIEKTUAK sarituko dituzte. Ekimenak/proiektuak: Bilboko esparru geografikoan egin behar dira. 

Proiektuak kategoria hauetako batean aurkeztu beharko dira: 

Ikastetxeak: Bilbon kokatuta dauden eta DBHko 2. mailako, Batxilergoko edo Erdi Mailako ikasleek sustatutako proiektuak aurkezten dituzten ikastetxeak. 

Unibertsitateko graduko edo Goi Mailako ikasleak

Kolektiboak eta/edo gazteak: (35 urtetik beherakoak) 

Ideia onenak sustatu nahi dituzte eta, horretarako, diru kopuru bat emateaz gain, prozesua burutu bitartean, irakasle zein ikasleentzako aholkularitza eskainiko dute. Horrela, ideia ekintza bihurtu ahal izango dugu eta lanak emaitza egiaztagarriak edukiko ditu. 

Oinarriak eta izena emateko orriak eskuragarri dituzue bilbaogazte webguneanIzena emateko epea: martxoaren 31 arte

Comments