Berriak‎ > ‎

AZAROAK 25 LANTZEKO IDEIAK

publicado a la‎(s)‎ 12 nov. 2017 8:02 por Rosa Ortega   [ actualizado el 14 nov. 2017 1:47 ]
Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna dela eta, DBH tutoretzarako ideia batzuk bildu ditut ondoren. Aurreko urteetako proposamenak wikian aurkituko dituzue. 

1. Emakumee aurkako indarkeria: testigantzak 

Duela gutxi VOLAR dokumentala ikusteko aukera izan nuen. Bertan tratu txarrak jasan dituzten 9 emakumek haien bizipenak kontatzen dizkigute. Askotan urruti kokatzen ditugu tratu txarrak, baina bertan ditugula erakusten digute emakume ausart horiek, erasotzaile guztiak euskaldunak baiziren. 

Emakundek pelikula honen sorkuntza sustatu du emakume hauen testigantzak aldaketarako pizgarri izan daitezen, eta emakumeen kontrako indarkeriaren atzean zer dagoen azaltzeko ahalegina egiteko: nola eragiten die indarkeriak emakume hauen bizitzei eta euren ingurukoei, eta zein ondorio dakartzan. 

 


Ondoan laburpena duzue. 

Film osoa ikusteko aukera ere baduzue, Emilio Martinez-i esker: 

Volar.mkv 3GB (definizio altua)

 Volar 2.mkv  439Mb (definizio bajua)

Iraupena: 1h 10'

Pelikularen DVDaren eskaera egiteko HONAKO FITXA bete behar da.



2.Irakurketak eta eztabaidak
 Amodio zintzoen gidaNafarroako material honetatik hiru irakurketa aukeratu ditugu:
amodio.png

        Amodio kaltegarriaren zantzuak, 10-12 orrialdeetan

        Genero-indarkeriaren motak13-15 orrialdeetan

        Amodio osansuntsua17-19 
orrialdeetan






3. Abestien letrak aztertu
2017ko udan Emakundek 200 kantuko zerrenda bat proposatu zuen, sexismorik gabeko soinuak zabaldu eta emakumeek musikan duten tokia aldarrikatzeko. Zerrendak eztabaida biziak sortu zituen zenbait hedabideetan. Baina, entzuten ditugun abestien mezuaz ohartzen al gara?

Ikasleek abesti batzuen letrak aztertzea proposatu nahi dizuegu.
Comments