Misioa



Karmen Sananton espioi famatuaren atzetik gabiltza. Aspalditik ez dakigu ezer argi berari buruz baina badakigu munduan zehar ibili dela bidaiatzen.

Zure lana zera da: txosten sekretu bat bete beharko duzu Karmentxu non egon den adieraziz eta eskatuko dizugun informazio gehigarria ipiniz. Bukaeran txosten hau zure nagusiari bidali beharko diozu. 

Informazioa lekuko batzuengandik lortuko duzu, adi egon, emango dizuten informazioa ez da argia izango. Zuk osatu beharko duzu Interneten kontsultatuz edo mundua, geografia eta historiari buruz dakizunarekin.

Zorte on espioia. Azkar aurkeztu zure txostena, gure segurtasuna kolokan baitago.

NIEko Espioien Agentziako Burua
ĉ
Nafarroako Ikastolen Elkartea Nie,
1 feb. 2011 3:00