1. Antzinako literatura


1. LITERATURA BIBLIKOAREN, GREZIARRAREN ETA LATINDARRAREN AURKEZPEN LABURRA

 

1.  Literatura biblikoa

 

    Biblia kristautasunaren eta judaismoaren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburua da. Erlijio hauen esanetan, Biblian Jainkoaren hitza jakinarazten zaigu.

    Bi atal nagusik, Itun Zaharrak eta Itun Berriak, osatzen dute. Itun Zaharra Jesukristo jaio aurreko Israelen historia kontatzen duten liburuek osatzen dute (juduek atal hau soilik onartzen dute sakratutzat). Itun Berriak Jesukristoren jaiotza, irakatsiak, heriotza, biztuera eta Elizaren sorrera kontatzen dizkigu.

    Historian zehar, beste edozein liburu baino aldi gehiagotan eta hizkuntza gehiagotara (2.000 baino gehiagotara) itzuli dute. Esaten dutenez, 1815etik 5 bilioi kopia baino gehiago merkaturatu dituzte, inoizko libururik salduena izanda.



Ċ
Imanol Goienaga,
9 May 2016, 04:22
Comments