PROIEKTUAREN IZENA: Munduko jolasak
TALDEKIDEAK: Irune Azpitarte, Tanit Duñabeitia eta Iker Maiora
ADINA-MAILA: 3. zikloa
SAIO KOPURUA: 3 saio
SARRERA-JUSTIFIKAZIOA: Jolasa ezberdintasun kulturalen gainetik oinarrizkoagoa den gizakion funtzio edo jarduera da. Oinarri edo helburu komunetatik abiatuz, ezaugarri kulturalek beren isla egiten dute jolasetan. Herri bakoitzak bere ezaugarriak atxikitzen dizkie jolasei. Egun, eskolan daukagun ezaugarri bat bere hetereogenotasun sozial, kultural eta linguistikoa da. Inmigrazioa da fenomeno honen arrazoia besteak beste. Lan honen funtsa, kultur aniztasuna errespetatu eta baloratzean datza, aniztasun hori faktore aberasgarri eta positibo bezala ulertu eta ideia honetan oinarrituz garatzea gizarte harremanak, trebetasunak, ... Munduko jolasen bitartez, beste herri batzuen ohitura ludikoarekin goza dezake haurrak eta honela, lotura afektibo positiboak sortaraziko dira haurraren eta jolas honen eta bere jatorriaren artean. |