0- Sarrera

Zer da Moodle?                                                          Gazteleraz

Moodle ikastaroak sortzeko erreminta bat da eta interneten, web orrietan eta elkarlana bultzatzen duten prozeduretan oinarritzen da. Martin Dougiamas-ek sortu zuen konstruktibismo sozialaren teorian oinarrituz.

Moodle hitzak, ingelesez, Objektuei Zuzendutako Ikaskuntza Dinamiko eta Modularraren Ingurunerako akronimoa da. Moodle-k lanerako gune birtualak sortzeko aukera ematen du, bertan bai informazio-baliabideak (testuak, taulak, argazkiak, audio edo bideoak, web orrialdeak edo Acrobat fitxategiak…), baita ikaskuntza-baliabideak (tareak, azterketak, inkestak, foroak...) ere aurki ditzakegularik.

Web gune honetan irakaskuntzan Moodle-k ematen dituen aukerak landu eta denon eskura jarri nahi dira bideotutorial sorta baten bitartez.

Erabilitako iturriak:

Anibal de la Torre-ren lanean oinarritu naiz:  http://www.adelat.org/media/docum/moodle/ baita  MoodleDocs-en ere: http://docs.moodle.org/es