Maitasun eskutitzak


Maite ez duena
ez da bizi,
bizitzeko beldurrez...
Bizirik ez dago
maite ez duenarengan,
maitatzeaz baita izu...
Beldurra eta izua da nagusi,
eta herioa,
maite ez duenarengan.
Bizitzera,
maitatzera ausartzen ez dena
beharturik dago gorrotatzera;
gorrotatuz, ez dagoela hilik nondik edo handik
bere buruari erakutsi beharrez...
baina gorrotoa ez izaki
heriotza bizitzea besterik!
Izan ere, lagunok,
zerbaitetarako behar bada,
maitatzeko behar da hemen ausardia,
eta haundia!;
gorrotatzeko, aski da koldarkeria.


J. A. Artze , 1998

Poema eder hau J.A. Artzek idatzi zuen baina zuk izan al duzu maitasunari buruz hitz egiteko edo idazteko beharra ala nahia? Proposamen honen gai nagusia maitasuna izango da eta horri buruz idatzi, argudiatu eta gozatu ere egingo duzu.