GORPUTZ HEZKUNTZA 2.0: "Lehen Sorospenetarako jokabide batzuk"

Kaixo,
 

Orrialde honetan, GORPUTZ HEZKUNTZ 2.0 ikastaroan egindako lana

aurkeztuko dizuegu. Bertan, larrialdi zehatz batzuen aurrean egin daitezken

sorospen maniobra batzuk azalduko ditugu. Horretarako DBHko ikasle

batzuekin, alboko zutabean dituzuen lau bideo grabatu ditugu:

 

                    * ASP Alboko Segurtasun Posizioa

                    * Bihotz Biriken Oinarrizko Oneratzea

                    * Gorputz dardarak (epilepsia)

                    * HEIMLICHen maniobra

 
Lehen Sorospenen gaia ikasleekin lantzeko erabilgarria izan daiteken   
 
material bat sortzen saiatu gara.
 
 
  

LEHEN SOROSPENETARAKO JOKABIDE BATZUK

  

ADINA-MAILA: DBH 3. maila

 

SAIO KOPURUA: Bi saio

 

SARRERA-JUSTIFIKAZIOA:

 

Gure aisialdi denboran lagunekin kirola egiten gaudenean edo

bestelako egoera batean mina hartzeko arriskua egon daiteke

(kolpeak, gihar arazoak, zorabioak, zauriak...). Halako baten aurrean

 gure jokabidea zein izan behar den jakitea garrantzitsua izan daiteke

kalteak

 gutxitzeko.

 

HELBURUAK:

 * Lehen Sorospeneko oinarrizko jokabide batzuk ezagutzea.

* Ikusitako jokabide horiekin antzerkitxo bat besteentzat prestatzea.

* Lehen Sorospeneko oinarrizko jokabide horiek beste ikaskideei argi

azaltzeko gai izatea.

EDUKIAK

 - OZTOPOA ARNASBIDEAN (HEMLICHEN MANIOBRA)
- BIHOTZ BIRIKEN OINARRIZKO ONERATZEA (BBOO)
 
- GORPUTZ DARDARAK (epilepsia...)
 
- "ASP" OINARRIZKO SEGURTASUN POSIZIOA “ASP”(alboko
 
segurtasun posizioa)
 
METODOLOGIA-ANTOLAKETA:
 
- Edukiei buruzko 4 bideo labur prestatuko ditugu.
 
- Ikasleak 4 taldetan banatuta egongo dira. Talde bakoitzak
 
ordenagailu eramangarri baten prestatutako bideo ikustea
 
egokituko zaio. Bideo bakoitza eduki bati buruzko azalpenak (nola
 
 jokatu, zer egin...) izango ditu.
 
- Hau ikusi eta ikasi eta gero, 5 minutuko antzerkitxo bat besteentzat
 
prestatu beharko dute. Antzerkitxoan ordenagailuan
 
azaldu zaien egoera bat antzeztu behar dute. Egoera honen aurreran
 
bideoan ikusitako
 
erantzuteko jokabideak edo protokoloak ere.
 
- Antzerkitxoaren bukaeran talde bakoitzak (laburpen giza) egoera
 
 bakoitzean erabili behar den jokabidea pausoz-.pausoz
 
azalduko dio taldeari.
 
 
EBALUAZIOA:
 
Antzerkiaren eta ondorengo azalpenaren behaketa (behaketa fitxa
 
baten bitartez, bideoan grabatu,...).

MATERIALA:

  • IKT: ordenagailu eramangarriak (4 talde, 4 ordenagailu),...

  •  

  • GORPUTZ HEZKUNTZAKO MATERIALA: Antzerkirako behar duten

  •  

  • materiala,...

 ARIKETA-JARDUERAK:

 1. saioan

Taldeak egingo ditugu eta talde bakoitzari ordenagailu eramangarri
 
bat egokituko zaio. Talde bakoitzak minutu batzuk izango ditu bertan
 
 dagoen lana ikusteko. Hasiera baten Lehen Sorospenei buruzko bideo
 
bat ikusteko aukera izango dute (bideo hau talde guztiek ikusiko dute
 
 daukaten ordenagailuan).
 
 Ondoren, talde bakoitzak duen ordenagailuan Lehen Sorospeneko
 
maniobra bati buruzko beste bideo bat ikusiko du (EDUKINAK atalean
 
agertzen direnak). Nahi duten alditan ikusiko dute bertan azalduta
 
dagoen jokabidea ikasi arte.
 
Ikusi eta gero taldekideen artean ikusitakoa praktikan jartzen saiatuko
 
 dira, guztiz kontrolatu arte.
 
Hau egin eta gero 5 minutuko antzerkitxoa asmatzen eta prestatzen
 
hasiko dira. Antzerki horretan bideoan ikusitako egoera bat eta
 
dagokion jokabidea agertuko da. Antzerkitxo hori testu baten jasoko
 
dute gero irakasleari
 
 aurkezteko.

 

2. saioan

Talde bakoitzak bere antzerkitxoa antzeztuko du besteentzat. Antzeztu
 
 ondoren holako egoeran izan beharreko jokabidea pausoz pauso
 
azalduko dute.
 
Comments