LEHEN HEZKUNTZA‎ > ‎MATEMATIKAK‎ > ‎3. Zikloa‎ > ‎

1. Zenbakiak eta eragiketak

1. eduki multzoa. Zenbakiak eta eragiketak


Izena: ZENBAKI-SISTEMAK, ZENBAKI-SISTEMA HAMARTARRA
Ekintza mota: eskola 2.0 sekuentzia didaktikoa
Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.
Egilea: eskola 2.0
IKT beharrak: internet.
HOD: eragiketak
Taldekatzea: Bakarka.
Denbora: 3 saio
Irizpenak: LH 6. Irakasle gida du. Lehen bi jardueretan zenbaki-sistema hamartarra lantzen da, bederatzi zifrarainoko zenbakien irakurketa eta idazketa, eta zenbakiak osatzeko eta deskonposatzeko arauak, zenbakiak alderatu ahal izateko eta eragiketen emaitzak interpretatzeko. Jarduera osagarri gisa, kalkulagailua erabiltzea proposatzen da, jarduera jolas dibertigarrietan oinarrituz, modu erakargarrian ikasleek kalkulagailua erabiltzen ikas dezaten.

Izena: ZENBAKI ARRUNTAK
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: Maibe San Nicolas, Kontxa eskolako irakaslea.
Azalpena: Bederatzi zifrako zenbakiak lantzeko ariketa desberdinak daude: notebook ariketak, pdf-ak, jolas baten lotura jarduerak egin ahal izateko eta lotura interesgarriak.

Izena: ZENBAKI ARRUNTAK
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: Alkartu Ikastola- LH 5.- mailakoen bloga
Azalpena: Azalpenak euskaraz dira. Bertan txertatzen diren loturak gaztelaniaz dauden webguneetara jotzen dute gehienak.

Izena: ZENBAKI ARRUNTAK ETA HORIEN ARTEKO ERAGIKETAK
Ekintza mota: eskola 2.0 sekuentzia didaktikoa
Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.
Egilea: eskola 2.0
IKT beharrak: internet.
HOD: eragiketak
Taldekatzea: Talde handian
Denbora: 4 saio
Irizpenak: LH 5. Ikasleek zenbaki arruntak eta batuketa- eta kenketa-eragiketak landuko dituzte.
Irakurketa, ordenamendu, deskonposizio eta konposizioak modu dinamiko eta dibertigarrian burutuko dituzte. Zenbaki-taula erabiliko dute eta zenbaki erromatarrak ikasiko dituzte jarduerak eginez.
Batuketen eta kenketen problemak ebatziko dituzte eta horiek ebazteko kalkulagailua erabiltzen ikasiz jolasteko aukera izango dute.
Gaia ikaslearen ingurunearen arabera aurkeztuko da udaleku birtual bat kudeatu eta antolatuz.

Izena:MILOIAZ AZPIKO ZENBAKI NATURALAK
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: AGREGATIk jasota
Azalpena: AGREGAN erabiltzeilea eta pasahitza izanez gero (oso erraza da egitea eta merezi du) hainbat baliabide jaso ahal dira, hau da haien arteko bat.

Izena: ORDENAMOS NÚMEROS
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Egilea: Kanarietako Gobernuaren orrialdean.
Azalpena: ( zifratako zenbakiak ere lantzen dira, txikienetika handira eta kontrakoa sailkatzekoak.

Izena: ZENBAKI ORDINALAK
Ekintza mota: flash
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: ANAYA
IKT beharrak: internet.
Taldekatzea: Bakarka.
Denbora: saio 1
Irizpenak: Argitaletxe honek dituen baliabideen artean dago.

Izena:
ZENBAKIAK ETA ERAGIKETAK
Hizkuntza:Euskaraz
IKT beharra: Interneteko konexio ona egiten den bitartean
EDEBEk eskainitakoa eta elkarrekin.org-en jasotakoa. Elkarrekin-en aurki dezakezu, onartzen ez bazaitu, alta eman eta bertara jo.

Izena: ZENBAKI ARRUNTEN ARTEKO ERAGIKETAK
Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
HOD: eragiketak
Taldekatzea: Bakarka.
Denbora: 3 saio
Irizpenak: LH 5. Irakasle gida du. Gauzen neurriaz jabetzeko, kopuruak ordenatu behar dira, eta hori egiteko modu erraz bat kopuruen posizio-balioa erabiltzea da, kopuruak handiak badira, batik bat. Sekuentzia honetan, zenbait kopuru ordenatuko ditugu; adibidez, Espainiako mendien altuerak eta autonomia-erkidegoetako biztanle kopuruak. Bukaeran, zenbaki arruntekin loturiko jolas zahar-zahar bat dator; ikasleek, bukaerako emaitza lortzeko, eragiketak landu ahal izango dituzte.

Izena:
ZENBAKI ARRUNTEN ARTEKO ZATIKETA

Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
HOD: zatiketa
Taldekatzea: Bakarka.
Denbora: 3 saio
Irizpenak: LH 5. Irakasle gida du. Hasiera batean, zatiketen elementuei eta zatiketa motei (osoak eta zehatzak) buruzko informazioa bilatu beharko dute ikasleek Interneten. Informazio hori lehenengo jarduerak ebazteko erabiliko dute, eta aurrerago, kontzeptu horiek erlazionatzeko gai izan beharko dute. Informazio-bilaketan, lehenengo kontzeptu horiek bildu eta txostenean adieraziko dira.
Ondoren, hiru zifrako edo gehiagoko zatitzailedun zatiketak eta 10ez, 100ez, 1.000z... zatitzekoak egin beharko dituzte. Zatiketak egin beharreko problemak ebatz ditzaten ere eskatuko zaie, eta gaiari buruz dituzten ezagutzak erakutsi ahal izango dituzte horrela. Egokia irudituz gero, kalkuluak behar bezala egin dituzten aztertu ahal izango dute, "Eskuinaldean nabarmendutakoak" atalean ageri diren "bederatziaren proba" eta "hamaikaren proba" izenekoen bidez.
Azkenik, zenbait jarduera proposatuko zaizkie ikasleei, zatiketa baten elementuen arteko erlazioak finkatzeko; hau da, eragiketa horren algoritmoaren esanahia uler dezaten. Kalkulagailua pentsatuz erabiliz, ikasitako kontzeptuak sendotuko dituzte, bai eta buruzko kalkulurako abilezia hobetu ere.

Izena: ERAGIKETA KONBINATUAK ETA ZENBAKI OSOAK.
Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
HOD: ERAGIKETAK
Taldekatzea: Bakarka eta taldeka.
Denbora: saio 1
Irizpenak: Zenbaki osoen arteko eragiketak egitea eta lehentasunak ezartzea, parentesiak dituzten eragiketa konbinatuetan. Kalkulagailua erabiltzen.

Izena:
REPASA SUMAS Y RESTAS CON EL SEÑOR PI SU SABUESO
Hizkuntza: Gaztelaniaz eta katalaneraz.
Egilea: GENMAGIC
HOD: batuketak eta kenketak
Azalpena: Lasterketa bat da. Hiru maila desberdin daude (abiadura aldatzen da) batuketak eta kenketak egiteko.Kalkulua buruz egiteko oso eraginkorra.

Izena: ANIMALES MATEMÁTICOS 6
Hizkuntza: Gaztelaniaz eta katalaneraz.
Egilea: GENMAGIC
HOD: kenketak
Azalpena: Kenketak egiteko. Maila desberdinak. Hirugarren ziklorako mailarik altuena aukeratu behar da.

Izena: ZENBAKI HAMARTARRAK
Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
HOD: zenbaki hamartarrak
Taldekatzea: Bakarka.
Denbora: 3-4  saio
Irizpenak: LH 5. Irakasle gida du.Zenbaki hamartarrak azaltzen zaizkie ikasleei, eguneroko bizitzako egoeren bidez. Gure inguruan etengabe agertzen direla erakutsiko zaie, zenbaki horien garrantziaz jabetu daitezen. Zenbaki hamartarraren kontzeptua azaltzeko, zatiketa ez-zehatz baten zatidura dela esaten du. Zatiki hamartarraren kontzeptuarekin lotuz.Komunikabideetako informazioa zuzen interpretatzeko, zenbaki hamartarrak irakurtzea, ordenatzea eta konparatzea beharrezkoa dela azaltzen da. Ondoren, zenbaki hamartarrak biribiltzen direla ere esaten da.Azkenik, zenbaki hamartarraren kontzeptua testuinguruan jartzeko hasieran erabili den egoerara itzuli eta, zenbaki hamartarren arteko batuketa, kenketa eta biderketa azalduko da, gure ingurunean etengabe agertzen baitira zenbaki horiek.

Izena: ZENBAKI HAMARTARREN ARTEKO ERAGIKETAK
Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
HOD: zenbaki hamartarrak
Taldekatzea: Bakarka.
Denbora: 5  saio
Irizpenak: LH 6. Sekuentzia honetan, garrantzitsuena da ikasleek zenbaki hamartarren eta zatikien artean zer lotura dagoen gogora ekartzea eta gai hori finkatzea, beste maila batzuetan ikasi dute eta. Zenbaki hamartarren eta zatikien arteko lotura hori ulertu eta barneratu ondoren, ikasleek zatikien eta zenbaki hamartarren arteko itzulgarritasuna zer den ulertzea eta ikastea lortu nahi da. Garapen kognitiboaren fase honetan, oso garrantzitsua da pentsamendu abstraktuaren zenbait gaitasun bultzatzea; adibidez, itzulgarritasuna, bi noranzkoko loturak...

Izena: ZENBAKI DEZIMALDUNAK 1
Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
HOD: zenbaki hamartarrak
Taldekatzea: Bakarka edo talde osoa.
Denbora: 6  saio
Irizpenak: LH 5. Ikasleek zenbaki dezimaldunak interpretatzen ikasiko dute, haiek osa ditzaketen parteak identifikatuko dituzte (osoa eta dezimala -hamarrenak, ehunenak eta milarenak).

Izena:
ZENBAKI HAMARTARRAK
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: EDEBE
Azalpena: Zifren balioaz zenbakiak osatzeko.

Izena: BATUKETAK ETA KENKETAK ZENBAKI HAMARTARREKIN
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: EDEBE
Azalpena: Batuketak eta kenketak zenbaki hamartarrekin ariketak egiteko argibideak.

Izena: EHUNEKOAK, ZATIKIAK ETA HAMARTARRAK.
Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
HOD mota: ehunekoak, zatikiak eta zenbaki hamartarrak
Taldekatzea: Bakarka eta taldeka.
Denbora: saio 1
Irizpenak: Prozedura errazak ikastea, emaitza gisa zenbaki hamartarra duten kalkuluak egiteko.

Izena: HEMEN DITUZU EHUNEKOAK BURUZ KALKULATZEKO ARIKETAK
Ekintza mota:  Buruz egiteko ariketak
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea:Matematikaren kutxa
IKT beharrak: internet.
HOD mota: ehunekoak
Taldekatzea: Bakarka eta taldeka.
Denbora: saio 1
Irizpenak: Errazak, zailak, minutu batean egiteko edo bi minututan burutzeko ariketak. Buruz egitekoak dira

Izena: ZATIKIEN ARTEKO ERAGIKETAK
Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
HOD: zatikiak
Taldekatzea: Bakarka.
Denbora: 3 saio
Irizpenak: LH 5. Irakasle gida du. Laguntza bezala agertzen diren aurkezpen batzuk gaztelaniaz daude nahiz eta euskarazko aukera jaso. Sekuentzia honen xedea da ikasleek zatikien arteko eragiketak egitea. Horretarako, zatikien domino-txapelketa bat egitea proposatzen da, jokoan kalkuluak egin ditzaten. Horregatik, aurrez, ikasleek zenbait jarduera egin behar dituzte, zatikien arteko eragiketak ikasteko (batuketak, kenketak eta biderketak) eta zatiki baliokideekin lan egiteko.

Izena: ZATIKIAK EGUNEROKO BIZITZAN
Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
HOD: zatikiak
Taldekatzea: Bakarka.
Denbora: 3-4 saio
Irizpenak: LH 5. Irakasle gida du.

Izena: ADIERAZPEN KONPLEXUA DUTEN NEURRIAK ADIERAZPEN SINPLEAREN BIDEZ ADIERAZTEA.
Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
HOD mota:
Taldekatzea: Bakarka eta taldeka.
Denbora: saio 1
Irizpenak: Adierazpen konplexua duen neurri bat adierazpen sinplearen bidez adieraztea, kalkulagailuaren memoriaren bidez.

Izena: PROPORTZIONALTASUNA: EHUNEKOA
Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
HOD: ehunekoa
Taldekatzea: Bakarka.
Denbora: 3 saio
Irizpenak: LH 5. Irakasle gida du. Zenbaki hamartarrak, zatikiak eta ehunekoak maiz erabiltzen dira eguneroko bizitzan. Dena den, haiek ulertzeko arazoak izan ohi dituzte ikasleek. Sekuentzia didaktiko honetan, problemak nola ebatzi landuko da. Horretarako, fikziozko jarduerak proposatuko zaizkie ikasleei. Jarduera horietan, zatikiak, ehunekoak eta zenbaki hamartarrak erabili beharko dituzte, eta haiek batetik bestera pasatzeko moduak aplikatu.

ZENBAKI LEHENAK
Izena: ZENBAKI LEHENAK ETA KONPOSATUAK
Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz.
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
HOD: Zenbakiak
Taldekatzea: Bakarka.
Denbora: 3-4 saio
Irizpenak: LH 6. Irakasle gida du. Sekuentzia didaktiko honetan, ikasleek zenbaki lehenak eta konposatuak ukitzea, haiei buruz hitz egitea eta haiekin elkarrekintzan aritzea lortu nahi da. Ikasleei egoera motibagarri bat planteatu behar zaie; zenbaki lehenak erabiltzea eta haien ezaugarriak eta propietateak zein diren jakitea eskatzen duen egoera motibagarri bat, hain zuzen ere. Hala eginez gero, ikasketa esanguratsuagoa izango da.

Izena: D'ERATÒSTENES-EN BAHEA EDO NOLA AURKITU ZENBAKI LEHENAK
Ekintza mota: JClic
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: Javier Rodríguez Fernández Itzultzailea: Blanca Besga. Jclic bilduman aurkitua.
IKT beharrak: internet. Java programa ezinbestekoa da ipinita izatea ordenadorean ekintza hau online egiteko. Aukera dago ordenagailura jeisteko eta bertatik egiteko (CLIC programa instalatu ondoren).
HOD: zenbaki leheneak
Taldekatzea: Bakarka edo binaka.
Denbora: 2 saio
Irizpenak: zenbaki lehenak lantzeko


ZENBAKI ERROTAMATARRAK
Izena: ZENBAKI ERROMATARRAK
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: Maibe San Nicolas, Kontxa eskolako irakaslea.
Azalpena: Zenbaki erromatarrak lantzeko notebook ariketak eta beste baliabideetarako loturak.

Izena:
ZENBAKI ERROMATARRAK
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: Alkartu Ikastola- LH 5.- mailakoen bloga
Azalpena: Azalpenak euskaraz dira. Bertan txertatzen diren loturak gaztelaniaz dauden webguneetara jotzen dute gehienak.

Izena: ZENBAKI ERROMATARRAK
Ekintza mota: JClic
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: Juan José Mateo Molina Itzultzailea: Blanca Besga. Jclic bilduman aurkitua.
IKT beharrak: internet. Java programa ezinbestekoa da ipinita izatea ordenadorean ekintza hau online egiteko. Aukera dago ordenagailura jeisteko eta bertatik egiteko (CLIC programa instalatu ondoren).
HOD: zenbaki erromatarrak
Taldekatzea: Bakarka edo binaka.
Denbora: 3 saio
Irizpenak: LH 4rako eginda. Oso erabilgarria hirugarren zikloan.

Izena: ZENBAKI ERROMATARRAK
Ekintza mota: JClic
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: Luís Pérez Gutiérrez Itzultzailea: Orixe Taldea. Jclic bilduman aurkitua.
IKT beharrak: internet. Java programa ezinbestekoa da ipinita izatea ordenadorean ekintza hau online egiteko. Aukera dago ordenagailura jeisteko eta bertatik egiteko (CLIC programa instalatu ondoren).
HOD: zenbaki sistemak
Taldekatzea: Bakarka edo binaka.
Denbora: 2 saio
Irizpenak: Lau maila desberdin: 3.999raino

Izena: AVENTURA EN HISPANIA
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Egilea: Aragoeko Gobernua
Azalpena: erromatarren historia azaltzen duen bitartean zenbaki erromatarrekin ariketa batzuk agertzen dira betetzen joateko.

LA FÁBRICA DE LOS CEROS
Izena: MULTIPLICACIÓN Y DIVISIÓN POR 10, 100 y 1.000
Hizkuntza: Gaztelaniaz eta katalaneraz
Egilea: Roger Rey, Fernando Romero eta Alfonso García
Non: Genmagic.net-en orrialdean
Azalpena: Zenbaki desberdinak biderkatzeko eta zatitzeko 10, 100 eta 1.000 artean.

ZATIGARRITASUNA
Izena: ZATIGARRITASUNA
Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
HOD: Multiploak eta zatitzaileak
Taldekatzea: Bakarka eta taldeka.
Denbora: 5 saio
Irizpenak: Ondorengo kontzeptuak lantzen dituen sekuentzia didaktikoa: multiploa eta zatitzailea kalkulatu, lehenak, zatigarritasun-arauak.

ANIKOITZAK, ZATIGARRIAK, ZATIKIAK
Izena: ZATIGARRIAK. ZATIKIAK
Ekintza mota: JClic
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: Sebastià Mora Masot Itzultzailea: Blanca Besga. Jclic bilduman aurkitua.
IKT beharrak: internet. Java programa ezinbestekoa da ipinita izatea ordenadorean ekintza hau online egiteko. Aukera dago ordenagailura jeisteko eta bertatik egiteko (CLIC programa instalatu ondoren).
HOD: zatikiak eta zatigarriak
Taldekatzea: Bakarka edo binaka.
Denbora: 4 saio
Irizpenak: LH 6

ERRO KOADROA ETA BERREKETAK
Izena: ERRO KOADROA
Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
HOD:
Taldekatzea: Bakarka eta taldeka.
Denbora: saio 1
Irizpenak: Erro koadro bat kalkulatzeko prozesua azalduko dugu eta kalkulu-progresio horren limitea kalkulatuko dugu.

Izena: BERREKETAK
Ekintza mota: AGREGA
Hizkuntza: Euskaraz
Egilea: PROYECTO AGREGA-n aurkitua.
IKT beharrak: internet.
HOD:
Taldekatzea: Bakarka eta taldeka.
Denbora: saio 1
Irizpenak: Zenbaki baten berreketa kalkulatzen ikasiko dugu, kalkulu automatizatuko teknika erraz baten bidez.
Comments