Ataza


Zer egingo duzue?

Sekuentzia didaktiko honetan komikia egingo duzue eta komiki txapelketan aurkeztuko duzue.

Horretarako, komikiaren ezaugarriak ezagutuko dituzue.
Eta azkenean, horma-irudia osatuko duzue sortuko dituzuen komiki guztiak eskolako ikasleek ikusteko. Interneten ere argitaratuko duzue.

 

Hauxe egingo duzue:

  • Lehendik irakurri dituzuen komikiak gogoratu.
  • Hainbat eratako komikiak bildu eta irakurri.
  • Komikiaren ezaugarriak aztertu (binetak, bokadiloak, onomatopeiak, ikus-metaforak ...) 
  • Narrazio bat aukeratu, irizpide batzuei jarraituz.
  • Komikiaren gidoia egin. 
  • Komikia egiteko hainbat eratako baliabideak ezagutu eta norberarentzako egokiena aukeratu.
  • Komikia sortu.
  • Komikia argitaratu, bai horma-irudian bai Interneten.
 
Comments