Sarrera

I. Industria-iraultza XVIII. mendean hasi zen Britainia Handian, geroago, Europan barrena zabaldu zena. Hark aurreko mendeetatik zetorren eredu ekonomikoa guztiz aldatu zuen, eta horrekin batera gizartea bera. 

Baina, zerk eragin zuen benetan iraultzatzat har daitekeen hura? Zer ondorio ekarri zituen? Galdera hauek erantzuteko argibide batzuk ematen saiatuko gara gune honetan.

Hortaz, I. industria-iraultzaren gaia lantzeko proposamena aurkezten da. Bertan hainbat tresna didaktiko aurkituko dituzue, DBHko 4. mailako ikasleontzat egokituak. Haien artean, gaian sakontzeko lan bat egiteko proposamena. Horretarako, industria-iraultzari buruzko informazio orokorra, puntu nagusietan antolaturik, eskaintzen dizuegu, lanaren edukia osatuko duten ariketak eta horiek egiteko eta bestelako informazioa jasotzeko hainbat baliabide: bideoak, Power-Pointak, estekak, etab.