Euskaraz

 

 

INGURUMEN JARDUNBIDE EGOKIAK, EROSKE BERDEA ETA JASANGARRITASUNEKO IRIZPIDEAK IKASTETXEETAN

 

 

antolamendua

papera

bulegoko materiala

ura

orubea

berdeguneak

jaiak

mugikortasuna

jantokia

jostailuak

eraikuntza

margoketa

energia

isolamendua

argiztapena

informatika

berokuntza

hondakinak

zarata

iturriak eta estekak

tonnerra

 

 

 

 

 

ANTOLAMENDUA

 

Ikastetxeak eta erakunde hezitzaileak saiatu behar dira jasangarritasun erakundeak bihurtzen, eredugarriak izaten beraien energia aurrezpenean, jasangarritasuna integratzen praktika hezitzaileetan eta  erosketa eta kontsumo ohituretan. Erosketak egiterakoan beharrezkoak dira 5 urrats kontuan hartzea:

 

1.      Benetan, erosi nahi dena, beharrezkoa den aztertzea.

2.      Ezaugarri eta kopuru egokia finkatzea.

3.      Beharra zentzuzko salneurrian ase dezakeen ingurumen eragin txikieneko produktua bilatzea merkatuan, etiketa ekologikoei erreparatuz.

4.      Produktua behar bezala erabiltzea, argibideei eta erabilera jardunbide egokiei jarraiki.

5.      Erabili ostean, berrerabili, eta ezin bada hondakina behar bezala kudeatu.

 

Ikastetxeetan, kudeaketa jasangarria bermatzeko, antolamendua eraginkorra behar da eta Hezkuntza komunitate osoaren, bereziki zuzendaritzaren, parte hartzea.

 

  • Ziurtatu, berretsi eta zabaldu ingurumenarekiko adierazpena edo zuzendaritzak sinatutako ingurumen hezkuntzarekiko konpromisoa.

 

  • Ingurumen-inpaktuak gutxitzeko eta Ingurumen-hezkuntza eta bere txertaketa kurrikularra sustatzeko  konpromisoa hartu. Hezkuntza komunitatea osoaren parte hartze aktiboa, ikastetxeko eta inguruko jasangarritasuneko planetan, bermatu.

 

  • Ingurumen-konpromisoak aurrera eramateko zuzendaritza taldearen barruan ingurumen-arduraduna izendatuko da. Arduradunak, helburuak eta epe labur, ertain eta luzeko lehentasunak finkatuko ditu eta zereginak eta erantzukizunak  banatuko ditu helburuak lortzeko.

 

  • Konpromiso eta jasangarritasun irizpideen informazioa hezkuntza komunitate osoari hedatzen direla ziurtatu. Ikastetxearen ingurumen- irudia  eta jasangarritasunaren bidean lortzen diren aurrerapen eta lorpenak  komunikatu.

 

  • Aholkularitza edo informazio zehatz eta gehigarria edo gidak eta argitalpenak eskuratzeko INGURUGELAn edo ihobe.net webgunetara jo. 

 

  • Klaustro eta Eskola Kontseiluetan jasangarritasuna ohiko gaia bezala izatea bermatu, aldiro aldiro konpromiso, neurri, eta aurrerapenetaz informatzeko eta proposamenak jasotzeko.

 

  • Jasangarritasunaren inguruan sortzen diren dokumentuak erregistratu eta komunitatearen, hezkuntza -administrazioaren eta hornitzaileen esku ipini.

 

 

IturriaK:

 

·        FERNÁNDEZ, A. (1996).- Eco-auditoría escolar. Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz

·        plan berdea: bizimodua hobetzeko aurrez dezakezun guztia. kutxa

 

 

 

PAPERA

 

Papera eta inprimategia kultura-zabalkundearen ikurrak izan dira betitik eta bi elementu hauek oinarrizko baliabideak dira ikastetxeetan. Papera basoetatik ateratako egurraren zuntzekin fabrikatuta dago. Paper-orearen ekoizpenak eta kontsumoak kalteak dakarzkie zenbait giza taldeei  eta ingurumenari (biodibertsitate galera), munduko zenbait  lekutan azkeneko baso naturalak desagertzeko arriskuan jarriz. Jarraian zerrendatzen diren iradokizunak basoengan dugun aztarna ekologikoa murrizteko dira.

 

  • Paper berria paper birziklatua edo FSC ziurtagiria duen zuntzez fabrikatutako paper ekologikoa izatea. “Aingeru Urdina” ingurumen-etiketa duen paperak fotokopiagailu eta inprimagailuetan trabatu gabe erabili ahal izatea bermatzen du.

 

  • Inprimatzekoan edo fotokopiatzekoan papera  trabatuta ez geratzeko papera toki lehorrean gorde.

 

  • Inprimatzeko edo fotokopiatzeko dokumentuak prestatzekoan ahal den letra mota eta tamaina txikiena erabili. Adibidez, tamaina 10, 11 edo 12koa; letra mota “Times New Roman” motak “Arial” motak baino gutxiago okupatzen du.

 

  • Espazio gutxien okupatzen duen lerroartea aukeratu. Sangriak eta aurreko eta atzeko marjinen zabalerak ahal den gehien murriztu.

 

  •  Inprimatu aurretik pantailan dokumentuak berrikusi zuzentzaile ortografikoa pasatuz, inprimatu eta gero akatsak ez aurkitzeko.

 

  • Baloratu inprimatzeko edo fotokopiatzeko benetako beharra: e-postak, dokumentu bat osorik ala orrialde bat edo beste,…

 

  • Bakarrik  beharrezkoak diren kopia kopurua (inprimatzean/fotokopiatzean) atera.

 

  • Hobe zuri-beltzean inprimatu/fotokopiatu koloreetan inprimatu/fotokopiatu baino.

 

  • Bi aldetatik inprimatu/fotokopiatu dokumentuak.

 

  • Berrerabiltzeko paper erabilerari –alde bakar batetik erabilitako orriei- lehentasuna eman  eta ahal den heinean ez erabili paper berria.

 

  • Alde bakar batetik erabilitako papera (barneko papera zein kanpotik jasotakoa) erabili dokumentuak inprimatu/fotokopiatzeko hori ahal denean, zirriborroak idazteko, notak hartzeko bileretan, telefono-deien oharrak idazteko.

 

  • Saiatu gutunazalak berrerabiltzen.

 

  • Paperaren zein paperezko beste elementuen berrerabilpena ahalbidetzen duten ontziak ipini eta behar bezala identifikatu.

 

  • Bi aldeetatik erabilitako papera botatzeko ontziak ipintzea paperaren bilketa bereiztua egin ahal izateko. Ondorengo paper mota hauek ez direla birziklagarriak eta, ondorioz, ez dira bota behar birziklatzeko paperaren ontzietara: etiketa itsatsigarriak, paper argizariztatua edo parafinatua, faxarentzako paper termikoa, komuneko papera/paper sanitarioa.

 

  • E- postazko komunikazioei paperezkoekiko lehentasuna eman.

 

  • Informazio garrantzitsua dauden informazio-tabloietan (kontsultarako alea) ipini bakoitzak beretzat kopia bana egin gabe.

 

 

 

BULEGOKO MATERIALA

 

Bulego-erosketa oso talde heterogeneo da. Koste gutxiko materiala izaten da, baina kopuru handitan erosten dena (boligrafoak, arkatzak, klikak, itsasgarriak, zeloa…) Maiz, salneurria izaten da irizpide bakarra erosteko garaian, ingurumen aspektuak baztertuz. Askotan, haien osagaietan disolbagarri kimiko sintetikoak gehitzen dituzte, konposatu organiko lurrunkorrak, metal astunak… Erosketaren beste ataletan bezala, hauetan ere ezinbestekoa da erabakitzea zein den behar zehatza, zer kalitatekoak nahi ditugun, zein kopurutan, zein ingurumen inpaktuak sortuko dituzten, hau da erosteko garaian, beharra eta  ingurumena kontuan izatea, baina baita ere, produktua erabiltzen denean, eta sortzen diren hondakinen kudeaketa orduan. Hona hemen zenbait irizpide erosketa eta erabilera jasangarriagoak bideratzeko ingurumenaren ikuspuntutik:

 

 

  • Lehentasuna eman material mota bakarreko produktuei polimaterialezkoen aurrean, birziklatzeko aukera gehiago baitute lehenengoek.

 

  • Aukera dagoenean, egokiagoa izaten da produktu solidoak erabiltzea likidoak baino; esate baterako, ingurumen kudeaketa hobea egiten da zuzentzeko zinta (solidoa) erabiltzen denean era likidoan baino.

 

  • Lehenetsi kalitatezko produktuak (haien bizitza luzeagoa izaten delako), birerabilgarriak eta material birziklatuez ekoizten direnak.

 

  • Ekidin banako enbalaketa duten produktuak, ontzi-hondakinak murrizteko eta, era berean, lehengaien gehiegizko erabilera saihesteko.

 

  • Zeloaren kasuan, aukeratu zelulosa azetatozkoak eta baztertu plastikozkoak.

 

 

  • Karpetak, zorroak, dossierrak eta halakoak erostean, kartoi birziklaturikoak lehenetsi plastikozkoen edo material konposatuak biltzen dituztenen aurrean.

 

  • Boligrafo, errotulagailu, arkatzak eta azpimarragailuen kasuan, saihestu erabilera bakarreko produktuak, PVCzkoak, lakatuak edo disolbagarri organikoak gehitzen dituztenak; haien ordez, aukeratu material birziklagarriez ekoiztutakoak, edo egurrezkoak, kargagarriak direnak, lakarik gabekoak, edo uretan disolbatutakoak.

 

  • Eguzki-kalkulagailuak erabiltzea egokiagoa da bateriazkoak baino; bateriak erabili behar badira, kargagarriak izan daitezela da irizpide egokia.

 

  • Borragomen kasuan, erabili kautxuzkoak, eta ekidin PVCzkoak.

 

 

  • Metalezko tresnak erosten direnean (grapagailuak, zulagailuak, klikak…), eragotzi metal astunak gehitzen dituztenak; era berean, soilik metalezkoak direnak egokiagoak dira metala eta plastikoa nahasten dituztenak baino.

 

  • Egurrezko tresnak erosten direnean, aukeratu egur zertifikatuez egindakoak (arkatzak eta erregelak, esate baterako).

 

 

 

 

 

egurrak

 


Forest Stewardship Council» (FSC) nazioarteko erakundea da. Bere sistemak eta produktu-etiketak munduko basoak modu arduratsuan erabil daitezen bultzatzen du, eta errespetu eta aintzatespen handia du.

FSC irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundea da. Erakunde horrek hainbat talde deitzen ditu,

basogintzako praktika okerrek sortutako arazoei irtenbidea emateko eta basoa modu egokian erabiltzen dutenak saritzeko.

http:www.fsc-spain.org

 



Programme for the Endorsement of Forest Certification schemes» (PEFC) edo baso-ziurtagirien sistemak aintzatesteko programa, basogintzako sektore pribatuaren borondatezko ekimena da. Helsinkiko (1993) eta Lisboako (1998) ministerio arteko konferentziek Europako basoak babesteari buruz hartutako irizpide eta adierazleetan oinarritzen da. PEFCek esparru bat ezartzen du ziurtagiri-sistema nazional

konparagarríak martxan jartzeko eta Europan elkar aintzatesteko.

 http://www.pefc.es

 

 

 

 

 

URA

 

Euskal Autonomia Erkidegoan ahalegin handia egin behar dugu ur-eskaria  murrizteko, baita ibaietara isurtzen ditugun urak guztiz arazteko ere. Batetik ur hornidura neurri handian euri kopuruaren mende dago eta beraz balizko lehorte garai batean ur-murrizketa zorrotzak ekiditeko modurik egokiena da aurrezpena. Bestetik gure ur ekosistemen osasuna bermatzeko emari ekologikoak errespetatzeaz gain ez dugu inolaz ere guztiz araztu gabeko urik isuri behar. Uraren horniketa eta arazketa bermatzen lagundu dezakegu uraren erabilpen arduratsua eginez.

 

Ikastetxeetan ur-kontsumoaren atal handiena komunetan eta dutxetan egiten da normalean, baina zenbait kasutan sukaldean, garbiketan edo berdeguneen ureztaketan ere gastu handia egiten da. Gure ikasleekin batera ondo identifikatu behar ditugu gure kontsumo puntuak, kopuruak eta erabilpenak alternatiba egokienak praktikara eramateko. Ez dugu ahaztu behar ura berotzeak ere baduela ingurumen kostu handia eta ondorioz, ur-kontsumo baxuagoak dutxetan eta sukaldean energia aurrezpena ere ekarriko du.

 

  • Ezagutu ur kontsumoa. Ikastetxearen erabilpenen arabera 6-10 litro pertsonako eta eguneko nahiko izan daiteke.

 

  • Kontsumo ohitura egokiak gogorarazi kanpainak, kartelak eta ikuskapenak eginez: txorrotak ondo itxi, dutxa laburrak hartu, komuneko deskargari alferrik ez eragin, ez bota konketa edo komunetik olio, pintura edo janari hondakinik, garbigarriak neurriz erabili… sukaldariak eta garbitzaileak ere kontuan hartuz.

 

  • Saihestu ihesak: Begiratu txorrotek edo komunek ea ihesik duten, eta konpondu. 5 mm-ko ur-korronteak urtean 528.000 litro-ur (528 m3) alferrik gastatzea dakar.

 

  • Ur-ihesak hoditerian detektatzeko aldizka begiratu ur-kontagailuaren datuak: urik kontsumitu ez den tarte batean zenbat markatzen duen hasieran eta zenbat amaieran.

 

  • Zaindu txorroten emaria eta eraginkortasun maila. Emari eraginkorrak: 6 litro minutuko konketan eta 10 litro minutuko dutxan. Emaria murrizteko aparailuak, egokitzapenak eta txorrota berri ugari daude, ura aurreztea ahalbidetzen dutenak, atzera-egite automatikoa duten kanilak adibidez.

 

  • Tenporizadorea duten txorrotetan eta dutxetan egokitu zabaltze-denbora.

 

  • Komunak berriztatu behar direnean jarri komuneko deskarga sistema eraginkorrak: deskarga bikoitzeko sistemak (3-6 litrokoa, 4-5-9 litrokoa) edo ur deskargak nahita eteteko sistemak.

 

…Gainera sukaldean eta garbiketan:

 

  • Konketa urez bete txorrota irekita utzi beharrean.

 

  • Kontuz ibili janari hondarrak, koipeak eta olioak harraskatik joan ez daitezen.

 

  • Ontzi-garbigailua programa egokian erabili eta ordezkatzeko garaia heltzen denean ur kontsumo baxukoa erosi.

 

  • Aerosolak, produktu toxikoak, intsektizida kimikoak saihestu.

 

  • Produktu naturalak erabili: ozpina, limoia,…

 

  • Produktu kopurua murriztu, biodegradagarriak izan daitezela.

 

  • Garbigarri ekologikoak erosi.

 

 

6…Baratza edo lorategian:

 

  • Ureztatze sistema eraginkorra jarri: tanta edo mikroaspertsio bidezkoa, adibidez.

 

  • Ur kontsumo txikiko lorezaintza egin

 

 

 

ORUBEA

 

Espazioa informazioz eta afektibitatez bete-beterik dago eta ikastetxe guztiek zerbait esaten digute uneoro, bertan bizi direnen pertsonei, bere lan-erei eta bizimoduei buruz, bere orube eta jolastokiei begiratu ez gero,  horma, hesi, isilune edo zarata, usain, paisaje, argi eta abarren bidez.

 

Ikastetxearen espazio eta orubea hobetzeak, bertan ematen diren aprendizaje-prozesuen kontinentea hobetzea dakar, horrek suposatzen dituen dimentsio guztiak garatuz, hala nola pertsonalak, giza hiritarrak, zientifikoak eta artistikoak.

 

Jolastokia, jolas eta aisialdi gunea dena eraldaketa horri ekiteko toki aproposa da, balio emozionala du eta ikastetxearen informazioa ematen digun eskola paisaje gisa duen balioa ere nabarmena da.    Zirrara horiek pertsonen eta ingurumenarekiko aberatsak eta begirunezkoak izan daitezen ondorengo neurriak iradokitzen ditugu.

 

  • Asfalto guneak eta kotxe partikularrei ematen zaien espazioa gutxitu.

 

  • Burdin hesiak landare goraikariekin, zuhaitzekin edo lorontziekin estali.

 

  • Jolastokian natur guneak sortu (ortuak, lorategiak, zuhaitz eremuak, intsektu edo tximeleta lorategiak, hormak, hesiak, urmaelak, kabiak eta txorientzako janlekua, eta abar.)

 

  • Intimitate eta harremanetarako espazioak sortu jarlekuak, edo bestelako altzarik eta joko anitzetako eremuak akotatuz.

 

  • Leihoetan lorontziak ipini eta paretak horma irudiz margotu, ikastetxearen kanpo-itxura hobetuz.

 

  • Estalitako edo babestutako informaziorako espazio bat sortu, non ikastetxearen ingurumenarekiko konpromisoetaz informatu eta lankidetzarako dei egiten den.

 

  • Curiculum ezagutza anitzak esperimentatzeko eta aplikatzeko orubea erabili, hala nola natura zientziazkoak, paisajea, orientazioa, eta abar.

 

  • Ikastetxearen inguruko baliabide naturalak, kulturalak edo bertatik ikusten den paisajearen balioen inbentarioa egin.

 

  • Espaloiak handitzea, oinezkoen bideak gehitzea edo bizikletentzako bidegorriak egitea proposatu, ikastetxera oinez edo bizikletaz joatearen sustapena bultzatzeko.

 

  • Ikastetxearen barrualdean eta kanpoaldean zabor eta hondakinik ez daudela ziurtatu eta paperontziak eta bestelako hondakin-biltokiak ipini informazio kartelekin.

 

  • Bizikletentzako aparkaleku-barrak ipini.

 

  • Egiaztatu eta bermatu ikastetxearen inguruko ingurumen kalitate orokorra (argiztapena, zarata, hondakinak,…) eta segurtasuna  (zoruaren egoera ona, itxitura, oinezko eta bizikletentzako pasabideak, iristgarritasuna,…)

 

  • Auzoa eta inguru hurbila ezagutu, ibilbideak diseinatuz eta ikuspegi desberdinekin landuz (ingurumen, giza, ekonomia, arte, politika,…) eta inguruko parke eta kultura zerbitzuak ezagutu.

 

  • Inguruko elkarte edo taldeekin harremanetan ipini, antolatzen diren ekitaldietan elkarlanean aritzeko, hala nola, kotxerik gabeko eguna, zuhaitz landaketak, eskola bide laguna, eta abar.

 

  • Erakusketak, ate-zabaliko egunak, irrati saioak eta abar antolatu, ingurukoekin harremanak estutzeko eta auzo-kultura berreskuratzeko, komunitateren identitatea eta kidetasuna bultzatuz.

 

 

iturriak:

ESKOLA EKOLOGIKOA bilduma: ORUBEA eta eskola baratza

FERNÁNDEZ, A. (1996).- Eco-auditoría escolar. Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz

plan berdea: bizimodua hobetzeko aurrez dezakezun guztia. kutxa

 

 

 

 

IKASTETXEKO  BERDEGUNEAK

 

Ikastetxeetako berdeguneak biodibertsitaterako habitatak  dira eta ikastetxeko paisaia leuntzen eta arintzen dute. Halaber, klima erregulatu eta zarata eta kutsadura isurketak gutxiagotzen laguntzen dute. Era berean, oso garrantzitsuak dira ikasleentzat aisiarako guneak direlako zein natura eta izaki bizidunen funtzionamendu eta zainketaz aprendizai eremu ezin hobeak.

 

Berdeguneen zainketa eta mantenimendua  jasangarria izan dadin, honako irizpide hauek izan behar dira kontutan:

 

  • Berdeguneak ikastetxeko ingurunearen baldintzak, izango duen funtzio eta ikasleen adinaren arabera diseinatu: intsolazioa, lurzoruaren kalitatea, malda, …..; jolasa, zainketa, esperimentazioa, ikasketa……

 

  • Garaian garaiko eta bertako landareak eta haziak lehenetsi eta erostekotan, beraien lanean ingurumen neurriak ezartzen dituzten haztegi edo enpresetan erosi.

 

  • Garaian garaiko loreen erabilera gune jakin batzuetara mugatu: alternatiba gisa, loredun landare bizikorrak eta ordezterik behar ez duten bulbazeak erabiltzea.

 

  • Ureztaketa: ureztatze beharrak gutxitu, landare espezieen hautaketa zuzena eginez eta ur premien arabera elkartuz; lur-estaltzea edo mulching bezalako teknikak erabili, ebapotranspirazioz ematen diren ur galerak saihesteko; ureztatze sistema eraginkorrak instalatu; ……Eta ureztatu beharra izatekotan, ur freatiko, euri ura edo araztegietako ura erabili gehienbat, ur edangarriaren erabilpena ahalik eta gehien saihestuz.

 

  • Lur estalkiaren erabilpena  bultzatu (landare estaldura biziduna, ebakitako landare berdeak, konposta, lastoa, ….. ), belar gaiztoen hedapena saihesteko, ureztatze premiak gutxitzeko eta ongarritzeko. Ongarri behar handiagoa izatekotan, ongarri organikoak eta/edo mineral naturalak erabili.

 

  • Zuhaitz eta zuhaixken inausketa gutxitu, modu naturalean garatzeko aukera emanez (adaburu zein sustraiekin inguruko etxebizitzei arrisku edo eragozpenik sortzen ez dieten bitartean).

 

  • Izurrite eta gaixotasunei aurre egiteko, nekazaritza ekologikoak gomendatutakoak lehenetsi.

 

  • Hondakinak modu egokian kudeatu, gaikako bilketa eginez eta organikoak izatekotan, konposta eginez.

 

 

Iturriak:

EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKO BERDEAREN ESKULIBURUA; Eusko Jaurlaritza- Ingurumena, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila

ESKOLA  BARATZEA; Ceida

EGIN DEZAGUN  ORTU  BAT; Jesús Mª Cantero Gonzalbo; Jose Manuel Gutierrez Bastida

 

 

 

 

jai  eta ospakizun jasangarriak ikastetxean

 

 

Gure ikastetxean edozein jai egiten dugularik eragin bat sortuko dugu gure ingurumenean, gainera leku eta denbora labur batean kontzentratua izateak eragina handietsi egiten du. Beti egongo da baliabideen kontsumoa (ura, energia, papera, et.) eta hondakinen sorrera (ur zikinak,  gas igorpenak, zaborrak) eta gure helburua ingurumen inpaktu horiek gutxitzea izan behar du.

 

Aurre antolaketa;

 

  • Jaiaren helburuetako bat jasangarritasuna dela argi eta garbi azaldu.

 

  • Lankidetza eskatu; bai familiei zein auzoko boluntario taldeak, GK erakundeak,..

 

  • Jai jasangarria antolatu eta gauzatzeko batzorde berde bat sortu irakasle, ikasle, guraso eta ez irakasleen partaidetzarekin.

 

  • Deialdia eta propaganda egiteko hedabide digitalaz baliatu; posta elektronikoa, intranet, bloga,.. baldin eta kartelak, triptikoak, foiletoak edota apaingarriak egin behar badira berrerabilitako materialaz egin.

 

  • Hondakinen bereizketa egokia laguntzeko kartelak eta jarraibideak egin.

 

 

  • Baliabide eta prozedurak prestatu dela  a) asetze edota partaidetza maila ebaluatzeko zein  b) hondakinen kudeaketa egokia bermatzeko.

 

  • Alferrikako gastua ekiditeko beharrezko kantitateak ondo kalkulatu, eta erosi.

 

 

  • Erosketa egiterakoan soltean erosi, auzoko dendetan, bidezko merkataritzako produktuak, edota ekologikoak zein etxean eginikoak. Edariak itzultzeko botiletan edota soltean. Eta partaideak animatu nork bere edalontzia etxetik ekar dezan.

 

Garapena:

 

  • Mugitzeko arazo dutenentzako leku bat gorde eta besteak animatu oinez, bizikletaz zein garraio publikoa erabiliz etortzen.

 

  • Txertatu egitarau barruan ingurumenarekin lotutako zerbait; bideo, ipuin, antzerkiren bat… ikasleen lanak aprobetxatu, baita familiena , GKEena, auzo elkartearenak,..

 

 

  • Tailerrak burutu; jostailuak hondakinak erabiliaz, aitzineko jokoak zein ikastetxean ematen diren kulturetakoak.

 

  • Truke azoka bat antolatu; liburuak, jostailuak, etxean egindako jakiak,..

 

  • Kalejira bat antolatu mozorroak eta musika uztartuz, baina musika tresnak eta mozorroak hondakinez edota berrerabilitako elementuz eginikoak,  ingurugiroarekiko sentsibilizazio mezuak .

 

  • Zientzi tailerrak antolatu kudeaketa jasangarriaren inguruko kontzeptuak esperimentuen bidez agertzeko, energi berriztagarriak, lehengaien aurrezpena,..

 

  • Hondakinak ahalik eta gehien murriztu a) janaria plateretan gabe ogi xerretan, pizza, taloetan, pita gainean b)kristalezko basoak erabiliz, edota plastiko gogorrekoak baina “ bakoitzak bere basoa” c) ontziteria eta mahai-zapiak berrerabilgarriak, edo konpostagarria,  gainontzeko materia organikoarekin geroago aprobetxatzeko

 

  • Hondakinen bilketa egokia burutu ontzien argibideak erabiliaz

 

  • Kokapena ondo aukeratu uraren eta argiaren kontsumoak ahal den gehien jaisteko

 

  • Bolumenak jaitsi, musika zein bozgorailuena, udal arautegiaren barruan

 

 

 

 

Bukaera

 

  • Sortutako materia organikoa, janaria batik bat, aprobetxatu konposta eginez.

 

  • Erabilitako espazioaren garbiketa eta jasoketa egiteko talde lanak antolatu.

 

  • Jaiaren ebaluazio xume bat egin eta ohiko bideak erabiliaz estola komunitate osoa jakitun gainean jarri

 

 

 

IturriaK:

 

IHOBE Iraunkortasuna aintzat hartzen duten jaiak

Ihitza 14 eu Jai iraunkorragoak

 

 

 

 

MUGIKORTASUNA

 

Garraio sektoreak energia kontsumoaren % 40 suposatzen du, Industria eta etxeetako kontsumoen gainetik kokatuz.

Sortzen dituen bestelako kutsadura motak edo/eta zehaztugabeko gizarte gastuak ere kontuan izan behar dira: gas kaltegarri eta partikulen emisioak atmosferara (herritarren osasunean duen eragina), eskasa eta garestia den ondasun baten okupazioa (lurra), istripuak, zarata, e.a.

 

Ikastetxeak, Kolektibitate ezberdinen biltzaileak dira: ikasleria, irakasleria, gurasoak, irakasleak ez diren langileak. Eragile horiek egunero garraiatu behar dira ikastetxeetara, eta mugikortasun iraunkor bat lortzeko honako iradokizun hauek jarrai daitezke:

 

·        Mugikortasun jasangarria lortzeko helburuak planteatzea, hezkuntza komunitatea sentsibilizatzea, eta ikastetxearen inguruan hainbat jarduera praktikoak planifikatzea.

 

·        Autorik gabeko eguna (Irailaren 22a) aprobetxatuz, Mugikortasun Iraunkorraz jarduerak antolatzea eta egitea: bizikletaz martxak, eskolara oinez, eskolako bidea, e.a., edo/eta banaka edo familiaka izandako mugikortasunarekin lotuta dauden emisioen (berotegi efektua) kalkuluak egitea.

 

·        Bidai motzak (1,5 km) eta ertainak (3 km-raino) oinez edo bizikletaz egitea.

 

·        Garraio kolektibo edo/eta publikoa erabiltzea (trena, metro, tranbia, autobusa).

 

·        Auto pribatua konpartitzea.

 

·        Ikastetxearen inguruan bide seguruak , paseoak egiteko azpiegiturak, autorik gabeko edo gutxiagorekin behintzat espazioak, zarata gutxitzeko zuhaitzen guneak diseinatzea.

 

·        Inguru hurbilean dauden lekuetara edo bidaia gehiegirik (nahiz eta garraio publikoan) suposatzen ez duten irteerak antolatzea.

 

ITURRIAK

 

-                ESKOLA EKOLOGIKOA bilduma: ORUBEA eta eskola baratza

-                FERNÁNDEZ, A. (1996).- Eco-auditoría escolar. Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz

-                GARRAIOA ETA INGURUMENA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN. GI 2002 ADIERAZLEAK. EUSKO JAURLARITZA

 

 

 

 

 

ESKOLAKO JANTOKIA

 

Pertsona guztiek elikadura nahikoa eta osasuntsua izateko eskubidea Giza eskubideen Deklarazioak onartu du. Nazioarteko elikagai-arauek eta kontrol-sistemek segurtasuna  bermatzen dute, baina ikastetxeetan ingurumena kontuan hartzen dituzten kalitate-sistema osagarriak ezartzea komenigarria da. Abeltzaintzak, nekazaritzak eta arrantzak eskualdeko eta tokiko kulturetan eta Planetaren jasangarritasunean eragina handia dituzte. Horregatik hau iradoki diegu:

 

  • Elikagai transgenikoak ez erabiltzea.

 

  • Elikagai freskoak, sasoikoak, kontserbagarririk gabe eta gertukoak erostea, horrela garraio, banaketa eta prozesatzearen gastu energetikoa gutxitzen da.

 

  • Ontziratu gabe edo bilduki gutxiko produktuak, eta aurrez prestatu/kozinatu gabeko elikagaiak erostea.

 

  • Animalien jatorriko elikagaiak gutxitzea, aldiz, barazkiak handitzea.

 

  • Elikagai ekologikoak erostea (pestiziden eta ongarrien kutsadura gutxitzen da).

 

  • Hurbileko dendetan erostea (garraioa gutxitzen da) eta bidezko merkataritzan.

 

  • Paper birziklatuaren erabilera bultzatzea, baina ekipoen garbiketan saia zaitez beti papera alferrik ez gastatzen.

 

  • Erabilita dagoen sukaldeko olioa hustubideetan ez isurtzea, oso poluitzailea delako (litro 1 oliok 100.000 litro ur polui ditzake). Jar zaitez harremanetan hondakin–kudeatzaile batekin edo olioa birziklatzen duen enpresa batekin.

 

  • Soberako generoa ontzi egokietan gorde, aluminiozko papera edo plastikoak ahalik eta gutxien erabiliz.

 

  • Nekazaritza ekologikoaren teknikak erabiliz helburu hezigarriekin eskola-ortuak ipintzea, materia organikarekin konposta egitea.

 

HOZKAILUA ETA IZOZKAILUA

 

  • Elikagaiak aukera hori ematen badu, produktua hozkailuan desizoztu, hasiera batean izozkailuaren kontsumoa eta ondoren mikrouhin–labearena saihesteko.
  • Hozkailuaren eta izozkailuaren atzealdea garbi eta ongi aireztatuta edukitzea.
  • Hozkailua eta izozkailua bero–fokuetatik ahalik eta urrunen instalatzea.
  • Hozkailuaren eta izozkailuaren atea behar den denboraz bakarrik irekitzea.
  • Noizean behin atearen estankotasuna egiaztatzea.
  • Hozkailuaren eta izozkailuaren tenperatura fabrikatzailearen jarraibideak kontuan izanik erregulatzea.
  • Izozkailuan 5 milimetroko lodiera duen izotz zuriko geruza bat agertzen baldin bada, ekipoak gehiegi ez lan egiteko eta bere eraginkortasuna ez galtzeko, desizozten utzi.
  • Hozkailuan elikagai berorik ez sartu.

 

ONTZI–GARBIGAILUA

 

  • Fabrikatzailearen katalogoa kontsultatu, beharrizanetara hobekien egokitzen den garbiketa–programa erabiltzeko xedez. Honela ur–kantitate justua eta beharrezkoa den tenperatura minimoa erabiliko da, energia soberan gastatu gabe.
  • Aurreztekoak diren programak erabiltzen saiatu.
  • Ontzi–garbigailua beteta dagoen martxan jartzea, baina gehiegi kargatu gabe.
  • Piezak ontzi–garbigailuan behar bezala ipintzea.

 

URA

 

  • Arrainak, barazkiak eta abar garbitzen dituzun bitartean, kanila ez utzi irekita.
  • Ez desizoztu kanilaren azpian.
  • Generoak hozterakoan ez egin kanilaren azpian, izotzarekin baizik, ur–kontsumoa askoz txikiagoa izango baita.

 

 

 

 

JOSTAILUAK

 

Gauzekin jolastea da mundua ezagutzeko umeek erabiltzen duten biderik arruntena, baina, eskoletan esku artean darabiltzaten gauza gehienak plastikozkoak dira eta material ohikoena papera. Objetuen kualitate ezberdinak konbinatuz ikasleen ekintza ikertzailea aberatsago, naturatik gertuago eta jasangarritasunarekin bateratuago izatea lor daiteke.

 

·        Solidaritatea eta hiritar jokabideak bultzatzen dituzten jolasak aukeratu, irakasten dutenak, eta pentsamendua suspertzen dutenak. Borroka edo sexistak direnak ekidin.

 

·        Osasuna eta ingurumenerako kaltegarriak ez diren jostailuak aukeratu. Ekidin PVCz egindakoak (plastikozkoak erostean hobetsi polipropilenozkoak), edo ftalatoak dituzten jostailu bigunak, piladunak, bilduki asko dutenak edo konponketarik ez dutenak.

 

·        Material naturalez egindako jostailu, joko edo ikas-materialak aukeratu, hala nola egurra, kortxoa, papera eta kartoi birziklatua edo kloro barik zuritua, nekazaritza ekologiko kotoi edo leunak, eta abar).

 

·        Ingurumen jarrerak eta gaitasun zientifikoak bultzatzen dituzten jolas edo materialak aukeratu, hala nola papera birziklatzeko jokoa, edo energia berriztagarriaz egiten diren muntaiak edo jokoak, basoak birlandatzeko hazitegiak, edo ikasleek material birziklatuaz egin ditzaketen jostailu edo maketak.

 

·        Objetuekin egiten den jolasa bultzatu, zentuzmenak zuzpertzen dituztenak, usaimena, entzumena, ikusmena eta gorputzaren mugimendua aktibatzea eskatzen dutenak. Naturatik hartu edo eratorritako gauzekin, fruitu lehorrak, harriak, enbor-azal, oskolak, adarrak edo txirrikak adibidez. Gauza metalikoak beirazkoak edo gomazkoak, adibidez, koilarak eta bestelako sukalde-tresnak zintzarriak, tronpetak, giltzariak, kanikak, malgukiak, edalontziak, golf edo tenis pelotak, larruzko diruzorroak, koilarea eta abar.

 

·        Lankidetza sustatzen duten mahai jolas edo ordenagailu jolasak aukeratu.

 

·        Gutxi erabilitako papera, liburu edo agenda aprobetxatu berrerabiltzeko.

 

·        Musika tresnak naturako elementuekin egin, adibidez kaskanetak txirlekin, marakak kuiekin, txistuak kainaberekin edo lizar-adarrekin edo hondakin-materialekin, hala nola txapak txilibituak egiteko, erradiografiak edo malgukiak naturako soinuak imitatzeko, adibidez euria edo ekaitza,

 

Egurra edo oihalak erabiltzen dituzten jostailu edo jokoetan etiketak aztertu eta jasangarritasunaren ikuspegitik berma gehien eskaintzen dituztenak aukeratu.

 

 

 

 

 

 

egurrak

 


Forest Stewardship Council» (FSC) nazioarteko erakundea da. Bere sistemak eta produktu-etiketak munduko basoak modu arduratsuan erabil daitezen bultzatzen du, eta errespetu eta aintzatespen handia du.

FSC irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundea da. Erakunde horrek hainbat talde deitzen ditu,

basogintzako praktika okerrek sortutako arazoei irtenbidea emateko eta basoa modu egokian erabiltzen dutenak saritzeko.

http:www.fsc-spain.org

 



Programme for the Endorsement of Forest Certification schemes» (PEFC) edo baso-ziurtagirien sistemak aintzatesteko programa, basogintzako sektore pribatuaren borondatezko ekimena da. Helsinkiko (1993) eta Lisboako (1998) ministerio arteko konferentziek Europako basoak babesteari buruz hartutako irizpide eta adierazleetan oinarritzen da. PEFCek esparru bat ezartzen du ziurtagiri-sistema nazional

konparagarríak martxan jartzeko eta Europan elkar aintzatesteko.

 http://www.pefc.es

ohialak

 


Eraldaketa-prozesu guztian —azken kontsumítzailera iritsi arte— ehun-gaietan substantzia kaltegarririk ez dela erabili bermatzen duen Europako adierazlea da.

Ehungintza ekologikoa hiru arlotan banatzen da: ekoizpenaren ekologia, giza ekologia eta hondakinen ekologia. Óko-Tex Standard 100 adierazlea giza ekologia deitutakoaren barruan dago.

http://www.oeko-texxom

 

 


Aitex-ek sustatutako nazioarteko ziurtagiri ekologiko eta sozialak munduko ehun-ekoizpenaren zigilu berde berri gisa aintzatestea du helbutu. Zigiluak hiru zutabe hauek ditu;

Produktua: osasunarentzako substantzia kaltegarririk ez duten ehun-gaiak.

Ingurumena: artikuluaren ekoizpen-instalazioan ingurumena errespetatzen da.

Irizpide sozialak: Lan eren araberako giza eskubideak eta eskubide unibertsalak errespetatzen dira artikuluaren ekoizpen-instalazioan.

http://www.madeingreen.com

 

 

 

 

 

 

ERAIKUNTZA

 

Eraikinak berez eta eraikuntzaren inguruan, hiri-bilbea zehazten duten osagai garrantzitsuak dira. Hauek gizarteak bizitza eta lana garatzen duen guneak sortzen dituzte eta hiritarrei identitatea ematen dien eszenatokia sortzen dute. Bestalde, eraikinak, eragin estetikoaz gain, eragin handia du hiriaren ingurumen kalitatearengan. Arlo honi gagozkiolarik, eta energia arloko irizpideak kontuan hartuz, etxebizitzen erabilerari lotutako energia kontsumoak 3,6 milioi tona CO2 sortzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan. Kontsumo horretatik, %6 baino ez dator energia berriztagarrietatik.

 

Ekonomia, ingurumen eta kalitate arloko baldintzak eta funtzioak osatu behar dira eraikinak eta berauen ingurua sortu eta berritzeko:

 

·        Erakargarriak, iraunkorrak, funtzionalak, eskuragarriak eta osasuntsuak bizitzeko eta erabiltzeko, beraiekin kontaktuan den edozer ondo egitea bultzatuz.

 

·        Eraginkorrak baliabideen erabilerari dagokionez, bereziki energia, materialak eta uraren kontsumoari dagokionez, energia berriztagarrien erabilera bultzatuz, kanpoko energia gutxi behar izanda berauen funtzionamendu egokirako, ura eta lurpeko uren erabilera egokia eginez eta hondakin urak egokiro kudeatuz. Ingurumenarekin uztargarriak diren materialak erabiliz, erraz bIrziklatu edo berrerabiltzeko modukoak eta ez dutenak gai arriskutsurik izango, ziur pilatu ahal izateaz gain.

 

·        Bizilagunak, bertoko kultura eta ondarea errespetatuko dutenak.

 

·        Ekonomikoki lehiakorrak, bereziki eraikuntzaren bizitza zikloa kontuan hartzen denean, bai mantenuan, bai iraunkortasunean.

 

·        Berez hezitzaileak, espazio ezberdinekin bioaniztasunerako, pertsonen arteko harremanetarako, autonomiarako…

 

·        Erosoak, osasungarriak eta jasangarriak,  aire eta soinu maila egiokiarekin, bai barruan zein kanpoan, hondakin gutxi sorteen dutenak eta garraio behar txikia eskatzen dutenak.

 

·        Erosoak eta sarbidedunak, entzun-seinaleekin, Braille kartelak, mugikortasunerako eta integraziorako oztoporik gabe.

 

 

 

 

 

MargoKETA

 

Margoak eta bernizak aginduak zorroztasunez betez erabili behar dira. Lortu nahi dugun helbururako egokiak direnak aukeratu behar ditugu. Hau da, kanpoko bernizak ez ditugu erabili behar etxebizitzen barruan (euri eta hezetasuna jasaten duten egurretarako fungizidak eduki ditzakete); ez erabili metal astun edo osagai arriskutsuak dituzten margoak; aukeratu latexa duten margoak eta ez petroliotik eratorriak... Garrantzitsua da etiketetan osagai guztiak behar bezala identifikatuta agertzea.

 

Europako ekoetiketak pigmentu zuria murriztu dela ziurtatzen du, prozesu askoz ere ekologikoagoaz fabrikatu diren pigmentuak erabili direla; ekoetiketak, halaber, estaldura nahikoa izango dela bermatzen du, lurrun gutxiago botatzen duten disolbatzaileak (COV, osagai organiko lurrunkorrak eta hidrokarburo aromatiko lurrunkorrak) erabili direla; eta ziurtatzen du margoek ez dutela metal astunik ez horien osagairik.

 

Margoak oso produktu kutsagarritzat jotzen dira hondakinen prozesatzeari dagokionez. Horiek horrela, herrialde batzuetan gaikako bilketa egiten dute bereziki margoen hondakinak jasotzeko; horrekin margoek ingurumenarentzat eta osasunarentzat duten arriskua ia ezerezean gelditzen da.

 

Ikastetxeetan era horretako hondakinen toxikotasuna murrizteko modua, besterik gabe, gutxiago erostea da eta benetan behar duguna erabiltzea. Zenbat eta margo gutxiago, hainbat eta hobe.

 

Kontuan hartzeko ideiak:

 

·        Erabili ondoren, itxi ondo margoen potoak igorpenik ez dadin egon eta margoa azkarregi ez hondatzeko.

 

·        Inoiz ez utzi margo-potoak umeak hartzeko moduan.

 

·        Haizatu gela eta altzari pintatu berriak, erabat lehortu arte.

 

·        Erabili pintura mineral eta naturalak. Identifikatu etiketan agertzen diren osagai guztiak.

 

·        Margo sintetikoak erabili behar baditugu, ekolabela edo ekoetiketa dutenak bilatuko ditugu. Gogoan izan ekoetiketak identifikatzen dituela substantzia toxikoak.

 

·        Pintzelak ondo garbitu. Pintzelak ez garbitu harri-askan, hondakin-urak arazten ez badira.

 

·        Margo-soberakinak eraman gune berde edo birziklatze-plantara. Margoak etxeko hondakinen zabortegira botatzea debekatuta dago eta zigortu egiten da.

 

 

 

 

 

ENERGIA

 

Energia egunero gurekin daukagun zerbait da, eta bizitzeko hain beharrezkoa dugu, arnasa hartzeaz gertatzen den bezala, beren premiaren berririk ez dugula ia. Hala ere, bere garrantziak nazioarteko harreman politiko eta ekonomikoak baldintzatzen dituela.

 

Gehiegizko energia kontsumoak ingurumen‑kostu handiak ditu; izan ere, energiaren ekoizpen, eraldaketa eta kontsumoa planetaren ingurugiro‑narriaduraren zergati nagusiak dira. Horren ondorioak hauek dira: a) berotegi‑efektua sortzen duten gasen gehikuntza; b) euri azidoa; c) katastrofe nuklearrak (Txernobil,..); d) hondakin nuklearren eta beste hondakin arriskutsu batzuen metaketa.eta e) petrolio‑isurketak eta marea beltzak.

 

Gutxien poluitzen duen energia kontsumitzen ez dena da, eta gainera baliabideak aurrezten dira. Ikastetxearen eraginkortasun energetikoaren alorrean praktika interesgarriak egin daitezke eta gainera esperimentaziorako bidea irekitzen zaigu, hauek abian ipintzeko ondorengo iradokizunak jarrai dezakezue:

 

 

·        Kudeaketa eraginkorra eta pertsona edo talde erantzule bat bermatu, zeinek energia-kontsumoa ebaluatu, tresna elektrikoen egoera aztertu kontsumoa gutxitzeko helburuak proposatu, neurriak planifikatu, ekintza-plan bat egin eta laguntzaleen aholkularitza bilatuko duen (EVVE; Robotiker).

 

·        Kontrol eta zuzentze neurriak abian ipini.

 

·        Ikastetxearen eta elektra-tresnen gastu elektrikoa kalkulatu kontsumo neurgailuak erabiliz.

 

·        Energia berriztagarrien instalakuntzen erabilerataz arduratu (plaka fotovoltaikoak eta haize-sorgailuak), egoeran onean egon daitezela, ondo konektatuta eta monitoreo-sistemak funtzionatzen eta horien erabilera didaktikoa bultzatu.

 

·        Erregistro eta mantenimendurako liburu bat eduki, gertatzen diren gorabeherak eta egiaztapenak bertan idatziz.

 

·        Erregailuak, argiztapena, etab., ikuskatu eta doitzeko, mantenimendu‑kontratu bat sortu eta erregailu eta galdara zaharrak ordezkatzen joan.

 

 

 

 

 

ISOLAMENDUA

 

Isolatzea bezain garrantzitsua da ondo aireztatzea. Etxebizitzetako isolamendu termiko eta akustikoa oso sistema ona da aurrezteko eta konforta areagotzeko. Espainiako arauek, 2006ko urritik indarrean daudenek, estalduren %25 ukitzen duten eraberritzeko prozesu guztietan isolamendu egokiak jartzera derrigortzen dute, baldin eta azalera erabilgarria 1.000 metro koadrotik gorakoa bada. Edozein planteamendu egiten dugunean, kontuan izan behar dugu isolamendua hobetzea.

 

Etxebizitza bat edo eraikin bat isolatzeak barruan metatzen duen beroa edo hotza ez galtzea ekarriko digu. Badaude argazki termikoak ateratzeko sistemak, beroaren edo hotzaren galera guneak ikusteko. Edozein modutara, kontua energia-eskaria gutxitzea da eta aurrezpen ekintza batzuk planteatzea:

 

·        Fatxada 5 cm-ko material isolatzaileko geruzaz isolatzea eta energiaren demanda %15 gutxitzea.

 

·        Leihoetako kristal bakunak kendu eta jarri bikoitzak.

 

·        Ikastetxearen alde guztietan eguzkiaren kontrako babes onak jarri.

 

·        Aukeratu material naturalak, hala nola zura, kortxoa, artilea edo zelulosa birziklatua.

 

·        Horiek energia askoz ere gutxiago kontsumitzen dute fabrikazio prozesuan material sintetikoek baino eta bilatu PVC beste material batzuez ordezkatzeko aukera.

 

·        Eskatu energia-ziurtagiri egiaztatuak.

 

·        Bidali birziklatzera jada erabiltzen ez dituzun materialak, ordezkatu duzunak ere bai.

 

·        Informa zaitez etxea hobeto isolatzeko dauden laguntzez.

 

 

 

 

ARGIZTAPENA

 

Energia elektrikoaren ekoizpenak eta kontsumoak ingurumen eta osasun arazo sendoak sortzen ditu, horien artean dimentsio ezezaguna duen  klima aldaketarena nabariena delarik.  Bestalde,  Euskadin kontsumitzen dugun energiaren zati oso txikia ekoizten dugu eta gure energia eskaera eta xahuketa handiak dira. Eskoletan , argiteriak, bulegoko ekipoak, lan-makinak,.. energia elektrikoaren eskaera  handia ekartzen dute. Energia kontsumoa murrizteko:

 

 

·  Ahal duzun guztietan argi naturala erabili. Leihoak garbiak mantendu eta pertsianak egun argiz jasota daudela egiaztatu, argitasuna murriztea behar denean salbu .

 

·  Ez ahaztu argiak itzaltzea, gela batetik irteten zarenean.

 

·  Jarri martxan “argiak itzaltzeko ” eta “energiaren aurreztea ” sustatzeko kanpainak.

 

·        Ordezkatu goritasun-bonbillak kontsumo gutxiko lanparekin .Lanpara horiek  garbiak mantendu; zikin badaude argi gutxiago ematen dute eta. (http://www.eve.es/web/Eficiencia-Energetica/Productos/Infografias/Lamparas-de-bajo-consumo.aspx?lang=eu-ES)

 

 

·  Aztertu lanparen energia-etiketa eta aukera itzazu A energia-klasea dutenak.

 

·  Instalakuntza berrietan, ziurtatu hainbat zirkuitu independenteak daudela; era horretan, alde ilunetako argiak eta ondo argituta dauden aldeen argiak era independentean piztu daitezke.

·  Erabilera ez jarraian duten lekuetan ( pasabideetan, komunetan,…) argi-detektagailuak jarri.

 

·  Izenak jarri etengailu bakoitzean , bakarkako argiak etengailu-multzoetatik itzali edo pizten direnean.

 

·  Aukeratu energia eraginkortasun handiko tresna eta aparatu elektrikoak, energia aurrezten baitute. Informazioa eskatu eta alderatu aukerak.

 

 

·  Ekipoak erosterakoan  aukeratu “ Energy Star ” edo energia aurrezteko sistemak dituztenak, denbora tarte jakin bat igarota erabili gabe, ekipoak kontsumo gutxiko egoerara pasarazteko ahalmena dutenak. Hala, egoera normalean baino %85 energia gutxiago kontsumitzen da.


 

·  Itzali erabat ordenagailua 30 minututik gora erabili gabe izango zarela uste baduzu.

 

 

·  Ordenagailua denbora tarte laburretan erabiltzen ez dugunean, pantaila itzaltzea komeni da. Pantaila da energia gehien kontsumitzen duen osagaia. Babes pantailek ez dute energia aurrezten.

 

·  Deskonektatu guztiz erabili behar ez dituzun aparatu elektrikoak;  “stan-by egoeran ”  gelditzen diren tresna elektrikoek energia kontsumitzen jarraitzen dute.

 

·  Zenbait ekipo “ lapurretara ” edo etengailua duten konexio anizkun-baseetara konektatu, era horretan lapurra deskonektatzean, honetara konektatutako tresna guztiak deskonektatuko dira.

                                                                                                            

 

 

 

                                                                                                            

EKIPO INFORMATIKOAK

 

ORDENAGAILUAK, PANTAILAK EDO MONITOREAK, INPRIMAGAILUAK, FOTOKOPIAGAILUAK, ESKANERRAK ETA FUNTZIO ANITZEKO EKIPOAK

 

 

IKT ekipoak -- Ordenagailuak eta/edo monitoreak edo pantailak, inprimagailuak, fotokopiagailuak, eskanerrak, e.a.— ingurumen-irizpideak erabiliz erosteko edo kontratatzeko, jarraibide orokor batzuk bete behar dira, eta ekipoen ingurumen- eta teknika-alderdiak eta horiek betetzen direla bermatzen duten ziurtagiriak kontuan hartu.

 

Ekipo hauek erostean, erabiltzean eta botatzean ingurumen-eragina murrizteko estrategia orokor batek hurrengo ekintzak iradokitzen ditu:

 

  • Ekipo berrien erosketa arrazionalizatzea, aurretik baliabideak eta benetako beharrak xehetasunez aztertuta.

 

  • Ekipoen balio-bizitza ahalik eta gehiena luzatzea.

 

  • Energetikoki eraginkorrak diren ekipoak erostea, energia-kontsumoaren eraginak murrizteko.

 

  • Substantzia (hautsa, ozonoa…), zarata eta erradiazio elektromagnetiko gutxi emititzen duten ekipoak erostea, laneko osasuna hobetzeko.

 

  • Ingurumenean eragin txikia duten kontsumigarriak (papera eta tonerra edo tinta kartutxoak) erabiltzea.

 

  • Birziklatzeko errazak eta seguruak diren produktuak aukeratzea, berreskura daitezkeen atalen balioa ahalik eta gehiena handitzeko eta substantzia kaltegarrien eraginpean ahalik eta denbora gutxiena egoteko.

 

  • Ekipoen eta material kontsumigarrien kudeaketa egokia bermatzea, haien baliobizitza amaitzean.

 

Kontuan hartu beharreko ingurumen- eta teknika-alderdiak

 

  • Aparatuaren modu guztietan (prest, pausatze edo energia aurrezte moduan, itzalita) energia-kontsumoa ahalik eta txikiena izan dadin, Energy Star estandarra betetzen duten ekipamenduak erostea edo alokatzea komeni da.

 

  • Emisio akustikoak, elektromagnetikoak eta substantzia (hautsa, ozonoa…) gutxien emititzen duten ekipoak erosten edo alokatzen saiatu behar dugu. Ekoetiketa askok —hala nola TCOk, Europako Etiketa Ekologikoak, Aingeru Urdinak edo Beltxarga Nordikoak— emisio mugak ezartzen dituzte.

 

  • Ekipoetako materialen osaketarekin arduratsu izan: 2002/95/EB Direktibak aparatu elektriko eta elektronikoetan zenbait substantzia arriskutsuren erabilera murriztu egiten du; osagai horiekiko zorrotzagoak izan gaitezke aplikazio batzuetan.

 

  • Fotokopiagailuek eta inprimagailuek duplex funtzioa izan dezala bermatu behar dugu, bi aldeetatik eta orri bakoitzeko bi orrialde edo gehiago inprimatzeko. Birziklatutako paperekin ongi funtzionatzen duten ekipoak soilik aukeratu behar dira; halaber, berriz manufakturatutako tonerrak edo kartutxoak erabiltzeko bermea dutela ziurtatu behar da.

 

  • Ergonomia, maneiua eta diseinu egokia izan dadila ezintasunak dituzten pertsonentzako: batik bat, funtzioak zentralizatzen dituzten ekipoen edo partekatuak izan daitezkeen ekipoen kasuan (adibidez, inprimagailuak), erabiltzaileentzako irisgarritasun- eta erabilgarritasun-ezaugarriak barne hartu behar dituzte, aldi baterako ezintasuna edo ezintasun iraunkorra duten erabiltzaileentzat barne.

 

  • Balio-bizitza luzatzeko eta birziklapena errazteko, erosketa egitean diseinuan jarri behar dugu arreta, aparatuak erraz eta ohiko tresnak erabilita konpondu,eguneratu eta birziklatzeko. Bestalde, gutxieneko bermeren bat eskatu behar da, eta gutxienez bi urterako ordezko piezak eskuratzeko aukera.

 

  • Hondakinei dagokienez, zenbait substantzia kentzea, birziklatutako materialetan gutxieneko edukia bermatzea, eta berrerabiltzea (ahal izanez gero) eta kudeaketa egokia dira helburuak. Ekipoei dagokienez, lehenik eta behin, haiek berrerabiltzen saiatu behar dugu. Ezin badira berrerabili, baimendutako kudeatzaileen bidez kudeatu behar dira.

 

  • Etiketa eta fabrikatzaileen ingurumen-deklarazioak kontuan izan. Ekipo hauetarako Ingurumen-ziurtagiri nagusiak hauek dira:

 

 

 

Ingurumen-autodeklarazioak: Fabrikatzaileak berak egindako adierazpenak dira,

produktuaren balio handiko zenbait ezaugarri ezagutzera emateko. ISO 14021

arauak erregulatzen ditu, II. Motako Etiketa Ekologikoa deiturapean.

 

 

Oharra: tauletan “hartzen dituzten produktuak” zutabean gauza hauek gehitu behar dira:

·         Aingeru urdinean: inprimagialuak, fotokopiagailuak, faxak, eskanerrak eta funtzio anitzeko ekipoak.

·         Suediako profesionales konfederazioan: inprimagialuak, fotokopiagailuak eta faxak.

·         AEBko Ingurumenaren Babeserako Agentzian: inprimagialuak, fotokopiagailuak, faxak, eskanerrak eta funtzio anitzeko ekipoak.

·         Sektoreko adituak eta fabrikatzaileak: fotokopiagailuak, faxak eta funtzio anitzeko ekipoak.

 

 

 

 

BEROKUNTZA SISTEMA (ELEKTRIZITATEA+ERREGAI FOSILAK)

 

Ikastetxe batean energia kontsumo handiena berokuntza da, horrek esan nahi du eragile nagusia bera dela, ingurumenarekiko begirunetik ikusita, baita gastu handiena ere.

Paradoxikoa da oso; bero asko zuloetatik ( leihoak eta ateak irekita, …) galtzen da alferrik eta galtzen ez denak sarri gaixoak eragiten ditu (gehiegizko tenperatura, hotz-beroak, izerdiak,…).

Beraz eragin handia izan dezake a) ingurumena mailan ( aztarna ekologikoan eta sortzen dituen CO2 isurketak, klima aldaketan ); b) osasun mailan eta c) ekonomia mailan.

 Kalte hauek ekiditeko kontsumoa murriztea da giltza, eta murrizketak bi esparru nagusi ditu, batetik teknikoa eta bestetik erabilera, ohiturak, beraz;

 

  • Erabiltzeko ohiturei arreta ipini, hasiera eta bukaerako ordutegiak finkatu eta arratsaldeetan leihoak ez daitezela irekita  gelditu ziurtatu.

 

  • Kontzientziazkorako kanpainak aldiro egin;  pasabideetan eta geletan karteltxoak jarri  ateak eta leihoak ixteko animatuz eta antzekoak

 

  • Termostatoa 19 edo 20 gradutan kokatu. Gradu bat jaisteak  energiaren  %10ko aurrezpena suposatzen du, inork igarri gabe.

 

  • Leiho, ate, zulo eta zirrikituak ondo itxi eta isolamendurako neurri gehigarriak aplikatu: burletak, gortinak, eta abar, izan ere beroak kanpora ihes egiteko joera du barne eta kanpo tenperaturak berdintzeko.

 

  • Galdara eta gainontzeko tresneriaren mantenu egokia bermatu, errebisioak eta konponketak egunean eta zorrotz jarraituz

 

  • EVE edo enpresa baten diagnostiko teknikoa egin eta bere aholkularitza jarraitu; orientazioaren arabera hodiak meheagoak edo lodiagoak, termostato eta tenperatura neurtzeko zundak non kokatu, …eta abar

 

  • Ahal dela energi errendimendu hobeagoko erregaia erabili, gasa naturala adibidez, nahiz hasierako inbertsioa behar, galdara eta enparauak moldatzeko.

 

ZARATA

 

Zarata poluzio‑mota bat da, soinu gogaikarri bezala definitzen dena, ziklo naturaletan efektu kaltegarririk ez duena baina giza osasunerako arazo dena.

Ikastetxeetan bi zarata mota kontsideratu behar dira: barnekoa, ikastetxean bertan elkarrizketa, jolas, oihu, aulki eta mahaien mugimendu, eta abarren ondorioz sortzen dena, eta kanpokoa, ikastetxearen inguruko trafikoari, hegazkinen joan etorriei edo industriaren bati zor zaiona. Biak gutxitzea mesede egingo dio arretari, komunikazioari eta  oro har osasunari.

 

·        Ikastetxearen espazio ezberdinen zarataren maila ebaluatu, barruan eta kanpoan eta zarata-mapa bat egin.

 

·        Soinu maila ezberdineko espazioak mugatu ikastetxean. Adibidez, isileko guneak, 40dB-tik beherakoak,  gelak, idazkaritza, irakasleen guneak, etab; tarteko guneak 60dBtik beherakoak, korridore, sarrera, jantoki eta  gune zaratatxoak jolastokiak bezala.

 

·        Ikastetxeko sarrera uneetan, goizez eta arratsaldez, musika lasaia ipini megafonia sisteman, ikasleak ohitu daitezen isilean gelan sartzen, aulkietan jartzen eta lanerako prestatzen, musikak irauten duen bitartean.

 

·        Ikasleak, kontuz eta oihukatu barik ohitu daitezen beste kideak begirunez hartuz, aulkiak eta mahaiak mugitzean, korridore, eskaileratik eta jolastokitik klase orduetan ibiltzean.

 

·        Leiho bikoitzak eta oztopo akustikoak ipini ikastetxearen orubean eta inguruan (zuhaitzak jolastokian, trafikoa leundu  edo abiadura murriztu inguruan,…).

 

·        Zaratatsuenak diren espazioak isolatu: marina-gelak, gimnasi gela, jantokiak,…

 

·        Txarto dauden aulki eta mahaiak konpondu.

 

·        Hormak oihalekin babestu eta musika gelan moketa ipini.

 

·        Ikastetxera oinez, txirrindulaz eta garraio publikoan joatea sustatu.

 

 

 

iturriak:

ESKOLA EKOLOGIKOA bilduma: zARATA, iNGURUGELA

FERNÁNDEZ, A. (1996).- Eco-auditoría escolar. Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz

plan berdea: bizimodua hobetzeko aurrez dezakezun guztia. kutxa

 

 


GAIKAKO HONDAKIN BILKETA ETA HONDAKINEN KUDEAKETA

 

Erosketak optimizatuz eta materialak hobeto erabiliz, hondakinak jatorrian murriztea da ikastetxeak ingurumenean duen eragina murrizteko modurik egokiena. Hori egin ondoren, produktua berriro erabiltzen saiatu beharko ginateke, eta, ondoren, ikastetxeko ahalik eta produktu gehien birziklatzen. Hondakinak zabortegian ezabatzeak azken irtenbidea izan beharko luke, aurreko hiru aukerak erabili ezin direnean erabiltzekoa.

 

  • Ikastetxean sortzen diren hondakin motak eta kopuruen azterketa egin eta, ondoren, kopurua murriztu eta zuzenki kudeatzeko ekintza plan bat burutu.

 

  • Ikastetxeko gune estrategikoetan (gelak, idazkaritza, administrazioa, zuzendaritza, jangela, tailer, jolastokia…) papera, ontziak, pilak, CDak, tonerra eta abar bereizteko edukiontziak ezarri.

 

  • Gela guztietan paper hondakinak jasotzeko ontziak jarri, kontrol eta ontzia husteko arduradunak banatuz.

 

  • Alde bakarretik erabilitako paper guztia bildu eta berriro erabil ezazu zirriborroak inprimatzeko edo ohar-blok bezala. Bilera geletako mahai gainean, alde bakarretik erabilitako papera eskuragarri izan.

 

  • Aukeratu gutxieneko bilgarria soilik duten produktuak. Esaterako, paperezko paketeak, oihalezko zorrotxoak edo kartoizko kutxarik gabeko produktuak. Eskatu hornitzaileei produktuak bilgarri murriztuarekin emateko eta produktuak ekartzean bilgarrien soberakina eraman dezatela.

 

  • Kafe-makinetan, bakoitzak bere portzelanazko kikarak erabil ditzaten bultzatu, erabili eta botatzeko plastikozko edalontziak erabiltzeak sortzen dituen hondakinak eta baliabideen kontsumoa murriztuz.

 

  • Erosketak kantitate handietan egin eta ondoren biltegian gorde. Prezioa murrizteaz gain, bildukin gutxiago sortzen baitira.

 

  • Pilarik behar ez duten aparatuak erabili. Pilak behar badituzte, kargagarriak erabili arrunten ordez.

 

  • Ez erosi produktu iraunkorren erabili eta botatzeko aldaerarik (paperezko zapiak, plastikozko plater, edalontzi nahiz mahai-tresnak...).

 

  • Testu liburuak berrerabili ahal izateko sistema ezarri.

 

  • Trukerako merkatua antolatu.

 

  • Jantokian, bai ikasleek eta baita bertako langileek, bilketa selektiboa egin ahal izateko sistema bat ezarri: edukiontzi ezberdinekin, protokolo batekin, kartelak ipiniz, txandak antolatuz ikasleek hondakinak kanpora atera ditzaten…

 

  • Ziurta ikastetxeko komunitate osoa birziklatze-programaz jabetu dela eta birziklatze-edukiontziak hustea ere beren zeregintzat dela.

 

  • Hondakinak ezabatzeko instalazioak ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzeko, toles edo trinko itzazue kartoiak edo bolumen handiko beste zenbait hondakin.

 

  • Ikastetxean sortzen diren hondakin organikoekin (janari soberakinak, hondakin berdeak…) konposta egiteko sistema bat ezarri.

 

  • Erabilitako arroparen bilketa egiteko aukerak aztertu. Adibidez, Gabonetan arroparen birziklapenarekin erlazionatutako entitateren batekin (Cáritas, Rezikleta…) koordinatutako kanpaina bat burutu.

 

  • Birziklatutako materialekin egindako eskulanak, gabonetako apaingarriak, jolasak, etab. Bultzatu.

 

  • Toner-kartutxoak birziklatzeko, itzul itzazue horretan espezializatutako enpresaren baten bidez (begiratu Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Birziklapeneko Katalogoan).

 

 

 

INPRIMAGAILUKO TINTA-KARTUTXOAK ETA TONNER-AK

 

Tinta-zurrustako inprimagailuen kartutxoak eta laser inprimagailu eta fotokopiagailuen tonner-ak hondakin arriskutsuak dira tresna elektriko eta elektronikoko hondakin familiaren barruan.

 

Autoritateek emandako araudi zorrotz pean daude. Araudi horiek bi urtean behin berrikusten dira tresna eta fungibleen produkzioa ahalik eta teknologia hoberen  gaurkoratzeko. Ikastetxeak trataera selektiboa emateko behartuta daude, eta eginkizun hori ezin da borontatezkotzat hartu, derrigorrezkoa baizik.

 

Orokorrean, hemen ere, kontutan izan behar da gutxitze, berrerabiltze eta berziklatze beharra.

Material hauen gestioko lehenengo urratsa kontsumoaren kontrol eta gutxitzean datza. Hauxe da, beharrezkoa ez denean ez inprimatu. Horretarako hauek dira aholkuak:

 

  • Komunikazio eta informaziorako euskarri digitalak erabili eta, printzipioz, ez inprimatu.

 

  • E-mailak ere ez inprimatu

 

  • Pantailan irakurtzeko eta editatzeko ohitura zabaldu.

 

  • Dokumentazioan amankomunean aritzeko, suit-ofimatikoek eskaintzen dituzten aukerak erabiltzen ohitura hartu.

 

 

 

  • Testu-editorearen inpresio bista erabiliz inprimakiaren ezaugarriak ziurtatu baino lehen saihestu  inprimatzen.

 

  • Inprimagailuak eskaintzen dituen aukera ezberdinak ez ezagutzeagatik egiten diren akatsak saihestu behar dira. Horrexegatik eskura egon behar da laguntza-liburua eta kontsultatu behar da.

 

  • Erabiltzaile bakoitzak egiten dituen inprimaketa erregistro eraman.

 

  • Inprimagailu efizienteen erabilpenari lehentasuna eman, fotokopiagailu zentralak, normalean laser direnak, sarean jarriz eta, honela, tinta-zurrazko ekipo autonomo eragotzi.

 

  • Konfigurazio lehenespenetan jarri zirriborroa eta zuri-beltza.

 

  • Argazki eta irudiak inprimatzerako orduan lehentasuna eman edizioko zerbitzu espezializatuei, autoinprimaketak murriztuz.

 

 

Bigarren urratsa berrerabilpena da.Tinta eta tonner  kartutxo berrerabiliak gomendagarria da. Olan fabrikatzeko beharrak gutxitzen dira eta horretarako erabiltzen diren ez-birziklableak diren lehengaien kopurua ez da gehitzen. Gaur egun, kartutxo berriek daukaten errendimendu bereko kalitate handiko kartutxoak lantzen dituen  oso profesionalak diren enpresak egon ba daude, horniketa akordioak egin ahal izateko.

 

Kartutxoen birkarga egiteko kontutan izateko aholkuak hauek izan daitezke:

 

  • Tinta agortu baino lehen birkargatu behar dira. Tenperatura altuan lan egiten duen inprimaketa buruko zirkuituetan tinta hozgarritzat erabiltzen da. Eta tinta agortzen bada inprimaketa buruko zirkuituak erretzen dira, berrerabil ezina geratzen delarik.
  • Birkargatu ondoren kartutxoak erabili behar dira segidan.
  • Kartutxo guztiekin gertatzen den eran, zabaldu ondoren, inprimagailuaren barruan mantendu behar dira. Inprimagailutik kanpo egonez gero, inprimaketa-buruan tinta lehortzen da, injektoreak estalirik, kartutxoko bizitza baliagarria murrizten delarik.
  • Birkarga zentrora eramateko,  zinta itsaskorra ez erabili inprimaketa-burua babestearren, kaltetua gera daitekeelako  kartutxoa baliogabetuz.
  • Laser inprimagailuen tonner-kartutxoak maneiatzeko eta garraiatzeko arreta jarri behar da. Adibidez, zilindroa ez da ukitu behar.
  • Era berean birziklalariek kartutxoari laguntzen duen inprimaketa froga bat eskertzen dute, jasotzen den momentuan egon daitezkeen akatsak atzeman daitekeelako, birkarga eta errestauraziorako hartu behar diren erabakietan laguntzen delako.

Hirugarren urratsa batuketa selektiboa da. Bere bizitza baliagarriko bukaera heltzen denean, produkzio zirkuitutik era egokian kentzen dela ziurtatu behar dugu. Bere osagaiak bereiztu behar dira eta biodegradagarriak ez direnak inerte bihurtu behar dira. Ardura  tonner birziklatu edo berria ekoizten gaituen enpresak hartu ahal du. Bere garraio egokia errazteko jatorrizko kutxa erabili behar da.

 

 

Iturriak

tresna elektriko eta elektronikoko hondakinei buruzko directiba

(Waste Electrical and Electronic Equipment, WEEE), 2002/96/CE, http://europa.eu/legislation_summaries/environment/waste_management/l21210_es.htm

Ihobe http://www.ihobe.net/Default.aspx?IdMenu=A2238BD0-3048-4D9D-AB8C-C91C6FDFD475

hondakin arriskutsuen katalogoa http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-4892/es/contenidos/informacion/resid_peligrosos/eu_1003/adjuntos/cer.pdf

kartutxoen berrerabilpenerako aholkuak http://www.recikla.com/reciclar/recomendaciones.php

Puntu berde topagailua http://www.ocu.org/puntos-limpios/

 

 

 

 

 

 

ITURRI GUZTIAK

 

·        ESKOLA EKOLOGIKOA bilduma:  Orubea, Eskola baratza, Garraioa, Zarata, Hondakinak,..

·        EUSKO JAURLARITZA-GOBIERNO VASCO, LURRALDE ANTOLAMENDUA ETA INGURUMEN SAILA-DPTO. DE ORDENACIÓN DEL TERRITORIO Y MEDIO AMBIENTE.  GESTIÓN DEL CONSUMO DEL PAPEL Y CONSUMIBLES DE IMPRESIÓN/FOTOCOPIADO.PAPER KONTSUMOAREN ETA IMPRIMITZEKO/FOTOKOPIATZEKO KONTSUMIGARRIEN KUDEAKETA: BUENAS PRÁCTICAS

·        FERNÁNDEZ, A. (1996).- Eco-auditoría escolar. Gobierno Vasco. Vitoria-Gasteiz

·        GARRAIOA ETA INGURUMENA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN. GI 2002 ADIERAZLEAK. EUSKO JAURLARITZA

·        plan berdea: bizimodua hobetzeko aurrez dezakezun guztia. kutxa

·        Guía práctica de la oficina verde. IHOBE

·        Guía de bolsillo para el ahorro de agua en el hogar. AMVISA

·        Guía de la eficiencia energética para administradores de fincas. Albert Cuchí y Gerardo Wadel. Fundación Gas Natural. Barcelona, 2007.

 

 

 

 


Comments