Assistatut gehigarria

Ikastetxe bateko irakasleri guztiak Koaderno birtualaren txantiloia erabiliko balu, hutsegite eta atzerapenak ikusi eta kudeatzeko txantiloia sortu dut tutoreentzako.

Txantiloi honek Assistatut izena du. Ikasleen asistentziaren kontrola egiteaz gain, intzidentzia edo jarrera arazo kasuetan familiek posta elektronikoz ohartarazpena automatikoki jasotzea baimentzen du.

Informazio gehiago Assistatut webgunean topatuko duzu.

https://sites.google.com/site/assistatuteus/