Aurkezpena

Irakaslearen koaderno birtuala Google Driven eginiko kalkulu-orria da; ikasleen garapena jasotzeko paperezko nota koadernoa ordezkatu nahi lukeen koaderno digitala. 

Erabilera askekoa denez, deskargatzeko, aldatzeko eta birbanatzeko baimena duzu; helburu komertzialik bilatzen ez den kasu guztietan.  Birbanatuz gero, autorearen aipamena egitea eskatzen da soilik.

Bakarra izan gabe, ikaslearen ebaluazio datuen laburpen tresna ona izan nahi luke; xehetasun gehiago jaso ditzakeen errubrikadun jardueren lagungarri.

Irakatsi beharreko arlo bakoitzeko kalkulu-orri bana beharko dugu. 3 lerroko ikastetxe bateko dbh 1. eta 2. mailako Teknologia irakasle bagina, 6 kalkulu-orri beharko genituzke. 1A gelarako bat, beste bat 1B gelarako, hirugarrena 1C gelarako, laugarrena 2A gelarako, bosgarrena 2B gelarako eta seigarrena 2Crako.


Koadernoaren azken bertsioa: v4.0 (2017.ko uztailean)