Mendi-martxak


 

Ikaragarri ugaritu dira mendi-martxak Euskal Herrian. Ia-ia mendi-talde bakoitzak noiz edo noiz mendi-martxaren bat (bazkideak ez direnei ere zabalik) antolatzeko tentazioa izan du. Gauza askotan bezala gaitzena ez da behin edo bitan egitea, benetako erronka urteroko antolakuntzari eustea da. Hala ere, urterik urte gero eta gehiago dira antolakuntzaren zama umorez eta ilusioz daramaten mendi-talde eta elkarteak.

Ederrak dira mendi-martxak. Mendia, kirola, giroa, paraje ezberdinak, horniketa-puntuak, inoiz oparitxoren bat, gehienetan euskal giroa... 

Asteburuak asteburuago dira mendialdean. Naturarekin bat eginik (norbera ere bada natura, naturala) eta eguraldiaren kapritxoei tamaina hartuta erneago bizi gara IZADIAn, BIZITZAn...